1. artikulua
Frantsesa, Konstituzioaren aginduz Errepublikaren hizkuntza dena, Frantziaren nortasun eta ondarearen oinarrizko osagaia ere bada.
Horixe da hezkuntzaren, lanaren, trukeen eta zerbitzu publikoen hizkuntza.
Orobat, Frankofoniako erkidegoa osatzen duten estatuen arteko lotura nagusia da.
11-I artikulua[108]
Irakaskuntzako zentro publiko nahiz pribatuetan, frantsesa da irakaskuntzaren, azterketen eta lehiaketen hizkuntza, bai eta tesiena eta memoriena ere, salbu eta atzerriko nahiz eskualdeetako hizkuntzen eta kulturen irakaskuntzak salbuespenak egitea behar duenetan, edota irakasle bazkideak nahiz gonbidatuak atzerrikoak direnean.
21. artikulua
Lege honen xedapenak aplikagarriak dira, Frantziako eskualdeetako hizkuntzen legeriari eta araudiei kalterik egin gabe, eta ez dira haien erabileraren aurkakoak.