Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Barkoxe - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

7

<< Hasiera

7.11. BARKOXE  

Etxahun-Topeten kantua

Lekukoak ematen du Etxahun-Barkoxekoak "huntü" berset bat, axola gutiko artzainez trufatuz. Lehen bertsoa ematen du.

Belhaude borthietan Organbidexk'olhan

Bere deskantsiala han ardiak alhan

Goizan igorten tie olhapen behera

Artzañ-ho gaizua emanik gida

Arratsen ützül ditian gomendaik eta

belhaude

toponimoa, mendi baten izena, Iratiko aldean. "Belhaudi" izena dator gehienetan halere.

organbidexka

toponimoa, lepo eta olha baten izena.

olha

mendian edo bortuan den artzaingorako aterbea

artzain-ho

artzain-hora. Ez da edozoin zakur baizik eta hartzen aurka oldartzeko hezitako zakur handia. Halako batek ardiak nekez "gida" litzake.

goizan

goizean

arratsen

arratsaldean ('inesibo arkaikoa')

gomendaik

manaturik, aginduta

 

 

Papho gorriak eta üzküxuriak

Lekukoak aipatzen du txori baten izendapenaz egiten den erabilera metaforikoa. "Paphogorri" da beste leku hanitzetan "txantxangorri" deitzen den xoria. Bestalde, testu hau Bazkoko aste batez bildua izan zen eta hortarako lekukoak "dagün igantin" dioelarik Bazko zahar edo Bazko ondotikako igandea ulertu behar da.

INK.: Eta hemen papogorria, bada xori bat.

LEK.: Bai bai.

INK.: Haritxabaletek erran zautan ere Pazkoz, zea, elizan ibiltzen ez direnak....

LEK.: Ah bai, hala deitzen zititzien paphogorrik, paphogorrik.

INK.: Nola nola?

LEK.: Heu…. juiten zirenin Bazkoen egitera eh, egiten titzie Bazko zaharrez, Bazkoik landa, Bazko ondoko igantin.

INK.: Daugin igandian?

LEK.: Dagün igantin bezala, eta ordin erraiten züzün, ah egün paphogorrien egüna dük! voilà.

INK.: Bena jiten ziren halere.

LEK.: Ah jiten halere bena azkenak.

INK.: Eta jiten ez zirenak, ordian, sekulan?

LEK.: Deus e, eztit phensatzen.

INK.: Eta igande oroz jiten zirenak: papoxuri?

LEK.: [irriz] Ez, ah non… itxusi düzü izenaen erraitia, üzküxuiak erraiten zizien

INK.: Zer?

LEK.: Üzküxuia, üzkü c'est le ….[irriz]

INK.: Ba ba badakit.

LEK.: Zentako eztakit, oh hoik üzküxuiak tük hoik.

INK.: Ez du erran nahi auher?

LEK.: Ah ez ez bena esküña.

INK.: Politikan?

LEK.: Arauz bai, politikan, edo même elizako… elizan bethi sarthüik direnak, bethi elizan sarthüik direnak…

papogorri

txantxangorri

zititzien

zituzten + zuka

Bazko zaharrez

Bazko ondoko igandean

dagün

heldu den, datorren, jiten den

egün

gaur

bena

baina

eztit

ez dut + zuka

üzkü

ipurdi

auher

alper, alfer

arauz

nun ere baita, segur aski, agidanean

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper