Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Altzuruku - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

7

<< Hasiera

7.4. ALTZÜRÜKÜ    

Khurloak (lertxunak) jakile

Iduri luke testu honetan aipatu gertakaria Zuberoan agitu zela eta ez hain aspaldi. Baina Aintzinateko idazle batek (Akitaniakoa ahatik) jadanik ematen zuen kontu baten oihartzuna dugu hemen: gizon bat nork hil zuen nolabait salatzen dute zeruan pasatzen diren khürlo edo lertxun deitutako hegaztinek.

Entzuleak kontuan har beza ere inkestaren testingurua. Lekukoek Etxahun-Barkoxek 1854ean ondu "Amodio gati" kantorea aipatu dute eta kantore horren pertsonaiak diren Etxandi eta Iraxibau izenak ematen dituzte.

2 LEK.: Etxandi, eta bestia nur zen?

INK.: Ba zen Etxandi eta hua Mendikotan etzen.

2 LEK.: Ez, Gotañeko Iraxibau.

INK.: Etxandi hilik edo?

2 LEK.: Etxandi hilzali eta Iraxibau hilik.

1 LEK.: Badakizie nunti atzaman zien hura? Hil atz…

2 LEK.: Ez hoi, ez hoi hoi hoi jin ziozün geo, beste bat…

1 LEK.: Ah! Gaindañeko istoia eta.

2 LEK.: Ez, ez, ez, Etxandin eta Iratxibauena geo, haek atzeman zizün.

1 LEK.: Ba bena beste batek, atzaman zizien.

2 LEK.: Ah bai.

1 LEK.: Gaindañen züzün hua eta zea.

2 LEK.: Zuñ erran nahi ordin, zuñ erran nahi düzü?

1 LEK.: Hil abantzü zen gizona eta khürloak igaiten ziren gañen eta erran zon: - "Zik ene jakile zirateke!" eta hantik urthiaen bürian boogatzen tü ehuak igaiten eta: - "Bazuzte zeaen", haik ehuan, "haen jakilik bazuzte oai", erran zin eta hartaik atzaman zien.

INK.: Nola nola nola? eztut…

2 LEK.: Soizü: eho zizün batak bestia.

INK.: Garindañen.

2 LEK.: Gaindañen eta hil beh..

INK.: Hiltzen ari zenak.

2 LEK.: Hiltzen ai zenak erran zizün khürluk igaiten beitziren: - "Zik ziateke ene jakile!" eta geo hantik eta urthiaen bürian arra entzün zitzün eta geo: - "Khürluak entzüten tützie?" Eta hiltzale haek: - "To badutzak oai zeaen jakilik!".

1 LEK.: Bai.

INK.: Bere buria saldu?

2 LEK.: Bee büia.

1 LEK.: Bee büia salatü zin hartaik.

ziozün

zitzaion + zuka

garindañe, Mendikota

Zuberoko herriak

abantzü

kasik, ia ia

gañen

gainean

zon

zoon, zion

zik

zuek

jakile

lekuko, testimonio

zirateke

izango zarete (geroaldi trinkoa)

boogatzen

borogatzen, sumatzen, hautemaiten

bazuzte

bazoazte

zeaen

zeraren (zera = hil izan zen gizonaren izenaren ordezkoa)

ehuak

arramantzak, zaratak, harrabotsak

eho

hil (nork-nor)

hiltzale

ehaile, hil duena (hemen ez du baitezpada ohitura adierazten)

badutzak

badoaz + toka

 

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper