Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

7.5. 86-1067 Legea, 1986ko irailaren 30ekoa, Hedabideen Komunikazio Askatasunari buruzkoa (Leotard legea): 18-8, 28, 33-5, 42, 43-11, 44. eta 48-1 artikuluak


7.5. 86-1067 Legea, 1986ko irailaren 30ekoa, Hedabideen Komunikazio Askatasunari buruzkoa
(Leotard legea)[99]:
18-8, 28, 33-5, 42, 43-11, 44. eta 48-1 artikuluak

I. TITULUA
Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusia

18. artikulua[100]

Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak ezarritako jardueren urteko balantzeak izan behar du:

[…]

8) Irratiko zerbitzuen editoreen balantzea; balantze horretan editoreek adierazi behar dute 28-2 bis artikuluaren eta 33-5 artikuluaren xedapenak bete dituztela frantsesezko edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzetako batez egiten diren musika-lanak emateari buruz, bai eta publikoari proposatutako lanen aniztasunari buruz, eta Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak agerrarazitako hutsak konpontzeko hartutako neurriei buruz eta, neurriok hartu ez baditu, zergatik ez dituen horiek hartu.

[…]

II. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikabideen zerbitzuak

I. KAPITULUA
Bide hertziarra darabilten zerbitzuak

III. ATALA
Ikus-entzunezko hedabideen zerbitzuei aplikatu beharreko erregelak

28. artikulua[101]

Programa sozietate nazionalek ustiatzen dutenean izan ezik, lurreko bide hertziarrez hedatzen den zerbitzu bakoitzeko irrati-baliabidea erabiltzeko baimenak emateko, aurretik hitzarmen bat egin beharko da Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiaren (Estatuaren izenean) eta baimena eskatzen duenaren artean.

[…]

Hitzarmenak, batez ere, ondoko puntuetako bat edo batzuk izango ditu:

[…]

2 bis. Frantsesezko musika-lanen edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanen proportzio esanguratsu bat; izan ere, proportzio horrek, gutxienez, % 40 izan behar du frantsesezko abestietan; hortik, erdiek, gutxienez, talentu berrienak edo ekoizpen berrienak izan behar dute, eta Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak baimendutako irrati-zerbitzuetako bakoitzak entzute esanguratsuko orduetan hedatu behar ditu, betiere barietate-musikak osatzen dituzten programen zati bakoitzean.

Frantsesezko musika-lanen edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanen erdiak baino gehiago badagozkie frantsesezko musika-lanei edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanei, eta musika-lan horiek zerbitzu batek gehien programatzen dituenak badira, atalase horretatik gorako emankizunak edo entzute esanguratsuko orduetan ematen ez direnak ez dira kontuan hartuko hitzarmenak, 2 bis hau aplikatzeko, finkatutako proportzioei dagozkienez.

[…]

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak esleitzen dituen maiztasunak erabiltzen ez dituzten sareek banatutako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei aplikatu beharreko xedapenak

I. ATALA
Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak esleitzen dituen maiztasunak erabiltzen ez dituzten sareek banatutako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen edizioa

33. artikulua[102]

Estatu Kontseiluaren dekretu batek, behin Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiaren iritzia jaso eta gero, hauek finkatuko ditu sareek banatutako irrati- edo telebista-zerbitzuen kategoria bakoitzeko, noiz eta sareok Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak esleitzen dituen maiztasunak erabiltzen ez dituztenean:

[…]

5) Zein diren xedapen egokiak frantsesaren errespetua eta frankofoniaren eragina, bai eta, irrati-zerbitzuentzat, zein diren xedapen egokiak frantsesezko musika-lanak edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanak hedatzeari buruzkoak.

[…]

III. KAPITULUA
Baimenaren mendean dauden ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu guztiei aplikatu beharreko xedapenak

42. artikulua[103]

Ikus-entzunezko komunikazioaren sektoreko antolakunde profesional eta sindikatu ordezkatzaileek, informazio-askatasunaren antolakunde defentsariek, hauek Frantzian onura publikokotzat aitortutakoak badira, eskualdeetako hizkuntzen bulego publikoek eta eskualdeetako hizkuntzak eta kulturak sustatzen dituzten elkarteek, familien elkarteek eta emakumezkoen eskubideen elkarte defentsariek, eta euren sozietate-xede ikus-entzuleen interesak defendatzea duten elkarteek Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiari eskatu ahal diote jakinarazpen formala egiteko artikulu honen lehen apartatuan aurreikusitako prozedura has dezan.

III. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioaren sektore publikoa

43-11 artikulua[104]

[…] Frantsesaren eta, honelakoak daudenean, eskualdeetako hizkuntzen sustapena bermatzen dute, eta Frantziako kultura- eta hizkuntza-ondarearen balioa nabarmentzen dute.

44. artikulua[105]

I. […]

France Télévisionsek eskualdeetan programak diseinatu eta jaulkitzen ditu lurralde horien ezagutza eta eragina, eta, egoki denean, eskualdeetako hizkuntzak laguntzeko. Programa horiek deskonexio berezien bidez emango dira, bai eta ikus-entzule gehieneko ordutegian ere, eta maila nazionalean jaso ahal izango dira. Programok eskualdeko bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalaren aniztasuna islatzen dute eta tokian tokiko informazioa eman.

[…]

48-1 artikulua[106]

[…]

Ikus-entzunezko komunikazioaren sektoreko antolakunde profesional eta sindikatu ordezkatzaileek, informazio-askatasunaren antolakunde defentsariek, hauek Frantzian onura publikokotzat aitortutakoak badira, eskualdeetako hizkuntzen bulego publikoek eta eskualdeetako hizkuntzak eta kulturak sustatzen dituzten elkarteek, Familien Elkarteen Batasun Nazionalak aitortutako familien elkarteek eta emakumezkoen eskubideen elkarte defentsariek, eta euren sozietate-xede ikus-entzuleen interesak defendatzea duten elkarteek Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiari eskatu ahal diote artikulu honen lehen apartatuan aurreikusitako prozedura has dezan.


Testuaren kontzeptuak eta esaldiak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper