Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Bakio - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.12. BAKIO         

Bertoko ogia

1 LEK.: Bueno, emen, guk emeko eitte gendun seari, ogixeri, tremesa esaten tzegu, tremesak edo emen...

INK.: "A ver", selangoak dire tremesak eta segas eiten dire?

1 LEK.: Ba bardiñe, ser bardiñen, unikamente ixaten da aotik kanpoko ogixe, da au de emeko sera, auxe kolorie diferentie, illunau ixeten da, emeko garixe sra, beti ixeten da illunau, baña gero nik estait ser eiten, tremesa edo, batzuk iteoutzelako beste olan sabaletakoak eite ouresan batzuk, baye estaipa, seuse eittetzela pentzot nik. Baye esagurot emeko guk eitten gendun ogixe, ogixe da ixetes...

2 LEK.: Bai, lebadurias da...

1 LEK.: Bai, lebadurie daro orrek, lebadurie danank, lebadure barik estau, esilei eser in, baye esan gurotena tremesa illune dalako edo kanpokoa kolorie estau, ixena imintten gendun tremesa eukitte ebala.

INK.: Eta segaitik san illunagoa ba? Garie...

1 LEK.: Garixe bera ixin sera, kanpotik datorrena, nik estapa, urune surixe ixite san, emeko garixe eroan errotara exoten da a urune illunau ixete san. Esan ixeten kanpoko sera baño?

2 LEK.: Illunau.

1LEK.: Askos illunau. Ara, ikusteosu diferentzixa emen, selan dauen? An antzeko sera. Au kolorie eukiteban garixek. Kanpoko bat ote san ba, nik estait segeittik baye suri suri etorte san.

esaten tzegu

esaten diogu

ite outzelako

egiten ziotelako

eite ouresan

egiten zituzten

seuse eittetzela

zerbait egiten ziotela

esagurot

esan nahi dut

gurotena

nahi dudana

estapa

ez dakit ba

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper