Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Arboti - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

6

<< Hasiera

6.14. ARBOTI-ZOHOTA     

Üxtarria (uztarria)

Behin ere uztartua izan ez zen behi gazte baten hezteko zer egin behar zen kontatzen du lekukoak.

INK.: Nola iten zinuen ikas zezan behi gazte batek edo, hola, hortan egoiteko?

LEK.: Ah! zahar batekilan ezartzen gintzin, eta gazte hua ari zün borrokan bena zaharrak atxiitzen ziin, eta gio untsa hezteko lehen üdalen ari bigintien gü hiru parez, ba, brabantaindako hiru behi-pare, idiak zitiena bi parez ari zün: idiak eta behi-pare bat; eta idiik etzienak edo idiak beste nunbeit okupatiak zitienak, hiru behi-pare üdalen eta gazte hura erdian, beste bi paren erdian, ordian han behar zin egon, etzün bethi xüxen bena hola hezten zen.

INK..: Ez eta eta uztarri, uztarri baten erdiarekin hola?

LEK.: Ez ez ah ba hua re bazün üxtarri erdiaekilan üsatzen zitzien berak, alh… phintzian edo hola bera üxtarri hua bürian, hua re bazün, hua re bazün...

INK.: Eta gio lotzeko hemen?

LEK.: Uhalak, uhalak.

gintzin

genituen + zuka

atxiitzen

atxikitzen, heldu

üdalen

iraulden, lur-iraultzen (inesibo arkaiko erakusten duen

adibide bekanetarik bat)

 

ari bigintien

hemen bait- aurrizkiak ez du kausa adierazten

brabantaindako

golde-nabar mota baten izena, beharria uzkalkor duena, eta gehienetan errotadun dena. 'Brabant' izen berezitik dator

zün

züzün; zen + zuka

üsatzen

ohitura hartzen, kostumatzen

berak

bakarrik

üxtarri

uztarri, buztarri

phintzian

phentzean

uhalak

'courroies/correas'

 

Taula edo ongarria hedatzen

Basa-are bezalako tresnarik ezagutu duenetz galdegina izan zaiolarik, lekukoak dio tresna hori erabiltzen zela ongarriaren xehatzeko.

INK.: Hungarria emaiten zelaik phintze batian, eta gio haren hedatzeko hartzen zutela edo sarde bat edo elhorri edo nahar edo.

LEK.: Bai...

INK.: Ez duzu ezagutu....

LEK.: Bai phintzia hungarrikatü ondoan, primaderan hungarri hua biltzen biindien, othez eta inak bitziren hungarriak, ordian bitzen zango eta zikhinkeria phintzian, ordian abar edo holako zeit phasatzen gintzin edo taula horri, taula horri ezari trebeska beste beste zer batzü eta hua phintzian phasatzen gintzin harrotzeko zango heen oroin, eta gio arrestelüz esküz denak biltzen hek, ah oui oui oui, ah ba ba esküz arrestelüz denak biltzen hek belharka artzian belharra bezala, berdin berdina, bai, Jinkoa! etzie ikhusi ez oaikoek hori...

phintzia (phintze)

Pentze, soho, belardi, zelai. Ez da alhagia hutsa haren belarra epaiten edo mozten baita.

hungarrikatü

hungarria eman (fr. 'fumer')

primaderan

udaberrian, bedatsean

biindien (beit gindien)

baikenuen

othez (othe)

ihaurkin gisa baliatutako landarea.

bitzen

beitzen

zango; oteen zangoetaz ari da.

 

zeit

zerbait

taula

hemen ez da edozoin taula baizik eta are mota berezi bat, gaineko partea taulez daukana, azpitik horrenbeste hortzekilakoa.

ezari

ezarri, ipini (-r- dauka, eta ez -rr-)

hen oroin

haien oroen. 'Harrotzeko' hitzak genitiboa ('hen' eta 'oroin') agintzen du, nahiz genitiboa ez dagoen ezker.

belharka

belar biltzeko lanak oro.

Jinkoa

Jaungoikoa.

etzie

ez dute + zuka

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper