Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Busturia - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

ï

1.21. BUSTURIA         

Faisana

LEK.: Urrengoa da, a, "faisán", faisana. Onlakoak euki otas nik etzien.

INK.: Au ser da, arra ala emea? Esan gura dot estire diferensietan koloreagaitik?

LEK.: Au arra isango da, arra da au. Bai.

INK.: Emeak ser?

LEK.: Emiak kolore bat beti. Bat bakarrik.

INK.: Marroia edo?

LEK.: Marroie edo aulankoxe bat. Da bustena txikixe, ta onek bustena lusie, ta onek...

INK.: Onik kolore soragarriek, politek eukite itus, esta?

LEK.: Soragarri eukitxen txu, bai. Bai, kolore askotakuek daus. Orixek eta be... serak urdiñek eta esetustas. Ta nasteko koloriekin be bai, asko daos. Edarrak euki nitxusen nik, gero kendu in nitxusen. Eman batari ta lagunari txe kendu in nitxusen gero. Txarrak asten. Alkar jan itxen dau orrek, alkar jan.

INK.: Eta segeitik isaten da ori?

LEK.: Estakitx, euren... nik estakit.

INK.: Arrak ala?

LEK.: Es, emie bardin arra bardin, bardin. Beiñ asten direnien eurek euren buru jaboten dau ondo. Baña txikitxen alkar jaten daue. Odoletan beti. Ta nik eitxen notzien pikue ebai. Artu onelan, artasixek eta ebai. Mostute itxi. Da odoletan, e, odolak urten arte, ta orduen apurtxu bat miñ eitxen tzien da lotze siren. Ostantzien beti errixetan.

Galeperra         

LEK.: Poxpoliñe esaten tzagu guk oneri.

INK.: Ori ok eta!

LEK.: Emen egoten sien len asko onek. Or itxoso egalien. Begak esaten tzogu guk orreri, itxoso egalien. Baya gero urek artu asen da kitxu. Asko egote san. Egote san garixe ta olako asko egote sales.

INK.: Ori ok eta! Gari artean ibilten san.

LEK.: Da egote sien asko onek poxpoliñak. Oñ estaus.

onlakoak

honelakoak

jaboten

zaintzen

otas

ditut

ostantzien

bestela

aunlakoxe

honelakoxe

errixetan

errietan

txu

ditu

artu asen

hartu zituen

esetustas

ezagutu ditut

kitxu

kito

 

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper