Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Bolibar - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.32. BOLIBAR (Markina-Xemein)     

Karobia eta "kaleroa"

INK.: Karea egiteko lekuek.

LEK.: Len lenguek karabixak. Gu orrek estugu guk esautu be, esta? Gero orren onduen eitte siin kara... kaleruek, gero kaleruek ori, e, modernue etorri sanien, ba, kalerue.

INK.: Eta zs diferentzi dau karabixe da kaleru?

LEK.: Bai. Karabixe, lengo zarra eitte san, ba, e, diferentie san, e, or sulo aundi bet eiñdde, eitte san, e, argiñekiñ edo eiñ... dekixenakin eitte san arrixe, ba onako arri bolaakin eitte jakon bobedie, e?, se bobedie, es, sera, ba gero ae sss... uekue eukitte eban barrun da axe bete ta otakin, otie da egurre xei egin, bete ta erre. Gaiñen ipiñi arri pillo gustixe gorri, gorri, gorri eite ok bistan bos, amabost egun ingurun. Gorri gorri eiñdde, e, burdiñ (???) gorrittute les. Da gero osten itxixe yakon, osten es, osti... ostikuen orduntxe soltau.

Kalerue diferente. Kalerue eitte san geroagon. Oi, e, egur senduas ori. Moskorrakiñ, orrek, e, arbolak ebai, setu te sepak eta egur aundixekin. Da ori botate jakon, ba, bosbat metro inguruko alturekue edo lau modukue sen da pare bat metro edo metro bat eo itxi goixen da bestie egurras bete, e, egurres bete. Da goixe egurre, edo arrixe gero gaiñien. Arrixe, arrixe baña seie, seie o gero jota. Kamiora, len kamiñun botate san moduen jota. Gure gaste denporan kamiñuen botate euen. Axe bota ta ak beetik urtetan aste sanin, e, barrixe kargau goixen egurre, egurres bete ta. Olantxe.

siin

ziren

dekixenakin

dakienarekin

eite ok

egiten dik

osten

ozten

itxixe yakon

uzten zitzaion

moskorrakin

mukurrekin

euen

zuen

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper