Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

III. TITULUA Ikus-entzunezko komunikazioaren sektore publikoa


III. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioaren sektore publikoa

43-11 artikulua[104]

[…] Frantsesaren eta, honelakoak daudenean, eskualdeetako hizkuntzen sustapena bermatzen dute, eta Frantziako kultura- eta hizkuntza-ondarearen balioa nabarmentzen dute.

44. artikulua[105]

I. […]

France Télévisionsek eskualdeetan programak diseinatu eta jaulkitzen ditu lurralde horien ezagutza eta eragina, eta, egoki denean, eskualdeetako hizkuntzak laguntzeko. Programa horiek deskonexio berezien bidez emango dira, bai eta ikus-entzule gehieneko ordutegian ere, eta maila nazionalean jaso ahal izango dira. Programok eskualdeko bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalaren aniztasuna islatzen dute eta tokian tokiko informazioa eman.

[…]

48-1 artikulua[106]

[…]

Ikus-entzunezko komunikazioaren sektoreko antolakunde profesional eta sindikatu ordezkatzaileek, informazio-askatasunaren antolakunde defentsariek, hauek Frantzian onura publikokotzat aitortutakoak badira, eskualdeetako hizkuntzen bulego publikoek eta eskualdeetako hizkuntzak eta kulturak sustatzen dituzten elkarteek, Familien Elkarteen Batasun Nazionalak aitortutako familien elkarteek eta emakumezkoen eskubideen elkarte defentsariek, eta euren sozietate-xede ikus-entzuleen interesak defendatzea duten elkarteek Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiari eskatu ahal diote artikulu honen lehen apartatuan aurreikusitako prozedura has dezan.


  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper