Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

6.4. Espainiako Erresumako gainerako autonomia-erkidegoak


6.4. Espainiako Erresumako gainerako autonomia-erkidegoak


6.4.1. Andaluziako Autonomia Erkidegoa


6.4.1.1. 4/1984 Legea, urtarrilaren 9koa, Eskola Kontseiluei buruzkoa[280]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua

Hauek dira Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eremuko irakaskuntzaren programazio orokorraren helburuak:

2. Andaluziako identitatearen kontzientzia areagotzea, Andaluziako herriaren balio historiko, kultural eta linguistikoak ikertuz, zabalduz eta ezagutuz haien aberastasun eta aniztasun osoan, betiere eskola-zentroak beren ingurune geografiko, sozioekonomiko eta kulturalean erabat integratzeko aukera ematen duten xedapenen arabera, horrela hezkuntza-planetan nagusi den izaera akademizista hautsiz.


6.4.1.2. 3/1993 Legea, uztailaren 1ekoa, Almeriako Unibertsitatea sortzekoa[281]

I. TITULUA
Almeriako Unibertsitatearen sorkuntza eta egitura

3. artikulua.— Ikasketak

Almeriako Unibertsitatea osatzen duten zentroek honako titulu hauek lortzeko irakaskuntzak emango dituzte abiapuntu gisa:

b) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea:

Maisua: Atzerriko hizkuntzaren espezialitatea.


6.4.1.3. 5/1993 Legea, uztailaren 1ekoa, Jaengo Unibertsitatea sortzekoa[282]

I. TITULUA
Jaengo Unibertsitatearen sorkuntza eta egitura

3. artikulua.— Ikasketak

Jaengo Unibertsitatea osatzen duten zentroek honako titulu hauek lortzeko irakaskuntzak emango dituzte abiapuntu gisa:

b) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea:

Maisua: Atzerriko hizkuntzaren espezialitatea.

4. artikulua.— Atxikitako zentroak

Gaur egun Granadako Unibertsitateari atxikita dauden zentro hauek atxikiko zaizkio Jaengo Unibertsitateari: Linaresko “Antonia López Arista” Unibertsitate Eskola eta Ubedako OHOko Irakasleen Unibertsitate Eskola; atxikitako zentro horiek euren araudi espezifikoaren arabera arautzen jarraituko dute euren burua, eta hasieran titulu hauek emateko baimena izango dute:

Ubedako OHOko Irakasleen Unibertsitate Eskola:

Maisua: Atzerriko hizkuntzaren espezialitatea.


6.4.1.4. 8/1997 Legea, abenduaren 23koa, zeinaren bidez neurriak onesten baitira tributuei, aurrekontuei, Andaluziako Juntako enpresei eta beste erakunde batzuei, diru-bilketari, kontratazioari, funtzio publikoari eta errentamendu- eta hornidura-fidantzei buruz[283]

I. TITULUA
Neurriak, tributuei, aurrekontuei, Andaluziako Juntako enpresei eta beste erakunde batzuei, diru-bilketari, administrazio-kontratazioari eta funtzio publikoari buruz

I. KAPITULUA
Tributu-arloko neurriak

2. atala
00.42 tasa sortzea, Andaluziako turismo-gidariaren jardueran aritzeko gaikuntza lortzeko azterketa-eskubideengatik eta egiaztagutuna emateagatik

10. artikulua.— Kuotak

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:

a) Azterketa-eskubideengatik:

3. Beste hizkuntza batean gaitzeko matrikula osagarriagatik: 5.000 pezeta.


6.4.1.5. 1/1998 Legea, apirilaren 20koa, Adingabearen Eskubideei eta Arretari buruzkoa[284]

I. TITULUA
Adingabeen eskubideak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Eskubideak babestea

Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute, Autonomia Erkidegoaren eremuan, Konstituzioan, Haurraren Eskubideen Konbentzioan eta Espainiak berronetsitako nazioarteko gainerako akordioetan nahiz gainerako ordenamendu juridikoan aitortuta dituzten eskubide eta askatasun guztiak izango dituztela adingabeek, inolako diskriminaziorik egin gabe jaiotza, nazionalitatea, etnia, sexua, urritasuna edo gaixotasuna, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal, familiar edo sozial dela-eta.

II. KAPITULUA
Adingabeen eskubideak sustatzea

7. artikulua.— Informazioa eta publizitatea

5. Adingabeei zuzendutako informazioan eta publizitatean jasotako hizkuntza eta mezuak hartzaileen kolektiboen garapen-mailetara egokitu beharko dira.

9. artikulua.— Integrazioa

2. Andaluziako Autonomia Erkidegoan bizi diren adingabe atzerritarrek gizarteratzeko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte, batez ere hizkuntza-zailtasunak eta gizarte-usadioen ezagutza gainditzeko.


6.4.1.6. 4/2002 Legea, abenduaren 16koa, Andaluziako Enplegu Zerbitzua sortzekoa[285]

I. KAPITULUA
Izaera eta eskudantziak

2. artikulua.— Antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipioak

Andaluziako Enplegu Zerbitzuaren antolaketan eta funtzionamenduan, bai eta haren eskumenak egikaritzean ere, printzipio hauek beteko dira:

a) Aukera-berdintasuna, betiere sexuagatik, arrazagatik, adinagatik, egoera zibilagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, iritziagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen ez dela bermatuz.


6.4.1.7. 10/2002 Legea, abenduaren 21ekoa, lagatako tributuen arloko arauak eta beste neurri tributario, administratibo eta finantzario batzuk onesten dituena[286]

III. TITULUA
Administrazio-neurriak

II. KAPITULUA
Andaluziako Juntako enpresen eta beste erakunde batzuen arloko neurriak

58. artikulua.— Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoa

1. Aldatu egiten da Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoa sortu eta Andaluziako Juntak kudeatutako irrati- eta telebista-zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 9ko 8/1987 Legearen 3. artikuluaren 2. apartatua, eta 3. eta 4. apartatuak gehitzen zaizkio artikulu horri, honela idatzita:

«2. Irrati-difusioko eta telebistako zerbitzu publikoaren zuzeneko kudeaketa Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoaren bidez egingo da; enpresa horri esleitzen zaio, aurreko artikuluan adierazitako printzipioen arabera, zerbitzu publikoaren eginkizuna, hau da, orotariko generoko programa dibertsifikatuak integratzen dituzten irrati- eta telebista-programazio eta -kanal jeneralista eta tematikoen multzo orekatu baten ekoizpena eta emisioa; horren helburua, berriz hauxe izango da: Andaluziako herritarren beharrizan demokratiko, sozial eta kulturalei erantzutea, betiere informazioa, kultura, hezkuntza eta entretenimendua bermatuz.

»Ondorio horietarako, RTVAk eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek egin beharko dituzte:

»d) Andaluziako kultura-aniztasuna, Andaluziako hizkerak eta ondare immateriala osatzen duten tradizioak bultzatzea eta zaintzea».

«3. RTVAk egindako irrati- eta telebista-ekoizpen eta -emisioek bete beharko dituzte artikulu honetan hari esleitu eta definitu zaizkion zerbitzu publikoko eginkizunaren ondoriozko betebeharrak, bai edozein euskarri eta kanalek Andaluziako Autonomia Erkidegoari zuzendutako emisioetan, bai haren lurraldetik kanpo ezarritako Andaluziako erkidegoei zuzendutakoetan, eta, bereziki, atzerriko edozein herrialderi zuzendutakoetan, gaztelaniaz hitz egiten duten herrialde amerikarrei arreta berezia eskainiz».


6.4.1.8. 9/2003 Legea, azaroaren 6koa, Andaluziako Logopeden Elkargo Ofiziala sortzekoa[287]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Giza komunikazioaren nahasmenduak prebenitzera, eboluzionatzera, tratatzera eta zientifikoki aztertzera bideratutako lanbide-jarduerak tradizio luzea du Espainian, eta nazioartean aitortuta dago; izan ere, jarduera horrek ahozko eta idatzizko hizkuntza eta hitzik gabeko komunikazio-modu guztiak ulertzearekin eta adieraztearekin lotutako eginkizunak biltzen ditu.

Logopeda-lanbidea, mediku-arretari lotua, gor-mutuen hezkuntzari zuzendutako espezializazio gisa hasi zen, eta 1970 inguruan hasi zen diseinatzen, entzumen- eta hizkuntza-ikerlanak eginez; hala ere, duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik ezagutzen da hizkuntzaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta komunikazioaren alterazioak prebenitzera, ebaluatzera eta diagnostikatzera bideratutako jarduera, eta haren ikasketak unibertsitate-irakaskuntzaren ofizialtasuna behin betiko sendotzen eta lortzen du abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, zeinak ezartzen baititu Logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulua eta ikasketa-planei dagozkien jarraibide orokorrak. Titulu horren irakaskuntzak Andaluzian ematen dira. Era berean, logopedia lanbide arautu gisa aitortu zen, osasun-sektorean txertatuta, abenduaren 22ko 2073/1995 Errege Dekretuaren bidez.

Laugarren xedapen iragankorra.— Beste profesional batzuen integrazioa

1. Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Andaluziako Logopeden Elkargo Ofizialean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez bost urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

– Hizkuntza-perturbazioetan eta entzumenean espezializatutako irakaslearen titulua edo hizkuntzako eta entzumeneko tekniketan espezializatutako irakaslearen titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana.

– Hizkuntzaren eta entzutearen perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako estatuko edozein unibertsitatek emana.


6.4.1.9. 16/2003 Legea, abenduaren 22koa, Andaluziako Liburutegien eta Dokumentazio Zentroen Sistemari buruzkoa[288]

ZIOEN AZALPENA

I

Andaluziarako Autonomia Estatutuak, abenduaren 30eko 6/1981 Lege Organikoaren bidez onetsiak, 11. artikuluan xedatzen du ezen andaluziarren oinarrizko eskubide, askatasun eta eginbeharrak Konstituzioan ezarritakoak direla, eta gehitzen du Autonomia Erkidegoak Konstituzioan bizi diren gutxiengoekiko errespetua bermatzen duela. Era berean, 12. artikuluak, 1. apartatuan, ezartzen du ezen Autonomia Erkidegoak baldintzak sustatuko dituela gizabanakoaren eta haren taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen, haien osotasuna eta eragingarritasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko dituela, eta andaluziar guztiek bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean parte hartzea erraztuko duela. Aipatutako 12. artikuluaren 3. apartatuak dioenez, horretarako guztirako, Autonomia Erkidegoak bere botereak egikarituko ditu, besteak beste, oinarrizko helburu hauei begira: andaluziar guztiak hezkuntza eta kultura mailetara iristea, horiei errealizazio pertsonal eta soziala ahalbidetzeko; andaluziar identitatearen kontzientzia sendotzea, Andaluziako herriaren balio historiko, kultural eta linguistikoak, haren aberastasun eta aniztasun osoan, ikertuz, zabalduz eta ezagutuz, eta ondare historiko-artistikoa babestu eta nabarmentzea.

II. TITULUA
Andaluziako liburutegien eta dokumentazio-zentroen sistema

IV. KAPITULUA
Andaluziako Liburutegi Publikoen Sarea

16. artikulua.— Gutxiengoei eta desabantaila-egoeran dauden pertsonei arreta ematea

1. Andaluziako Liburutegi Publikoen Sareko zerbitzuen titularrek eta, oro har, arduradunek edo kudeatzaileek arreta berezia jarri beharko diete desabantaila-egoeran dauden pertsonei, gizarte-taldeei eta geografia-eremuei, kultura- eta informazio-erregistroetarako benetako irispidea izan dezaten.

2. Era berean, informaziora iristeko bidea bermatuko zaie etorkinei, baita gizarteratzeko eta beren jatorrizko hizkuntza eta kultura gordetzeko baliagarri zaizkien informazio eta materialetara iristekoa ere. Gainera, haien hizkuntzan dauden materialak eta bildumak aukera eta eskain daitezen bultzatuko da.


6.4.1.10. 18/2003 Legea, abenduaren 29koa, Tributu- eta Administrazio-neurriak onesten dituena[289]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

IX. kapituluan, gorren integrazioari buruzkoan, pertsona horiek hezkuntza-eremuan integratzeko eta zeinu-hizkuntza ezartzeko neurriak hartzen dira.

[…]

III. TITULUA
Administrazio-neurriak

X. KAPITULUA
Gorren integrazioaren arloko neurriak

142. artikulua.— Zeinu-hizkuntza ezartzeko aurrekontu-zuzkidura

Andaluziako Juntako sailburutzek, organismo autonomoek eta enpresek beharrezko aurrekontu-jarduketak egingo dituzte zeinu-hizkuntzaren eta gorren integraziorako gainerako tekniken erabilera arian-arian ezartzeko, beren eginkizunen eta zerbitzuen izaeraren arabera.


6.4.1.11. 15/2005 Legea, abenduaren 22koa, Andaluziako Artisautzari buruzkoa[290]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Beste alde batetik, Autonomia Estatutuaren 12.3 artikuluko 2. eta 3. apartatuen arabera, Autonomia Erkidegoko botere publikoen oinarrizko helburuak dira Andaluziako identitatearen kontzientzia sendotzea, Andaluziako herriaren balio historiko, kultural eta linguistikoak, haren aberastasun eta aldaera osoan, ikertuz, hedatuz eta ezagutuz, bai eta Andaluziako baliabide ekonomiko guztiak aprobetxatzea eta indartzea ere.

[…]


6.4.1.12. 2/2007 Lege Organikoa, martxoaren 19koa, Andaluziako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[291]

I. TITULUA
Eskubide sozialak, eginbeharrak eta politika publikoak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

10. artikulua.— Autonomia Erkidegoaren oinarrizko helburuak

3. Horretarako, Autonomia Erkidegoak, interes orokorraren alde, bere botereak egikaritzeko oinarrizko helburu hauek izango ditu:

3) Andaluziar identitate eta kontzientzia finkatzea, zelan eta ondare historiko, antropologiko eta linguistikoa ezagutuz, ikertuz eta zabalduz.

4) Andaluziar hizkuntza-modalitatea haren aldaera guztietan defendatu, sustatu, ikertu eta prestigiatzea.

14. artikulua.— Diskriminazioaren debekua

Diskriminazio oro debekatuta dago titulu honetan jasotako eskubideen egikaritzan, eginbeharren betetzean eta zerbitzuak ematean, bereziki ondoko arrazoiak direla-eta egikaritzen dena: sexua, jatorri etniko edo sozialak, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, ezaugarri genetikoak, jaiotza, ondarea, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminazioaren debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

21. artikulua.— Hezkuntza

8. Andaluziako hezkuntza-planek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-balioak sartuko dituzte, eta bai kultura-dibertsitatea, bizitza politiko eta sozialeko eremu guztietan. Andaluziako hezkuntza-sistemak ikasleen gaitasun ekintzailea, eleaniztasuna eta teknologia berrien erabilera sustatuko ditu.

III. KAPITULUA
Politika publikoen printzipio artezkariak

37. artikulua.— Printzipio artezkariak

1. Autonomia Erkidegoko botereek euren politika publikoak zuzenduko dituzte aurreko kapituluan aitortutako eskubideen egikaritza bermatu eta segurtatzera, eta 10. artikuluan ezarritako oinarrizko helburuak lortzera, zelan eta ondoko printzipio artezkariok eraginkortasunez aplikatuz:

5) Desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta haien integrazio sozial eta profesionala, betiere diskriminaziorik ezaren, irisgarritasun unibertsalaren eta aukera-berdintasunaren printzipioen arabera, eta komunikazioa ahalbidetu eta oztopoak erabat kentzea ahalbidetzen duten hizkeren arabera.

6) Espainiar keinu-hizkuntzaren erabilera eta gorreria duten pertsonek, hizkuntza hori aukeratuz gero, berdintasuna lortzea ahalbidetzen duten baldintzak ere bai, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatu egin behar baita.

VIII. TITULUA
Komunikabide sozialak

213. artikulua.— Andaluziar hizkuntza-modalitatea aitortu eta erabiltzea

Ikus-entzunezko komunikabide publikoek sustatuko dute andaluziar hizkuntza-modalitatea aitortu eta erabiltzea haren hizketa guztietan.


6.4.1.13. 9/2007 Legea, urriaren 22koa, Andaluziako Juntaren Administrazioari buruzkoa[292]

IV. TITULUA
Organoen eta administrazio-jardunaren araubide juridikoa

I. KAPITULUA
Herritarrek administrazio-jardunaren aurrean dituzten eskubideak

1. atala
Informazio- eta eskaera-eskubideak

80. artikulua.— Informaziorako eskubidea

1. Herritar guztiek dute, oro har, Andaluziako Juntako Administrazioaren zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, eta, bereziki, eragiten dieten gaiei buruzkoa. Erregelamendu bidez zehaztuko da espainiar zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzuak zer bitartekoren bidez emango zaizkien haiek behar dituzten pertsonei.


6.4.1.14. 10/2007 Legea, azaroaren 26koa, Andaluziako Ardoen Jatorria eta Kalitatea babesteari buruzkoa[293]

II. TITULUA
Ardoen jatorriaren eta kalitatearen babesa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

11. artikulua.— Babesa

3. Babes-maila jakin baten xede diren izen geografikoak ezin izango dira erabili babes-maila horren betekizunak betetzen ez dituzten ardoak izendatzeko, aurkezteko edo iragartzeko, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli edo aurretik “mota”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko esamoldeak jarri, ardoaren benetako jatorria adierazi arren. Era berean, ezin izango dira erabili “...n botilatuta”, "Upategia ...n” edo antzeko esapideak, kontsumitzaileak nahasaraz ditzaketenak.


6.4.1.15. 11/2007 Legea, azaroaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baita Andaluzian analisi genetikoak egiten dituzten pertsonen eskubideak eta giza DNAren bankuak babesteko kontseilu genetikoa[294]

II. TITULUA
Analisi genetikoak

II. KAPITULUA
Analisi genetikoak osasun-laguntza emateko

13. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentuaren edukia

1. Baimen informatua idatzizko dokumentu batean emango da, eta bertan jasoko dira, modu laburrean eta pertsona guztientzat ulergarria den hizkuntzan, aurreko artikuluaren edukia eta, gutxienez, honako hauek:

a) Baimena ematen duen pertsonaren eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazioa, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Aurretiazko informazioa eman eta baimena lortu duen profesional sanitarioaren identifikazioa.

c) Baimen-emailearen adierazpena, jasotako informazioa behar bezala ulertu duelakoa.

d) Baimena edozein unetan ezeztatzeko aukera.

e) Data eta lekua.

f) Baimena eskatzen duen profesional sanitarioaren eta baimena bere kabuz edo ordezkari bidez ematen duen pertsonaren sinadurak.


6.4.1.16. 12/2007 Legea, azaroaren 26koa, Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzkoa[295]

ZIOEN AZALPENA

VII

[…]

I. tituluak, I. kapituluan, ekintzak jasotzen ditu politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzeko: genero-eraginaren ebaluazioari buruzko txostena, genero-ikuspegia duten aurrekontu publikoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan estrategikoa, hizkera ez-sexista eta irudi publikoa eta genero-ikuspegia duten estatistikak eta ikerketak. […]

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

8. Hizkera sexista deritzo sexua dela-eta hizkuntza diskriminaziorako erabiltzeari.

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen xedea lortzeko, Andaluziako botere publikoen jarduketa-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

10. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan bermatu eta sustatzea.

I. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

9. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta irudi publikoa

1. Andaluziako administrazio publikoek hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta berdintasunezko tratamendua bermatuko dituzte beren politikak garatzeko erabiltzen dituzten eduki eta irudietan, zuzenean edo pertsonen edo erakundeen bidez sortzen dituzten dokumentu, titulazio akademiko eta euskarri guztietan. Andaluziako Juntak parte hartzen duen argitalpen eta emanaldi guztiek emakumeen tratamendu inklusiboa eta ez-diskriminatzailea bermatuko dute.

2. Andaluziako administrazio publikoetako erakunde instrumentalek, bai eta Andaluziako zuzenbide publikoko korporazioek ere, hizkera ez-sexistara egokituko dute beren izendapen ofiziala, haiei dagozkien arau erregulatzaileen esparruan, eta berdintasunezko tratamendua bermatuko dute beren jardueren garapenean erabiltzen dituzten eduki eta irudietan eta zuzenean edo pertsonen edo erakundeen bidez sortzen dituzten dokumentu eta euskarri guztietan.

3. Andaluziako Juntako Administrazioak sustatuko du elkargo profesionalek eta zuzenbide publikoko korporazioek hizkera ez-sexista erabiltzea eta berdintasunezko tratamendua ematea erabiltzen dituzten eduki eta irudietan.

II. KAPITULUA
Andaluziako Juntak genero-berdintasuna sustatzea

11 bis artikulua.— Andaluziako elkargo profesionalen eta zuzenbide publikoko korporazioen zuzendaritza-organoak edo kide anitzeko organoak eta izendapenak

4. Artikulu honetan aipatzen diren erakundeek hizkeraren erabilera ez-sexistara egokitu beharko dute beren izendapena.

II. TITULUA
Genero-berdintasuna bermatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

1. atala
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza

16. artikulua.— Curriculum-materialak eta testuliburuak

3. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak hezkidetzan adituak diren pertsonen batzorde bat sortuko du; batzorde horretan Andaluziako Emakumearen Institutuak parte hartuko du, Andaluziako hezkuntza-sistemaren eremuan erabiltzen diren curriculum-materialen eta testuliburuen hizkuntzaren, irudien eta edukien jarraipena egiteko. Batzorde horrek urteko txostena egingo du, eta Emakumeen Partaidetzarako Andaluziako Kontseiluari igorriko dio, jakinaren gainean egon dadin.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

1. atala
Lan-berdintasuna Andaluziako sektore pribatuan eta funtzio publikoan
1. azpiatala
Berdintasuna sektore pribatuko lan-eremuan

28. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

3. Andaluziako Juntako Administrazioak bermatuko du hitzarmen kolektiboek:

b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea.

V. KAPITULUA
Emakumeak sustatzeko eta artatzeko politikak

51. artikulua.— Informazioa eta ezagutza

4. Andaluziako Juntako Administrazioak, osorik edo zati batean hark finantzatutako informazio- eta komunikazio-teknologien eremuan garatutako proiektuetan, genero-ikuspegia txertatzen dela bermatuko du, eta, bereziki, haien balioak, hizkuntza, irudia eta edukiak sexistak ez direla.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabideak

58. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Komunikabide sozial publikoek genero-ikuspegia zeharka txertatuko dute, hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuko dute, emakumeen eta gizonen irudia estereotipo sexistarik gabe transmititzea bultzatuko dute, eta programazioetako edukiek genero-berdintasunaren printzipioa betetzen dutela zainduko dute.

Era berean, komunikabide sozialek saihestu egingo dute genero-indarkeria justifikatzen, hutsaltzen edo bultzatzen duen eduki, emanaldi edo publizitate sexista oro zabaltzea. Horri dagokionez, hizkera egokia erabiliko dute genero-indarkeriaren biktimek jasandako indarkeria modu kritikoan ikusarazteko erasotzailearen jokabidearekiko, eta haien seme-alaba adingabeak indarkeria horren zuzeneko biktima gisa aurkeztuko dituzte, haien babesa eta informazioaren tratamendua babestuz.

V. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

77. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:

c) Andaluziako komunikabide sozialetan hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi estereotipatuak transmititzea, emakumeak gizonen mende daudela edo bi sexuen arteko desberdintasunak daudela adierazteko.


6.4.1.17. 13/2007 Legea, azaroaren 26koa, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta babes integraleko neurriei buruzkoa[296]

II. TITULUA
Biktimak babestu eta artatzea

I. KAPITULUA
Genero-indarkeriaren biktimen eskubideak

26. artikulua.— Informaziorako eskubidea

1. Andaluziako administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, honako eskubide hauek bermatu beharko dizkiete genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei:

a) Egoera pertsonalera eta beharrizan berezietara egokitutako informazioa, aholkularitza eta arreta jasotzea edozein unetan. Eskubide hori bermatua izango dute desgaitasuna duten emakumeek, beharrezko laguntza-bitartekoen bidez, eta emakume atzerritarrek, interpretearen laguntzaren bidez, hala eskatzen denean.


6.4.1.18. 14/2007 Legea, azaroaren 26koa, Andaluziako Ondare Historikoari buruzkoa[297]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

Lege hau Andaluziako ondare historikoari aplikatuko zaio; ondare hori osatzen dute kulturaren ondasun material eta immaterial guztiek, baldin eta Andaluzian badaude eta Autonomia Erkidegorako interes artistiko, historiko, arkeologiko, etnologiko, dokumental, bibliografiko, zientifiko edo industriala erakusten badute, hizkuntza-berezitasunak barne.


6.4.1.19. 17/2007 Legea, abenduaren 10ekoa, Andaluziako Hezkuntzari buruzkoa[298]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Era berean, hezkuntzaren kalitatea hobetze aldera eta informazioaren gizarteak planteatzen dituen erronkei heltze aldera, azken urteotan eraldaketa garrantzitsu bati ekin zaio, hezkuntza-zentroak modernizatze aldera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntzan eta horien kudeaketa administratiboan txertatzea erraztuz, eta hizkuntzen ezagutza bultzatuz, epe ertainean Andaluziako gazteak elebidunak izan daitezen. […]

[…]

IV

[…]

[…] Hala, II. kapitulua Haur Hezkuntzari buruzkoa da, eta bereziki aipatzen du ikaskuntza jakin batzuk goiz hasteko beharrizana, batez ere lehen hurbilketa bat eginez irakurketara eta idazketara, oinarrizko zenbaki-trebetasunetara, atzerriko hizkuntzara eta ingurunearekiko harremanetara.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Legearen helburuak

Lege honek helburu hauek ditu:

g) Gizartean moldatzeko behar diren gaitasun eta jakintza berriak txertatzea, arreta berezia jarriz hizkuntza-komunikazioan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran.

I. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Irakasleak

1. atala
Irakaskuntzako funtzio publikoa

13. artikulua.— Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua

12. Hezkuntza Administrazioak, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera, beste herrialde batzuetako irakasleak sartu ahal izango ditu, funtzionarioentzat eskatzen den titulazio berarekin, bai hizkuntzak irakasteko, bai atzerriko hizkuntza batean garatzen diren curriculumeko beste irakasgai batzuk emateko.

13. Era berean, salbuespen gisa, goi-mailako arte-irakaskuntzetarako eta hizkuntzen irakaskuntzetarako, irakasle espezialista gisa kontratatu ahal izango dira, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 96. eta 97. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, beste herrialde batzuetako profesionalak, izaera orokorrarekin ezarritako titulazio-betekizuna nahitaez bete gabe.

4. atala
Lanbide-igoera, irakaskuntza-jardueraren aitortza, laguntza eta balioespena

21. artikulua.— Lanbide-pizgarriak eta lizentziak

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak honako hauek arautuko ditu:

b) Ikasketak, lanpostu-trukeak eta atzerriko egonaldiak egiteko lizentziak ematea, betiere hizkuntzak hobetzeko, ikasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzearekin lotutako proiektuetan edo planetan parte hartze aldera.

22. artikulua.— Lanbide-igoera

2. Irakasleen lanbide-igoeran, zehazten diren merezimenduen egiaztapena hartuko da kontuan, eta horien artean, gutxienez, honako hauek hartuko dira kontuan: hezkuntza-esperimentazioko, -ikerketako eta -berrikuntzako proiektuetan parte hartzea, proiektu horiek ebaluatu behar direnean; irakasgaia atzerriko hizkuntza batean irakastea; zuzendaritza-eginkizuna egikaritzea; tutoretza-ekintza; ikasleen irakaskuntza eta errendimendua hobetzen inplikatzea; eta irakasle sartu berrien praktika-fasea zuzentzea.

II. TITULUA
Irakaskuntzak

I. KAPITULUA
Curriculuma

38. artikulua.— Derrigorrezko irakaskuntzen oinarrizko gaitasunak

2. Gutxieneko irakaskuntzak osatzen dituzten curriculumaren oinarrizko alderdiak alde batera utzi gabe, zeinak uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarriaren 2. apartatuaren c) letrak aipatzen dituen, Andaluziako derrigorrezko irakaskuntzen curriculumak oinarrizko gaitasun hauek izango ditu, gutxienez:

a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, hizkuntza ahozko eta idatzizko komunikaziorako tresna gisa erabiltzeari dagokionez, bai gaztelaniaz, bai atzerriko hizkuntzan.

II. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

43. artikulua.— Hastapenak ikaskuntza jakin batzuetan

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculumak kontuan hartuko du ikaslea atzerriko hizkuntza batean hastea, bereziki azken urtean, bai eta irakurketara, idazketara, oinarrizko zenbaki-trebetasunetara eta ingurunearekiko harremanetara lehen hurbilketa bat egitea ere.

III. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

1. atala
Alderdi orokorrak

47. artikulua.— Arlo edo ikasgai instrumentalak

1. Arreta berezia eskainiko zaie oinarrizko irakaskuntza osoan gaztelania, atzerriko hizkuntza eta matematikako arlo edo ikasgai instrumentalei. Ildo horretan, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako asteko ordutegia arautzean, kontuan hartuko da arlo edo ikasgai horiek lehentasuna dutela gainerakoen aldean, eta hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako ordutegi-espazio bat sortuko da.

48. artikulua.— Laguntza- eta indartze-estrategiak eta -neurriak

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak zehazten duen moduan, jarduerak programatuko dira, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat, hizkuntza-komunikazioarekin eta arrazoiketa matematikoarekin lotutako gaitasunak indartzeko eta laguntzeko.

2. atala
Lehen Hezkuntza

53. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak arreta berezia jasoko du hezkuntza-etapa honetan. Horretarako, Hezkuntza Administrazioak, besteak beste, honako neurri hauek bultzatuko ditu:

a) Atzerriko hizkuntza etapako lehen zikloan sartzea, ordu-arduraldi egokiarekin.

b) Curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematen laguntzea.

c) Hirugarren zikloan ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua murriztea, horretarako zehazten denaren arabera.

d) Atzerriko hizkuntzen alderdi metodologikoak berritzen laguntzea, ahozko komunikaziora bideratutako metodo aktiboak eta parte-hartzaileak sartuz.

e) Etapako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza ezartzen laguntzea, horretarako zehazten denaren arabera.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

58. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

Hezkuntza Administrazioak curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako ezartzen denaren arabera. Era berean, etapako ikasturte guztietan atzerriko bigarren hizkuntza bat eskainiko da.

IV. KAPITULUA
Batxilergoa

64. artikulua.— Ikaskuntza autonomorako gaitasuna eta espezializazioa

5. Hezkuntza Administrazioak curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako ezartzen denaren arabera.

67. artikulua.— Hizkuntzak hobetzeko egonaldiak Europar Batasunean

1. Batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleek beren ezagutzak atzerriko hizkuntza batean hobetzeko aukera izan dezaten, Europar Batasuneko herrialdeetan egonaldia egitea erraztuko zaie haiei.

2. Familiek neurri hori finantzatzeko egin beharreko ekarpena erregelamendu bidez ezarriko da.

V. KAPITULUA
Lanbide Heziketa

69. artikulua.— Curriculum-diseinua

4. Hezkuntza Administrazioak zenbait lanbide-modulu atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako zehazten denaren arabera.

76. artikulua.— Hizkuntzak hobetzeko egonaldiak Europar Batasunean

1. Hasierako Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari diren ikasleek beren ezagutzak atzerriko hizkuntza batean hobetzeko aukera izan dezaten, Europar Batasuneko herrialdeetan egonaldia egitea erraztuko zaie haiei.

2. Familiek neurri hori finantzatzeko egin beharreko ekarpena erregelamendu bidez ezarriko da.

VII. KAPITULUA
Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuak

101. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzen printzipio orokorrak

1. Hizkuntzen irakaskuntzen xedea hauxe da: ikasleak gaitzea hizkuntzak egoki erabiltzeko hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik kanpo, eta irakaskuntza horiek maila hauek izango dituzte: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

2. Hezkuntza Administrazioak oinarrizko mailari dagozkion irakaskuntzen ezaugarriak eta antolaketa ezarriko ditu.

3. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko VII. kapituluan jasotako ezaugarriak eta antolaketa izango dituzte.

102. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzak eskaintzea

1. Hizkuntza-eskola ofizialek ematen dituzten hizkuntza-irakaskuntzak Andaluziako gizartean eleaniztasuna sustatzera bideratuko dira.

2. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak baliozkotze-araubide bat ezarriko du bigarren hezkuntzako ikasketen eta hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailari dagozkion ikasketen artean.

3. Era berean, hizkuntza-eskola ofizialek planak eta programak garatuko dituzte irakasleei hizkuntzetan etengabeko prestakuntza emateko, batez ere beren espezialitateko irakasgaiak atzerriko hizkuntza batean ematen dituztenean, bai eta beste kolektibo profesional batzuei eta, oro har, helduei ere.

4. Hizkuntzen irakaskuntzak modalitate presentzialean, erdipresentzialean eta urrutikoan eman ahal izango dira. Modalitate erdipresentzialak eta urrutikoak, ahal dela, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz egingo dira.

103. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialen betekizunak

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 60.1 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, Hezkuntza Administrazioak arautuko ditu hizkuntza-eskola ofizialek bete beharreko betekizunak, betiere, ikasleen eta irakasleen arteko kopuru-erlazioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari dagozkienez.

X. KAPITULUA
Helduen etengabeko hezkuntza

107. artikulua.— Helduentzako irakaskuntzak eskaintzea

3. Era berean, helduentzako hizkuntza-irakaskuntzen eskaintza bat ezarriko da hizkuntza-eskola ofizialetan.

108. artikulua.— Hezkuntza-planak

Honako prestakuntza-jarduera hauek hartuko dira hezkuntza-plantzat:

c) Prestakuntza informazioaren eta komunikazioaren teknologietan; prestakuntza, atzerriko hizkuntzetan, eta kultura ekintzailea eta enpresa-espiritua sustatzeko prestakuntza.

d) Beste herrialde batzuetako biztanleentzat, Andaluziako kultura-ondarea eta Espainiako kultura eta hizkuntza.

109. artikulua.— Helduen etengabeko hezkuntzako zentro espezifikoak

2. Era berean, helduentzako irakaskuntza espezifikoak eskaini ahal izango dituzte bigarren hezkuntzako institutuek eta hizkuntza-eskola ofizialek.

III. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

I. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleak

1. atala
Alderdi orokorrak

113. artikulua.— Ekitate-printzipioak

5. Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleen eskolatzea printzipio hauen arabera arautuko da: normalizazioa, eskola- eta gizarte-inklusioa, malgutasuna, irakaskuntzaren pertsonalizazioa eta administrazioen arteko koordinazioa. Hezkuntza-erantzun egokia emateko, ikasle horiek eskolatu ahal izango dira orokortzen zailak diren baliabide espezifikoak dituzten zentroetan.

8. Artikulu honen 5. apartatuan aurreikusitakoa betetzeko, ikasle gorrak oinarrizko irakaskuntzan eskolatuko dira, ahal dela, baliabide espezifiko gisa espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteak edo beste bitarteko tekniko batzuk dituzten zentroetan.

2. atala
Giza baliabideak, bitarteko materialak eta laguntzak

116. artikulua.— Hezkuntza-arreta osagarriko irakasleak eta langileak

3. Zentroek hezkuntza-sisteman arreta emateko behar den kualifikazioa duten irakasle eta profesionalak jasoko dituzte, baldin eta programa espezifikoak garatzen badituzte hezkuntza-sisteman berandu sartzearen ondorioz hizkuntza-gabezia larriak edo haien gaitasunetan edo oinarrizko ezagutzetan gabezia larriak dituzten ikasleentzat, betiere Hezkuntza Administrazioak horretarako ezartzen duenaren arabera.

IV. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

III. KAPITULUA
Gobernurako eta irakasleen koordinaziorako kide anitzeko organoak

3. atala
Zentro publikoetako irakasleen koordinaziorako eta orientaziorako organoak

138. artikulua.— Zikloko eta orientazioko taldeak

3. Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro publikoek orientazio-talde bat izango dute; talde hori, gutxienez, hauek osatuko dute: hezkuntza-orientazioko taldeko profesional batek, zeina ondorio guztietarako irakasleen klaustroan integratuko baita; eta, hala badagokio, hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleei arreta ematen espezializatutako maisu-maistrek; pedagogia terapeutikoan edo entzumen eta hizkuntzan espezializatutako maisu-maistrek, eta behar bezalako kualifikazioa duten klaustroko beste profesional batzuek. Orientazio-taldeak aholkularitza emango du tutoretza-orientazioko eta -ekintzako plana egiteko, zikloko taldeekin elkarlanean arituko da plana garatzeko, batez ere hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean, eta aholkua emango du beharrizan horiek behar dituzten ikasleentzako curriculum-egokitzapenak egiteko.

139. artikulua.— Sailak

1. Bigarren hezkuntzako institutuetan eta arte- eta hizkuntza-irakaskuntzak ematen dituzten zentro publikoetan koordinazio didaktikoko eta orientazioko sailak egongo dira. Erregelamendu bidez, beste sail batzuk ezarri ahal izango dira.

3. Koordinazio didaktikoko sailak ezagutza zientifiko-teknologikoaren, sozial-linguistikoaren eta artistikoaren arloetan elkartu ahal izango dira, irakaskuntzako zentroaren hezkuntza-proiektuak horretarako ezartzen duenaren arabera. Arloaren koordinazioa horrekin zerikusia duten sailetako buruetako bati dagokio.

VII. TITULUA
Beste administrazio eta erakunde batzuen elkarlana

II. KAPITULUA
Hezkuntza Administrazioaren eta unibertsitateen arteko elkarlana

175. artikulua.— Elkarlana Andaluziako unibertsitateekin

1. Andaluziako Hezkuntza Administrazioa eta unibertsitateak elkarlanean arituko dira hezkuntza-sistema hobetzen laguntzen duten alderdietan eta, batez ere, honako hauetan:

g) Irakaskuntza-jarduera elebiduna indartzen.

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Arau-indargabetzea

1. Honako lege hauek indargabetuta geratzen dira:

f) 239/2007 Dekretua, irailaren 4koa, Andaluzian araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen antolamendua eta curriculuma ezartzen dituena.


6.4.1.20. 18/2007 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoak (RTVAk) kudeatutako titulartasun autonomikoko irrati eta telebistari buruzkoa[299]

I. TITULUA
Printzipio orokorrak

4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoaren printzipio inspiratzaileak eta eginkizuna

1. RTVAren eta haren eskumendeko sozietateen jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

h) Andaluziako herriaren historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatzea, haien aberastasun eta aldaera osoan.

3. RTVAk bere eskumendeko sozietateen bidez eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek bete beharko dituzte::

e) Andaluziako hizkuntza-modalitatearen onarpena eta erabilera sustatzea haren hizkeretan.

II. TITULUA
Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoa (RTVA)

VI. KAPITULUA
Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoa ematea

1. atala
Irratiko eta telebistako programazioari buruz

29. artikulua.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunerako neurriak

1. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek entzumen- eta ikus-desgaitasuna duten pertsonen erabateko integrazioa eta garapena bultzatuko dute, programazioetako ikus-entzunezko ekoizpenetara eta eduki eta zerbitzu lotu eta interaktiboetara errazago iristeko neurriak eta utilitateak aktibatuz, programak zabalduz, gorrentzako azpitituludun eta espainiar zeinu-hizkuntzako sistemekin eta itsuentzako audiodeskripziorako sistemekin batera.

2. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek ikus-entzunezko programa espezifiko irisgarriak ekoitziko dituzte, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen kolektiboentzat, eta arreta berezia eskainiko diete haurrei, gazteei eta adinekoei.

3. Era berean, Andaluziako ikus-entzunezkoen sektorearen eremuan, RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek sustatuko dute eskuragarri dauden materialen artxibo erkideak eratzea (azpitituluak, espainiar zeinu-hizkuntza eta audiodeskripzioa), eta laguntza aktiboa emango dute utilitate horiei aplikatutako industria-sektore teknologikoa sustatzeko.

Bigarren xedapen gehigarria.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren ehunekoak

Lege honen 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, RTVAren eskumendeko telebista-sozietateak eskainitako lurreko telebista digitalaren programazio jeneralista guztiek azpititulu-sistemak sartzeko joera izango dute: ehuneko hamarrek espainiar zeinu-hizkuntzako emanaldi-zerbitzuak jasoko dituzte, eta programazioen ehuneko hamarrek audiodeskripzio-zerbitzuak.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren egutegia

1. Lege honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako ehunekoak arian-arian lortuko dira, honako egutegi honen arabera, asteko emanaldiaren denbora osoaren gainean zenbatuta, publizitatearen eta telesalmenta-espazioen denbora kenduta, eta abenduaren 31n:

2008

-

Ehunekoa

2009

-

Ehunekoa

2010

-

Ehunekoa

2011

-

Ehunekoa

2012

-

Ehunekoa

2013

-

Ehunekoa

2014

-

Ehunekoa

2015

-

Ehunekoa

Azpititulazioa gorrentzat.

50

55

60

65

70

80

90

100

Espainiar zeinu-hizkuntza.

3

4

5

6

7

8

9

10

Audiodeskripzioa.

3

4

5

6

7

8

9

10


6.4.1.21. 1/2009 Legea, otsailaren 27koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoan Familia-bitartekaritza arautzen duena[300]

V. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

1. atala
Arau-hausteak

31. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

b) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sorlekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


6.4.1.22. 5/2010 Legea, ekainaren 11koa, Andaluziako Toki-autonomiari buruzkoa[301]

VI. TITULUA
Udal-mugapea

III. KAPITULUA
Udalerrien izena eta hiriburutza

107. artikulua.— Izendapena aldatzea

1. Udalerrien izendapenak aldatzeko prozeduretan, honako erregela hauek bete beharko dira:

b) Proposatutako izendapena gaztelaniaz izango da, eta bereziki kontuan hartuko da tokiko toponimia historikoa.


6.4.1.23. 11/2011 Legea, abenduaren 5ekoa, espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak Andaluzian arautzen dituena[302]

ZIOEN AZALPENA

I

Espainiako Konstituzioak 9.2 artikuluan aldarrikatzen duenez, botere publikoek betebeharra dute inguruabar zehatzak sustatzeko, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzekoa, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte-hartzea erraztekoa, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere. Era berean, 49. artikuluak ezartzen du, gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio gidari gisa, botere publikoek betebeharra dutela: desgaitasun fisiko, sentsorial eta psikikoa duten pertsonen aurreikuspen-, tratamendu-, errehabilitazio- eta integrazio-politika egitekoa, eta pertsona horiei eurok behar duten arreta espezializatua eman eta haiek bereziki babestekoa, lehenengo tituluak herritar guztiei ematen dizkien eskubideak eduki ditzaten.

II

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak, 2006ko abenduaren 13koak, ezartzen du, “arrazoizko egokitzapenak” egin behar direla honako hauen erabilerarekin lotuta: zeinu-hizkuntza; braillea; komunikatzeko modu, bitarteko eta formatu handigarriak eta alternatiboak, eta desgaitasuna duten pertsonek aukeratzen dituzten gainerako komunikazio-modu, bitarteko eta formatu irisgarri guztiak. Hala, 26.3 artikuluak ezartzen duenez, “alde diren estatuek sustatuko dute pertsona desgaituentzako laguntza-teknologiaren eta gailuen irisgarritasuna, ezagutza eta erabilera, betiere gaikuntzaren eta birgaikuntzaren ondorioetarako”, eta Konbentzioaren 30.4 artikuluak honako hau jasotzen du: “Pertsona desgaituek eskubidea izango dute, gainerakoen baldintza berberetan, euren kultura- eta hizkuntza-identitate berezia aitortuak eta babestuak izan daitezen, baita zeinu-hizkuntza eta gorren kultura ere”.

III

Abenduaren 2ko 51/2003 Legearen azken xedapenetako hamabigarrenak Espainiako Gobernua behartzen zuen espainiar zeinu-hizkuntzak izan beharko zituen ondorioak arautzera, gorrek eta entzumen-desgaitasuna dutenek ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izan zezaten, bai eta aukeratzeko askatasuna ere, ingurunearekin komunikatzeko erabil zitezkeen bitartekoei zegokienez. Haren ondorioz, urriaren 23ko 27/2007 Legea promulgatu zen, zeinaren bidez Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu ziren, eta gortasuna, entzumen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautu ziren; izan ere, lege horren 3.1. artikuluan xedatzen denez, lege horretan ezarritako arauek “Espainiako lurralde osoan izango dituzte ondorioak, betiere autonomia-erkidegoen eremuan bakoitzari dagokion erregulazioari kalterik egin gabe; edozelan ere, azken xedapenetako lehenengoak aipatu berdintasuna bermatuko da”.

IV

Andaluziarako Autonomia Estatutuak, 10.3.16 artikuluan, Autonomia Erkidegoaren oinarrizko helburu gisa ezartzen du desgaitasuna duten pertsonen integrazio soziala, ekonomikoa eta laborala lortzea. Beste alde batetik, 14. artikuluak diskriminazio oro debekatzen du I. tituluan jasotako eskubideak egikaritzean, eginbeharrak betetzean eta zerbitzuak ematean, eta bereziki nabarmentzen du desgaitasunaren ondorioz egikaritzen den diskriminazioa. Hala ere, adierazten du debeku horrek ez duela eragotziko egoera ahulean dauden sektore, talde edo pertsonen onurarako ekintza positiboak egiterik.

Era berean, Estatutuak 24. artikuluan aitortzen du desgaitasuna duten pertsonek eta mendekotasun-egoeran daudenek eskubidea dutela, legeak ezartzen duen moduan, beren garapen pertsonal eta sozialerako beharrezkoak diren berme publikoko laguntza, prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko. Eta 37.1 artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetako politika publikoen printzipio gidarien artean espresuki sartzen dira “desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea eta lanbidean integratzea, betiere diskriminaziorik ezaren, irisgarritasun unibertsalaren eta aukera-berdintasunaren printzipioekin bat etorriz, eta hor sartzen dira oztopoak erabat ezabatzea eta komunikazioa ahalbidetuko dieten lengoaien erabilera”, bai eta “gorrek espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzea, eta haien berdintasuna lortzea ahalbidetuko duten baldintzak ere; izan ere, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatu egingo da”.

V

Andaluzian Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko martxoaren 31ko 1/1999 Legearen VII. tituluko V. kapitulua komunikazioaren irisgarritasunari buruzkoa da. Kapitulu horretan ezartzen da ezen administrazio publikoek komunikazioan dauden oztopoak ezabatzea sustatuko dutela, eta, bereziki, eskubidea bermatuko dutela informaziorako, komunikaziorako, kulturarako, hezkuntzarako, osasunerako, lanerako, gizarte-zerbitzuetarako eta aisialdirako. Era berean ezartzen da ezen administrazio publikoek lanbide-heziketa bultzatuko dutela zeinu-hizkuntzaren interpretazioan eta gor-itsutasuna duten pertsonen gida-interpretazioan, eta beren eremuan, interpreteen eta gidari-interpreteen erabilera sustatuko dutela. Eta, azkenik, neurri teknikoen plan bat egitea jasotzen da Andaluziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko hedabideetan informaziorako eskubidea bermatzeko.

VI

Andaluziako botere publikoak espainiar zeinu-hizkuntza aitortzearen bultzatzaile izan dira, gorren zein entzumen-desgaitasuna duten pertsonen ordezkari den Andaluziako elkarte-mugimenduaren eskarien berri emanez. Hala, 2003an, irailean, espainiar zeinu-hizkuntza legez aitortzeko legez besteko proposamena onetsi zen; haren bidez, Andaluziako Parlamentuak Gobernu Kontseiluari eskatu zion Espainiako Gobernuari eska ziezaiola espainiar zeinu-hizkuntza aitortzeko eta Espainiako lurralde osoan hezkuntza-sistema elebiduna ezartzeko (ahozko hizkuntza / zeinu-hizkuntza). Gainera, Gobernu Kontseiluari eskatu zitzaion, besteak beste, espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera erraztu zezala hala eskatzen zuten irakaskuntza-zentroetan, sentsibilizazio-kanpainak eta -ekintzak bultzatzen jarrai zezala prestakuntzari eta informazioari buruz, eta komunikazio-oztopoak ken zitzala.

Lege honetan nabarmentzen da entzumen-desgaitasuna duten herritarrek parte hartu dutela hura egiten, betiere haien erakunde ordezkarien bidez; eta parte hartu dute Administrazio autonomikoko sailek, toki-administrazioak, eta gizarte- eta ekonomia-eragileek ere. Lege honek apustu erabakigarria egiten du gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen parte-hartze sozial, ekonomiko eta laboral osoa lortzeko. Hartzaile nagusiak horiek izanik, komunikaziorako irisgarritasunerako zeharkako neurriek Andaluziako gizarte osoari ere eragingo diote. Lege honek urriaren 23ko 27/2007 Legearen aplikazioa bultzatuko du, eta berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu, hala nola teleinterpretazioko profesionalen aitortza, gorren erkidegoko garapen-agentearen figura eta gor-itsuentzako bitartekaritza-figura.

VII

Lege honek hiru kapitulu, bost xedapen gehigarri eta azken xedapen bi ditu.

I. kapituluak xedapen orokor hauek jasotzen ditu: legearen xedeari buruzkoak, haren aplikazio-eremuari buruzkoak, arau honetan zehar sortzen diren kontzeptuen definizioari buruzkoak, eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko eskubideari buruzkoak; gainera, legearen aplikazioak izango dituen ondorioak arautzen ditu, eta legearen printzipio inspiratzaileak ezartzen ditu.

II. kapituluaren gaia hauxe da: espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikastea eta ezagutzea, bai irakaskuntza arautuan, bai prestakuntza ez-arautuan.

III. kapituluak espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta legearen aplikazio-arlo publiko eta pribatuetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak garatzen ditu, honako eremu hauei dagozkienez: hezkuntza, osasuna, prestakuntza eta enplegua, kultura, turismoa, kirola, aisialdia, eraikuntzak, gizarte-ongizatea, garraioak, administrazio publikoekiko harremanak, parte-hartze politikoa, eta komunikabide sozialak, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea.

Azkenik, legeak bost xedapen gehigarri eta azken xedapen bi ditu: lehenengo xedapen gehigarriak Legearen Jarraipen Batzordearen sorrera jasotzen du; bigarren eta hirugarren xedapenek, berriz, egitura-zuzkiduraren bermea eta berme juridikoa jasotzen ditu, bai eta laguntza teknikoen eta beste bitarteko batzuen zuzkidura ere; laugarrenak, arbitraje-sistema, eta bosgarrenak, araudi estatala berregitea. Azken xedapen bietan, hurrenez hurren, hauek jasotzen dira: araugintza-garapena eta betearaztea, eta legea indarrean jartzea.

Lege hau oinarrizko baldintza estatalei kalterik egin gabe eman da, eta Andaluziarako Autonomia Estatutuak Autonomia Erkidegoari arlo hauetan ematen dizkion eskumenen arabera: sustapena (45. artikulua), hezkuntza (52. artikulua), unibertsitateak (53. artikulua), ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa (54. artikulua), osasuna (55. artikulua), etxebizitza (56. artikulua), toki-araubidea (60. artikulua), gizarte-zerbitzuak (61. artikulua), enplegua (63. artikulua), garraioa eta komunikazioak (63. artikulua), komunikabide sozialak (69. artikulua), turismoa (71. artikulua), eta kirolak, ikuskizunak eta aisialdiko jarduerak (72. artikulua).

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea da Andaluzian espainiar zeinu-hizkuntzaren (aurrerantzean, EZH) errespetua, babesa, irakaskuntza eta erabilera berdintasun-baldintzetan bermatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak arautzea, hizkuntza hori askatasunez erabiltzea erabakitzen duten pertsonen hizkuntza den aldetik, bai eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez erabiltzea ere, urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako oinarrizko baldintzen esparruan; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen ditu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.

2. artikulua.— Legearen ondorioak

1. Lege honetan beharrezko neurriak eta bermeak ezartzen dira gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek EZH eta ahozko hizkuntza askatasunez erabili ahal izan ditzaten, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, arlo publiko eta pribatu guztietan, betiere Konstituzioan eta Andaluziarako Autonomia Estatutuan jasotako eskubide eta askatasunen egikaritza gauzatzeko.

2. EZH eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, lege honen ondorioetarako, irisgarritasunerako eta ez diskriminatzeko oinarrizko baldintzatzat hartzen dira entzumen-desgaitasuna duten eta zeinu-hizkuntzaren edo Andaluziako ahozko hizkuntzaren erabiltzaile diren pertsonentzat, bai informaziorako irispidean, bai komunikazioan, bai telekomunikazioetan, partaidetza-eremu guztietan.

3. EZHren eta ahozko hizkuntzaren errespetua, erabilera, irakaskuntza eta babesa bermatuko dira, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen aukera-berdintasuna sustatzeko.

3. artikulua.— Hartzaileak

Lege honen hartzaileak izango dira gor-itsutasuna duten pertsonak eta gorrak edo entzumen-desgaitasuna dutenak, baldin eta arrazoi horregatik % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortu bazaie, bai eta % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsona guztiak ere, baldin eta beste desgaitasun batzuk direla-eta legean jasotako neurriak behar badituzte, eta ohiko bizilekua Andaluziako edozein udalerritan badute.

4. artikulua.— Aplikazio-eremua

Lege hau ez da ondorengo eremuetan aplikatuko:

a) Herritarren eskura jartzekoak diren ondasun eta zerbitzuetan.

b) Garraioetan.

c) Administrazio publikoekiko harremanetan.

d) Justizia Administrazioan.

e) Parte-hartze politikoan.

f) Komunikabide sozialetan, telekomunikazioetan eta informazioaren gizartean.

5. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) EZH: ikusmen-, espazio-, keinu- eta eskuzko hizkuntza da, eta haren osaeran faktore historikoek, kulturalek, linguistikoek eta sozialek parte hartzen dute; gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek erabili ohi dute Andaluzian.

b) Ahozko hizkuntza: Espainiako Konstituzioan ofizialki onartutako aho-entzumenezko hizkuntza da. Lege honen ondorioetarako, Andaluzian, gaztelaniari egiten dio erreferentzia.

c) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak: gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek erabiltzen dituzten kodeak eta komunikabideak dira, bai eta haiek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak eta laguntza teknikoak ere, zeinek errazten baitute ahozko eta idatzizko adierazpenerako irispidea, ingurune osoarekiko komunikazioa faboratuz.

d) Gorrak edo entzumen-desgaitasuna dutenak: entzumen-galera handiagoa edo txikiagoa duten pertsonak dira, arrazoi horregatik % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortu zaienak, beren eguneroko bizitzan informazioan, komunikazioan eta telekomunikazioetan oztopoak dituztenak, edo, horiek gaindituz gero, horiek egiteko bitartekoak eta laguntzak behar dituztenak.

e) Gor-itsuak: bi zentzumen-gabezia, ikusmenekoa eta entzumenekoa, konbinatzen dira pertsona horietan, eta komunikazio-arazo bakarrak eta beharrizan bereziak sortzen zaizkie, zeinak sortzen baitira modu globalean hautemateko, ezagutzeko, interesatzeko eta ingurunean moldatzeko zailtasunaren ondorioz. Pertsona horietako batzuk erabat gorrak eta itsuak dira, eta beste batzuek entzumen- eta ikusmen-arrastoak dituzte. Beren zentzumen-egoerara moldatutako komunikazio-sistemak erabiltzen dituzte.

f) EZHren erabiltzailea: komunikatzeko EZH erabiltzen duen pertsona da.

g) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabiltzailea: gorra, entzumen-desgaitasuna duena edo gor-itsutasuna duena da, zeinak bere burua ahozko hizkuntzan komunikatzen baitu eta gizarte-ingurunean informazioa eta komunikazioa iristeko ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak behar baititu.

h) EZHren interpretea: espainiar zeinu-hizkuntzaren informazioa ahozko hizkuntzara eta hizkuntza idatzira, eta alderantziz, interpretatzen eta itzultzen duen profesionala, zeinak ziurtatzen baitu hizkuntza hori erabiltzen duten gorren eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen, entzuleen eta haien gizarte-ingurunearen arteko komunikazioa. Bestalde, EZHren teleinterpretea informazioa urrutitik interpretatzen eta itzultzen duen profesionala da.

i) EZHren teleinterpretazioa: teleinterprete batek ematen duen zerbitzua da, eta EZHtik ahozko hizkuntzarako informazioa, eta alderantziz, urrutitik interpretatzen eta itzultzen du, bideotelefonia publikoa erabiliz (sare finko eta mugikorren bidez) eta beste teknologia batzuk erabiliz, eta hori teleinterpretazio-zentro batean eta nonahi egiten du, ahozko hizkuntza erabiltzen duen pertsona baten eta telekomunikazio-zerbitzuak irisgarri egiten dituen EZHren beste baten arteko komunikazio-zubi gisa.

j) Gor-itsuen gidari-interpretea: informazioa EZHtik ahozko hizkuntzara, hizkuntza idatzira eta gor-itsuek erabiltzen dituzten komunikazio-sistema eta -bitartekoetara, eta alderantziz, interpretatzen eta itzultzen duen profesionala. Gor-itsuen eta haien solaskideen arteko komunikazioa ziurtatzeko, haiek inguruneari buruz behar duten informazio guztia ematen die, bai ingurumariari dagokionez, bai hizkuntzari dagokionez, eta haien parte-hartzea errazten du, baldintza berberetan. Joan-etorrietan gidari gisa jarduten du.

k) Gor-itsuen bitartekaria: EZH eta ahozko hizkuntzaren ordezko komunikazio-sistemak erabiltzen dituen profesionala da, zeinak gor-itsuari laguntzen baitio haren ezaugarri pertsonaletara gehien egokitzen den komunikazio-maila eta -sistema garatzen. Gor-itsuaren eta haren ingurunearen arteko lotura egiten du, ingurune harekiko elkarrekintza eta ikaskuntzak bereganatzea sustatuz.

l) Gorren erkidegoaren garapen-agentea: gorren erkidegoari arreta emateko prestakuntza espezifikoa duen profesionala da, betiere gorrek eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonek gizartean parte har dezaten sustatzeko, haien autonomia pertsonala suspertuz.

m) Hezkuntza elebiduna: hezkuntza-proiektu honetan, irakasteko eta ikasteko prozesua komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen diren bi hizkuntza edo gehiago dauden ingurunean gauzatzen da. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen kasuan, ofizialki aitortutako ahozko hizkuntzak eta Espainiako zeinu-hizkuntzak hartuko dira kontuan.

n) Azpitituluak: ahozko komunikaziorako laguntza-baliabidea da, zeinak ahozko mezua testuan transkribatzen baitu, betiere gorraren, entzumen-desgaitasuna duenaren edo gor-itsuaren informaziorako irispidea bermatuz.

ñ) Audiodeskripzioa: ikus-entzunezko komunikazioari laguntzeko zerbitzua da, alegia, ikus-entzunezko eduki baten ikusmen-zatia ez atzematea konpentsatzeko aplikatutako teknika eta trebetasunen multzoa; horretarako, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei soinu-informazio egokia ematen dio, ikusmen-elementu garrantzitsuak itzuliz, azalduz edo kontatuz, betiere eduki hori osotasun harmoniko gisa eta ikusmen-desgaitasunik gabeko pertsona batek hautematen duenarekin ahalik eta hurbilen hautemateko.

o) Arrazoizko doikuntza: ingurune fisikoa, soziala eta jarrerazkoa desgaitasuna duten pertsonen beharrizan espezifikoetara egokitzeko neurriak dira, zeinek errazten baitute modu eraginkorrean eta praktikoan, eta neurriz kanpoko zamarik eragin gabe, desgaitasuna duen pertsonaren irisgarritasuna edo parte-hartzea, gainerako herritarren baldintza berberetan. Zama bat neurritsua edo neurriz kanpokoa den zehazteko, kontuan hartuko dira: dena delako neurri horren kostuak; neurri hori ezarri ezean desgaitasuna duen pertsonari eragiten zaion diskriminazioa; neurria abiarazi behar duen pertsona, erakunde edo antolakunde jakin horren egitura eta ezaugarriak, eta zer aukera dagoen finantzaketa ofiziala edo beste edozein laguntza lortzeko.

6. artikulua.— EZH eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikasi, ezagutu eta erabiltzeko eskubidea

Gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek eskubidea dute EZH eta ahozko hizkuntza ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, lege honetan ezarritako baldintzetan. Adingabeen edo ezgaituen kasuan, gurasoek edo legezko ordezkariek egikarituko dute eskubide hori.

7. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honek ondorengo printzipioak ditu abiaburu:

a) Diskriminaziorik eza: desgaitasuna duen inor ezin izango da modu desberdinean tratatu edo diskriminatu, ez zuzenean, ez zeharka, EZH eta ahozko hizkuntza erabiltzeko eskubidea edozein eremutan, publikoa zein pribatua izan, egikaritzeagatik ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez.

b) Aukeratzeko askatasuna: gorrek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek edo gor-itsuek eta, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin eta haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude, ahozko hizkuntza eta EZH aukeratu ahal izango dituzte.

c) Normalizazioa: gorrek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek edo gor-itsuek aukera izan behar dute ohiko bizimodua eramateko, beste edozein pertsonak eskura dituen leku, eremu, ondasun eta zerbitzu berberak iritsiz.

d) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, bai eta objektuek eta tresnek, lanabesek eta gailuek ere beharrezko baldintzak bete behar dituzte, pertsona guztiek segurtasunez eta erosotasunez ulertu, erabili eta baliatu ditzaten, ahal denik eta modurik autonomoen eta naturalenean.

e) Denentzako diseinua, EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen arloan: jarduera estrategikoa da, zeinaren bidez jatorritik eta ahal den guztietan sortu eta proiektatzen baitira EZH eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak barne hartzen dituzten inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, gailuak edo lanabesak, Andaluzian pertsona guztiek haiek erabili ahal izan ditzaten.

f) Zeharkakotasuna EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen arloko politiketan: Andaluziako administrazio publikoek garatzen dituzten jarduketak ez dira soilik plan, programa eta ekintza espezifikoetara mugatuko, zeinak gorrentzat, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat edo gor-itsuentzat pentsatuta egongo baitira soilik, ezpada jarduketa horiek politika publikoen jarduketa-eremu eta -sektoreetako izaera orokorreko politiketan eta ekintza-lerroetan sartu beharko dira, horien erabiltzaileen beharrizanak eta eskariak kontuan hartuta.

g) Elkarrizketa zibila: printzipio honen arabera, Andaluzian gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen eta haien familien eta eragile ekonomiko eta sozialen ordezkari diren antolakundeek parte hartzen dute, legeek eta gainerako xedapen arauemaileek ezartzen duten moduan, gorren gaineko jarduketak biltzen dituzten politika ofizialak prestatzen, exekutatzen, horien jarraipena egiten eta ebaluatzen.

h) Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna: printzipio horrek badakar sexuan oinarritutako diskriminaziorik ez egitea, ez zuzenean, ez zeharka, ekonomia-, politika-, gizarte-, lan-, kultura- eta hezkuntza-eremuetan, bereziki enpleguari, lanbide-heziketari eta lan-baldintzei dagokienez.

II. KAPITULUA
EZH eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikasi eta ezagutzea

8. artikulua.— Irakaskuntza arautuan ikastea

1. Hezkuntza Administrazioak behar diren giza baliabideak, baliabide materialak eta teknologikoak izango ditu, indarrean dagoen hezkuntza-legerian ezarritakoarekin bat etorriz zehazten diren irakaskuntza arautuko zentroetan EZH eta ahozko hizkuntza ikasteko aukera emateko ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei. Edozelan ere, zentroen edukiera hartu beharko da kontuan eskola-postuak adjudikatzeko.

2. Hezkuntza Administrazioak, zehazten diren zentroetan, besteak beste, hezkuntza-eredu elebidunak eskainiko ditu, zeinak askatasunez aukeratuko baitituzte ikasle gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsuak direnek, edo haien gurasoek edo legezko ordezkariek, haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude. Horretarako, hezkuntza elebidunaren aukeraren berri emango da, baita eskura dauden beste baliabide batzuen berri ere. Hezkuntza elebidunaren aukera, EZHren erabilera normalizatzeko eta integratzeko, zentro horietan eskolatutako entzuleei zabalduko zaie.

3. Andaluziako Hezkuntza Administrazioak indarra emango die entzumen-desgaitasunari lotutako hezkuntza-beharrizan berezietara egokitutako EZHko material didaktikoak diseinatzeari, lantzeari eta zabaltzeari, betiere entzumen-desgaitasuna duten ikasleek ahozko hizkuntza irits dezaten, laguntza teknikoen bidez zein komunikazio-sistema handigarrien bidez.

4. Ikasketa-planetan, zehazten diren zentroetan, hautazko irakasgai gisa, ikasle guztientzako EZHren ikaskuntza sartu ahal izango da; horrela, EZHren erabiltzaile gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta itsuen gizarteratzea erraztuko da, eta berdintasuneko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunarekiko errespetuko balioak sustatuko dira.

5. Hezkuntza Administrazio eskudunak, behar bezala kualifikatutako profesionalak izateko, EZH eta ahozko hizkuntza irakasteko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, eta, hala badagokio, III. kapituluan aurreikusitako erabilerarako, egokitzat jotzen dituen titulazioak zehaztuko ditu, horiek egikaritzeko baldintzei buruzko araudiaren arabera, eta profesionalen hasierako eta etengabeko prestakuntza erraztuko du. Horretarako, entzumen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakundeen eta haien familien parte-hartzea eta aholkularitza izango da.

6. Hezkuntza Administrazioak prestakuntza-planak eta -programak ezarriko ditu ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuak direnei arreta ematen dieten irakasleentzat, edo etorkizuneko hezkuntza- eta prestakuntza-ekintzetarako EZHn prestatu nahi dutenentzat. Ildo horretan, sustatuko da irakasleen hasierako prestakuntzan EZH sartzea bigarren hezkuntza emateko master pedagogikoen ikasketa-planetan eta hezkuntza-zientzien fakultateetan.

9. artikulua.— Prestakuntza ez-arautuan ikastea

1. Enplegurako prestakuntzan eta prestakuntza ez-arautuan eskumena duten administrazioek elkarlana sustatuko dute gorrekin, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin eta gor-itsutasuna dutenekin, haien familiekin eta sektoreko elkarteekin EZH eta ahozko hizkuntza ikasteko prestakuntza-ikastaroak egiteko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz, bai eta material didaktikoak editatuz ere.

2. Andaluziako administrazio publikoek, eragile ekonomiko eta sozialek, zentro laguntzaileek eta gainerako erakundeek komunikaziorako irisgarritasuna erraztuko diete EZHren erabiltzaile izan eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei eta ahozko hizkuntza erabiltzen dutenei enplegurako prestakuntza-eskaintzetan eta gainerako prestakuntza ez-arautuan; horretarako, giza baliabideak, bitarteko materialak, didaktikoak eta teknikoak emango dizkiete, haien beharrizanetara egokituta.

3. Administrazio eskudunak lanbide-eguneratzerako ikastaroen eskaintza indartuko du, baldin eta horiek lotuta badaude EZH edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzen diren lanpostuekin.

Abandonuaren arriskuak murrizteko eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek prestakuntza-ibilbide batean aurrera egin dezaten ahalbidetzeko, lanbide-kualifikazioen aitortza eta egiaztapen partzial metagarria bultzatuko da. Horretarako, gaitasun-unitateetan oinarritutako prestakuntza-moduluek osatutako prestakuntza-ekintzak programatzea sustatuko dute organismo eskudunek, betiere gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek modulu horiek metatu eta profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez kualifikazio osoa egiazta dezaten.

4. Andaluziako administrazio publikoek bultzatuko dute Andaluziako Juntako, haren erakunde instrumentaletako eta toki-erakundeetako enplegatu publikoek EZHko prestakuntza jaso dezaten, batez ere publikoari arreta eta herritarrei arreta ematen dieten lanpostuekin lotutako langileek jasoko dute prestakuntza hori segurtasunaren eta larrialdien arloan.

5. Andaluziako Administrazioak eta Andaluziako eragile sozial eta ekonomikoek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonak integratzeko eta normalizatzeko neurri gisa, pertsona horien beharrizanen inguruan sentsibilizatuko dute, eta prestakuntza sustatuko dute EZHn eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabileran.

III. KAPITULUA
EZH eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidezko erabiltzea

10 artikulua.— Xedea

1. Andaluziako administrazio publikoek, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, honako zerbitzu hauek sustatuko dituzte kapitulu honetan zehazten diren arlo publiko eta pribatuetan: EZH interpretatzeko zerbitzuak; gidari-interpretazio-zerbitzuak; bitartekaritza-zerbitzuak, eta gorren, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. Jendearen eskura dauden prozedura, ondasun eta zerbitzu guztien informazioa eta zabalkundea modu irisgarrian aurkeztuko dira.

EZHren interpreteen zerbitzuak presentzialak edo urrutikoak izan daitezke, bideotelefoniaren edo beste bitarteko teknologiko batzuen bidez. Gidari-interpreteen eta bitartekaritzako profesionalen zerbitzuak presentzialak izango dira.

2. Botere publikoek, abenduaren 2ko 51/2003 Legean eta haren erregelamendu-garapeneko arauetan ezarritakoaren arabera, diskriminazioaren aurkako neurriak sustatuko dituzte, eta ekintza positiboko neurriak ezarriko dituzte EZHren erabiltzaile diren gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen alde eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez erabiltzen dutenen alde, kapitulu honetan xedatutakoaren arabera.

3. Ondasun eta zerbitzu berriak diseinatzean, garatzean eta jendearen eskura jartzean, edo arrazoizko egokitzapenak ezartzean, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen beharrizanak hartuko dira kontuan, eta EZH eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzea erraztuko da.

4. Era berean, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsutasuna dutenek EZHko profesionalekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin batera parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da, parte-hartzeko eremu guztietan, publikoak zein pribatuak izan, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsonak hala eskatzen duenean.

11. artikulua.— Jendearen eskura dauden ondasun eta zerbitzuetarako irispidea

Ondasun eta zerbitzu publikoetarako irispidea eremu hauen arabera zehaztuko da:

1. Hezkuntza.

Hezkuntza Administrazioak, zehazten diren zentroetan, EZHren erabiltzaileei erraztuko die hura irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea, bai eta ahozko hizkuntza erabiltzen duten gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuei hura erabiltzea ere, eta honako neurri hauek hartuko dituzte aukera-berdintasunean hezteko:

a) Unibertsitateko ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsutasuna dutenei arreta emateko programa eta ekimen espezifikoak sustatzea, aholkularitza eta laguntza-neurriak emateko, bai ahozko komunikazioan, bai EZHn, desgaitasun-egoeran dauden unibertsitate-ikasleei arreta emateko zerbitzuen esparruan.

b) Komunikazioaren eta informazioaren teknologia berrien eta komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboen erabilera sustatzea, beren gaitasun pertsonalei lotutako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-arretaren esparruan.

c) Entzumen-desgaitasuna duten ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei behar duten informazioa ematea, bai eta behar duten aholkularitza ere, betiere beren seme-alaben hezkuntzan komunikazio-sistema egokiena aukeratu ahal izan dezaten, eskura dituzten baliabideen eta ikasle bakoitzaren egoeraren eta beharrizan pertsonalen arabera, betiere ahalik eta esku-hartze goiztiarrena eginez.

d) Indartu egingo da entzumen-desgaitasunari lotutako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten irakaskuntzako zentroen hezkuntza-proiektuetan eta programazio didaktikoetan, hala badagokio, EZHren eta komunikazioaren sistema handigarriak edo alternatiboak ezagutzea eta erabiltzea.

e) Irakasleen etengabeko prestakuntza indartuko da, bai ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoetan, bai EZHn.

2. Osasuna.

Osasun Administrazioak honako neurri hauek hartuko ditu osasuna aukera-berdintasunean iristeko:

a) Osasun Administrazioko langileen EZHko prestakuntza indartzea.

b) Osasun-zerbitzuetarako nahiz plan, prozesu eta programetarako irisgarritasuna sustatzea, laguntza teknikoak eta beharrezko teknologia sartuz.

3. Prestakuntza eta enplegua.

Arau honek bermatu egiten du entzumen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonen aukera-berdintasunerako eskubidearen eraginkortasuna enpleguaren eta okupazioaren eremuan, betiere Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen II. tituluko III. kapituluko 3. atalean ezarritakoari kalterik egin gabe —lege horrek neurriak arautzen ditu laneko tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko arloan—.

Zehazki, EZH arloko prestakuntza sustatuko zaie Andaluziako Enplegu Zerbitzuko bulegoetako langileei, bai eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari buruzko prestakuntza ere, ahozko hizkuntzan edo EZH bidez komunikatzen badira.

Andaluziako Juntako Administrazioak bermatuko du gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek berdintasunez iritsiko dutela enplegu publikoa. Horretarako, hautaprobetan denborak eta bitartekoak egokitzea erraztuko du, giza baliabideak eta baliabide materialak eskura jarrita, hala nola EZHko interpreteak, gidari-interpreteak, teknologia lagunduak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, baldin eta proba horiek egiteko behar badira. Era berean, neurri horiek lanpostuen egokitzapenetan eta prestakuntza-prozesuetan aplikatuko dira.

Andaluziako toki-administrazioek, Andaluziako edozein administrazio publikotako erakunde instrumentalek eta unibertsitate publikoek, era berean, irisgarritasuna bermatuko dute beren sarrera-prozesuetan eta barne-igoerako prozesuetan, aurreko apartatuko neurrien bidez, bai eta lanpostuen egokitzapenetan eta prestakuntza-prozesuetan ere.

4. Kultura, turismoa, kirola eta aisialdia.

Andaluziako administrazio publikoek plan eta programa espezifikoak onestea sustatuko dute; plan eta programa horien bidez, EZHren interpreteen, gidari-interpreteen edo bitartekaritzako profesionalen, bisita gidatuen edo bestelako bitarteko eta teknika egokien bidez, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek iritsi eta erabiliko dituzte kultura-ondasun eta -jarduerak eta kirol-, turismo-, jolas- eta aisialdi-jarduerak, hala nola zinemak, antzokiak, naturagune babestuak, Autonomia Erkidegoaren eskumeneko museoak, monumentuak eta gainerako ondasun kulturalak.

5. Eraikuntzak.

Andaluziako administrazio publikoek eta haien erakunde instrumentalek informazioaren teknologien eta telekomunikazioen aplikazio aurreratua ezarriko dute haiek erabiltzen dituzten eraikin, establezimendu eta instalazioetan, eta teknologia horiek erabilera edo titulartasun pribatuko eraikin, establezimendu eta instalazio publikoetan aplikatzea sustatuko dute, betiere EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera bermatzeko. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun-elementutzat hartuko dira espazio publiko urbanizatuetara eta eraikinetara (etxebizitzak barne) iristean eta haiek erabiltzean informazio-, komunikazio- eta telekomunikazio-beharrizanetara egokitutako gailuak instalatzea edo hobetzea .

6. Gizarte-ongizatea.

Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duten Andaluziako administrazio publikoek beren zerbitzuak entzumen-desgaitasuna duten erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea sustatuko dute. Horretarako, berariaz sustatuko da gizarte-zerbitzu komunitarioetako zentroetako langileen EZHko prestakuntza, eta desgaitasuna duten pertsonak balioesteko eta orientatzeko zentroetako langileena, eta mendekotasun-egoera balioesteko zerbitzuetako langileena.

12. artikulua.— Garraioak

1. Garraio publikoko geltokietan (lurrekoetan, itsasokoetan eta airekoetan), Andaluziako Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, EZHren interpreteen eta gidari-interpreteen zerbitzuak ematea sustatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere.

2. Garraioko eskubide eta eginbeharrei, funtzionamendu- edo segurtasun-arauei buruzko jarraibideen edizioa edo zabalkundea, ahal den guztietan, EZHz eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ere egitea sustatuko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako neurriak azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuaren IX. eranskineko 11.1 apartatuan aurreikusitako irisgarritasun-planen gutxieneko edukian txertatuko dira; izan ere, azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuak irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen ditu desgaitasuna duten pertsonek garraio-moduak iristeko eta erabiltzeko.

13. artikulua.— Administrazio publikoekiko harremanak

1. Andaluziako Juntako Administrazioak, haren erakunde instrumentalek, toki-administrazioek eta unibertsitateek arreta egokia eskainiko dute; EZHren erabilera eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez egiten den ahozko hizkuntzaren erabilera errespetatuko dute; langileak prestatuko dituzte; EZHko interprete-zerbitzuen, gidari-interpreteen eta bitartekaritzako profesionalen argiztapen-baldintza egokiak jarriko dituzte, bai eta haientzat beharrezkoak diren denborak eta seinaleztapena, eta ahozko komunikaziorako behar diren laguntza-bitartekoak ere.

2. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasuna sustatuko da Andaluziako administrazio publikoen telefono bidezko arreta-zerbitzuetan.

3. Langileek zuzenean artatzen ez dituzten informazio-guneak informazio osagarriko sistema irisgarriez hornitzea erraztuko da, hala nola informazioa EZHn transmititzen duten ikus-entzunezko sistemez eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoez, nola diren ikus-entzunezko sistemen azpitituluak.

14. artikulua.— Justizia Administrazioa

Andaluziako Juntako Administrazioak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko bitarteko materialak eta giza bitartekoak hornitzeko eskumena duen sailaren bitartez, baldintza egokiak sustatuko ditu EZHren interpreteen, gidari-interpreteen eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen zerbitzuak xedatzeko, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek komunikazioa irisgarri izan dezaten ordena jurisdikzional guztietako prozesu judizialetan eta estrajudizialetan, zeinetan pertsona haiek esku hartzen duten, betiere arlo bakoitzean indarrean dauden lege prozesaletan xedatutakoa aplikatuz.

15. artikulua.— Parte-hartze politikoa

1. Urriaren 23ko 27/2007 Legearen 13. eta 22. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, botere publikoek, alderdi politikoek eta eragile ekonomiko eta sozialek erraztasunak emango dituzte informazio instituzionalak eta komunikabideetan doan eta nahitaez emititzen diren programak erabat irisgarriak izan daitezen, hauteskunde-legeriaren eta legeria sindikalaren arabera, gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat edo gor-itsutasuna dutenentzat, eta irisgarritasun hori lortuko da, bai EHLn emitituz edo banatuz, bai zuzenean azpititulatuz.

2. Andaluziako Parlamentuak eta toki-erakundeek EZHren interpretazioa sustatuko dute, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak eta azpitituluak egotea eta erabiltzea ere, izaera publikoko osoko bileretan eta hala erabakitzen den interes orokorreko beste edozein bileratan, baldin eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek parte hartzen badute eta aldez aurretik hala eskatzen badute.

16. artikulua.— Komunikabide sozialak, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

1. Andaluziako administrazio publikoek beharrezko neurriak bermatuko dituzte komunikabide sozialak, haien araudi espezifikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, irisgarri izan daitezen gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, zeinek EZH eta ahozko hizkuntza erabiltzen duten.

2. Andaluziako administrazio publikoek telekomunikazioetarako irisgarritasuna sustatuko dute, eta, horretarako, EZH, azpitituluak eta, beharrezkoa izanez gero, audiodeskripzioa txertatuko dituzte pixkanaka, bai eta informazioa iristeko sistemak ere, titulartasun publikoko edo funts publikoekin finantzatutako Interneteko atari eta orrietan, bai eta jendeari oro har garrantzi ekonomiko berezia duten zerbitzuak ematen dizkioten enpresenetan ere, baldin eta enpresa horiek abenduaren 28ko 56/2007 Legearen 2. artikuluan ezarritako betebeharraren mende badaude; izan ere, lege hori Informazioaren Gizartea bultzatzeko Neurriei buruzkoa da. Txertatze horrek kalitate-estandar normalizatuak beteko ditu, eta, bereziki, ematen diren zerbitzu irisgarriei buruzko informazioari eragingo dio.

3. Andaluziako administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasun-estandarren bultzada, garapena eta aplikazioa, eta denentzako diseinua sustatuko dute, informazioaren gizartearen teknologia berrietan oinarritutako elementu eta prozesu guztietan.

Ikus-entzunezko euskarrien garapena sustatuko da, hala nola EZH, azpitituluak eta audiodeskripzioa barne hartzen dituzten material didaktikoen eta zabalkunde- eta informazio-materialen garapena, informazioaren eta ezagutzaren gizartean irispidea eta irisgarritasuna errazteko.

4. Andaluziako administrazio publikoek eta beste erakunde publiko zein pribatuek antolatutako edo diruz lagundutako kongresu, jardunaldi, sinposio, mintegi eta bestelako ekitaldietan, zeinetan gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsutasuna dutenak dauden edo parte hartzen duten, horien irisgarritasuna erraztuko da; horretarako, EZHren interpreteen edota gidari-interpreteen zerbitzuak emango dira, edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliko dira, interesdunek aldez aurretik eskatzen dutenean. Era berean, espazio egokiak eta irisgarriak gordeko dira pertsona horientzat, eta baldintza tekniko egokiak bermatuko dira interpretazioko eta gida-interpretazioko lanpostuak betetzeko.

5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsutasuna dutenei hurbiltzeko, haien prestakuntza sustatuko da teknologia horiek erabiltzeko.

17. artikulua.— Ikerketa

1. Andaluziako Juntako Administrazioak EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen ikerketa bultzatuko du, eta haren lankide izango dira Andaluziako unibertsitate publikoak; gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen, gor-itsuen eta haien familien ordezkari diren erakundeak; eragile ekonomiko eta sozialak, eta ikerketan diharduten beste erakunde batzuk.

2. Era berean, ikerketa sustatuko du gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen berrikuntza pedagogikoari buruz, eta haien hezkuntza elebidunaren garapenari eta jarraipenari buruz.

3. Andaluziako Juntako Administrazioak EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen aplikazioari buruzko ikerketa sustatuko du partaidetza-eremu guztietan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, kulturan, teknologia berrietan, informazioaren eta ezagutzaren gizartean, gizarte-ongizatean, osasunean eta eraikuntzan, besteak beste. Horretarako, EZH eta ahozko hizkuntza erabiltzen duten pertsona desgaituen iritzia jasoko du, haien ordezkaritza-erakundeen eta familien bitartez, bai eta eragile ekonomiko eta sozialen bitartez ere.

4. Andaluzian proiektu teknologikoak garatzean, horien produktu, ondasun eta zerbitzu berriek EZH edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak barne hartzen badituzte, kontuan hartuko da desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak ordezkatzen dituzten erakundeen parte-hartzea.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Legearen Jarraipen Batzorde Berezia

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eskumena duen sailaren agindu baten bidez, jarraipen-batzorde berezi bat sortuko da Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Andaluziako Kontseiluaren barruan; batzorde horretan ordezkaritza izango dute: gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen edo gor-itsuen antolakundeek eta haien familiek; toki-administrazioaren ordezkariek, eta eragile ekonomiko eta sozialek; gainera, batzorde horren helburua hauxe izango da: lege honetan jasotako neurriak bultzatzea eta haiek betetzen direla zaintzea, eta, horretarako, neurri egokiak proposatuko dituzte haiek eraginkortasun osoa izan dezaten.

Batzorde horren osaeran, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua errespetatuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.— Egiturazko zuzkiduraren bermeak

Andaluziako botere publikoek behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak sustatuko dituzte lege honen xede diren ekintza positiboko neurriak exekutatzeko, bai eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen arloko politika publikoen zeharkakotasuna garatzeko ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Laguntza teknikoak eta beste bitarteko batzuk

Andaluziako Administrazioak, bere eskumenen eremuan, bere aurrekontu-baliabideen barruan, finantzaketa emango die pertsonei eta erakundeei, laguntza-produktuak eta bitarteko teknikoak eskura ditzaten, eta giza baliabideak ipiniko ditu, desgaitasuna duten pertsonen komunikaziorako irisgarritasuna errazteko Andaluziako EZHren eta ahozko hizkuntzaren erabiltzaileen artean.

Andaluziako erakundeek laguntzak jaso ahal izango dituzte laguntza-produktu, bitarteko tekniko eta giza baliabide horietarako; laguntzok, berriz, helburu hau izango dute: neurriak egokitzea, baldin eta horien arrazoia bada komunikaziorako irisgarritasunaren arloan arrazoizko egokitzapenak egitea, betiere, EZHren eta ahozko hizkuntzaren erabiltzaileak izanik, desgaitasuna duten pertsonek lanpostua iritsi, euren burua prestatu eta lanpostuan gora egin dezaten. Neurri horien onuradun izan daitezke: Andaluziako administrazio publikoak; gorren eta haien familien ordezkari diren erakundeak; enpresa pribatuak; irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eta eragile ekonomiko eta sozialak.

Laugarren xedapen gehigarria.— Arbitraje-sistema

Arbitraje-sistemaren aplikazio eraginkorra honen mende geratzen da: Andaluziako Autonomia Erkidegoko aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren arbitraje-batzordea eratu eta abiaraztearen mende, araudi estatalean xedatutakoaren arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Araudi estatala errepikatzea

4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 15. eta 16. artikuluek, neurri batean, Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikuluaren babesean Estatuak emandako arauak errepikatzen dituzte, zeinak urriaren 23ko 27/2007 Legean jasota dauden; izan ere, lege horren bitartez Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dira, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dira.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Arau-garapena eta exekuzioa

1. Baimena ematen zaio Andaluziako Juntako Gobernu Kontseiluari lege honetan aurreikusitakoa arauz garatzeko eta exekutatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan, urriaren 23ko 27/2007 Legearen azken xedapenetako bosgarrenean ezarritako epeen arabera. Lege honen erregelamenduz garatuko da Andaluziarako Autonomia Estatutuaren 112. eta 119.3 artikuluetan eta Andaluziako Autonomia Erkidegoko Gobernuari buruzko urriaren 24ko 6/2006 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Era berean, Gobernu Kontseiluak erregelamendu bat egingo du berariaz, Andaluzian irisgarritasunari eta komunikazio-oztopoak ezabatzeari buruzko arau teknikoak onesteko.

Aurreko paragrafoan aipatzen den erregelamendu-garapena gehienez ere hiru urteko epean egin beharko da.

Azken xedapenetako bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Andaluziako Juntaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.


6.4.1.24. 13/2011 Legea, abenduaren 23koa, Andaluziako Turismoari buruzkoa[303]

III. TITULUA
Turismo-baliabideen plangintza eta antolamendua

II. KAPITULUA
Turismo-baliabideak antolatzea

1. atala
Tresna eta programa turistikoak

16. artikulua.— Turismo espezifikoen programak

1. Turismoaren arloan eskumena duen sailak, eragindako administrazioei entzun ondoren eta Andaluziako Turismo Kontseiluari entzun ondoren, programak egin eta onetsi ahal izango ditu sektore espezifikoak garatu, mantendu eta hobeto aprobetxatzeko. Sektore espezifiko horiek Turismoaren Plan Orokorrean jaso ahal izango dira, hala nola: eguzki- eta hondartza-turismoa; kultura-turismoa; bilera-, landa- eta natura-turismoa; golf-turismoa; jarduera osasungarriak eta edertasuna; nautika-turismoa; hizkuntza-turismoa; zaldi-turismoa eta gurutzaldi-turismoa, edo onesten diren turismoaren plan orokorretan zehaztu daitezkeen beste batzuk.

V. TITULUA
Turismo-eskaintza antolatzea

I. KAPITULUA
Zerbitzu, jarduera eta establezimendu turistikoak

1. atala
Turismo-zerbitzuak eta turismo-eremuan eragina duten jarduerak

29. artikulua.— Turismo-eremuan eragina duten jarduerak

Turismo-eremuan eragina duten jardueratzat hartuko dira honako hauek:

f) Atzerritarrek gaztelania jakitearekin lotutako jarduerak, bai eta Andaluzian kultura-turismoa eta flamenkoa indartzeko zerbitzuak ematea ere.

31. artikulua.— Turismo-zerbitzuen ezaugarri bereizgarriak eta publizitatea

Publizitate, iragarki, dokumentazio, korrespondentzia eta prezio-tarifa guztietan, bai eta erregelamendu bidez garatutako turismo-zerbitzuen fakturetan ere, haien administrazio-sailkapenaren berezko elementuak agerrarazi beharko dira, irakurtzeko eta ulertzeko moduan, sailkapen hori egiaztatzen duten ikurrekin, zeinak erregelamendu bidez zehazten diren; gainera, emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, plurala eta estereotipatu gabea errespetatuko da, bai eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.

32. artikulua.— Turismo-zerbitzuen prezioak

3. Prezioen tarifek, bai eta benetan emandako edo kontratatutako turismo-zerbitzuei dagozkien fakturek ere, kontzeptuen arabera banakatuta eta, gutxienez, gaztelaniaz idatzita egon beharko dute.

VI. TITULUA
Sustapena, kalitatea eta berrikuntza

I. KAPITULUA
Andaluziako Juntako Turismo Administrazioaren turismo-baliabideak sustatzea

56. artikulua.— Jarduteko printzipioak

4. Turismo arloan eskumena duen sailak sustapen-kanpainak programatu eta exekutatuko ditu Andaluziaren kalitate-irudia turismo-helmuga gisa sustatzeko eta mantentzeko. Kalitate-irudi hori sustatzean, Andaluziako turismo-helmugen aniztasuna integratu beharko da, eta emakumeen eta gizonen irudia sexuen arteko berdintasunean oinarritzen dela bermatu beharko da, baita hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.


6.4.1.25. 16/2011 Legea, abenduaren 23koa, Andaluziako Osasun Publikoari buruzkoa[304]

V. TITULUA
Baliabideak osasun publikorako

II. KAPITULUA
Osasun publikoko profesionalak

87. artikulua.— Profesionalak eta osasun publikoa

2. Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute beren profesionalek eta talde teknikoek osasun publikoko ekintzak garatzen dituztela, honako portaera-jarraibide hauen arabera:

c) Taldean lan egitea diziplinarteko lanketa garatzeko, eta hizkerak, espazioak, antolakundeak eta ikuspuntu desberdinak eta osagarriak partekatzeko.


6.4.1.26. 1/2014 Legea, ekainaren 24koa, Andaluziako Gardentasun Publikoari buruzkoa[305]

II. TITULUA
Publizitate aktiboa

9. artikulua.— Arau orokorrak

6. Publizitate aktibotzat hartzen den informazioa idaztean, arreta berezia eskainiko zaio Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzko azaroaren 26ko 12/2007 Legean aurreikusitakoari, hizkera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiltzeari dagokionez.


6.4.1.27. 3/2016 Legea, ekainaren 9koa, etxebizitzaren gaineko hipoteka-maileguen eta -kredituen kontratazioan kontsumitzaile eta erabiltzaileek dituzten eskubideak babestekoa[306]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

“Azalpen egoki”en kontzeptua informazio hutsetik harago doan mekanismo gisa hartzen da, eta bera aurreikusita dago Estatuko hipoteka-kontratazioaren gardentasunari buruzko arauetan, eta, beraz, kontzeptu hori nahitaezko informazio-dokumentuak ulertzeko zailtasuna gainditzera bideratuta dago, zeren dokumentu horien konplexutasuna eratortzen baita finantza-produktu horietatik eta produktu horiek garatzen diren sektorearen berezko hizkuntzatik.

[…]

Azken xedapenetako laugarrena.— Hizkera ez-sexista

Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzko azaroaren 26ko 12/2007 Legearen 4.10 eta 9. artikuluen arabera, abenduaren 17ko 13/2003 Legean, Andaluziako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsa eta Babesari buruzkoan, eta Autonomia Erkidegoak kontsumo-arloan emandako erregelamendu-mailako araudian, “kontsumitzaileei eta erabiltzaile”ei buruzkoan, jasotako titulua eta aipamenak “pertsona kontsumitzaileei eta erabiltzaile”ei egindakotzat joko dira.

Arau horietan agertzen diren gainerako terminoak ere egintzat joko dira, eta hizkera ez-sexistara egokituko dira, baldin eta erreferentzia horiek egokitzeko modukoak badira.


6.4.1.28. 9/2016 Legea, abenduaren 27koa, Andaluziako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[307]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Sistema martxan jarri zenetik, beste arau batzuk eman dira babestu beharreko biztanleria-sektore edo -taldeei arreta emateko, legean jasotako aurreikuspenak garatzeko eta herritarren eskaria taxutu duten eta sortzen joan diren beharrizan berrien arabera aurrera egiteko. Ildo horretan, eta prestazioen aitortza eta gozamena arautzeaz arduratzen diren beste xedapen batzuk ahaztu gabe, Andaluzian ondoz ondo onetsi ziren […] abenduaren 5eko 11/2011 Legea, zeinaren bidez Andaluzian arautzen baitira espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. […]

[…]

I. TITULUA
Herritarrak eta gizarte-zerbitzuen sistema publikoa

I. KAPITULUA
Eskubideak eta betebeharrak

10. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

Titulartasun publikoko nahiz pribatuko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek bermatuta izango dute eskubide hauek egikaritzea:

e) Behar adina informazio izatea, egiazkoa eta erraz ulertzeko modukoa, eta, idatziz eskatzen badute, beren egoeraren balioespenari buruzkoa eta proposatutako esku-hartzeei buruzkoa, eta eskura dituzten gizarte-zerbitzuei buruzkoa; hori ez ezik, beren espediente indibidualerako irispidea izatea ere, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera, batez ere haien datuak babestuak izateko beste pertsona batzuen aurrean, azken hauen datuak espedientean agertzen direnean. Eta, hala badagokio, haiei zuzendutako informazioa ulertzeko behar diren laguntzak eta euskarriak izateko eskubidea, bai hizkuntzarekin zailtasunak dituztelako, bai desgaitasunen bat dutelako. Edozelan ere, desgaitasuna duten pertsonentzako informazioa eta haien baimena azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa betez emango dira; izan ere, legegintzako errege dekretu horrek Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi zuen.

g) Beren beharrizanen ebaluazioa edo diagnostikoa egin dadin; ebaluazio hori idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian izan dadin; gizartean esku hartzeko proiektu bat izan dadin, eta hura egiten parte hartzeko, betiere hori guztia legez ezarritako epeen barruan.

VIII. KAPITULUA
Gizarte-zerbitzuetako profesionalak

59. artikulua.— Profesionalak eta gizarte-zerbitzuak

4. Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute beren profesionalek beren jarduera garatzen dutela, okupazioari buruzko kontsiderazio hauen arabera:

b) Taldean lan egitea, diziplinarteko esku-hartzea garatzeko, eta hizkuntzak, espazioak, antolaketak eta ikuspuntu desberdin eta osagarriak partekatzeko, betiere Andaluziako pertsonen beharrizanei eta erronka sozialei erantzun integralak emate aldera.


6.4.1.29. 2/2017 Legea, martxoaren 28koa, Andaluziako Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzkoa[308]

V. TITULUA
Jarduketa eta antolaketa administratiboa

III. KAPITULUA
Administrazioen arteko lankidetza eta elkarlana

48. artikulua.— Hedabide publikoen lankidetza

Andaluziako komunikabide publikoen bidez, indarra emango zaio Andaluziako memoria demokratikoa ezagutzeari, bide hauek erabiliz: eztabaidarako, dokumentaletarako eta fikziorako dibulgazio-programak eginez, eta gaiarekin zerikusia duten jardueren informazioa emanez. Erregelamendu bidez estilo-eskuliburu bat onetsiko da memoria demokratikoaren arloko hizkerari eta informazioaren tratamenduari buruz.


6.4.1.30. 4/2017 Legea, irailaren 25ekoa, Andaluzian Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Arretari buruzkoa[309]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Botere publikoek desgaitasuna duten pertsonei arreta espezifikoa ematea gure ordenamendu juridikoaren arau nagusietan jasotzen den betebeharra da. […] Andaluziarako Autonomia Estatutuak, […] 37.1 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan, politika publikoak gidatu behar dituzten printzipio gidariei buruzkoetan, aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak jasotzen ditu, bai eta espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera ere, […]

[…]

Azkenik, abenduaren 5eko 11/2011 Legeak neurri espezifikoak jasotzen ditu arreta bermatzeko entzumen-mugak dituzten pertsonen aniztasunarentzat; izan ere, lege horrek Andaluzian arautzen ditu espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. Horrela, urriaren 23ko 27/2007 Legean aurreikusitako aginduak zabaltzen ditu; izan ere, lege horren bidez, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dira, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dira.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, hona hemen definizio batzuk:

n) Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzako produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko gailu multimediak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

7. artikulua.— Espainiar zeinu-hizkuntza, braillea eta ahozko eta idatzizko komunikaziorako laguntza-bitartekoak

1. Abenduaren 5eko 11/2011 Legeak eta aplikagarri den irisgarritasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko araudiak arautuko dute zelan erabili eta ikasiko dituzten gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsuak direnek espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, hargatik eragotzi gabe lege honetan ezarritakoa.

XI. TITULUA
Komunikabide sozialak eta publizitatea

68. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikabideetarako irisgarritasuna

Desgaitasuna duten pertsonek informaziorako eta komunikaziorako dituzten eskubideak bermatze aldera, botere publikoek sustatuko dute jarduera Andaluzian garatzen duten ikus-entzunezko komunikabideek betetzen dituztela araudi sektorialean ikus-entzunezko komunikaziorako aurreikusten diren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak. Zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori legeria espezifikoaren arabera arautuko da.


6.4.1.31. 7/2017 Legea, abenduaren 27koa, Andaluziako Herritarren Partaidetzari buruzkoa[310]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Oinarrizko printzipioak

Lege hau interpretatzean eta aplikatzean, honako oinarrizko printzipio hauek hartuko dira kontuan:

i) Irisgarritasuna, diskriminazio teknologikorik eza, eta bitartekoen eta hizkeren egokitzapena; izan ere, parte hartzeko gaitutako bideek eta bitartekoek ez dute bazterketa-faktore izan behar biztanleriaren sektore jakin batzuentzat.

IV. TITULUA
Herritarren parte-hartzea sustatzeko neurriak

58. artikulua.— Irisgarritasunerako neurriak

Andaluziako Juntako Administrazioak irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiboko neurriak, eta bitartekoak eta hizkerak desgaitasunetara egokitzekoak txertatuko ditu partaidetza-prozesuetan, betiere irisgarritasunaren arloan dagoen araudia betez eta erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.


6.4.1.32. 8/2017 Legea, abenduaren 28koa, Andaluzian LGTBI pertsonen eta haien senideen eskubideak, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeari buruzkoa[311]

II. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak

V. KAPITULUA
Osasunaren eremua

30. artikulua.— Osasun-langileen informazio- eta prestakuntza-neurriak

3. Osasun-langileen prestakuntza-neurriek, dokumentu klinikoek eta jendeari oro har eskaintzen zaion informazioak medikuntza-hizkera neutroa erabili beharko dute; edozelan ere, hizkera horrek ez du patologiarik aipatuko.

X. KAPITULUA
Gizarte-komunikazioa eta publizitatea

41. artikulua.— Hedabideak sustatzeko neurriak

1. Titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek inklusio sozialaren kontzientziazioa, zabalkundea eta transmisioa sustatu beharko dute, bai eta sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen errespetua ere, horretarako, edukiak emango dituztelarik LGTBI pertsonenganako pertzepzioa estereotiporik gabe ikusten eta haien beharrizanak eta errealitateak ezagutzen eta zabaltzen laguntze aldera; gainera, aniztasuna sustatuko dute, eta LGTBI pertsonenganako eta haien senideenganako hizkera sexista edo iraingarria desagerraraziko dute.

4. Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazio-edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.

42. artikulua.— Publizitatea sustatzeko neurriak

1. Autonomia Erkidegoak zainduko du titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek berdintasun-balioen edukia transmititzeko jardunbide onak izan ditzaten, eta hizkera eta irudi ez-diskriminatzaileen erabilera ez-sexista zabal dezaten, bereziki publizitatearen eremuan.

IV. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

62. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek dira arau-hauste administratibo oso astunak:

c) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Andaluziako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.


6.4.1.33. 6/2018 Legea, uztailaren 9koa, Andaluziako Zinemari buruzkoa[312]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Bigarrenik, legeak erreferentetzat hartzen du UNESCOk kultura-aniztasunari buruz egindako adierazpen unibertsala, UNESCOren Konferentzia Orokorraren 31. bilkuran onetsia, 2001eko azaroaren 2an; bertan, kultura-aniztasuna gizateriaren ondare erkidea den truke-, berrikuntza- eta sormen-iturritzat hartzen da, eta aitortu eta finkatu egin behar da, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien onurarako. Legearen beste erreferente bat hauxe da: Kultura-adierazpenen Aniztasuna babestu eta sustatzeko Konbentzioa, zeina Unescok Parisen 2005eko urriaren 20an egindako Konferentzia Orokorrean onetsi eta Espainiak berronetsi zuen, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2007ko otsailaren 12an argitaratutako berronespen-tresnaren arabera; eta arlo horretako nazioarteko beste akordio batzuk erabat errespetatuz, hala nola 1996an Bartzelonan aldarrikatutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.

[…]

III. TITULUA
Zinematografiaren eta ikus-entzunezko ekoizpenaren industria sustatzeko neurriak

II. KAPITULUA
Sustapen-neurriak

50. artikulua.— Alfabetatze eta prestakuntza mediatikoa eta zinematografikoa

7. Alfabetatze mediatikoa eta zinematografikoa zabaltzeko, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Administrazioak Andaluziako Zinematekaren bidez lan egingo du, lege honen 28. artikuluan ezarritako eginkizunekin bat etorriz, bai funts zinematografikoetara iristeko, bai hizkeraren irisgarritasuna lortzeko.


6.4.1.34. 8/2018 Legea, urriaren 8koa, klima-aldaketari aurre egiteko eta Andaluzian energia-eredu berri baterako trantsizioa egiteko neurriei buruzkoa[313]

IV. TITULUA
Ezagutza eta parte-hartze publikoa hobetzea

II. KAPITULUA
Parte-hartze publikoa eta gardentasuna

28. artikulua.— Klima-aldaketaren arloko informaziorako irisgarritasuna

3. Klima-aldaketaren arloan eskumena duen sailak, herritarren informazioa eta parte-hartzea errazteko, irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiboko neurriak, eta bitartekoak eta hizkerak funtzionaltasun desberdinetara egokitzekoak txertatuko ditu partaidetza-prozesuetan, betiere erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.


6.4.1.35. 10/2018 Legea, urriaren 9koa, Andaluziako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[314]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak

1. Lege honen printzipio inspiratzaileak dira:

l) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia txertatzea, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

I. TITULUA
Herritarren eskubideak

9. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako irispide unibertsala aitortzen zaie, aurrerapen teknologikoen arabera.

2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko zerbitzuak, publikoak zein pribatuak, programen % 100 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez 15 ordu izateko, eta zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioko informazio-programei dagozkien guztiak. Estaldura autonomiko publikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa garatuko du langile espezializatuen bidez, eta lan hori entretenimendu-programetan ere egin beharko du.

5. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko irrati-komunikazioko zerbitzuek, merkataritza-izaerako publikoak zein pribatuak izan, beren kanaletan azpitituluak dituzten programak izan ditzaten, lurreko telebista digitalean eta Internet bidez eskaintzen dituzten edukietan sintoniza daitezkeenak.

III. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duten pertsonen betebeharrak

1. atala
Betebeharrak herritarren aurrean

31. artikulua.— Betebeharrak herritarren aurrean

1. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek honako betebehar hauek dituzte herritarren aurrean, oinarrizko legeria estatalean ezarritakoak alde batera utzi gabe:

d) Hizkuntzaren eta irudiaren erabilera inklusiboa eta ez-sexista bermatzea ekoizpen osoan, emakumeen aurkako diskriminazio-irudiak edo estereotipo sexistak saihestuz, eta rolen eta genero-identitateen aniztasuna indartzen duten berdintasun-balioak dituen irudia sustatuz.

2. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, gainera, honako betebehar hauek dituzte genero-indarkeriaren aurrean:

b) Hizkera egokia erabiltzea, zeinak ikusaraziko baititu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen hilketak betiere erasotzailearen portaerarekiko modu kritikoan, baldin eta erasotzaileak bere burua erruduntzat jo badu edo auzitegi batek hala adierazi badu. Gainerako kasuetan, errugabetasun-presuntzioaren printzipioa errespetatu behar da, Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. atala
Betebeharrak Andaluziako Ikus-entzunezkoen Administrazioaren aurrean

35. artikulua.— Ikus-entzunezko produktuak finantzatzeko betebeharra

1. Martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den finantzaketa-betebeharrari dagokionez, gaztelaniaz ekoiztera bideratutako finantzaketaren % 50, gutxienez, Andaluziako kultura zabaltzen duten eta Andaluzian kokatutako enpresek egindako obrei aplikatu beharko zaie urteko zenbaketan, gizarte-ekonomiako erakundeei lehentasuna emanez.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko zerbitzuetarako irisgarritasuna

1. Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek badituzte irisgarritasun-eskubideak programazioan, zeinak 9. artikuluan aipatzen baitira; bada, eskubide horiei dagozkienez, eremu autonomikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileen betebeharrak urte bakoitzeko abenduaren 31n gauzatuko dira, honako ehuneko eta balio hauekin, egutegi honen arabera:

Irisgarritasuna telebista publiko autonomikoan

2018

2019

2020

2021

Azpititulazioa

% 100

% 100

% 100

% 100

Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak

5

8 eta informatibo guztiak.

12 eta informatibo guztiak.

15 eta informatibo guztiak.

Audiodeskripzioaren eguneko orduak

5

8 eta informatibo guztiak.

12 eta informatibo guztiak.

15 eta informatibo guztiak.

2. Andaluziako eremu autonomikoko ikus-entzunezko telebista-zerbitzu pribatuan, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna honako egutegi honen arabera gauzatuko da:

Irisgarritasuna telebista pribatu autonomikoan.

2018

2019

2020

2021

Azpititulazioa

% 25

% 45

% 65

% 75

Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak

1

2 eta informatibo guztiak.

4 eta informatibo guztiak.

8 eta informatibo guztiak.

Audiodeskripzioaren eguneko orduak

1

2 eta informatibo guztiak.

4 eta informatibo guztiak.

8 eta informatibo guztiak.


6.4.1.36. 2/2019 Legea, ekainaren 26koa, honako lege hauek aldatzeari buruzkoa: 18/2007 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoak (RTVAk) kudeatutako Autonomia Erkidegoko Titulartasuneko Irrati eta Telebistari buruzkoa, eta 1/2004 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Ikus-entzunezko Kontseilua sortzekoa[315]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Era berean, Estatutuak VIII. titulua komunikabide sozialei eskaintzen die oso-osorik, eta informazio-eskubidearekin lotutako zenbait eskubide arautzen ditu; eskubide horien artean daude Andaluziako hizkeraren eta kulturaren aitortza, telebista-kanalen sorkuntza, Parlamentuak Andaluziako Juntaren zuzeneko kudeaketako bitartekoen gainean duen kontrola eta hedabide horien erabiltzaileen eskubideen babesa. […]

[…]


6.4.1.37. 3/2020 Legea, abenduaren 28koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontuari buruzkoa[316]

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.— Andaluziako Irrati eta Telebistaren eraginkortasun, efizientzia eta arrazionalizazio plana

2. Plan hori Gobernu Kontseiluan onetsiko da urteko lehen hiruhilekoan, atxikipen-sailek eta ogasunaren arloko eskumena duen sailak batera proposatuta. Bertan, beharrezkoak diren jarraibideak eta prozedurak ezarriko dira erakundearen zerbitzu-gutuna eta programa-kontratua egokitzeko, bai eta merkatu-estrategiak eta ikus-entzuleak gehitzeko estrategiak egokitzeko ere, merkaturatze- eta garapen-prozesu berrien bidez, RTVAren plataforma digitala bultzatzeko eta eskatu ahalako edukiak beste plataforma batzuekin integratzeko, egungo hiru kanalak bitan bateratzeko, edukiak gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetara esportatzeko eta marka berritzeko, hori komeni baita, bai eta diru-sarrerak lortzeko ere; horrela, optimizatu egingo da Andaluziako Juntaren aurrekontutik datorren finantzaketa.

6.4.2. Aragoiko Autonomia Erkidegoa


6.4.2.1. 3/1989 Legea, apirilaren 21ekoa, Aragoiko Ereserkiari buruzkoa[317]

Xedapen gehigarria

Ereserkia letraz ere interpretatu ahal izango da Aragoiko beste edozein hizkuntza-modalitatetan, erregelamendu bidez zehaztutako bertsioan.


6.4.2.2. 12/1997 Legea, abenduaren 3koa, Aragoiko Parke Kulturalei buruzkoa[318]

I. KAPITULUA
Definizioa eta xedea

2. artikulua.— Politika integratuak

1. Parke kulturala espazio berezi bat da, zeinean integratzen baitira ondare-mota guztiak, hala material higigarria eta higiezina, nola immateriala. Ondare materialaren barruan sartzen dira historiko-artistikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, antropologikoa, paleontologikoa, etnologikoa, museistikoa, paisajistikoa, geologikoa, industriala, nekazaritzakoa eta artisautza. Ondare immaterialtzat hartzen dira hizkuntza-ondarea, gastronomikoa, tradizioak, jaiak eta janzkerak, eta bertako edo kanpoko kultura-ekintza. Hori guztia Europako Kontseiluak eta Unescok ezarritako definizioen esparruan.


6.4.2.3. 5/1998 Legea, maiatzaren 14koa, Aragoiko Eskola Kontseiluei buruzkoa[319]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Irakaskuntzaren programazio orokorraren helburuak

Helburu hauek lortzera bideratuko da irakaskuntzaren programazio orokorra:

b) Aragoiko identitatearen kontzientzia sustatzea, Aragoiko herriaren balio historikoak, geografikoak, kulturalak eta linguistikoak zabalduz eta ezagutuz.


6.4.2.4. 7/1998 Legea, uztailaren 16koa, Aragoirako Lurralde Antolamenduaren Gidalerro Orokorrak onesten dituena[320]

ERANSKINA
Legearen 1. artikulutik

LURRALDE ANTOLAMENDUAREN GIDALERRO OROKORRAK

Memoria

VI. Kultura-ondarea

56. […]

Era berean, kultura-ondarearen aniztasunaren adierazpen dira Aragoiko Autonomia Erkidegoan hitz egiten diren hizkuntzak, koofizialtasuna eta laguntzak izan behar dituztenak, irakasteko eta zabaltzeko.

[…]

LURRALDE-EREDUAREN PRINTZIPIOAK

[…]

A) Lurralde-eredurako estrategiak

Hamalaugarrena. Kultura ondarea.

88. Aragoiko kultura-ondarea kudeatzea, gure arbasoen ondare gisa, etorkizuneko belaunaldiekiko dugun erantzukizun gisa, eta ondare hori berezko aberastasun eta baliabide-iturri gisa indartzea, premisa hauek kontuan hartuta:

[…]

Aragoiera eta katalana Aragoiko berezko hizkuntza gisa legez aitortzeak hizkuntza-politika baten abiapuntua izan behar du, hizkuntza horiek gorde beharreko ondare gisa gorde eta indartuko dituena.

[…]

B) Printzipio orientatzaileak

VI. Kultura-ondarea

VI. Lehenengoa. Kultura-ondarea zaindu eta gordetzeko.

Kultura-ondarearen alderdi guztiak kontuan hartuta, honako irizpide hauek formulatuko dira:

170. E) Bertako hizkuntzak.

1) Bertako hizkuntzen kontserbazioa, politika eraginkorrekin, eta hori eskatzen duten eremuetan indartzea.

2) Eremu horietan, bertako hizkuntza derrigorrezko hezkuntzako hezkuntza-etapa guztietako curriculum erkidean sartuko da, berezko identitate-ezaugarriak sustatzeko eta finkatzeko neurri gisa.

D) Lurralde-antolamenduaren gidalerroak

V. Kultura-ondarea

V. . Bigarrena. Ondare arkitektoniko-monumentala.

259. Aragoiko kultura-ondarearen lege-proiektu bat egitea, gure kultura-ondare material eta immateriala babestu, mantendu, berreskuratu, sustatu eta zabaltzeko arau-esparru orokor gisa: paleontologikoa, arkeologikoa, monumentala, historikoa, artistikoa, museistikoa, dokumentala, bibliografikoa, linguistikoa, antropologikoa, etnologikoa, etnografikoa, eta abar. Era berean, Aragoiko kultura-ondarean jarduteko plan bat egingo da, urte anitzeko egutegia eta aurrekontu-aurreikuspenak ezarriko dituena, eta […]


6.4.2.5. 8/1998 Legea, abenduaren 17koa, Aragoiko Errepideei buruzkoa[321]

VI. TITULUA
Errepideen erabilera eta defentsa

I. KAPITULUA
Errepideen erabilera

47. artikulua.— Orientaziorako eta informaziorako seinaleak

Edozelan ere, eta nazioarteko eta nazioko oinarrizko araudia errespetatuz, informazio-seinaleztapena elebiduna izango da, Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ondare kultural eta historikoaren osagaitzat hartuta.


6.4.2.6. 3/1999 Legea, martxoaren 10ekoa, Aragoiko Kultura-ondareari buruzkoa[322]

HITZAURREA

II

[…]

Legea bi agindurekin amaitzen da: bata, Aragoiko hizkuntzen lege bat egiteko, eta, bestea, Aragoiko kulturaren eta ondarearen institutu bat sortzeko, zeinak bere barruan hartuko baitu Aragoiko Arte eta Kultura Garaikidearen Institutua.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aragoiko kultura-ondare immateriala

1. Aragoiko kultura-ondarea Aragoiko historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute, baldin eta interes antropologikoa, antropikoa, historikoa, artistikoa, arkitektonikoa, mobiliarioa, arkeologikoa, paleontologikoa, etnologikoa, zientifikoa, linguistikoa, dokumentala, zinematografikoa, bibliografikoa edo teknikoa badute, bai azaleran daudenak, bai lurpean edo uren barruan daudenak.

4. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak[323]

1.[324] Aragoiera eta katalana dira Aragoiko Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan eta Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabili, babestu eta sustatzeari buruzko maiatzaren 9ko 3/2013 Legean aipatzen diren berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak, eta haietan sartzen dira haien aldaera dialektalak.

2. Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten hizkuntza-garrantzi handiko ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute Aragoiko hizkuntza-ondarea.


6.4.2.7. 7/1999 Legea, apirilaren 9koa, Aragoiko Toki-administrazioari buruzkoa[325]

II. TITULUA
Udalerria

III. KAPITULUA
Udalerrien izendapena, hiriburutza eta ikurrak

23. artikulua.— Izendapena

Udalerrien izendapena gaztelaniaz edo toponimiaren hizkuntza tradizionalean izango da. Hala ere, Aragoiko lurraldeko eremu batzuetan, zeinetan beste hizkuntza edo hizkuntza-modalitate baten erabilera orokortuta dagoen, Aragoiko Gobernuak baimena emango du, eskabide arrazoitua egin ondoren, hizkuntza horretako izendapena ere harekin batera erabiltzeko.

25. artikulua.— Prozedura

1. Udalerriaren edo hiriburuaren izena aldatzeko prozedura udaleko osoko bilkuraren edo auzo-batzarraren erabakiz hasiko da, behar bezala arrazoituta. Hilabeteko epean jendaurrean jarri ondoren, osoko bilkurak edo batzarrak ebatzi egingo ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta behin-behinean onetsiko du aldaketa, hala badagokio, izatezko kopuruaren bi herenek aldaketaren aldeko botoa ematen badute kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin.

2. Espedientea Aragoiko Diputazio Orokorrari igorriko zaio, berak ebatz dezan. Proposatutako izendapen berria beste udalerri batenarekin nahas badaiteke, hizkuntza-akatsak baditu edo Aragoiko toponimiarekin bat ez badator, Presidentetzako eta Harreman Instituzionaletako sailburuak hori udalerri interesdunari jakinaraziko dio, eta hilabeteko entzunaldia emango dio.

3. Ebazpena Aragoiko Gobernuaren dekretu bidez emango da, eta Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta, aldaketa badakar, Toki-erakundeen Erregistroan inskribatuko da.

V. TITULUA
Toki-erakundeei buruzko xedapen erkideak

V. KAPITULUA
Herritarrei informazioa ematea eta beraien parte-hartzea

153. artikulua.— Harremanak herritarrekin

3. Gaztelania ez ezik, hizkuntza edo hizkuntza-modalitate propioa ere orokortua edo nagusia duen lurraldeko toki-korporazioek ere arautu eta onetsi ahal izango dute auzotarrek hizkuntza edo hizkuntza-modalitate hori erabiltzea auzotarrok zuzentzen dizkieten idazkietan.


6.4.2.8. 5/2000 Legea, azaroaren 28koa, Aragoitik kanpoko aragoiar erkidegoekiko harremanei buruzkoa[326]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen helburuak

Lege honen xedea da Aragoiko Gobernuak, Aragoiko gizarteak eta haren instituzioek Aragoiko Autonomia Erkidegotik kanpo dauden aragoiar erkidegoekin dituzten harremanak sustatzea, suspertzea, laguntzea, koordinatzea eta areagotzea, betiere helburu hauek lortzeko:

e) Aragoiko errealitatearen ezagutza proiektatzea, aragoiar erkidegoak dauden tokian, betiere aragoiar kultura, zuzenbidea, hizkuntzak eta hizkerak, ohiturak eta tradizioak, turismoa eta ekonomia zabaltzeko, bultzatzeko eta garatzeko jarduerak sustatuz.

II. KAPITULUA
Aragoiar erkidegoetako kideak

6. artikulua.— Aragoiar erkidegoetako kideen aldeko prestazioak

1. Aragoiar erkidegoetako kideak Aragoiko errealitatean partaide egiteko, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere eskumenen esparruan, honako hauek egin beharko ditu:

c) Jarduera didaktikoen eta dibulgaziozkoen, ikastaroen eta ikus-entzunezko programen antolaketa sustatzea, aragoiar erkidegoetako kideen artean Aragoiko kultura, historia, ekonomia, hizkuntzak eta hizketak, ohiturak eta tradizioak, turismoa eta errealitatea ezagutzea errazteko.

III. KAPITULUA
Aragoiko etxeak eta zentroak

8. artikulua.— Aragoiko etxeak eta zentroak aitortzea

b) Estatutu-helburu nagusien artean eta kide diren bazkideek adierazitako borondatean, hauxe sartzea: Aragoirekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntza eta hizketekin, tradizioekin eta kulturarekin lotura kultural, sozial eta ekonomikoak mantentzea.


6.4.2.9. 12/2001 Legea, uztailaren 2koa, Aragoiko Haur eta Nerabeei buruzkoa[327]

HITZAURREA

II

[…]

Haurrak eta nerabeak ezin dira gurasoen, familiaren edo Administrazioaren ondaretzat hartu; ezin dira diskriminatu sexua, adina, egoera, hizkuntza, erlijioa, etnia, gurasoen edo familiaren ezaugarri sozioekonomikoak edo beste edozein arrazoi direla eta.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Jarduteko printzipioak

3. Aragoiko Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei arreta emateko sustatzen diren ekintzek, haien eskubideak erabat egikarituko direla bermatzeko, printzipio hauek bete beharko dituzte:

i) Adingabeen aurkako edozein diskriminazio-mota ezabatzea, jaiotza, sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia, eragozpen fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, baldintza sozialak, ekonomikoak edo geografikoak edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial direla eta.

II. TITULUA
Haurren eta nerabeen eskubideak eta haien bermeak

II. KAPITULUA
Haur eta nerabeen eskubideak

12. artikulua.— Informaziorako eskubidea

4. Administrazio publikoek haurren eta nerabeen eskubideei buruzko informazioa emango diete herritarrei, eta ahaleginduko dira adingabeei zuzendutako informazioak irizpide horiek errespeta ditzan; aldi berean, irispidea erraztuko diete haur eta nerabeei informazio-, dokumentazio-, liburutegi- eta gainerako kultura-zerbitzuetara. Era berean, informazio-bitartekoak sustatuko dituzte, zeinak zuzenduko baitzaizkie etnia, kultura, hizkuntza, erlijioa edo zailtasun fisiko, psikiko edo sentsorialak direla-eta beharrizan bereziak dituzten adingabeei.

17. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea

3. Aragoin bizi diren edo dauden adingabe atzerritarrek behar dituzten laguntza eta babes publikoak jasoko dituzte integrazio sozial eta kulturalerako, batez ere haiei hizkuntza eta gizarte-usadioak irakatsiz.

VI. KAPITULUA
Zenbait jarduera, bitarteko eta produktu mugatzea

43. artikulua.— Haur eta nerabeentzako publizitatea

1. Haur eta nerabeei berariaz zuzendutako publizitateak erregelamendu bidez ezarritako mugen mende egon beharko du, eta jarduteko printzipio hauek errespetatu beharko ditu:

a) Hizkuntza eta mezuak errazak, ulergarriak eta haiek xede dituzten haur eta nerabeen garapen-mailara egokituak izango dira.


6.4.2.10. 19/2001 Legea, abenduaren 4koa, Aragoiko Gazteriaren Institutuari buruzkoa[328]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Eginkizunak

1. Honako eginkizun hauek dagozkio, oro har, Aragoiko Gazteriaren Institutuari:

e) Gazteen sustapen soziokulturala indartzea, Aragoiko kulturari eta hizkuntzei arreta berezia eskainiz, gazteen artean sorkuntza kulturaleko eta artistikoko ekimenak eta jarduerak bultzatuz, eta, horretarako, laguntza-neurriak sustatuko dira ekoizpenerako eta horientzako kultura-erakustaldietarako zirkuituak egon daitezen.


6.4.2.11. 7/2002 Legea, apirilaren 15ekoa, Matarraña/Matarranya Eskualdea sortzekoa[329]

HITZAURREA

[…]

[…] Matarraña/Matarranya eskualdeak bere hizkuntza eta lexiko propioetan du berari nortasun nabarmena ematen dioten elementu berezietako bat. […]

[…]


6.4.2.12. 12/2002 Legea, maiatzaren 28koa, Ribagorza Eskualdea sortzekoa[330]

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza propioak erabiltzea

Ribagorza eskualdea eleaniztuna dela kontuan hartuta, Kontseiluak, bere eskumenen eremuan, berezko hizkuntzen erabilera sustatu eta babestuko du, baldin eta eraginpeko lurraldeetako udalek hala eskatzen badute.


6.4.2.13. 20/2002 Legea, urriaren 7koa, Behe Cinca / Baix Cinca Eskualdea sortzekoa[331]

HITZAURREA

[…]

Eskualdeko elementu egituratzaile nagusia Cinca ibaiaren behe ibilgua da. […] Udalerri horien artean, Fraga hiria hartzen duena nabarmentzen da, zeinean hirigune historikoa aipatu behar baita, trazadura musulmanekoa, bai eta bertako tradizioak eta gune tradizionala errotzea eta indartzea ere; izan ere, eremu horren ezaugarri kultural bereizgarriena elebitasuna da, eskualdearen izendapenean islatua. Bestalde, Behe Cinca / Baix Cincako Mankomunitateak aurreko hamarkadan izandako esperientzia positiboa da eratu beharreko eskualde berria behar bezala kudeatzeko euskarria eta bermea.

[…]


6.4.2.14. 25/2002 Legea, azaroaren 12koa, Itsasertzeko Eskualdea / Llitera sortzekoa

HITZAURREA

[…]

Beste berezitasun bat, zalantzarik gabe, bertako jendearen elebitasuna da, bertako hizkuntza gaztelaniarekin bizi baita eta eskualdearen izenean bertan islatzen baita.

[…]


6.4.2.15. 30/2002 Legea, abenduaren 17koa, Aragoiko babes zibilari eta larrialdiei aurre egiteari buruzkoa[332]

II. TITULUA
Larrialdien kudeaketa eta arreta

41. artikulua.— Larrialdiak kudeatzeko zentroa

2. Larrialdietarako zentroak eginkizun hauek izango ditu:

4. Larrialdiak kudeatzeko zentroaren antolamenduak eta egiturak bermatu beharko dute zerbitzuak etengabe emango direla, eguneko hogeita lau orduetan, urteko egun guztietan, eta Europar Batasuneko estatuetako hizkuntza ofizialetako bitan, gutxienez, jasotako laguntza-deiei erantzungo zaiela, espainieraz gain. 112 telefono-zenbakia iraunkorra eta doakoa izango da erabiltzaileentzat.


6.4.2.16. 5/2003 Legea, otsailaren 26koa, Sobrarbe Eskualdea sortzekoa[333]

HITZAURREA

[…]

Sobrarbek, gainera, ezaugarri kultural oso nabarmenak ditu, etnologia- eta hizkuntza-izaerakoak, zeinek laguntzen baitute bertako jendeak Aragoiko lurraldeko txoko paregabe bateko kide izatearen sentimendu kolektiboa izan dezan.

[…]


6.4.2.17. 12/2003 Legea, martxoaren 24koa, Behe Aragoi-Caspe / Baix Aragó-Casp eskualdea sortzekoa[334]

HITZAURREA

[…]

Eskualdeko erreferentzia kulturalak haren iragan historikoaren ingurukoak dira, erromatarren garaiko arrasto nabarmenekin, eta garrantzi handiko mugarria da Caspe hirian lortutako konpromisoa, xv. mendean Aragoiko Koroan sortutako krisi dinastikoa konpontzekoa. Bestalde, udalerri gehienetan hitz egiten diren hizkuntza-modalitateen berezitasuna eskualdeko ondare garrantzitsua da.

[…]


6.4.2.18. 16/2003 Legea, martxoaren 24koa, Publizitate Instituzionalari buruzkoa[335]

6. artikulua.— Idazketa-hizkuntzak

Gaztelania edo Aragoiko hizkuntza-modalitateetako bat erabiltzeko, lege honetan araututako publizitate instituzionalak beteko du indarrean dagoen araudian xedatutakoa.


6.4.2.19. 5/2005 Legea, ekainaren 14koa, Aragoiko Unibertsitate Sistema antolatzeari buruzkoa[336]

II. TITULUA
Unibertsitate-erkidegoa

II. KAPITULUA
Ikasleak

23. artikulua.— Eskubideak

2. Aragoiko Gobernuak eta unibertsitateek kultura hedatzeko eta hizkuntza ofizialean murgiltzeko programak garatuko dituzte, atzerritarrek unibertsitate-ikasketak errazago egin ditzaten. Bereziki, unibertsitateek programa espezifikoak egin beharko dituzte dagoeneko unibertsitate-zentroetan matrikulatuta dauden atzerritarrentzat.


6.4.2.20. 9/2006 Legea, azaroaren 30ekoa, Aragoiko Elikagaien Kalitateari buruzkoa[337]

III. TITULUA
Elikagaien kalitate bereizia

II. KAPITULUA
Kalitateko izendapen geografikoak

29. artikulua.— Babesaren irismena

4. Izendapen batek babestutako izenak ezin izango dira erabili izendapenaren betekizunak betetzen ez dituzten izaera bereko edo antzeko izaerako produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik mota, estilo, imitazio edo antzeko adierazpenak izan, ez eta produktuaren benetako jatorria adierazten denean ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n botilatua», «...n ontziratua» edo antzeko adierazpenak.


6.4.2.21. 16/2006 Legea, abenduaren 28koa, Aragoiko kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestu eta defendatzeari buruzkoa[338]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

III. KAPITULUA
Informaziorako eskubidea

24. artikulua.— Printzipio orokorra

3. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, gaztelaniaz agertuko da, hargatik eragotzi gabe Aragoiko Gobernuak neurri egokiak hartzea Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera babesteko eta sustatzeko, lege honetan kontsumitzaileari informazioa emateko aitortzen diren eskubideei dagokienez.

IV. KAPITULUA
Kontsumitzailearen babesa informazioaren gizartean

39. artikulua.— Informazioari buruzko berezitasunak

Lege honetan ezartzen diren informazio-arloko betekizunak betetzeaz gain, kontratazio elektronikoko jarduerak egiten dituen informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileak kontsumitzaileari informazioa eman beharko dio, modu argian, ulergarrian eta zalantzagabean, kontratazio-prozedura hasi aurretik, informazioaren gizartea arautzen duen legeriak eskatzen dituen alderdiei buruz eta, betiere, honako hauei buruz:

d) Kontratua zein hizkuntzatan formalizatu ahal izango den.


6.4.2.22. 5/2007 Lege Organikoa, apirilaren 20koa, Aragoiko Autonomia Estatutua erreformatzekoa[339]

ATARIKO TITULUA

7. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak

1. Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko ondare historiko eta kulturalaren adierazpen nabarmenetakoak dira, eta errespetu, elkarbizitza eta ulertzearen balio soziala ere bai.

2. Aragoiko Gorteen lege batek ezarriko du zein zonatan erabiltzen diren nagusiki Aragoiko berezko hizkuntzak eta modalitateak; araubide juridikoa eta lurralde horietako hiztunek erabiltzeko dituzten eskubideak arautuko ditu; Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa, berreskuratzea, irakaskuntza, sustapena eta zabalkundea sustatuko ditu, eta erraztasunak emango ditu berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusiki erabiltzen diren zonetan herritarrek Aragoiko administrazio publikoekin dituzten harremanetan berezko hizkuntzak erabiltzeko.

3. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

I. TITULUA
Eskubideak eta printzipio artezkariak

II. KAPITULUA
Politika publikoen printzipio artezkariak

25. artikulua.— Autonomia pertsonalaren sustapena

2. Aragoiko botere publikoek espainiar zeinu-hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera sustatuko dituzte, gorrek eskubide eta eginbeharren berdintasun osoa lortu ahal izan dezaten.

71. artikulua.— Eskumen esklusiboak

Eskumen esklusiboen eremuan, Aragoiko Autonomia Erkidegoak egikarituko ditu legegintza-ahala, erregelamenduak egiteko ahala, betearazkizuna eta berezko politiken ezarpena, betiere Konstituzioaren 140. eta 149.1 artikuluetan xedatutakoa errespetatuz. Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du ondoko gai hauetan:

4) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak.


6.4.2.23. 6/2009 Legea, uztailaren 6koa, Aragoiko Edukiera Handiko Aisialdi Zentroei buruzkoa[340]

IV. KAPITULUA
Edukiera handiko aisialdi zentroetako jokoaren araubide juridikoa

27. artikulua.— Edukiera handiko aisialdi-zentroetako joko-kasinoak

6. Joko-mahaietan, ausazko makinetan eta gainerako joko-elementuetan agertzen den hizkuntza espainieraz bestelakoa izan daiteke, jokalarien jatorriaren arabera.


6.4.2.24. 9/2011 Legea, martxoaren 24koa, Aragoiko Familia-bitartekaritzari buruzkoa[341]

V. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

28. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

b) Diskriminazioa dakarten egintzak egitea, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sorlekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


6.4.2.25. 3/2013 Legea, maiatzaren 9koa, Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilerari, babesari eta sustapenari buruzkoa[342]

HITZAURREA

Aragoi autonomia-erkidego bat da, zeinaren lurralde osoan hizkuntza nagusi eta ofiziala den gaztelaniarekin batera, eremu jakin batzuetan hitz egiten diren hizkuntza eta hizkuntza-modalitate propioak dauden, eta gure autonomia-erkidegoaren ondare aberatsa eta egitate berezia dira Europako hizkuntza historikoen panoramaren barruan. Hizkuntza horiek, berezko historia eta kultura eratzen dituzten hizkuntza-modalitateekin, Aragoiko Administrazioak bereziki babestu eta sustatu behar ditu.

Espainiako eta Aragoiko legeriak, erregimen demokratikoa ezarri ondoren, ez dira Espainiako eta Aragoiko errealitate eleaniztunetik kanpo geratu.

1978ko Konstituzioaren atariko tituluak honako hau xedatzen du 3. artikuluaren lehenengo apartatuan: «Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea». Artikulu bereko bigarren apartatuak ezartzen du Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango direla haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz. Manu bereko hirugarren apartatuak honako hau ezartzen du: «Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du».

Azkenik, Espainiako Konstituzioaren 148.1.17. artikuluak autonomia-erkidegoei esleitzen die Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza sustatzeko eskumena.

Aragoiko Autonomia Estatutuaren azken erreformak, apirilaren 20ko 5/2007 Lege Organikoaren bidez egindakoak, honako hau ezarri du 7. artikuluan, berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen izenburupean:

«1. Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko ondare historiko eta kulturalaren adierazpen nabarmenetakoak dira, eta errespetu, elkarbizitza eta ulertzearen gizarte-balioa ere bai.

2. Aragoiko Gorteen lege batek ezarriko du zein eremutan erabiltzen diren nagusiki Aragoiko berezko hizkuntzak eta modalitateak; araubide juridikoa eta lurralde horietako hiztunek erabiltzeko dituzten eskubideak arautuko ditu; Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa, berreskuratzea, irakaskuntza, sustapena eta zabalkundea sustatuko ditu, eta erraztasunak emango ditu berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusiki erabiltzen diren eremuetan herritarrek Aragoiko administrazio publikoekin dituzten harremanetan berezko hizkuntzak erabiltzeko.

3. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta».

Bestalde, Aragoiko Autonomia Estatutuaren 71.4 artikuluak Autonomia Erkidegoari esleitzen dio berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen gaineko eskumen esklusiboa.

Lege honen bidez, Autonomia Estatututik datorren betebeharra bete nahi da; betebehar horrek aitortzen du hiztun guztiek badutela beren hizkuntza eta hizkuntza-modalitate propioa erabiltzeko eskubidea; izan ere, ondare erkide horrek demokraziaren eta kultura-aniztasunaren printzipioetan oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzen du.

Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat bizitza pribatuan zein publikoan erabiltzeko askatasuna eskubide preskribaezina da, ondokoetan jasotako printzipioekin bat etorriz: Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunean; Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Kontseiluaren Konbentzioan, eta Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean (1992koa), zeina Espainiak 2001ean berronetsi zuen.

Hala, lege honen I. kapituluak Aragoiko hizkuntza-aniztasuna aitortzen du, eta aragoiarrek berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzea bermatzen du, zeina kontserbatu beharreko kultura-ondare historikoa den.

II. kapituluak berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak ezartzen ditu, bai eta horien adierazpena Aragoiko Gobernuari dagokiola ezarri ere.

III. kapitulua Aragoiko Hizkuntzaren Akademiari buruzkoa da, bera baita instituzio eskuduna berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzeko arau egokiak lantzeko eta zehazteko.

IV. kapituluak beren-beregi nabarmentzen du berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko kultura-ondarearen osagai direla, eta horiek kontserbatzeko, babesteko eta sustatzeko zenbait neurri ezartzen ditu.

Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen irakaskuntza legearen V. kapituluan araututa dago, bai eta hizkuntza-arloko hezkuntza-politikari dagozkion beste aspektu batzuk ere.

VI. kapituluak Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilerari buruzko zenbait arau jasotzen ditu Administrazioaren eta herritarren arteko harremanean, eta bereziki aipatzen ditu argitalpen ofizialak, toponimia eta antroponimia.

Legeak lau xedapen gehigarri ditu: toki-eremuko hizkuntza-aldaerei buruzkoa, Aragoiko Hizkuntzaren Akademia eratzeko epeari buruzkoa, arlo horretan instituzio akademikoekin lankidetzan aritzeari buruzkoa, legearen edukia benetan aplikatzeko epeei buruzkoa, eta hura abian jartzeko eta aplikatzeko behar diren baliabideei buruzkoa; xedapen iragankor bat, Aragoiko Hizkuntzaren Akademiako lehenengo kideak izendatzeari buruzkoa; xedapen indargabetzaile bat, eta azken xedapen bi.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

1. Lege honen xedea Aragoiko hizkuntza-aniztasuna aitortzea da, eta aragoiarrei beren hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera bermatzea, zeina kontserbatu beharreko kultura-ondare historikoa den.

2. Era berean, lege honen xedea da Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen kontserbazioa, berreskurapena, sustapena, irakaskuntza eta zabalkundea erraztea, erabilera historikoko eremu nagusietan.

2. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak

1. Gaztelania Aragoiko hizkuntza ofiziala da, eta bertan erabilia. Aragoiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.

2. Gaztelaniaz gain, Aragoik berezko, jatorrizko eta historikotzat ditu Aragoiko hizkuntzak, Autonomia Erkidegoko iparraldeko eta ekialdeko eremuetan nagusiki erabiltzen diren hizkuntza-modalitateekin.

3. Halakoak direlako, babesa izango dute; haien irakaskuntza eta berreskurapena sustatuko da, eta hiztunek erabilera historikoko eremuetan erabiltzeko duten eskubidea aitortzen da; eremu horietan erraztu egingo da administrazio publikoekiko harremanetan horiek erabiltzea.

3. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Lege honetan ezarritako kasuetan, honako hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie Aragoiko herritarrei:

a) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak jakitea.

b) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ahoz eta idatziz erabiltzea, nagusiki historikoki erabiltzen diren eremuetan.

c) Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen irakaskuntza jasotzea.

d) Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan irrati, telebista eta bestelako komunikabide sozialetako argitalpen eta programazioetarako irispidea izatea.

e) Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzea bizitza ekonomiko eta sozialean.

2. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

3. Aragoiko botere publikoek eskubide horien egikaritza aitortuko dute, eraginkorrak eta benetakoak izan daitezen.

4. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak duintzea

Botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte Aragoiko berezko hizkuntzei eta hizkuntza-modalitateei buruzko informazioa, duintasuna eta zabalkundea emateko, betiere Aragoiko hizkuntza-errealitatea behar bezala ezagutzea sustatze aldera.

II. KAPITULUA
Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak

5. artikulua.— Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak

Lege honen ondorioetarako, gaztelaniaz gain, honako hizkuntza hauek ere erabiltzen dira Autonomia Erkidego osoan Aragoin:

a) Autonomia Erkidegoko Pirinio aldeko eta Pirinio aurreko guneetako Aragoiko hizkuntzaren erabilera historikoko eremu bat, haren hizkuntza-modalitateekin.

b) Autonomia Erkidegoko ekialdeko Aragoiko berezko hizkuntzaren erabilera historikoko eremu bat, haren hizkuntza-modalitateekin.

6. artikulua.— Adieraztea zein diren berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak

Aragoiko Gobernuak, ukitutako udalak entzun ondoren, 5. artikuluan aipatzen diren eremu eta udalerriak izendatuko ditu.

III. KAPITULUA
Aragoiko Hizkuntzaren Akademia

7. artikulua.— Aragoiko Hizkuntzaren Akademia

1. Aragoiko Hizkuntzaren Akademia sortuko da berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen eremuko instituzio zientifiko ofizial gisa.

2. Aragoiko Hizkuntzaren Akademiari dagokio:

a) Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera zuzenari buruzko arauak ezartzea.

b) Botere publikoei eta instituzioei aholkuak ematea, berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera zuzenarekin eta gizarte-sustapenarekin zerikusia duten gaiei buruz.

3. Aragoiko Hizkuntzaren Akademia filologian, literaturan eta hizkuntzalaritzan ospe handia duten pertsonek osatuko dute, batez ere doktoreek, eta lehentasuna izango dute bertako hiztunek, zeinek aragoiar erkidegoaren berezko hizkuntza- eta literatura-balioen praktikan eta sustapenean ibilbide luzea egin baitute; akademia horretan Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ordezkatuta egongo dira.

4. Aragoiko Gobernuak Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren estatutuak onetsiko ditu, zeinetan finkatuko baitira akademiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

8. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen hizkuntza-araua

Lege honetan ezarritakoaren arabera, instituzio publikoek Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzen badituzte, Aragoiko Hizkuntzaren Akademiak ezarritako hizkuntza-arauari jarraitu beharko diote.

IV. KAPITULUA
Aragoiko hizkuntza-ondarea

9. artikulua.— Aragoiko hizkuntza-ondarearen kontserbazioa

1. Aragoiko instituzio publikoek neurriak hartuko dituzte Aragoiko hizkuntza-ondareko ondasunak ondare hori osatzen duten hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan gordeko direla bermatzeko.

2. Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten hizkuntza-garrantzi handiko ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute Aragoiko hizkuntza-ondarea.

3. Aragoiko hizkuntza-ondarea osatzen duten elementuak berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera historikoko eremuetan egon daitezke, edo Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetan egon daitezke edo lurralde horretatik kanpo egon daitezke.

4. Aragoiko Gobernuko hizkuntza-politikan eskumena duen sailari dagokio Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa bermatzea eta toki-korporazioen ekintzak koordinatzea arlo horretan, hargatik eragotzi gabe Aragoiko kultura-ondarea arautzen duen legerian aitortutako eskumenak.

10. artikulua.— Aragoiko hizkuntza-ondarearen zabalkundea

1. Aragoiko ondare bibliografiko eta dokumentala osatzen duten dokumentuak, inprimakiak, argitalpenak, euskarri digitalak eta gainerako ondasun materialak, aldi berean Aragoiko hizkuntza-ondaretzat hartzen direnak, lege honetan eta Aragoiko kultura-ondarea arautzen duen legerian berariaz xedatutakoaren arabera arautuko dira.

2. Aragoiko hizkuntza-ondarea osatzen duten erabilerak, ohiturak, sorkuntzak, portaerak eta gainerako ondasun immaterialak ikerketaz, dokumentazio zientifikoaz eta horien bilketa orohartzaileaz babestuko dira; izan ere, haiek euskarri materialetan bilduko dira etorkizuneko belaunaldiei transmitituko zaiela eta haien kultura-zabalkundea egingo dela bermatzeko.

3. Hizkuntza-ondare hori babesteko, Autonomia Erkidegoko Administrazioak ondare hori berreskuratzea, ikertzea, euskarri iraunkorretan erregistratzea, deskribatzea eta zabaltzea sustatuko du.

11. artikulua.— Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen kultura-sustapena

Hizkuntza kultura-tresna gisa sustatzeko, eta, bereziki, liburutegiei, bideotekei, kultura-zentroei, museoei, artxiboei, akademiei, antzokiei eta zinemei dagokienez, bai eta literatura-lanei eta ekoizpen zinematografikoari, herri-adierazpen kulturalari, jaialdiei, kultura-industriei eta teknologia berriei dagokienez ere, Aragoiko administrazio publikoei honako hauek dagozkie, bereziki hizkuntza eta hizkuntza-modalitate propioak nagusiki historikoki erabiltzen diren eremuetan:

a) Sustatzea berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako adierazpena eta ekimenak, eta irispidea erraztea haietan ekoitzitako obretarako.

b) Erraztea Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak sustatzearekin lotutako kultura-jarduerak egiten.

c) Zaintzea organismoek egoki integra ditzaten Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen ezagutza eta praktika haien ekimeneko kultura-jardueretan edo haiek laguntzen dituzten kultura-jardueretan, betiere haien ardura bada jarduerok antolatzea edo laguntzea.

d) Erraztea ekipamenduak hornitzerakoan eta kultura-jarduerak programatzerakoan, berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako hiztunen ordezkariek zuzenean parte hartzea.

e) Laguntzea berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ekoitzitako lanak jaso, ikertu, artxibatu, katalogatu, gordailuan hartu, erakutsi edo argitaratzeaz arduratzen diren erakundeei, bai eta horien sorrera sustatzea ere, halako erakunderik ez dagoenean edo zerbitzu horiek ematerik ez dagoenean.

f) Elkarteekin eta instituzioekin elkarlanean aritzea, hitzarmenak sinatuz edo dirulaguntzetarako lerroak ezarriz.

V. KAPITULUA
Berezko hizkuntzen irakaskuntza

12. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak irakastea

1. Aragoiko hizkuntzen eta haien hizkuntza-modalitateen irakaskuntza jasotzeko eskubidea aitortzen da erabilera historiko nagusia duten eremuetan, eta horiek ikastea borondatezkoa izango da. Aragoiko Gobernuak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bitartez, irakaskuntzako zentroetan eskaintza egoki bat eginez bermatuko du eskubide hori.

2. Eskubide hori aitortuko da, halaber, udalerri jakin batzuetan, zeinetan erreferentziako irakaskuntza-zentroak baitaude berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusi diren eremu historikoetako udalerrietatik datozen ikasleentzat.

13. artikulua.— Curriculuma

1. Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera historikoko eremuetan, haien irakaskuntza, gaztelaniarekin batera, maila eta etapa guztietan ezar dadin sustatuko da.

2. Aragoiko Gobernuak berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen irakasgaietan erabiltzeko material didaktikoen edizioa bultzatuko du Aragoiko irakaskuntzako zentroetan.

14. artikulua.— Etengabeko hezkuntza

Aragoiko Gobernuak helduentzako edo etengabeko hezkuntzako irakaskuntza-ikastaroak sustatuko ditu Aragoiko berezko hizkuntzei eta hizkuntza-modalitateei buruz, batez ere erabilera historiko nagusia duten eremuetan.

15. artikulua.— Irakasleak

Hasierako eta etengabeko prestakuntza egokia bermatuko da, bai eta berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak irakasteko behar diren irakasleen gaikuntza ere. Haien irakaskuntzara bideratutako plazak eskuratzeko, erregelamenduz ezartzen den moduan egiaztatuko da hizkuntza eta hizkuntza-modalitate horiek ezagutzen direla, tokiko aldaerak kontuan hartuta.

VI. KAPITULUA
Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera Aragoiko instituzio eta administrazioetan

16. artikulua.— Herritarrek administrazio publikoekin dituzten harremanak

Herritar guztiei aitortzen zaie Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ahoz eta idatziz egiteko eskubidea, gaztelaniaz ez ezik, beren erabilera nagusiko eremuetan, lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

17. artikulua.— Argitalpen ofizialak

Autonomia Erkidegoko organo instituzionalen xedapenak, ebazpenak eta erabakiak, gaztelaniaz ez ezik, berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ere argitaratu ahal izango dira, Aragoiko Aldizkari Ofizialaren edizio bananduaren bidez, xedapen edo erabaki horiek hartu dituen organoak hala erabakitzen badu.

18. artikulua.— Aragoiko Gorteak

1. Aragoiko Gorteen Erregelamenduan ezarriko da zelan erabiliko diren Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak haien barne- eta kanpo-jarduketetan.

2. Edonork jo dezake idatziz Aragoiko Gorteetara Aragoiko berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako edozeinetan, eta, gaztelaniaz ez ezik, hizkuntza horretan ere erantzun dakioke.

19. artikulua.— Aragoiko Justizia

1. Aragoiko Justizia, bere eskumenak egikaritzean, arduratuko da lege honetan aitortutako hizkuntza-eskubideak babesteaz eta botere publikoek haren xedapenak betetzeaz.

2. Edonork jo dezake idatziz Aragoiko Justiziarengana, Aragoiko berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako edozeinetan, eta gaztelaniaz ez ezik, hizkuntza horretan ere erantzun dakioke.

3. Aragoiko Justiziak idazkiak, txostenak eta beste edozein dokumentu eman ahal izango ditu, gaztelaniaz ez ezik, Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ere.

20. artikulua.— Toki-erakundeak

1. Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera historikoko eremuetan, toki-erakundeetako organoen eztabaidak tokian tokiko berezko hizkuntzan edo hizkuntza-modalitatean egin ahal izango dira, gaztelaniaren erabilerari kalterik egin gabe.

2. Aurreko apartatuan aipatutako eremuetan dauden toki-korporazioen aktak, erabakiak eta beste dokumentu ofizial batzuk, gaztelaniaz ez ezik, tokian tokiko berezko hizkuntzan edo hizkuntza-modalitatean ere idatzi ahal izango dira.

21. artikulua.— Notario-tresnak

Notario-tresnak Aragoiko berezko hizkuntzetako edo hizkuntza-modalitateetako edozeinetan idatzi ahal izango dira, aplikatzekoa den legeria zibilean aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan.

22. artikulua.— Toponimia

1. Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera nagusi historikoko eremuetan, toponimoen izen ofiziala, gaztelaniazkoaz gain, lurraldean erabili ohi dena ere izan daiteke, Aragoiko Toki Administrazioaren legeriak udalerriei zein eskualdeei dagokienez ezartzen duenari kalterik egin gabe.

2. Aragoiko Gobernuko hizkuntza-politikan eskumena duen sailari dagokio, Aragoiko Hizkuntzaren Akademiari entzun ondoren, Autonomia Erkidegoko toponimoak zehaztea, bai eta lurraldeen, biztanleguneen eta hiriarteko bideen izen ofizialak ere.

3. Hiribideek izendapen bikoitza izan dezakete: gaztelaniazkoa eta tradizionala, eta udalerriei dagokie izendapen hori zehaztea.

23. artikulua.— Antroponimia

1. Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzeko eskubidea aitortzen da izen-abizenetan, eta horiek Erregistro Zibilean inskribatu ahal izango dira.

2. Edonork, hamalau urte betetzen dituenetik, eskatu ahal izango du bere izena edo abizenak Aragoiko berezko hizkuntzetako edo hizkuntza-modalitateetako edozeinetan duen onomastika-baliokidearekin ordezteko, eta horretarako ez du inoren laguntzarik behar izango.

24. artikulua.— Komunikabideak

Komunikabideen independentzia- eta autonomia-printzipioak errespetatuz, administrazio publikoek neurri egokiak hartuko dituzte helburu hauek lortzeko:

a) Sustapena egitea Aragoiko berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako programak irrati eta telebista publikoetan aldizka emateko.

b) Sustapena egitea berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan entzunezko eta ikus-entzunezko lanak ekoizteko eta zabaltzeko.

c) Sustapena egitea prentsa-artikuluen argitalpena Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ohikotasunez egiteko.

d) Neurri gehiago hartzea berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan egiten diren ikus-entzunezko ekoizpenei laguntzeko dauden neurriez gainera.

e) Kazetarien eta beste langile batzuen prestakuntza laguntzea; izan ere, berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan lan egiten duten komunikabideentzat izango da laguntza hori.

f) Zaintzea berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako hiztunen interesak ordezkatuta egon daitezen edo aintzat hartuak izan daitezen legearekin bat sor daitezkeen egituretan, betiere egituron helburua komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna bermatzea delarik.

25. artikulua.— Gizarte-ekimena

Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ikertu, zabaldu, irakatsi eta duintzeari dagokionez, administrazio publikoek bereziki kontuan hartuko dute gizarte-ekimena, bai Autonomia Erkidegoko hizkuntza-politika diseinatzean, bai gizarte-erakundeek egindako jarduerak sustatuz eta lagunduz. Administrazio publikoek erakunde horiekin lankidetza-hitzarmen egonkorrak sinatzea sustatuko dute.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Hizkuntza-aldaerak toki-eremuan

1. Aragoiko Gobernuak erregelamendu bidez zehaztu ahal izango du erabilera historiko nagusia duten udalerrietan Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak izendatzeko prozedura, tokiko jentilizioarekin edo izen historiko edo tradizionalarekin koherentziaz.

2. Prozedurak objektiboki eta behar beste ezarri beharko du zelan egiaztatuko diren ukitutako herritarren eta toki-erakundeen parte-hartzea eta proposatzen diren izendapenak.

Bigarren xedapen gehigarria.— Lankidetza-politika

Aragoiko Gobernuak lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu ahal izango ditu lege honetan aurreikusitako xedeak betetzen lagundu dezaketen instituzio, administrazio edo erakundeekin.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Akademia

Aragoiko Gobernuak Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren estatutuak onetsiko ditu zortzi hilabeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, eta Akademia hurrengo hiru hilabeteetan eratuko da.

Laugarren xedapen gehigarria.— Kontsignazio ekonomikoak

Aragoiko Gobernuak lege hau abian jartzeko beharrezkoak diren aurrekontu-partidak izendatuko ditu.

Xedapen iragankor bakarra.— Akademiako lehenengo kideak izendatzea

Aragoiko Akademiako lehenengo hamar kideak honelaxe izendatuko dira: bost Aragoiko Gorteek, eta bost Aragoiko Gobernuak.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetuta geratzen da Aragoiko berezko hizkuntzak erabili, babestu eta sustatzeari buruzko abenduaren 22ko 10/2009 Legea, bai eta lege honetan aurreikusitakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Aragoiko Gobernua gaitzea

Aragoiko Gobernuari ahalmena ematen zaio lege hau garatu eta exekutatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau hilabeteko epean jarriko da indarrean, Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.


6.4.2.26. 5/2013 Legea, ekainaren 20koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzu publikoen kalitateari buruzkoa[343]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Kalitatearen arloan jarduteko irizpideak

Politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioa Administrazio Publikoaren printzipio orokorrak eta kalitate-arloan jarduteko dauden irizpide hauek errespetatuz egingo da:

1) Administrazio-jardunaren erdigunea herritarra da, eta Administrazio Publikoak honako betebehar hauek ditu:

f) Izapideak pixkanaka gutxitzea, betiere hizkera irisgarria erabiltzea eta administrazio-zamak ezabatzea sustatzen duten prozesuak eta teknikak ezarriz.


6.4.2.27. 8/2013 Legea, irailaren 12koa, Aragoiko Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[344]

HITZAURREA

III

[…]

Azkenik, lege hau hiru xedapen gehigarrirekin osatu da. Haietako lehenengoak genero-hizkuntzaren erabilera egokia aipatzen du. […]

[…]

III. TITULUA
Udaltzaingoen kidegoetako funtzionarioak

III. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

30. artikulua.— Eginbeharrak

Udaltzaingoko funtzionarioek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan oro har ezarritako eginbeharrak dituzte, bai eta beren eginkizunak egikaritzean jarduteko oinarrizko printzipioetatik eratorritakoak ere, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko Lege Organikoaren 5. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

g) Herritarrak ahalik eta zuzentasun handienaz tratatzea, betiere hizkera- eta jokabide-indarkeria oro saihestuz, eta beharrezko gogoeta, arreta eta zuhurtziaz jokatuz.


6.4.2.28. 9/2014 Legea, urriaren 23koa, Aragoiko Familiei laguntzeari buruzkoa[345]

I. TITULUA
Familiei babesa, arreta eta laguntza emateko neurriak

II. KAPITULUA
Familiari laguntzeko neurriak

1. atala
Neurri materialak

16. artikulua.— Hezkuntza-arloko neurriak

3. Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak gaikuntza eta etengabeko prestakuntzako ikasketak egitea sustatuko du, bai eta hizkuntzak ikastea ere, eta arreta berezia behar duten familietako kideei irispidea erraztuko die.


6.4.2.29. 8/2015 Legea, martxoaren 25ekoa, Aragoiko jarduera publikoaren gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzkoa[346]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio orokorrak

Gobernu irekia benetan ezartzeko, lege hau aplikatzean nahitaez kontuan hartuko diren funtsezko printzipioak dira:

h) Sinpletasun- eta ulergarritasun-printzipioa, prozedurak birdiseinatuz eta baliabideak optimizatuz izapideak pixkanaka gutxituz, eta herritarrentzat irisgarria eta ulergarria den hizkeraren erabilera sustatuz, bai eta administrazio-zamak ezabatuz ere.

Seigarren xedapen gehigarria.— Izapideak sinplifikatzea eta irisgarritasuna

Aragoiko Gobernuak eta gainerako administrazio publikoek bermatuko dute izapideak sinplifikatuko direla eta ahozko eta idatzizko komunikazio-bide ulergarriak erabiliko direla, herritarrei laguntza eta urgazpen egokia emanez, eta neurri eraginkorrak sustatuko dituzte ikusmen-, mugimendu-, entzumen- edo kognizio-mugak dituzten pertsonen irisgarritasun osorako, lege honek babesten dituen eskubideak egikaritzeko.


6.4.2.30. 2/2016 Legea, urtarrilaren 28koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa[347]

HITZAURREA

II. Administrazio-neurriak

[…]

Era berean, Aragoiko Kultura-ondareari buruzko martxoaren 10eko 3/1999 Legea aldatzen da, Aragoiko aragoiera eta katalana berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak direla aitortzeko.

[…]


6.4.2.31. 4/2016 Legea, maiatzaren 19koa, honako hau aldatzen duena: 8/1987 Legea, apirilaren 15ekoa, Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzkoa[348]

Artikulu bakarra.— Apirilaren 15eko 8/1987 Legea, Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzkoa, aldatzea

Hamazazpi. Beste xedapen gehigarri bat erantsiko zaio, eta honela idatzita geratuko da:

«Seigarren xedapen gehigarria.— Aragoiko ekoizpen independentea sustatzeko eta laguntzeko plana

Aragoiko Gobernuaren eta Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren eta haren sozietateen artean sinatzen den programa-kontratuak plan bat jasoko du Aragoiko ekoizpen independentea sustatzeko eta laguntzeko; plan horretan parte hartuko dute Aragoiko Sustapen Institutuak, eta kultura eta industria arloan eskumena duten sailek; plan hori, gutxienez, CARTVren aurrekontuaren % 1 eta % 3 artekoa izango da, eta haren helburuen artean kultura, lurraldea, berezko hizkuntzak eta tradizioak sustatzea izango da».


6.4.2.32. 4/2018 Legea, apirilaren 19koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko genero-identitate eta -adierazpenari eta gizarte-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoa[349]

HITZAURREA

II

Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauek berdintasuna eta diskriminaziorik eza ezartzen dituzte oinarrizko printzipio gisa. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1. artikuluak baieztapen zalantzaezin hau ezartzen du: “«Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela». Adierazpen beraren 2. artikuluak ondoren hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik». NBEk adierazi duen bezala, agindu horrek berak legearen aurrean tratu-berdintasunerako eskubidea eta diskriminazioaren aurka babestua izateko eskubidea dakartza zenbait arrazoirengatik, besteak beste, sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik.

IV

[…]

Legeak, genero-identitatearen eta genero-adierazpenaren definizioari dagokionez, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren irizpideari jarraitzen dio, eta agentzia horrek, aldi berean, definizioa lortu zuen Europako eta nazioarteko antolakunde nagusiekin egindako kontsulta-lan zabal bat egin ondoren. Genero-identitatearen kontzeptua generoaren barne-bizipenari eta bizipen indibidualari dagokie, pertsona bakoitzak bizipen horiek sakonean sentitzen dituen bezala, gorputzaren bizipen pertsonala eta beste batzuk sartuz, hala nola janzkera, hitz egiteko modua eta moldeak. […]

[…]

X. TITULUA
Komunikazioa

40. artikulua.— Kode deontologikoak

Zainduko da komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazio- eta publizitate-edukietan, bai erabilitako hizkeran, edozein delarik erabilitako euskarria edo hedabidea.


6.4.2.33. 7/2018 Legea, ekainaren 28koa, Aragoiko Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunari buruzkoa[350]

HITZAURREA

VI

[…]

II. tituluak genero-berdintasunerako politika publikoak arautzen ditu, eta bi kapitulu ditu. I. kapituluak neurriak jasotzen ditu genero-ikuspegia politika publikoetan txertatzeko, zeharkakotasuna aplikatuz, intersekzionalitate-printzipioa garatuz eta ekintza zehatzak eginez, hala nola genero-eraginaren ebaluazioa, genero-ikuspegia aurrekontuetan txertatzea, berdintasunaren azalpen-memoria, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plan Estrategikoa, hizkuntzaren eta irudiaren erabilera integratzaile eta ez-sexista Administrazio Publikoan erabiltzea, bai eta genero-ikuspegia txertatzen duten estatistikak, azterlanak eta ikerketak egitea ere. […]

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Aragoiko botere publikoen jardun-printzipio orokorrak

Lege honen xedea lortzeko, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aragoiko botere publikoek beren eskumenen esparruan jarduteko dituzten printzipio orokorrak honako hauek izango dira:

11. Administrazio-eremuan hizkuntzen eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezartzea, eta horiek suspertzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.

4. artikulua.— Kontzeptua

Lege honen ondoreetarako:

3. Hizkuntzen eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista:

a) Hizkuntzen erabilera integratzaile eta ez-sexista hizkuntza aldetik zuzenak diren terminoak, esamoldeak eta baliabideak erabiltzea da, bai eta keinuak, tonua edo ikonoak eta ikurrak ere erabiltzea, hitzezkoa ez den hizkuntzako beste elementu batzuen artean; elementu horiek, zuzen edo ez, femeninotasuna ikusezin bihurtzen duten elementuen edo maskulinotasunarekiko bigarren mailan jartzen dutenen ordezkoak dira, eta hori guztia hizkera diskriminatzailea gainditzeko egiten da, emakumeak eta gizonak berdintasunean jartzen dituen hizkera inklusiboa ezarriz.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa instituzionala eta koordinazioa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

6. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

2. Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek, beren kudeaketa-eremuan zaindu behar dutenez gero lege honetan, genero-berdintasunaren arloan, ezarritako objektua eta xedeak errespetatzen eta betetzen direla, beren eskumenak garatzean, eginkizun hauek izango dituzte, batez ere:

c) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatzea.

7. artikulua.— Aragoiko toki-enteen eginkizunak

3. Toki-erakundeek genero-ikuspegia txertatuko dute beren politika, programa eta ekintza administratibo guztietan, ikuspegi hori garatzeko behar den administrazio-egitura sortuko dute, eta hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista sustatuko dute.

II. KAPITULUA
Antolaketa instituzionala, elkarlana, koordinazioa eta kontsulta Aragoiko administrazio publikoen artean

1. atala
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren berdintasun-organismo eta -unitateak

13. artikulua.— Genero-berdintasuneko unitateak

2. Unitate horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioarekin lotutako eginkizunak garatuko dituzte sail eta organismo autonomo bakoitzaren eskumeneko gaien eremuan, eta, bereziki, honako hauek:

c) Hizkera inklusiboa erabiltzen dela zaintzea.

II. TITULUA
Genero-berdintasunerako politika publikoak

I. KAPITULUA
Aragoiko Autonomia Erkidegoaren politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

22. artikulua.— Hizkuntzen eta irudiaren erabilera integratzaile eta ez-sexista

1. Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin bat etorriz, eta lege honen 3.11 artikuluan jasotako printzipio orokorra aplikatuz, Aragoiko botere publikoen eta administrazio publikoen helburua da neurriak sustatzea hizkuntza eta irudi mota guztien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezartzeko Administrazioaren eremu guztietan eta zuzenean edo hirugarrenen bidez sortzen dituzten dokumentu, formulario, inprimaki eta euskarrietan. Era berean, hizkera integratzaile eta ez-sexista erabiltzeko neurriak garatuko dira harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan, bai eta partikularren artean ere.

2. Zehazki, Aragoiko komunikabide publikoak edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenak behartuta daude hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista egitera.

3. Aragoiko botere publikoek erabilera integratzaile eta ez-sexista bermatuko dute komunikazio, irudi eta publizitate instituzionaletan, bai eta beren politikak garatzeko erabiltzen dituzten eduki eta irudietan ere, eta aktiboki sustatu beharko dute emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa.

4. Aragoiko botere publikoek bermatuko dute ez dela emititzen edo argitaratzen testu edo irudi diskriminatzailerik, sexistarik, iraingarririk edo genero-berdintasunaren printzipioaren aurkakorik.

5. Genero-berdintasunaren arloan eskumena duen saila arduratuko da artikulu honetan aurreikusitako hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista betetzen dela kontrolatzeaz.

II. KAPITULUA
Aragoiko Autonomia Erkidegoaren politika publikoetan genero-berdintasuna sustatzea

25. artikulua.— Kontratazio publikoa

5. […]
Edozelan ere, hizkuntzaren edo irudiaren erabilera sexista saihestuko da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko da tratuan, enplegurako irispidean, lanbide-sailkapenean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, iraungipenean, ordainsarietan, laneko kalitatean eta egonkortasunean, lanaldiaren iraupenean eta antolamenduan, eta laneko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak hartuko direla bermatuko da, prebentziorako prozedura espezifikoak ezartzearekin batera.

III. TITULUA
Genero-berdintasuna esku-hartze publikoaren zenbait arlotan sustatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

29. artikulua.— Berdintasun-printzipioak hezkuntzan

4. Aragoiko irakaskuntzako zentroek genero-ikuspegia beren jarduketa guztietan txertatzeko printzipioa beteko dute, eta hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista aplikatuko dute irakaskuntza-sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitateetarako egokitutako curriculum-materialetan eta baliabide didaktikoetan.

1. atala
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak

30. artikulua.— Genero-berdintasuna irakaskuntzako zentroetan sustatzea

Aragoiko Hezkuntza Administrazioak bermatuko du Aragoiko irakaskuntzako zentro guztietan genero-berdintasunean hezteko beharrezkoak diren ekintzak ezarriko direla. Ondorio horietarako:

8. Gaitasun sozial eta emozionaleko programak ezarriko ditu, ikasleen trebetasun metakognitiboak eta hezkuntza emozional eta afektibo-sexualeko trebetasunak garatzeko, eta hezkuntza-sistemako maila guztietan landuko ditu, besteak beste, prestakuntzako aspektu hauek:

i) Hizkuntzaren eta irudiaren erabilera integratzaile eta ez-sexista egitea publizitatean eta komunikabideetan.

34. artikulua.— Hezkuntzako ikuskatzailetza

2. Hezkuntzako ikuskatzailetzaren prozesu arruntean, genero-berdintasunarekiko errespetua bermatuko da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako hezkuntzaren aholkularitza-, gainbegiratze- eta ebaluazio-jarduketen bidez:

b) Hezkuntza Administrazioak bermatu behar du ikuskatzailetzako langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza jasoko dutela, batez ere arlo hauetan emango da hezkuntza: emakumeen eta gizonen arteko harremanean, aukera- eta tratu-berdintasunean, hizkera ez-sexistan eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

1. atala
Lan-berdintasuna Aragoiko sektore pribatuan eta funtzio publikoan
1. azpiatala
Berdintasuna sektore pribatuko lan-eremuan

40. artikulua.— Aukera-berdintasuna enplegurako irispidean

5. Enpleguaren zerbitzu publikoek, horien erakunde laguntzaileek eta irabazi-asmorik gabeko lanpostu-agentziek, lan-bitartekaritza kudeatzean, berebiziko arduraz jardun beharko dute, enplegua lortzeko unean diskriminazioa saihets dadin. Lan-bitartekaritzaren kudeatzaileek, lan-eskaintzetan diskriminazioa antzematen dutenean, ez dituzte eskaintza horiek izapidetuko, eta horren berri emango diote eskaintza egin dutenei. Era berean, eskaintzak idazterakoan, hizkera integratzaile eta ez-sexista erabiliko dute.

47. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

2. Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, besteak beste, honako jarduketa hauek egingo ditu:

c) Gizarte-eragileei eta eragile ekonomikoei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egitea, prestakuntza horrek kideak genero-berdintasunaren arloan gaitzeko, beren lan-arloetan aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa eta genero-analisia txertatzeko, bai eta hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista egiteko ere, bereziki negoziazio-mahaietan parte hartzen duten pertsonengan.

e) Hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista hitzarmenetan sartzea, bai eta negoziazio kolektiboaren esparruan sortzen diren dokumentu, formulario eta euskarrietan ere.

2. atala
Erantzukizun soziala eta bikaintasun-marka

54. artikulua.— Berdintasuneko Bikaintasun Marka

2. Hori lortzeko balioetsi behar diren berdintasun-parametroak honako hauek izango dira, besteak beste:

f) Hizkuntza integratzaile eta ez-sexista erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, eta produktuen, zerbitzuen eta marketinaren publizitatean.

VI. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

75. artikulua.— Kultura

3. Zuzenean edo zeharka, kultura-kudeaketaren sistema egituratzen duten Aragoiko administrazio publikoetako organismo, agentzia, ente eta gainerako egiturek hurrengo jarduketak garatuko dituzte besteak beste, hura sustatzeko:

e) Hizkuntza eta irudiak modu integratzailean eta ez-sexistan erabiltzea sormen eta ekoizpen artistiko, kultural eta intelektualean eta horren zabalkundean.

79. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

Aragoiko administrazio publikoek genero-berdintasunaren printzipioa txertatuko dute informazioaren eta ezagutzaren gizarteko jarduketa eta programa guztietan, haien diseinuan, exekuzioan eta ebaluazioan, eta genero-ikuspegia zeharrean txertatuko dute informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien plangintzan eta ezarpenean, betiere emakumeak eta gizonak informazioaren gizartean aukera-berdintasunean sartzen direla bermatzeko. Horretarako:

c) Hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezarriko dute beren jarduketen eremuan, eta informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren teknologiekin lotutako proiektuetan, baldin eta botere publikoek osorik edo zati batean finantzatzen badituzte, betiere edukietan eta irudietan emakumeen eta gizonen arteko tratamendu inklusiboa eta berdintasunezkoa egiten dela bermatzeko.

VIII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabide sozialak

83. artikulua.— Emakumeen eta gizonen irudia

2. Aukera-berdintasunaren printzipioaren aplikazioa sustatuko da, emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa eta ez-diskriminatzailea transmititzeko informazio- eta komunikazio-bitarteko guztietan. Ondorio horietarako:

c) Hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista aplikatuko da, haien erabilera diskriminatzailea, sexista, iraingarria edo berdintasun-printzipioaren aurkakoa izan ez dadin, eta aktiboki sustatuko da emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa.

84. artikulua.— Titulartasun publikoko komunikabide sozialak

1. Titulartasun publikoko komunikabide sozialek, Aragoiko administrazio publikoen dirulaguntzak jasotzen dituztenek zein administrazio publiko horien partaidetza dutenek, haien jarduera Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan egiten badute, emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmitituko dute, eta aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa ezagutarazi eta zabalaraziko dute, bai eta hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezarrarazi ere.

2. Aragoiko Gobernuak, diskriminazioa saihesteko eta titulartasun publikoko informazioaren eta komunikazioaren sektorean emakumeen erabateko berdintasunerantz aurrera egiteko, eta, bereziki, ikus-entzunezko erakunde autonomikoaren antolaketari eta jarduerari dagokienez, honako hauek sustatuko ditu:

b) Aldian-aldian, emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa sustatzera bideratutako informazio- eta zabalkunde-kanpaina instituzionalak garatzea helburu hauekin: emakumeen presentzia eta partaidetza sozial eta politikoa sustatzea; bi sexuen arteko desberdintasuna ezabatzea, eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren, sexu-jazarpenaren eta generoan oinarritutako jazarpenaren aurkako sentsibilizazioa sustatzea, bai eta emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren aurkako sentsibilizazioa sustatzea ere. Ondorio horietarako, mezu horiek zentzumen-desgaitasunen bat duten pertsonei ere helarazteko teknika eta metodologia egokiak erabiltzen direla zainduko du, eta, horretarako, beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

86. artikulua.— Genero-berdintasuna publizitatean

1. Aragoiko Gobernuak aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela zainduko du, publizitatean emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala, estereotiporik gabea eta diskriminaziorik gabea transmititzean, bai eta hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista transmititzean ere.

V. TITULUA
Ikuskapena eta zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

97. artikulua.— Arau-hausteak

3. Arau-hauste astunak dira:

d) Administrazio-dokumentu eta -euskarrietan hizkera sexista erabiltzea.

4. Arau-hauste oso astunak dira:

d) Hizkuntza modu sexistan erabiltzea edo emakumeen eta gizonen arteko mendekotasunari edo desberdintasunari buruzko irudi edo mezu estereotipatuak transmititzea komunikabide sozial publikoetan edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten komunikabide sozialetan, bai eta Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabide guztietan ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista

Hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista nahitaezkoa den kasu guztietan, honako erregela hauek beteko dira gutxienez:

1. Ahal den guztietan maskulino generikoa saihestea.

2. Terminoak feminizatzea.

3. Termino abstraktuak, generikoak, kolektiboak, perifrasiak edo metonimiak erabiltzea.

4. Markatutako determinatzaileak alde batera uztea. Anbiguotasuna edo zehaztugabetasuna eragiten ez duenean erabiltzen da.

5. Tratamenduan simetria aukeratzea.

6. Irakurgarritasun-estrategiak txertatzea.

7. Banaketa-formulak erabiltzea, anbiguotasuna ezabatzeko edo emakumeak esplizituki ikusarazteko beharrezkoak direnean bakarrik.


6.4.2.34. 8/2018 Legea, ekainaren 28koa, Aragoiko Eskubide Historikoak eguneratzeari buruzkoa[351]

HITZAURREA

[…]

Lurralde zabal eta askotariko honen gainean, aragoiarren ondoz ondoko belaunaldiek euren askatasunen defentsan oinarritutako nazioa eraiki zuten, zeina instituzio bereziez hornitua zen (erregea, Gironako printzea, Gorteak, Justizia Nagusia, Erresumako Diputazioa, Maisu Arrazionala, udalerriak eta erkidegoak), eta ondare natural, kultural, juridiko eta linguistiko aberatsa gordetzen zuen. Herrialde hori Europako konfederazio berezi eta aitzindari baten hazia eta burua izan zen: Aragoiko Koroa.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Aragoi, nazionalitate historikoa

4. Aragoik, bere instituzio tradizionalei, bere historiari, bere zuzenbideari, bere kulturari eta Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen elkarbizitza historikoari jarraituz, berezko identitatea eta espazio juridiko, politiko eta kulturala ditu Espainiako estatuan eta Europar Batasunean, zeinak erreibindikatu eta aitortu beharko diren.

6. artikulua.— Eskubideak eta askatasunak

1. Aragoiko Erresuma zaharreko instituzioen oinordeko gisa[352], Aragoiko botere publikoek sustatu eta bermatuko dute ondokoetan aldarrikatutako eskubide eta askatasunen egikaritza osoa: Autonomia Estatutuan, Espainiako Konstituzioan, Europar Batasuneko legerian, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Konbentzioan, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean, Emakumearen aurkako diskriminazio-mota guztiak ezabatzeari buruzko konbentzioan, eta aplikagarriak diren nazioarteko gainerako tratatu eta hitzarmenetan; era berean, eskubide hauen egikaritza osoa sustatu eta bermatuko dute: maila juridiko txikiagoko arauetan aitortuak izan eta lege hau indarrean jartzean indarrean dauden eskubideak.

IV. KAPITULUA
Aragoiko ondare politiko eta historikoa

30. artikulua.— Hizkuntza-ondarea

Aragoieran aldarrikatu zen Aragoiko zuzenbidea, hizkuntza berean idatzi ziren foruak, eta Aragoiko Gorteak, Aragoiko Justizia eta gainerako instituzioak hizkuntza horretan adierazi ziren; izan ere, aragoiera zen gure lurraldean hitz egiten zen bakarra, eta gizadi osoaren ondarea da, zeinak Aragoiko instituzio guztien arreta berezia behar duen, eta Aragoiko instituzioek hura duindu, babestu, zabaldu eta erabili behar dute.

Laugarren xedapen gehigarria.— Vidal Nagusia

Aragoiko Diputazio Orokorrak beharrezkoak diren jarduketa guztiak garatuko ditu, ahalik eta lasterren, Aragoira behin betiko ekartzeko Vidal Nagusia, Aragoiko ondare juridiko, artistiko eta linguistikoaren funtsezko elementua dena.


6.4.2.35. 17/2018 Legea, abenduaren 4koa, Aragoiko Ikerketa eta Berrikuntzari buruzkoa[353]

HITZAURREA

III

[…]

Europako tradizioaren oinarrian daude, besteak beste, bioetika, komunikazio-teknologiei lotutako hizkuntza-erronkak, migrazio- eta inklusio-prozesuetarako kultura-hurbilketa eta lurralde-kohesioan eta erradikalismo berrietan eragina duten kultura- eta erlijio-motibazioak, eta tradizio horri lagundu diezaiokete hark dituen egungo zailtasunetan eta kontraesanetan, ahaztu gabe hark funtsezko eginkizuna betetzen duela gure kultura-ondare zabalaren proiekzio sozialean.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Xede eta helburuak

2. Era berean, lege honen helburuak dira:

e) Aragoiko ondare zientifikoa, teknologikoa, kulturala eta linguistikoa zaintzea, gehitzea, aberastea eta zabaltzea.

III. KAPITULUA
Aragoiko I+G+b sistemaren gobernantza

1. atala
Aragoiko I+G+b sistemako organo eskudunak

30. artikulua.— I+G+b arloan eskumena duen saila

2. Zehazki, I+G+b arloan eskumena duen sailari honako eginkizun hauek dagozkio:

p) Aragoiko ondare zientifikoa, teknologikoa, kulturala eta linguistikoa zaintzea, gehitzea eta aberastea.


6.4.2.36. 18/2018 Legea, abenduaren 20koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko berdintasunari buruzkoa, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean eta -identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako babes integralari buruzkoa[354]

HITZAURREA

II

[…]

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 2. artikuluan, hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasuna, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminaziorik eza bermatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

36. artikulua.— Kode deontologikoa

1. Aragoiko Gobernuak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, bai eta teknologia berriek bultzatutakoei ere.

2. Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioak, bere mendeko komunikabideei dagokienez, Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzko Legearen 2. artikuluan jasotako printzipioekin bat etorriz, honako hauek egin beharko ditu:

b) Gomendioak egitea homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilera, -praktika eta -moduei buruz eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

49. artikulua.— Arau-hausteak

4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

f) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Aragoiko komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.


6.4.2.37. 2/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Helduaroko Ikaskuntzari buruzkoa[355]

HITZAURREA

II

[…]

Incheongo Adierazpenaren ikuspegiak hezkuntzaren eta garapenaren ikuskera humanista du oinarri, eta honako hauetan oinarritzen da: giza eskubideetan eta duintasunean, justizia sozialean, inklusioan, babesean, dibertsitate kultural, linguistiko eta etnikoan, eta erantzukizunean eta partekatutako kontuak ematean; eta berriro baieztatzen da ezen hezkuntza ondasun publikoa dela, oinarrizko giza eskubidea eta beste eskubide batzuk gauzatzen direla bermatzeko oinarria.

[…]

Hori guztia Aragoiko lurraldearen ingurumari bereziaren barruan, zeinak biztanleria oso sakabanatua eta zahartze-joera duen; biztanleria hori kasu askotan bere hizkuntza propioan analfabetoa da, eta lurraldeak, berriz, indize demografiko oso baxuko landa-eremuko biztanleguneak ditu; bada, horiei kalitateko prestakuntza-erantzuna eman behar zaie, garapen pertsonala eta komunitarioa sustatzeko eta Incheongo Adierazpenaren 4.6 helburua bete ahal izateko.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Helburuak

Lege honetan aurreikusitako xedeak lortzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazioak betebehar hauek izango ditu:

e) Hizkuntza eta komunikazio-sistema ezberdinetan ezagutzak, lanbide-gaitasunak eta komunikazio-gaitasunak bultzatzea eta haiek eskuratzeko eta berritzeko sustapena egitea, horretarako, hezkuntzaren eta enpleguaren arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuekiko lankidetza sustatuz.

j) Aragoiko errealitatearen ezagutza sustatzea, hizkuntza-, kultura-, historia-, gizarte- eta ingurumen-eremuetan, betiere norberaren identitatea eratzen eta elkarbizitza-, tolerantzia- eta elkarlan-balioak eta -jarrerak garatzen laguntzeko.

I. TITULUA
Helduaroko ikaskuntzako sistemaren antolamendua

I. KAPITULUA
Helduaroko ikaskuntzaren sistema

6. artikulua.— Prestakuntza-jarduketak

1. Lege honetan aurreikusitako xedea eta helburuak lortzeko, honako jarduketa hauek garatuko dira:

c) Garapen pertsonalerako eta gizarte- eta kultura-bizitzan parte hartzeko prestakuntza, Aragoiko kulturan eta berezko hizkuntzetan arreta berezia jarrita.

8. artikulua.— Programak eta ibilbideak

Lehentasunezkotzat jotzen dira honako programa eta ibilbide hauek:

a) Helduen hasierako prestakuntza-programak: ama-hizkuntzan alfabetatzea, bereziki berezko hizkuntzetan; funtsezko gaitasunak eskuratzea eta eguneratzea, eta hizkuntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza funtzionalak eskuratzea, harik eta hezkuntza-sistemaren oinarrizko titulazioa lortu arte.

e) Ibilbide hauek: garapen pertsonala, gizartearen eta herritarren parte-hartzea, balio demokratikoak eta solidarioak, prestakuntza kultural, musikal, artistiko eta linguistikoa, berezko hizkuntzak eta hizkerak, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, eta osasuna eta kontsumoa, zahartze aktiboa eta ingurumena zaintzea eta errespetatzea sustatzen dituzten ibilbideak.

III. KAPITULUA
Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratua

21. artikulua.— Definizioa

Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratua hauxe da: programen, eta prestakuntza- eta ikaskuntza-ekintzen multzoa, zeinak helduei aukera ematen baitie jarrai diezaieten edukiak eta gaitasun pertsonal eta sozialak eskuratzeko prozesuei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko titulazioa lortze aldera; Espainiako hezkuntza-sistemako irakaskuntzetara iristeko; funtsezko gaitasunak, hizkuntzak (gaztelania hizkuntza berri gisa barne) eta hizkuntza propioak, gaitasun digitalak eta ikaskuntzak eskuratzeko, betiere herritarren parte-hartzea, inklusio soziala eta hezkuntza-hobekuntza errazteko, helduen interes eta beharrizanetarako malgua eta egokia den eskaintzaren bitartez.

23. artikulua.— Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratuaren eskaintza

Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratuaren eskaintza hezkuntza presentzialeko, erdipresentzialeko eta urrutiko hezkuntzarako proposamenak dira, honako hauek barne hartzen dituztenak:

e) Atzerritarrentzat, hizkuntzetan, Aragoiko berezko hizkuntzetan eta gaztelaniaz hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko programak.

26. artikulua.— Prestakuntza eta integrazio linguistikoa hizkuntzetan

1. Hizkuntza-eskola ofizialak ikaskuntza-programak garatzen dituzten zentroak dira, hizkuntza-komunikazioko eta kulturarteko gaitasunak eskuratuz eta eguneratuz.

2. Hezkuntza Administrazioak Aragoiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzak ikastea sustatuko du, betiere hizkuntza batzuk eskuratzeak eta haien erabilera hobetzeak laneratzea edo lan-hobetzea faboratu eta erraztu dezaten.

3. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-eskumenak dituen sailak gaztelania sustatuko du atzerritarren kasuan, espainiera eskuratzeak eta erabiltzeak integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea erraztu ditzan, eta Aragoiko berezko hizkuntzen irakaskuntza sustatuko du. Horretarako, eskaintza malgua ezarriko da Aragoiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialen, helduen hezkuntzako zentroen, gizarte-eragileen eta beste erakunde laguntzaile batzuen bidez, eta helduen interes eta beharrizanetara egokituko da.

4. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak lankidetzan jardungo du enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duen sailarekin, lan-merkatuan sartzeko hizkuntza-gaitasunak eskuratu eta egiaztatzeko aukera ematen duten programa espezifikoak egin daitezen sustatzeko, ahal dela hizkuntza-eskola ofizialen edo helduen hezkuntzako zentroen bidez.

V. KAPITULUA
Prestatzaileen prestakuntza eta berrikuntza helduaroko ikaskuntzan

33. artikulua.— Urrutiko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapeneko Zentroa

2. Urrutiko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapeneko Zentroak eta urrutiko hezkuntzari laguntzeko zentroek irakaskuntza hauetako batzuk garatuko dituzte:

e) Hizkuntza-ikastaroak, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak zehaztutako baldintzetan.


6.4.2.38. 5/2019 Legea, martxoaren 21ekoa, Aragoin desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta bermeei buruzkoa[356]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 2. artikuluan eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan ezarritakoaren arabera, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzako produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, audifono eta inplante osteointegratuak eta koklearrak, ukipenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

v) Komunikazioak bere baitara bilduko ditu hizkuntzak, testuak bistaratzea, braillea, ukimen-komunikazioa, makrotipoak, irispide errazeko multimedia-gailuak, bai eta idatzizko hizkuntza, entzumen-sistemak, hizkera erraza, digitalizatutako ahots-bitartekoak eta komunikazioa gehitzeko edo ordezteko bestelako modu, bitarteko eta formatuak ere, horien artean direla informazio-teknologia eta irispide errazeko komunikazioak.

II. TITULUA
Osasuna

13. artikulua.— Aragoiko osasun-sistema publikoaren neurriak

Aragoiko osasun-sistema publikoak, indarrean dauden osasun-arauetan aurreikusitako neurriez gain, honako neurri hauek bultzatuko ditu desgaitasuna duten pertsonei dagozkienez:

e) Osasun-arloko informazioa eta baimena desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak eta ulergarriak direla bermatzea, diseinu unibertsalaren printzipioaren arabera, irakurketa erraz eta ulergarrira eta espainiar zeinu-hizkuntzara egokitzea barne. Behar izanez gero, laguntza-neurri egokiak eskainiko zaizkie desgaitasuna duten pertsonei, hala eskatzen badute, eta, beharrezkoa bada, ukimenezko komunikazio-sistemak eta sistema haptikoak erabili ahal izango dira.

IV. TITULUA
Prestakuntza eta enplegua

27. artikulua.— Enplegu publikoa

6. Prozesu hori gainditutakoan, desgaitasuna duten pertsonen beharrizanetara egokitzeko lanpostuan, dela egiturakoak, instalazioei, dependentziei edo ekipamenduei eragiten dietenean, dela antolamendukoak, laneko pautei edo eginkizunen esleipenari eragiten dietenean, hala nola komunikaziokoak, erraztu egingo da espainiar zeinu-hizkuntzaren interprete bat egotea, desgaitasuna duen pertsonak hala behar badu, behar den denboran eta praktiketako funtzionario gisa izendatuta dauden aldiaren barruan, antolaketa-izaerako egokitzapenetara iristeko.

X. TITULUA
Komunikabide sozialak eta publizitatea

65. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioak (CARTV), zerbitzu publiko gisa duen eginkizuna betez, helburu hauek sustatuko ditu, besteak beste:

b) Hizkera ez-diskriminatzailea erabiltzea.

66. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikabideetarako irisgarritasuna

Desgaitasuna duten pertsonek informaziorako eta komunikaziorako dituzten eskubideak bermatze aldera, botere publikoek eskatuko dute jarduera Aragoin garatzen duten ikus-entzunezko komunikabideek betetzen dituztela araudi sektorialean ikus-entzunezko komunikaziorako aurreikusten diren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak. Zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori legeria espezifikoaren arabera arautuko da.

Laugarren xedapen gehigarria.— Espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko eta idatzizko komunikaziorako laguntza-bitartekoak

Espainiar zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori eta haren ikaskuntza legeria espezifikoaren arabera arautuko dira.


6.4.2.39. 7/2019 Legea, martxoaren 29koa, Aragoin ekintzailetza eta lan autonomoa babestu eta sustatzeari buruzkoa[357]

IV. TITULUA
Ekintzailetzari eta autonomoei laguntzeko zerbitzuak

31. artikulua.— Nazioartekotzeari laguntzeko neurriak

3. Arlo horretako prestakuntzari laguntzeko programak sustatuko dira, bai eta sare sozialen erabilera ere, kanpo-jarduerak hasteko bide gisa, beste hizkuntza batzuetako webguneen garapena sustatuz.


6.4.2.40. 1/2021 Legea, otsailaren 11koa, Administrazio-sinplifikazioari buruzkoa[358]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Prozedurak sinplifikatzeko, izapideak arintzeko eta zamak murrizteko irizpideak

1. Administrazioa sinplifikatzeko ekimenak diseinatzeko eta garatzeko, irizpide hauek betetzea eta aplikatzea sustatuko da:

o) Informazioa eta prozeduren izapideak egokitzea irakurketa errazera eta hizkuntza argira, betiere zailtasunik handienak dituzten pertsonen parte-hartzea eta gizarteratzea bermatzeko.

III. TITULUA
Administrazio-kudeaketa eta jarduera ekonomikoa sustatzea

I. KAPITULUA
Administrazioaren esku-hartzea

1. atala
Erantzukizunpeko adierazpena eta komunikazioa

15. artikulua.— Erantzukizunpeko adierazpena eta komunikazioa aplikatzea

3. Organo edo erakunde eskudunak erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak egin beharko ditu, eta eguneratuta eta argitaratuta eduki beharko ditu, interesdunek erraz eskura ditzaten batez ere modu digitalean, eta bermatuko du ereduok erraz irakurtzeko modukoak direla eta hizkera argian daudela.

6.4.3. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa


6.4.3.1. 7/1981 Legea, abenduaren 3oekoa, Asturiaserako Autonomia Estatutua[359]

ATARIKO TITULUA

4. artikulua

1. Bableak babesa izango du. Hura erabiltzea, komunikabideetan zabaltzea eta irakastea sustatuko da, betiere tokiko aldaerak eta hura ikasteko borondatea errespetatuz.

2. Printzerriko lege batek arautuko du bablearen babesa, erabilera eta sustapena.[360]

I. TITULUA
Asturiasko Printzerriaren eskumenak

10. artikulua

21. Bablea sustatzea eta babestea, Asturiasko Printzerrian hizkuntza-modalitate gisa erabiltzen diren aldaeretan.


6.4.3.2. 1/1984 Legea, apirilaren 27koa, Printzerriko ereserkia ezarri eta haren erabilera arautzen duena[361]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Herriaren sentimenduarekin bat etorriz, ereserkiaren letraren bi bertsio ezartzen dira: jatorrizkoa eta asturierazkoa.

[…]


6.4.3.3. 3/1985 Legea, abenduaren 26koa, Asturiasko Printzerriko Administrazioaren Funtzio Publikoa antolatzeari buruzkoa[362]

V. TITULUA
Funtzionario publikoen estatutu-araubidea

VII. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

91. artikulua

Arau-hauste oso astuntzat joko dira:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.


6.4.3.4. 7/1988 Legea, abenduaren 5ekoa, Asturiar Ikaskuntzen Institutua berrantolatzen duena[363]

III. KAPITULUA
Gobernu-organoak

12 artikulua

3. Kide numerario ordezkariak honela banatuko dira:

f) Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako kide bat (Academia de la Llingua Asturiana).

4. Ordezkaritzako kide numerarioak gaitasun aitortua duten pertsonen artetik aukeratuko dira, honela:

f) Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako (Academia de la Llingua Asturiana) kidea, instituzio horrek ezarritako moduan eta prozeduran.

IV. KAPITULUA
Azterlanak eta ikerketak egiteko organoak

18. artikulua

Batzorde iraunkorrak hurrengoak izango dira:

1. Hizkuntzalaritza, Literatura eta Tradizioen Batzordea.


6.4.3.5. 1/1995 Legea, urtarrilaren 27koa, Adingabea babesteari buruzkoa[364]

II. KAPITULUA
Adingabearen eskubideak

1. atala
Printzipio orokorrak

9. artikulua.— Diskriminazioa debekatzea

1. Adingabe guztiek izango dituzte beren eskubideak, inolako salbuespenik gabe, eta bereizketarik edo diskriminaziorik egin gabe ondoko arrazoiak direla eta: adingabearen beraren edo haren familiaren arraza, osasuna, kolorea, sexua, hizkuntza, kultura, erlijioa, iritzi politikoak edo jatorri nazional edo sozialeko bestelako iritziak, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein tasun.


6.4.3.6. 5/1995 Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasuna sustatzeari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa[365]

II. TITULUA
Xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Zentzumenezko komunikazioko oztopoei buruzko xedapenak

30. artikulua.— Irisgarritasuna zentzumenezko komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

2. Asturiasko Printzerriko Administrazioak zeinu-hizkuntzaren eta gor-itsuen giden interprete profesionalen prestakuntza bultzatuko du, mugatuta dauden pertsonei zuzeneko edozein komunikazio errazteko, hala behar badute, eta administrazio publikoei eskatuko die langile espezializatuek eman dezatela zerbitzu hori.

Hirugarren xedapen gehigarria

2. Gorrentzako interpreteak edo telefonoak dituzten eraikinetan, nahitaez instalatu beharko da gorreriaren nazioarteko ikurra, komunikazio-oztoporik ez dagoela adierazten duena.


6.4.3.7. 9/1996 Legea, abenduaren 27koa, Asturiasko Printzerriko Eskola Kontseilua arautzen duena[366]

9. artikulua.— Eskumenak

1. Asturiasko Printzerriko Eskola Kontseiluaren Osoko Bilkurari kontsulta egingo zaio nahitaez gai hauei buruz:

f) Asturiasko hizkuntzaren irakaskuntzari eta sustapenari buruzko xedapenak.


6.4.3.8. 1/1998 Legea, martxoaren 23koa, bablea/asturiera erabiltzeari eta sustatzeari buruzkoa[367]

HITZAURREA

Asturiaserako Autonomia Estatutuak honako hau ezartzen du 4. artikuluan: «Bableak babesa izango du. Erabilera, komunikabideetan zabaltzea eta irakastea sustatuko da, betiere tokian tokiko aldaerak eta ikasteko borondatea errespetatuz».

Era berean, 10.1.15 artikuluan, Printzerriaren eskumen gisa honako hau adierazten da: «Bablea sustatzea eta babestea, aldaera guztietan, eta horiek, hizkuntza-modalitate gisa, Asturiasko Printzerrian erabiltzen dira».

Bestalde, artikulu berak, 1.14. apartatuan, Printzerriaren eskumenetako bat dela adierazten du: «Ikerketa eta kultura sustatzea, eskualdeetako adierazpenei eta kultura autoktonoaren irakaskuntzari aipamen berezia eginez». Ikuspuntu horretatik, bablea eta haren modalitateak ondare historiko-kultural dira, eta defendatu eta kontserbatu egin behar dira.

Argi dago, gainera, erregio bateko hizkuntza-aniztasuna eta kultura indartzeak Espainiako nazioa osatzen duten herrien nortasun-ezaugarriak biziberritzen laguntzen duela.

Asturiar herriak bable/asturieraren aberastasuna berreskuratzeko, hainbat jarduketa egin behar dira, modalitate desberdinak sustatzeko, babesteko, kontserbatzeko eta ondo erabiltzeko.

Printzerriko Gobernu Kontseiluak bere gain hartu du bable/asturierarekin lotutako jardueren zuzendaritza eta koordinazioa, eta hura sustatzeko neurriak ezarri ditu, batez ere irakaskuntzan eta beste sektore instituzional batzuetan. Neurri horien helburua bablea eta haren aldaerak berreskuratzea, kontserbatzea eta sustatzea zen.

Komenigarritzat jotzen da prozesu horretan aurrera egitea eta, aldi berean, orain arte egindakoa sendotzea. Horregatik guztiagatik, egokitzat jotzen da gure estatutuaren artikuluen edukia garatzea, bable/asturierari eta haren modalitateei dagokienez.

Ildo horretan, beharrezkoa da zenbait alderditan sakontzea, hala nola erabilera, irakaskuntza eta komunikabideetako sustapena, egungo gizarte-eskaria gure estatutuaren eskakizunen arabera bete ahal izateko.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Hizkuntza tradizionala

Bable/asturierak, Asturiasko hizkuntza tradizionala den aldetik, babesa izango du. Asturiasko Printzerriak haren erabilera, hedapena eta irakaskuntza sustatuko ditu.

2. artikulua.— Galiziera/asturiera.

Lege honetan bable/asturierarentzat ezarritako babes-, errespetu-, itzalpe- eta garapen-araubidea galiziera/asturierara hedatuko da, berezko hizkuntza-modalitatea duten eremuetan.

3. artikulua.— Legearen xedea.

Lege honen xedea da:

a) Herritarrek bable/asturiera ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea, eta eskubide hori gauzatzeko bitartekoak ezartzea.

b) Haren berreskuratze eta garapena sustatzea, eta erabilera sustatzeko neurriak definitzea.

c) Bable/asturieraren irakaskuntza bermatzea, Asturiasko Printzerriak bere gain hartutako eskumenak egikaritzean, borondatezkotasun, mailakotasun eta Asturiasko errealitate soziolinguistikoarekiko errespetuaren printzipioak kontuan hartuta.

d) Herritarren erabilera askea eta diskriminaziorik eza bermatzea.

II. KAPITULUA
Bable/asturieraren erabileraz

4. artikulua.— Administrazio-erabilera.

1. Herritar guztiek dute bable/asturiera erabiltzeko eta berean ahoz eta idatziz jarduteko eskubidea.

2. Herritarrek Asturiasko Printzerriarekin ahoz edo idatziz egiten dituzten komunikazioetan bable/asturiera erabiltzea baliozkotzat joko da ondorio guztietarako.

3. Asturiasko Printzerriak bultzatuko du Asturiasen lan egiten duten enplegatu publiko guztiek bable/asturiera ezagutzea; bable/asturiera Asturiasko Printzerriak deitutako oposizio eta lehiaketetan balioetsi ahal izango da, lanpostuaren ezaugarriek eta garatuko diren eginkizunen izaerak hala eskatzen dutenean.

5. artikulua.— Argitalpenak.

1. Printzerriko organo instituzionalen xedapenak, ebazpenak eta erabakiak, bai eta Batzar Nagusiak onetsitako legeak ere, bable/asturieraz argitaratu ahal izango dira, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialaren edizio bananduaren bidez; argitaratzeko erabakia argitalpena baimentzen edo agintzen duen organo edo instituzioak hartuko du.

2. Argitalpen, inprimaki, eredu, liburuxka edo iragarki instituzionalak gaztelaniaz, bable/asturieraz edo bi hizkuntzetan argitaratu ahal izango dira; hirugarrenen aurrean ondorioak izan behar badituzte, gaztelaniaz argitaratu beharko dira nahitaez, hargatik eragotzi gabe bable/asturieraz ere argitaratu ahal izatea.

6. artikulua.— Hitzarmenak.

Asturiasko Printzerriak hitzarmenak egin ahal izango ditu Estatuko Administrazioarekin, beren eginkizunak Asturiasko lurraldean garatzen dituzten zerbitzuek bable/asturieraren erabilera sustatzeko.

7. artikulua.— Itzulpen-organoa.

Printzerriko Administrazioak bable/asturiera-gaztelaniako itzulpen-organo ofiziala izango du, eta honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Asturiasko Printzerriaren eta Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiaren Aldizkari Ofizialetan bable/asturieraz argitaratu behar diren testuak itzultzea edo haien baliozkotasuna ziurtatzea, kasuaren arabera.

b) Lege honen 16. artikuluan aipatzen diren instituzioek eta botere publikoek, beren eskumenak egikarituz, bable/asturiera eta gaztelaniaren artean eskatzen dioten edozein itzulpen egitea.

c) Lege honen erregelamendu bidezko garapenean esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

8. artikulua.— Udalak.

1. Asturiasko udalek beharrezko neurriak hartu ahal izango dituzte, lege honek Asturiasen bizi diren herritarrei ematen dizkien hizkuntza-eskubideak benetan egikaritzen direla ziurtatzeko.

2. Asturiasko Printzerriak udalekin plan espezifikoak hitzartu ahal izango ditu, bable/asturieraren kontzejuetan bera benetan erabiltzeko. Horretarako, behar diren zerbitzuak eta jarduketak diruz lagundu ahal izango ditu.

III. KAPITULUA
Irakaskuntzaz

9. artikulua.— Irakaskuntza.

Asturiasko Printzerriak, bere eskumenak egikarituz, bable/asturieraren irakaskuntza ziurtatuko du eta haren erabilera sustatuko du hezkuntza-sistemaren barruan, Asturiasko Autonomia Estatutuan aurreikusitako baldintzetan.

10. artikulua.— Curriculuma.

1. Asturiasko Printzerriak, bere eskumenak egikarituz, bable/asturieraren irakaskuntza bermatuko du maila eta gradu guztietan, nahiz eta haren ikaskuntza borondatezkoa izan. Nolanahi ere, bable/asturierako eskola-ordutegiaren barruan eman beharko da, eta curriculumeko ikasgaitzat hartuko da.

2. Aurreko printzipioak helduen hezkuntza iraunkorrera hedatuko dira.

3. Bable/asturieraren ikasketa edo erabilera curriculumeko ikasgai gisa aukeratzea ez da inola ere izango ikasleak diskriminatzeko arrazoia. Aukeratzen dutenentzat, horiek ikastea edo erabiltzea ezin izango da oztopo izan gainerako ikasleen prestakuntza eta ezagutza berberak jasotzeko.

11. artikulua.— Titulazioak.

Asturiasko Printzerriak ezarriko du:

a) Bable/asturieraren irakaskuntza emateko behar diren titulazioak.

b) Bable/asturiera ezagutzen dela egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak.

c) Titulazio eta ziurtagiri horiei buruzko prestakuntza-programak eta sarbide-prozedurak.

d) Bable/asturieraren irakaskuntzan erabili beharreko testuliburuak baimentzeko prozedura.

e) Hezkuntza-maila desberdinetako curriculum-dekretua.

IV. KAPITULUA
Komunikabideez eta argitalpen- eta ikus-entzunezko ekoizpenaz

12. artikulua.— Sustapena.

Administrazio publikoek bable/asturieraren defentsa sustatuko dute komunikabide publiko eta pribatuetan.

13. artikulua.— Zabalkundea.

1. Asturiasko Printzerriak bable/asturiera komunikabideetan zabaltzen lagunduko du, eta horretarako:

a) Laguntza ekonomiko eta materialeko planak egingo ditu eta aurrekontu-zuzkidura egingo, komunikabideek bable/asturiera erabili ohi dezaten.

b) Kultura eta arte-adierazpenak babestuko ditu, liburuak argitaratuko, eta ekoizpen fonografikoa, ikus-entzunezkoa eta zinematografikoa, eta bable/asturieraz egiten den beste edozein jarduera egingo.

2. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, gaur egun edo etorkizunean, irrati- eta telebista-emisioetan eta gainerako komunikabideetan bable/asturieraren presentzia egokia zainduko du.

14. artikulua.— Dirulaguntzak.

1. Komunikabideentzako, ikus-entzunezko ekoizpenentzako, zinematografikoentzako, fonografikoentzako edo argitalpenentzako dirulaguntzen deialdia espezifikoa izan daiteke bable/asturieraz egindako ekoizpen edo argitalpenetarako; gainerako argitalpen eta ekoizpenetan, horiek atal edo espazio jakin batzuetara mugatu gabe egotea sustatuko da.

2. Publizitatean, etiketetan, korrespondentzian edo dokumentazioan bable/asturiera erabiltzen duten enpresa eta enpresaburu pribatu edo publikoek ere jaso ahal izango dituzte horretarako berariaz deitutako dirulaguntzak eta laguntzak.

V. KAPITULUA
Toponimiaz

15. artikulua.— Toponimoak.

1. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoko toponimoek izen ofiziala izango dute beren forma tradizionalean. Toponimoak modu tradizionalean eta gaztelaniaz erabilera orokorra duenean, izendapena elebiduna izan daiteke.

2. Erregelamendu bidez zehazten diren prozeduren arabera, Gobernu Kontseiluari dagokio, Asturiasko Printzerriko Toponimia Batzordeak irizpena eman ondoren, eta udalen eta estatuaren eskumenei kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoaren toponimoak zehaztea.

VI. KAPITULUA
Organo aholku-emaileez

16. artikulua.— Kontsulta- eta aholkularitza-organoak.

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Asturiasko Printzerriko Administrazioaren kontsulta- eta aholkularitza-organotzat hartuko dira honako instituzio hauek:

a) Oviedoko Unibertsitatea.

b) Llinguaren Akademia.

c) Asturiasko Printzerriko Toponimiako Batzarra.

d) Asturiasko Ikaskuntzen Errege Institutua (RIDEA).

17. artikulua.— Oviedoko Unibertsitatea.

Oviedoko Unibertsitateak, bere eskumenak egikarituz, eta bable/asturiera irakasteko beharrezkoa den irakasleen gaikuntza egokia bermatze aldera, haren hasierako prestakuntza gauzatuko du, dagozkion sailen bidez. Halaber, Unibertsitateari dagokio bable/asturierari buruzko ikerketa linguistikoa eta filologikoa egitea.

18. artikulua.— Llinguaren Akademia.

Lege honen 16. artikuluan aipatzen diren instituzioek beren eskumenak egikaritzean dituzten berezko eskudantziei kalterik egin gabe, Asturiasko Printzerriko Llinguaren Akademiari honako eginkizun hauek dagozkio:

a) Bable/asturieraren arloko eskualdeetako programen eta planen jarraipena egitea.

b) Irizpenak ematea, norberaren ekimenez edo Printzerriko Batzar Nagusiak nahiz erregioko gobernuak eskatuta, bable/asturieraren arloko jarduera zehatzei buruz.

c) Asturiasko Printzerriko Administrazioari aholkuak ematea eta proposamenak egitea bable/asturierari buruz, kultura eta/edo hizkuntza arloko organismo eskudunek hala eskatzen diotenean.

d) Lege honen erregelamenduzko garapenean esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

Xedapen gehigarria

Galiziera/asturierak antzeko tratamendua izango du bere lurralde-eremuko babes, errespetu, irakaskuntza, erabilera eta itzalpeari dagokienez.

Xedapen iragankorra

11. artikuluko a) apartatuan aipatutako titulazioak eskuratzeko beharrezkoak diren prozedurak eta ikasketa-planak onesten ez diren bitartean, Asturiasko Printzerriak instituzio ofizialek emandako titulazioak aitortuko ditu ofizialki, erregelamenduz zehaztutako moduan.

Azken xedapena

Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak eman ditzan.


6.4.3.9. 1/2001 Legea, martxoaren 6koa, Kultura Ondareari buruzkoa[368]

HITZAURREA

[…]

[…] “Kultural” terminoa aukeratzeak, ostera, adierazten du idazketan zenbait alderdi agertzen direla, hala nola hizkuntza-adierazpenak, ohiturak, ahozko tradizioko arte-adierazpenak eta beste adierazpide komunitario batzuk, babestu beharrekoak, horiek aztertuz eta etorkizuneko belaunaldiei helarazten lagunduz, interes historikoa duten objektu edo ondasun materialetan islatzetik harago.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Kontsulta-instituzioak

1. Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, honako hauek joko dira Asturiasko Printzerriko kontsulta-instituziotzat:

e) Asturiasko Hizkuntzaren Akademia.

II. TITULUA
Babes-araubide juridikoa

IV. KAPITULUA
Ondare arkeologiko, etnografiko, historiko-industrial, dokumental eta bibliografikoei aplikatu beharreko araubideak

2. atala
Ondare etnografikoari aplikatu beharreko araubidea

71. artikulua.— Babes-printzipioak

Honako hauek izango dira ondare etnografikoa babesteko printzipio espezifikoak:

e) Lege honetan jasotako printzipioak aplikatuz, Asturiasko hizkuntzaren ikerketa eta ezagutza bultzatuko dira. Gauza bera aplikatuko zaio Eo eta Navia ibaien arroetan kokatutako eskualdeetako galegoasturierari.

72. artikulua.— Adierazpen ez-materialak

Interes etnologikoko ezagutza, jarduera, erabilera, ohitura eta adierazpen linguistiko eta artistikoak jaso, dokumentatu, behar bezala babestu eta ikertzaileen eta herritarren zerbitzura jarriko dituzte botere publikoek eta hezkuntza-instituzioek, baldin eta haiek guztiak euren adierazpenaren aspektu materialetatik harantzago badoaz. Horretarako, programa mantentzen eta biziberritzen lan egiten duten elkarte, instituzio eta pertsonen lana babestuko da.

4. atala
Ondare dokumental eta bibliografikoari aplikatu beharreko araubidea

79. artikulua.— Dokumentuaren definizioa

Lege honen ondoreetarako, dokumentutzat hartzen da ahozko edo idatzizko hizkuntzako edozein adierazpen, naturala edo kodetua, eta edozein motatako euskarri materialetan —egungoa edo etorkizunekoa— jasotako edozein adierazpen grafiko, soinudun edo irudizko, mekanismo magnetikoak eta informatikoak barne. Kanpoan geratzen dira ondasun bibliografikotzat hartzen diren ondasunak.


6.4.3.10. 11/2002 Legea, abenduaren 2koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzkoa[369]

HITZAURREA

[…]

[…] Beste alderdi aipagarri batzuk hauek dira: […] produktu eta zerbitzuen informazioan bablearen erabilera sustatzea —hargatik eragotzi gabe legez nahitaezkoa izatea informazioa gaztelaniaz agertzea— eta lege hau harmonizatu egingo da hizkuntza hori babestu eta sustatzeari buruzko xedapen autonomikoekin […].

II. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

2. atala
Interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea

9. artikulua.— Eskubideak babestea

1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan eskumena duten Asturiasko Printzerriko administrazio publikoek neurri egokiak hartuko dituzte honako hauek bermatzeko:

b) Ondasun iraunkorrei dagokienez, kontsumitzaileei idatzizko berme-ziurtagiri bat ematea, gutxienez gaztelaniaz idatzia, zeinak egiaztatzen baitu ezen laguntza teknikoko zerbitzu egokia dagoela eta ordezko piezak daudela; gainera, beharrezko jarraibideak ematea, eskuratutako ondasunarekin batera, hura behar bezala instalatu eta erabiltzeko.

4. atala
Informaziorako eskubidea

15. artikulua.— Printzipio orokorrak

3. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, gaztelaniaz agertuko da.

4. Asturiasko Printzerriak bablearen erabilera babestu eta sustatuko du, lege honek kontsumitzaile eta erabiltzaileari aitortzen dizkion informazio-eskubideei dagokienez.


6.4.3.11. 3/2005 Legea, uztailaren 8koa, Enplegu Zerbitzu Publikoari buruzkoa[370]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio gidariak

Sepepak (Asturiasko Printzerriko Enplegu Zerbitzu Publikoak) printzipio gidari hauetara egokituko da:

a) Aukera-berdintasuna, betiere sexuagatik, arrazagatik, egoera zibilagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, iritziagatik edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen ez dela bermatuz.


6.4.3.12. 4/2006 Legea, maiatzaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[371]

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetza Asturiasen

2. artikulua.— Garapenerako lankidetzari buruzko politikaren printzipio orientatzaileak

Asturiasko Printzerriko Administrazioak garapenerako lankidetzaren arloan egiten duen jardueraren oinarria da gizakia aintzat hartzea eta aitortzea, haren dimentsio indibidual eta kolektiboan, garapenerako nazioarteko lankidetza-politikaren protagonista eta hartzaile gisa, eta honako printzipio orientatzaile hauek arautzen dute jarduera hori:

f) Honako arrazoi hauengatik hartzaileak ez diskriminatzeko printzipio orokorra: sexua, arraza, kolorea, jatorri etniko edo soziala, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, iritzi politikoak, gutxiengo edo herri indigena bateko kide izatea, desgaitasuna, identitatea edo sexu-orientazioa, eta pertsona eta kolektibo ahulenak eta, zehazki, diskriminazio politiko edo ekonomikoak jasaten dituztenak defendatu eta sustatzea, printzipio hori kontuan hartuta.


6.4.3.13. 3/2007 Legea, martxoaren 23koa, Familia-bitartekaritzari buruzkoa[372]

V. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

28. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, nazionalitatea, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


6.4.3.14. 2/2009 Legea, maiatzaren 8koa, 2009-2012 Aldirako Asturiasko Estatistika Plana onesten duena[373]

V. ERANSKINA
Asturiasko Estatistika Planean jasotako estatistika-jardueren deskripzioa

10 002

Asturiasko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren estatistika

Helburua: Asturiasko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemaren egoera ezagutzea: araubide orokorreko irakaskuntzak, artistikoak, hizkuntzetakoak eta helduenak.

Organismo arduraduna: Asturiasko Estatistika Institutua.

Beste organismo batzuen parte-hartzea: Hezkuntza eta Zientzia Saila, Hezkuntza Ministerioa.

Lurralde-eremua: Kontzejua.

Denbora-eremua: Urtekoa.

Datuak biltzeko prozedura: Administrazio-jatorria.

Datuek aipatzen duten unitatea: Irakaskuntzako zentroa, ikasleak eta langileak.

Informazioa ematera behartuta dagoen subjektua: Ez da aplikatzekoa.


6.4.3.15. 2/2011 Legea, martxoaren 11koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa eta genero-indarkeria desagerraraztekoa[374]

I. TITULUA
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

5. artikulua.— Hizkera ez-sexista, eta emakumeen eta gizonen irudi publikoa

1. Asturiasko botere publikoek hizkera ez-sexista erabiliko dute, eta harreman sozial, artistiko eta kultural guztietan sustatuko dute hori.

2. Era berean, komunikazio instituzionalak hizkera ez-sexista erabiliko du, eta emakumeen eta gizonen irudi estereotipatu gabea, berdintasunezkoa eta plurala transmititzen dela zainduko du.

III. KAPITULUA
Berdintasunerako administrazio-ekintzak

3. atala
Beste politika publiko batzuk

24. artikulua.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa informazioaren gizartean

2. Asturiasko administrazio publikoen finantzaketa jasotzen duten informazio- eta komunikazio-teknologien proiektuek hizkera eta eduki ez-sexistak erabiliko dituzte.

28. artikulua.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa komunikabideetan

2. Titulartasun publikoko komunikabideek islatuko dute emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotipatu gabea, eta sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren ezagutza eta zabalkundea, hizkera ez-sexista erabili behar dutelarik.


6.4.3.16. 8/2014 Legea, uztailaren 17koa, Sektore Publiko Autonomikoa bigarren aldiz berregituratzeari buruzkoa[375]

I. TITULUA
Ikus-entzunezkoen sektore publikoa

II. KAPITULUA
Asturiasko Printzerriko irrati-telebista

2. atala
Ekoizpena eta programazioa

8. artikulua.— Ekoizpenaren eta programazioaren printzipioak

1. Asturiasko Printzerriko Irrati-telebista SAUk jardungo du, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrean oinarrizko izaeraz ezarritako printzipio eta eskubideen arabera, eta, bereziki, honako hauen arabera:

c) Hezkuntza eta kultura sustatzea, bereziki asturiarra, eta bable/asturiera eta galiziera/asturiera bereziki babestea, haien erabilera eta zabalkundea sustatuz.


6.4.3.17. 4/2015 Legea, martxoaren 6koa, drogen eta edari alkoholdunen arloko arreta integralari buruzkoa[376]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Droga-mendekoen eskubideak

Drogak edo edari alkoholdunak kontsumitzen dituzten pertsonei arreta emateko prestazioek bermatuko dute, jarduketa guztietan, ordenamendu juridikoak aitortutako eskubide indibidual eta kolektiboak dituztela, bereziki:

a) Haien giza duintasuna, borondatearen autonomia, intimitatea eta nortasuna errespetatzeko eskubidea, osasun mental edo fisikoagatik, arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik edo beste edozein motatako edo tasunetako egoera pertsonal, sozial edo ekonomikoagatik diskriminatu gabe.


6.4.3.18. 6/2017 Legea, ekainaren 30ekoa, Asturiasko Estatistika Plana onesten duena[377]

V. ERANSKINA
Asturiasko 2017-2020ko Estatistika Planean jasotako estatistika-jardueren deskripzioa

05 Hezkuntza, kultura eta kirola.

05 001 Asturiasko irakaskuntzaren estatistikak.

Helburua: Asturiasko hezkuntza-sistemari buruzko informazioa ematea, bai unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzei dagokienez (araubide orokorrekoak, artistikoak, hizkuntzetakoak eta helduenak), bai unibertsitate-hezkuntzari eta goi-mailako arte-irakaskuntzei dagokienez.

Organismo arduraduna: Ogasun eta Sektore Publikoaren Saila.

Beste organismo batzuen parte-hartzea: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Oviedoko Unibertsitatea eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Xede-populazioa: Irakaskuntzako zentroak, ikasleak eta langileak.

Lurralde-desagregazioa: Kontzejua.

Maiztasuna: Urtekoa.

Informazioa ematera behartuta dagoen subjektua: Ez da aplikatzekoa.


6.4.3.19. 2/2018 Legea, martxoaren 23koa, Kanpoko Asturiarrei eta Asturiartasunaren Aitorpenari buruzkoa[378]

HITZAURREA

I

5. Asturiar ehun zentro eta etxe baino gehiago daude Espainian eta munduan zehar. Asturiasko kultura, hizkuntza, balioak, historia eta ondarea zabaltzeko eta zaintzeko ahalegin eta eskuzabaltasun handiz egindako ekarpena goresgarria eta aitortzeko modukoa da. Emigrazio berri gisa identifikatutako emigraziorako elkargune eta orientabide dira beti, Asturias eta haren instituzioak sustatzeko, eta badira gure enpresa eta erakunde estrategiko eta akademikoak nazioartekotzeko laguntza- eta orientazio-gune ere, hala nola Oviedoko Unibertsitatea.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Xedeak

Botere publikoek xede hauetara bideratuko dituzte beren jarduketak:

i) Asturiartasun-aitorpena duten asturiarren erkidegoen bitartez eta emigrazioaren aldeko erakundeen bidez, Asturias, haren identitatea, idiosinkrasia, hizkuntza eta kultura, eta turismo- eta merkataritza-aukerak eta -gaitasunak sustatzea.

II. KAPITULUA
Atzerriko asturiarrak

4. artikulua.— Atzerriko asturiarren eskubideak

2. Bereziki, atzerrian dauden asturiarrei honako eskubide hauek aitortzen zaizkie:

a) Eduki sozial, instituzional, juridiko, ekonomiko, linguistiko eta kulturaleko informazioa jasotzeko eskubidea. Ondorio horietarako, tresna informatiko egokiak garatuko dira.

b) Kideen artean Asturiasko kultura, hizkuntza, ekonomia, ohitura eta tradizioak eta interesekoak izan dakizkiekeen guztiak errazago ezagutzeko sustatzen diren urrutiko ikastaro eta programak jasotzeko eskubidea. Asturiasko Printzerriko Administrazioak, urrutiko ikastaroak jasotzeko eskubidea gauzatzeko, zenbait mailatako teleprestakuntza-ikastaroak eskaini beharko ditu urtero, norberari dagokion ziurtagiria lortu ahal izateko.

5. artikulua.— Atzerriko asturiarrei laguntzeko neurriak

Botere publikoek, beren eskumenen eta aurrekontu-baliabideen esparruan:

b) Sustatuko dute hizkuntza, kultura, historia, ohiturak, ekonomia eta, azken batean, Asturiasko identitatea ezagutzea erraztuko duten jarduera didaktikoak eta dibulgaziokoak, aurrez aurreko edo ikus-entzunezko ikastaroak eta programak antolatzea.

III. KAPITULUA
Asturiar erkidegoak eta asturiartasunaren aitortzea

7. artikulua.— Asturiartasuna aitortzea

2. Salbuespena aplikatzeko, betekizun hauek ere bete behar dira:

b) Honako hau sartzea: oinarrizko estatutu-helburuen artean eta bertako kideek adierazitako borondatean, Asturiasekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntzarekin eta errealitateko beste edozein alderdirekin kultura- eta gizarte-loturak mantentzea.

8. artikulua.— Asturiartasuna aitortzetik eratorritako eskubideak

1. Asturiartasuna aitortzeak honako eskubide hauek ekarriko ditu botere publikoen aurrean:

b) Eduki sozial, instituzional, juridiko, linguistiko, kultural eta ekonomikoko informazioa jasotzeko eskubidea. Ondorio horietarako, tresnak garatuko dira Interneten eta web-orri instituzionalean, informazio-fluxua eta elkarrekiko ideien eta ekarpenen trukea errazteko.

c) Kideen artean Asturiasko kultura, hizkuntza, ekonomia, ohitura eta tradizioak eta interesekoak izan dakizkiekeen guztiak errazago ezagutzeko sustatzen diren urrutiko ikastaro eta programak jasotzeko eskubidea.

2. Asturiartasuna aitortuta duten asturiar erkidegoak funtsezko tresnatzat eta harremanetarako lehentasunezko bidetzat hartuko dira botere publikoentzat, zeren baitira haiek bizi diren autonomia-erkidegoetan eta herrialdeetan Asturiasen identitate politiko, linguistiko, kultural, ekonomiko eta sozialeko elementuak sustatzen eta dinamizatzen dituzten bultzatzaile eta eragileak.

9. artikulua.— Asturiartasuna aitortzetik eratorritako betebeharrak

Asturiartasuna aitortzeak helburu hauetan laguntzea dakar:

b) Asturiasko kultura eta hizkuntza zabaltzen eta mantentzen laguntzea.

V. KAPITULUA
Asturiar Erkidegoen Kontseilua

18. artikulua.— Asturiar Erkidegoen Kontseiluaren osaera

1. Izendatuko diren kideek osatuko dute Asturiar Erkidegoen Kontseilua.

3. Izendatutako kideak dira:

f) Asturiasko Hizkuntzaren Akademiak izendatutako bat.


6.4.3.20. 3/2018 Legea, apirilaren 20koa, Eskola Kontseilua arautzen duen abenduaren 27ko 9/1996 Legea lehen aldiz aldatzen duena[379]

Bigarren xedapen gehigarria.— Genero-hizkuntza

Lege honetan maskulinoari egindako aipamen guztiak femeninoan ere eginak direla ulertuko da.


6.4.3.21. 14/2018 Legea, abenduaren 28koa, 2019rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[380]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

[…]

11. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, Lehen Hezkuntzako modulu bakoitzaren pentzudako ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumenari eta hizkuntzari dagokienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VI. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


6.4.3.22. 2/2019 Legea, martxoaren 1ekoa, elikagaien kalitateari, kalitate bereiziari eta elikagaien zuzeneko salmentari buruzkoa[381]

II. TITULUA
Kalitate bereizia

II. KAPITULUA
Kalitateko izendapen geografikoak

17. artikulua.— Babesa

4. 3. Kalitateko izendapen geografiko bati atxikita dauden izenak ezin izango dira erabili antzeko produktuak izendatzeko, aurkezteko edo publizitatea egiteko, izen hori esleitu ez bazaie eta babes- edo izendapen-mota horretarako baldintzak betetzen ez badituzte, baita izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli badira edo «mota», «estilo», «imitazio» edo antzeko adierazpenak badituzte ere, ezta produktuaren benetako jatorri geografikoa adierazten den kasuetan ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n egina», «...n fabrikatua» edo antzeko adierazpenak.


6.4.3.23. 6/2019 Legea, martxoaren 29koa, Gazte Partaidetzari eta Sustapenari buruzkoa[382]

II. TITULUA
Zeharkako gazte¡Error! Marcador no definido.-politikak

16. artikulua.— Kultura.

3. Asturiasko Printzerriko Administrazioak, bereziki, Asturiasko kultura, haren aniztasuna eta adierazpenak sustatu eta zabalduko ditu, eta berariazko mekanismoak ezarriko ditu kultura-ondare horren oinarrien gainean sorkuntza sustatzeko. Aldi berean, bereziki kontuan hartuko da asturieraren sustapena, hura ezagutu, erabili eta sustatzeko ekintza zehatzen bidez, bai eta Bablea/asturiera Erabiltzeari eta Sustatzeari buruzko martxoaren 23ko 1/1998 Legeak ezarritako arau-esparruaren barruan hizkuntza hori erabiltzen duten adierazpen literario eta artistikoen bidez ere.


6.4.3.24. 8/2019 Legea, abenduaren 30ekoa, 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[383]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumenari eta hizkuntzari dagokienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VI. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


6.4.3.25. 2/2020 Legea, abenduaren 23koa, Laguntza-txakurrak dituzten Erabiltzaileen Ingurunera iristeari buruzkoa[384]

HITZAURREA

I

[…]

2. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 2007ko abenduaren 12an Estrasburgon sinatuak, honako hau aldarrikatzen du […] 21. artikuluan: “Diskriminazio oro debekatzen du, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.”. […]

[…]


6.4.3.26. 3/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[385]

Laugarren xedapen gehigarria.— Zentro kontzertatuak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

[…]

10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumen eta hizkuntzari dagokienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VI. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.

6.4.4. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa


6.4.4.1. 3/1986 Legea, apirilaren 29koa, Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzkoa [386]

ZIOEN AZALPENA

Balear Uharteak katalanezko eremu linguistikoan honela sartu ziren: Mallorca Jaime I.a erregeak konkistatu zuenean (1229); Eivissa eta Formentera Tarragonako artzapezpiku Guillem de Montgrík konkistatu zuenean (1235), eta Menorca Alfontso “El Liberal” erregeak konkistatu zuenean (1287).

Ordutik, katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza da, eta uhartetarrek kultura unibertsalari beren ekarpenik handienak egiteko erabili izan duten tresna izan da beti, bai eta gure herriaren jeinua artikulatzea ahalbidetu duen tresna ere, horrela haien aztarna Mendebaldeko herrien ondare kulturalean ezabaezin geldi zedin.

xiii. mendetik aurrera, katalana, latinarekin batera, zeina erabilera jakin batzuetarako erabiltzen zen, kantzilergoaren eta, oro har, administrazioaren hizkuntza bihurtzen da, bai eta predikazioarena eta beste jarduera publiko eta formal batzuena ere; eta herriak gizarte-komunikaziorako tresna gisa erabiltzen duen hizkuntza ere bada.

xviii. mendean, Planta Berriko Dekretuek Aragoiko Koroaren autogobernu-organoak deuseztatzen dituzte, eta katalana gero eta marjinazio-prozesu handiagoa jasaten hasten da erabilera publiko eta formaleko zenbait eremutan. Horrela, 1768an, Karlos III.aren pragmatika baten bidez, katalana kanporatu egiten da dokumentazio ofizial, zibil eta eklesiastiko gehienetatik; eta zenbait lege-testuk, xix. mendearen erdi aldera, gure hizkuntza irakaskuntzan erabiltzea debekatzen dute. xx. mendean, Bigarren Errepublikako tarte laburraz gainera, katalanak marjinazioa jasan zuen, are nabarmenagoa, bai eskolan, bai komunikabideetan, baita Francoren diktaduran amaitzen den erabilera ofizialean eta publikoan ere. Azkenik, komunikabide modernoak orokortu egin dira, batez ere irratia eta telebista, zeinetan katalana baztertuta geratzen zen, eta horrek gure hizkuntza desagertzeko arriskuan jarri du norabidea zuzendu ezean.

Era berean, kontuan hartu behar da beste hizkuntza-eremu batzuetako etorkin asko heldu direla azkenaldian, eta gure gizarteak ezin izan diela eskaini haiei normaltasunez integratzea erraztu diezaiekeen tresnarik.

Horregatik guztiagatik, gure hizkuntza, kultura unibertsal baten tresna izan dena eta izaten jarraitzen duena, gaur egun, ahul dago. Hona hemen egoera horren ondorioak: herritarrek hitz egiten duten hizkuntzan barbarismo gehiegi dago; ez dira adierazpide kultu tradizionalak ezagutzen; aurreiritzi linguistiko batzuk orokortu dira, bai eta hizkuntza bera gutxiesteko zenbait jarrera ere.

Demokrazia berrezartzearekin batera, Konstituzioak eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuak lege-esparru bat ezarri dute, zeinak bide ematen baitu Balear Uharteetako berezko hizkuntza berreskuratzeko eta sustatzeko prozesu bati ekiteko, betiere egungo egoera partzialki arindu ahal izate aldera.

Espainiako Konstituzioak, 3. artikuluan, honako hau dio: “Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala”, “espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea”, “Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz” eta “Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du”.

Balear Uharteetarako Autonomia Estatutuari buruzko otsailaren 25eko 2/1983 Lege Organikoak 3. artikuluan ezartzen duenez, Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza katalana da, gaztelaniarekin koofiziala dena, eta adierazten du ezen herritar guztiek hura jakiteko eta erabiltzeko eskubidea dutela, hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ezin izan daitekeelarik.

Bestalde, 10.21 artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Autonomia Erkidegoari “Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta hizkuntzaren irakaskuntza sustatze”ko arloan. Eta, 14. artikuluan, hizkuntza-normalizazioa agintzen die botere publikoei, Autonomia Erkidegoari ematen dio katalana irakasteko eskumen esklusiboa “... estatuko ikasketa-planekin bat etorriz...”, eta adierazten du, gainera, ezen katalanaren uharte-modalitateak aztertu eta babestu egingo direla, hizkuntzaren batasunari kalterik egin gabe.

Irailaren 7ko 2193/1979 Errege Dekretuak, 1979ko urriaren 25eko Aginduaren bidez garatuak, Autonomia Erkidegoko hizkuntza eta kultura Balear Uharteetako hezkuntza-sisteman sartzeko bidea hasi zuen, autonomia-estatutua promulgatu arteko autonomia-aurreko etapan; izan ere, autonomia-estatutua onetsi zenean, Balear Uharteak autonomia-erkidego gisa eratzean behin-behinekotasun-aldia amaitutzat jo zen, otsailaren 25eko 2/1983 Lege Organikoaren 1. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Katalana eta gaztelania Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak dira, maila berekoak, baina izaera desberdinekoak: Balear Uharteetako berezkoa den katalanaren ofizialtasuna lurralde-estatutu batean oinarritzen da, hizkuntza bakoitzak bere lurralde historikoan duen nagusitasunari euts diezaion. Gaztelaniaren ofizialtasuna Konstituzioak ezarri zuen estatu osoan, eta hura estatutu pertsonalean oinarritzen da, betiere herritarren hizkuntza-eskubideak babesteko, nahiz eta haien hizkuntza ez izan lurraldekoa.

Beraz, lege-esparru horrekin bat etorriz, Autonomia Erkidegoak anormaltasun soziolinguistikoko egoerarekin amaitzeko eskubidea eta eginbeharra ditu, eta konpromisoa hartzen du katalanaren erabilera Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa eta gaztelaniaren erabilera estatu osoko hizkuntza ofizial gisa arautzeko. Horregatik, hizkuntza-eskubideak bermatu beharko ditu eta guztiek bi hizkuntzak ezagutzea ahalbidetuko du, hain zuzen ere, eskubide horiek gauzatu ahal izateko.

Era berean, beharrezkoa da Balear Uharteetako herritar guztiak, edozein dela ere haien ohiko hizkuntza, katalana babesteko eta hedatzeko konpromisoa hartzea, gizarte-egoera jakin batean, herritar guztiek bi hizkuntzak ezagut ditzaten eta katalanaren defentsa eta normalizazioa beren gain har dezaten, Balear Uharteetako herrien nazio-identitatearen funtsezko osagaia baita.

Azken batean, Autonomia Erkidegoaren helburua da maila instituzionaleko ekintza egokiak egitea, katalana uharteetako jenioaren elementu kohesionatzailea izan dadin berriz ere, adierazpide moderno, eginkizun anitzeko, argi, malgu eta autonomoko tresna den aldetik, eta herri gisa dugun identitatearen ikur nagusi den aldetik, betiere Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa dagokion lekua har dezan. Horregatik guztiagatik, Administrazioaren erabilera ofizialeko eremu guztietan, masa-komunikabideetan, eskolan eta gizarte-bizitzan egon behar du; eta errespetua izango zaie tradizio literario autoktonoaren berezko hizkuntza-modalitateei, hark eragotzi gabe katalanaren batasuna.

ATARIKO TITULUA

1. artikulua

1. Lege honen xedea da: alde batetik, Autonomia Estatutuaren 3. artikulua garatzea, katalana eremu guztietan normalizatzeari dagokionez, hura Balear Uharteen berezkoa baita, eta, bestetik, katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatzea autonomia-erkidego honetako hizkuntza ofizialak direnez gero.

2. Legearen helburuak dira, beraz:

a)[387] Eremu ofizial eta administratiboan katalanaren erabilera pixkanaka eta normaltasunez egitea.

b) Katalanaren ezagutza eta erabilera progresiboa irakaskuntzaren eremuan ziurtatzea komunikazio-hizkuntza gisa.

c) Katalanaren erabilera komunikabide sozial guztietan sustatzea.

d) Kontzientzia soziala sortzea herritar guztiek katalana jakin eta erabiltzeak duen garrantziari buruz.

2. artikulua

1. Katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza da, eta guztiek dute jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Eskubide horrek esan nahi du katalanez jo ahal izango dela, ahoz edo idatziz, Administraziora, organismo publikoetara eta enpresa publiko eta pribatuetara. Era berean dakar edozein bileratan katalanez hitz egin ahal izatea eta jarduera profesionalak, laboralak, politikoak, sindikalak, erlijiosoak eta artistikoak hizkuntza horretan egitea, bai eta irakaskuntza eta komunikabide sozial guztietako informazioa katalanez jasotzea ere.

3. Katalanezko adierazpenek, ahoz edo idatziz, publikoan edo pribatuan, ondorio juridiko osoak sortzen dituzte, eta eskubide hori egikaritzeak ezin du itzulpen-errekerimendurik edo atzerapen- edo diskriminazio-eskakizunik ekarri.

4. Inor ezin izango da diskriminatu berak darabilen hizkuntza ofiziala dela-eta.

5. Katalanaren uharte-modalitateak aztertu eta babestuko dira, hizkuntzaren batasunari kalterik egin gabe.

3. artikulua

Aurreko artikuluan ezarritako puntuak Balear Uharteetako lurralde-eremuko pertsona juridikoek ere bete behar dituzte.

4. artikulua

Botere publikoek beharrezko neurriak hartu behar dituzte katalanaren sustapena, ezagutza eta erabilera eraginkorrak izan daitezen.

5. artikulua

1. Herritarrek epaileengana eta auzitegietara jo dezakete babes judiziala lortzeko, bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubideari dagokionez, indarrean dagoen legeriaren arabera.

2.[388] Autonomia Erkidegoko Gobernua legitimatuta dago ukituekin ofizioz edo alde batek eskatuta edo bereiz jarduteko; horretarako egikarituko ditu Autonomia Estatutuko 3. artikuluan eta lege honetan aitortutako herritarren eskubideak benetakoak eta eraginkorrak izateko beharrezkoak diren ekintza politiko, administratibo edo judizialak.

I. TITULUA
Erabilera ofiziala

6. artikulua

1.[389] Katalana, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren berezko hizkuntza den aldetik, Gobernu autonomoaren, Parlamentuaren eta uharteetako kontseiluen hizkuntza da, eta, oro har, Administrazio Publikoaren, Toki-administrazioaren eta Autonomia Erkidegoaren mendeko korporazio eta instituzio publikoen hizkuntza ere bada.

2. Katalana eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan, eta Administrazioak nahitaez erabili behar ditu, legeak araututako moduan.

7. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Parlamentuak onetsitako legeak, legegintzako dekretuak, xedapen arauemaileak eta Administrazio Publikoaren ebazpen ofizialak katalanez eta gaztelaniaz argitaratu behar dira, “Butlletí Oficial de la Comunidad Autónoma de les Illes Balears” delakoan.

Interpretazioa zalantzazkoa bada, katalanezko testua izango da kautoa.[390]

2. Hizkuntzari dagokionez, administrazio-jardueretatik eratorritako dokumentazioak, abisuek, formularioek eta aipatutako erakunde publikoek katalanez idatzitako inprimakiek baliozkotasun ofiziala eta eraginkortasun juridiko osoa dute.

8. artikulua[391]

1. Herritarrek katalana erabiltzeko eskubidea dute, ahoz edo idatziz, Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan Administrazio Publikoarekin dituzten harremanetan.

2. Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek emandako kopiak zein ziurtagiriak katalanez luzatu behar dira, salbu eta interesdunak edo hori eskatzen duen pertsonak edo erakundeak gaztelaniazko bertsioa eskatzen badu.

3. Balear Uharteetan, administrazio-jarduketak baliozkoak dira eta erabateko ondorioak dituzte, edozein dela ere erabilitako hizkuntza ofiziala.

9. artikulua[392]

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak arautu behar du, erregelamendu-xedapenen bidez, katalanaren ahozko zein idatzizko erabilera normala bere eskumeneko organoen administrazio-jardueretan.

2. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren ahozko zein idatzizko normalizazioa sustatu behar du Autonomia Erkidegoaren mende ez dauden erregistro publikoetan.

3. Uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek katalanaren erabilera arautu behar dute beren eskumenen eremuan, lege honetako printzipio eta arauen arabera.

10. artikulua

1.[393] (Indargabetua).

2.[394] (Indargabetua).

3. Balear Uharteetan emandako dokumentu publikoak egilesleak aukeratutako hizkuntza ofizialean idatzi behar dira, edo, egilesle bat baino gehiago badago, egilesleek adostutako hizkuntzan.

Desadostasuna egonez gero, dokumentuak bi hizkuntzetan idatziko dira.

Kopiak matrizean erabilitako hizkuntzan luzatuko dira.

4. Autonomia Erkidegoan jarduten duten botere publikoek ziurtatu behar dute Administrazio Publikoan erabilitako dokumentu inprimatu edo eredu ofizial guztiak, herritarren eskura daudenak, katalanez eta gaztelaniaz idatzita daudela.

11. artikulua

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, herritar guztiek dute eskubidea Justizia Administraziora jo ahal izateko, eurek egoki deritzoten hizkuntza ofizialean, eta ezin zaie ezelako itzulpenik eskatu. Bestalde, egitate horrek ezin du atzerapenik eragin haien uzien izapidetzean.

2. Hizkuntzari dagokionez, katalanez egindako edo idatzitako jarduketa, dokumentu eta idazki guztiak erabat baliozkoak eta eraginkorrak dira Balear Uharteetako auzitegi eta epaileen aurrean.

Edozelan ere, interesdunek eskubidea dute eurek aukeratzen duten hizkuntzan informazioa jasotzeko.

3. Autonomia Erkidegoko Gobernuak, organo eskudunekin bat etorriz, katalanaren erabilera pixkanaka normalizatzea sustatu behar du Balear Uharteetako Justizia Administrazioan.

12. artikulua

1. Dokumentuak Autonomia Erkidegoko erregistro publikoetan inskribatzeari dagokionez, dokumentua adierazi, egiletsi edo idatzi den hizkuntza ofizialean edo adierazpena egin den hizkuntza ofizialean egin behar dira idazpenak. Dokumentua elebiduna bada, hura Erregistroan aurkezten duenak adierazten duen hizkuntza ofizialean inskribatuko da. Edozelan ere, idazpenak interesdunak edo interesdunen adostasunez eskatutako hizkuntzan aurreaktibatu behar dira.

2. Ziurtagiriak luzatzeari dagokionez, erregistro horietako funtzionarioek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinen itzulpena bermatu behar dute, eskaera egiten duenaren borondatearekin bat etorriz.

13. artikulua[395]

(Deuseztatua).

14. artikulua[396]

1. Balear Uharteetako toponimoen forma ofizial bakarra katalana da.

2. Autonomia Erkidegoko Gobernuari edo uharteetako kontseiluei dagokie, Balear Uharteetako Unibertsitatearen aholkularitzarekin bat etorriz, udalerrien, lurraldeen, biztanleguneen, oro har hiriarteko komunikazio-bideen eta Autonomia Erkidegoko toponimoen izen ofizialak zehaztea. Herri barruko bideen izenak udalek zehaztu behar dituzte, baita aipatutako aholkularitzaren arabera ere, herri-toponimia tradizionalari eta bertako kultura-elementuei lehentasuna emanez.

3. Izendapen horiek legezkoak dira ondorio guztietarako, eta errotulazioak bat etorri behar du horiekin. Autonomia Erkidegoko Gobernuak errotulazio publikoaren normalizazioa arautu behar du, betiere estatuak sinatutako nazioarteko arauak errespetatuz.

15. artikulua

1. Errotulazio publikoa katalanez egingo da, eta, behar izanez gero, katalan-hiztunak ez direnek errazago ulertzeko moduko zeinu grafikoak izango dituzte. Inguruabar soziolinguistikoek hala eskatzen dutenean erabiliko da katalanezko eta gaztelaniazko errotulazioa.

2. Oro har, elebidunak diren errotulu, adierazpen eta idazki guztietan, lehenengo ikuspegiak katalana izan behar du, Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa, eta bigarrena gaztelaniazkoa.

3. Garraio publikoko zerbitzu guztietan, inprimakiak, abisuak, komunikazioak, zerbitzu publikokoak, katalanez eta gaztelaniaz egin behar dira.

16. artikulua

1.[397] Lege honen artikuluetan aitortutako eskubideak eraginkorrak izan daitezen, botere publikoek dagozkien neurriak sustatu behar dituzte, Balear Uharteetako Administrazio publikoko eta sektore publikoa osatzen duten enteetako langileak pixkanaka gaitu daitezen katalanaren erabileran.

2. Balear Uharteen lurralde-eremuko Administrazioko plazetara sartzeko egiten diren hautaprobetan hizkuntza ofizialen ezagupen-maila hartuko da kontuan merezimendu gisa, besteak beste; maila hori Administrazioak finkatuko du lanbide-maila bakoitzerako zein pisu izango duen.

II. TITULUA
Irakaskuntza

17. artikulua

Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa, ofiziala da hezkuntza-maila guztietan.

18. artikulua

1. Ikasleek lehen irakaskuntza beren hizkuntzan jasotzeko eskubidea dute, katalanez edo gaztelaniaz.

2. Horretarako, Gobernuak neurri egokiak hartu behar ditu eskubide hori bete dadin. Edozelan ere, gurasoek zein tutoreek eskubide hori egikari dezakete beren seme-alaben izenean, agintari eskudunei eskubide hori behar bezala aplikatzeko eskatuz.

19. artikulua

1. Hizkuntza eta literatura katalanak, Balear Uharteen ekarpenei arreta berezia jarriz, nahitaez irakatsi behar dira unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren maila, gradu eta modalitate guztietan. Xedapen hori irakaskuntzako zentro guztietan betetzen dela bermatu behar da.

2. Hizkuntza eta literatura katalanak irakasteari buruzko hezkuntza-programetako ordu-arduraldia bat etorriko da estatuko ikasketa-planekin, eta, gutxienez, gaztelaniaren hizkuntza eta literatura ikastera bideratutakoaren berdina izango da.

3. Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat oinarri hartuta, funts publikoekin diruz lagunduta egonik irakaskuntza arautuak ematen dituzten zentro pribatuek katalana eta gaztelania derrigorrezko irakasgai gisa eman behar dituzte, arlo horretan Estatuari dagokion araudiari kalterik egin gabe, betiere Hezkuntzarako Eskubideari buruzko Lege Organikoaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

20. artikulua

1. Gobernuak beharrezko xedapenak eman behar ditu, bermatzeko Balear Uharteetako ikasleek, irakaskuntza hastean duten ohiko hizkuntza edozein dela ere, katalana eta gaztelania normal eta behar bezala erabili ahal izango dituztela derrigorrezko eskolaldiaren amaieran.

2.[398] (Deuseztatua).

21. artikulua

Titulu honetan proposatutako helburuetara egokitu behar dute ikasketa-planek.

22. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak, katalanezko irakaskuntzarako eskubidea betearazteko, beharrezko bitartekoak ezarri behar ditu, irakaskuntzako zentro guztietan hizkuntza hori irakaskuntzaren eremuan ohiko bide gisa erabil dadin.

2. Administrazioak neurri egokiak hartu behar ditu katalana pixkanaka irakaskuntzako zentro guztietan erabil dadin, adierazpen normaleko tresna gisa erabiltzen dela bermatzeko, bai barruko bai kanpoko jarduketetan, eta bai administrazio-jarduketa eta -dokumentuetan.

3. Administrazioak behar diren bitartekoak jarri behar ditu ikasleak hizkuntza-arrazoiengatik zentro desberdinetan bananduko ez direla bermatzeko.

23. artikulua

1. OHOko irakasleak prestatzeko unibertsitate-eskoletako, eta irakasleak prestatzeko, hobetzeko eta espezializatzeko beste zentro batzuetako ikasketa-planak prestatu behar dira, eskolak katalanez emateko eta lege honetan aitortutako eskubideak gauzatzeko zentro horietako ikasleek behar duten hizkuntza-gaitasuna eta -gaikuntza eskura ditzaten.

2. Bi hizkuntzen ofizialtasuna dela eta (katalana eta gaztelania), Balear Uharteetako lurralde-eremuan irakaskuntza ematen duten irakasleek bi hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz menderatu behar dituzte, kasuan-kasuan egin behar dituzten hezkuntzako eta irakaskuntzako eginkizunetarako.

3. Lege hau indarrean jartzen denetik katalana behar bezala ezagutzen ez duten irakasleak pixkanaka gaituko dira birziklatze-ikastaroen bidez; ikastaro horien ordu-zenbaketa kontuan hartuko da irakastorduz kanpoko lanaldiaren ondorioetarako.

4. Administrazio autonomikoak ahaleginak egin behar ditu sistema egokia ezar dadin irakasleak irakaskuntza-eginkizunetara iristeko araudian, artikulu honetan ezarritako hizkuntza-gaitasunak irakasle sartu berri guztiek izan ditzaten.

24. artikulua

1. Katalanak, Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza gisa, derrigorrezko gaia izan behar du helduen hezkuntza iraunkorreko programetan.

2. Era berean, irakaskuntza espezializatuetan, zeinen programetan hizkuntza irakasten den, nahitaez sartu behar da katalanaren irakaskuntza.

3. Autonomia Erkidegoko Gobernuaren mendeko irakaskuntza-zentro espezializatuetan, zeinetan hizkuntza irakasten ez den, katalanaren ikastaro osagarriak eskaini behar zaizkie hizkuntza hori behar bezala ez dakiten ikasleei.

4. Urritasun psikikoak edo sentsorialak dituzten ikasleentzako hezkuntza bereziko zentroetan, ikasle bakoitzaren familia-inguruabarrak kontuan hartuta, hura garatzen ondoen laguntzen duen hizkuntza instrumentala erabili behar da ikaskuntzan.

25. artikulua

1. Goi-mailako irakaskuntza-zentroetako irakasleek eta ikasleek eskubidea dute haiek nahiago duten hizkuntza ofiziala ahoz zein idatziz erabiltzeko.

2. Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta unibertsitateko agintariek konpromisoa hartzen dute, ikastaroen eta beste bitarteko batzuen bidez, unibertsitate-irakaskuntzako irakasleek eta ikasleek katalana, ahozkoa zein idatzizkoa, ulertu eta erabili ahal dutela ziurtatzeko.

26. artikulua

Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren eta katalanezko irakaskuntza ahalbidetzeko behar den material didaktikoa egitea sustatu behar du, eta horretarako erabiliko ditu dagozkion aurrekontu-partidak.

III. TITULUA
Komunikabide sozialak

27. artikulua

Autonomia Erkidegoko Gobernuak hizkuntza eta kultura katalanaren ezagutza eta garapena sustatu behar ditu, batez ere Balear Uharteen ikuspegitik, komunikabide sozial guztietan.

28. artikulua

1. Katalanak ohiko hizkuntza izan behar du Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko edo haren kudeaketaren mendeko irratietan eta telebistan eta bestelako komunikabide sozialetan.

2. Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren normalizazioa bultzatu behar du irrati eta telebista-kate estatal eta pribatuetan, katalana erabil dadin sustatzeko, hura Balear Uharteetako berezko hizkuntza den aldetik.

29. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak bermatzen du herritarrek eskubidea dutela komunikabide sozialen bidez informazioa jasotzeko, bai gaztelaniaz, bai katalanez.

2. Herritarrek katalana erabiltzeko eskubidea dute, ahoz edo idatziz, gaztelaniaren baldintza berberetan, Balear Uharteetako komunikabide sozial guztietan.

30. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak lankidetza-politika bat eraman behar du irrati eta telebistaren arloan, katalana berezko hizkuntza duten beste autonomia-erkidego batzuekin.

2. Edozelan ere, Autonomia Erkidegoko Gobernuak beharrezko kudeaketak egingo ditu, Balear Uharteetako herritarrek errazago jaso ahal izan ditzaten beste autonomia-erkidego batzuen mendeko katalanezko telebista-emanaldiak.

3. Era berean, hizkuntza-normalizazioa sustatuko du RTVEk Balear Uharteetan dituen emisio-zentroetan, katalanaren presentzia egokia bermatzeko, Balear Uharteetako berezko hizkuntza den aldetik.

31. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak bultzada emango dio katalanezko ikus-entzunezko baliabideetatik eta edizio fonografikoetatik egindako, bikoiztutako edo azpititulatutako filmak ekoitzi eta erakusteari.

2. Era berean, neurri egokiekin bultzatu eta sustatu behar ditu katalanezko antzezpenak, ikuskizunak eta beste kultura-adierazpen batzuk.

3. Era berean, gaztelaniazko liburua eta beste argitalpen batzuk sustatzen lagundu behar du, argitalpen-ekoizpena eta zabalkundea indartzeko neurriekin.

4. Ondorio horietarako, Gobernuak lankidetza-politika sustatuko du beste autonomia-erkidego batzuetako instituzioekin, bereziki katalanez dihardutenekin.

32. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko botere publikoek laguntza ekonomikoa emango diete katalana ohikotasunez erabiltzen duten komunikabideei.

2. Balear Uharteetako berezko hizkuntza erabiltzen duten komunikabideak sustatzeko Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak hartzen dituen laguntza ekonomiko eta materialeko neurriak irizpide objektiboen arabera diskriminaziorik gabe aplikatu behar dira, betiere aurrekontu-aurreikuspenen barruan.

IV. TITULUA
Botere publikoen eginkizun normalizatzailea

33. artikulua

Autonomia Erkidegoko botere publikoek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko dituzte katalana ezagutu eta erabiltzeko gizarte-bizitzako eremu eta jarduera guztietan.

34. artikulua[399]

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren erabilera ziurtatuko du bere mendeko instituzio eta organismoek egiten dituzten administrazio-eginkizun eta -jarduera guztietan.

2. Era berean jardun behar dute uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek, lege honen xedapenen arabera.

3. Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta toki-korporazioetan plazak betetzeko deialdi-oinarriek espresuki aipatuko dute katalanaren ezagutza.

35. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren irakaskuntza bermatuko die Administrazio autonomoaren zerbitzuko funtzionarioei eta beste enplegatu publikoei. Betebehar bera izango dute uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek, beren eskumen-eremuan.

2. Era berean, katalanaren irakaskuntza bultzatu behar da Administrazio zentralaren mendeko funtzionarioentzat, administrazio horrekin hitzartutako moduan.

36. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak helduentzako katalanaren irakaskuntza sustatu behar du.

37. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko botere publikoek katalanaren erabilera publizitatean sustatu behar dute.

2. Era berean, katalanaren ingurumen-erabilera bultzatu behar da, eta, bereziki, katalanezko errotulazioa, gizarte-, kultura-, merkataritza- eta jolas-erakunde guztietan.

38. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta toki-korporazioek, betebehar fiskalei dagokienez, Balear Uharteetako berezkoak diren hizkuntza eta kultura katalanak sustatzearekin, zabaltzearekin eta hedatzearekin zerikusia duten egintzak eta adierazpenak salbuetsi edo hobaritu ditzakete.

2. Gobernuak, interesa duten toki-korporazioekin bat etorriz, zentroak sortu behar ditu, zeinek, osorik edo zati batean, bereziki Balear Uharteetako hizkuntza eta kultura katalanaren ezagutza, erabilera eta zabalkundea sustatuko duten. Era berean, helburu hori duten fundazioak eta beste erakunde guztiak diruz lagundu ahal izango ditu.

39. artikulua

Autonomia Erkidegoko Gobernuak bere gain hartuko du katalanaren normalizazio-prozesuaren planifikazio, antolaketa, koordinazio eta gainbegiratzea, eta Balear Uharteetako Parlamentuari eman beharko dio urtero prozesu horren bilakaeraren berri. Xede horrekin, zerbitzu bat sortu eta abian jarri behar du, zeinaren xede izango baitira adierazitako eginkizunak, hargatik eragotzi gabe Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen gehigarrian Balear Uharteetako Unibertsitateari aitortutako eskudantziak.

40. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak plan bat ezarri behar du, unibertsitatearen aholkularitzarekin, herritarrak jabetu daitezen katalanaren normalizazioak eta Balear Uharteetako berezko kultura kontserbatzeak eta sustatzeak eta transmititzeak duten garrantziaz eta erabilgarritasunaz.

2. Era berean, katalanak Balear Uharteetan gaur egun duen egoerari buruzko inkesta bat egin behar da, herritarrek hizkuntza hori ezagutzeari eta erabiltzeari dagokienez, eta Balear Uharteen mapa soziolinguistikoa egitea sustatu behar da.

3. Inkesta eta mapa aldian behin berrikusi behar dira, hizkuntza-politikaren ekintza arautzailea eta betearazlea errealitatera egokitzeko, eta, aldi berean, plangintzak katalanaren ezagutzan duen eragina balioesteko.

Lehenengo xedapen gehigarria

Autonomia Erkidegoko Gobernuak, organo eskudunekin bat etorriz, katalanaren erabilera normalizatzea sustatu behar du Estatuko Administrazio periferikoan, Justizia Administrazioan, erregistroetan, enpresa publiko eta erdipublikoetan eta Autonomia Erkidegoko Gobernuaren mendekoa ez den edozein administrazio-eremutan.

Bigarren xedapen gehigarria

Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, katalana beste autonomia-erkidego batzuen ondarea ere bada, eta, aipatutako erkidegoetako instituzioen artean ezar daitezkeen loturez gain, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak lankidetza-hitzarmenak eta egokitzat jotzen diren harremanak eskatu ahal izango dizkie nazioko Gobernuari eta Gorte Nagusiei, bai hizkuntza-ondare erkidea zaintzeko, bai eta arestian aipatutako erkidegoen arteko kultura-komunikazioa egiteko ere.

Hirugarren xedapen gehigarria

Era berean, Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, Balear Uharteetako Unibertsitatea izango da katalanari erreferentzia egiten dion guztirako instituzio aholku-emaile ofiziala, eta hizkuntza-batasuna zaintzeko instituzio batean parte hartu ahal izango du, zeina osatuko baita, Estatuko legearen arabera, katalanaren koofizialtasuna aitortzen duten eta bertako kide izatea erabakitzen duten beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan.

Laugarren xedapen gehigarria

Salbuespen gisa, Balear Uharteetan aldi baterako bizilekua izanez gero, gurasoek edo tutoreek eskatu ahal izango dute beren tutoretzapeko seme-alabak hizkuntza eta literatura katalanaren irakaskuntzatik kanpo geratzea. Adin nagusiko ikasleek ere salbuespena eskatu ahal izango dute. Edozelan ere, bizilekuan igarotako denbora gehi aurreikusitako denbora hiru urtetik gorakoa ez denean soilik eskatu ahal izango dute gai horretatik salbuestea. Salbuespenak ikasturte baterako balioko du, baina gehienez hiru ikasturteraino berritu ahal izango da. Erregelamenduz zehaztuko da salbuespenaren prozedura.

Bosgarren xedapen gehigarria

Irakaskuntzako zentro guztietan, beharrezkoa den kasuetan, katalana irakasteko hiru eskola ezarriko dira, hizkuntza katalanaren erkidegotik kanpoko ikasleak irakaskuntzara egokitzen laguntzeko.

Harrera-eskola horiek eskola-ordutegitik kanpo emango dira, eta ezin dute ordeztu ikasle horiek beren mailan ikasgaia egiteko duten betebeharra.

Seigarren xedapen gehigarria

Espainiar estatuko beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen irakasleek, katalanaren ahozko eta idatzizko ulermen-maila nahikorik ez badute, birziklatzeko lehenengo bi mailetako probak gainditu beharko dituzte hiru urteko aldian, lanpostuaz jabetzen direnetik zenbatzen hasita.

Zazpigarren xedapen gehigarria

Lege hau argitaratzen den unean Autonomia Erkidegoko irakaskuntzako zentroetan lan egiten diharduten irakasleek hiru urteko aldia izango dute, lege hau promulgatzen denetik zenbatzen hasita, birziklatzeko lehenengo bi ikasturteetan behar bezalako ebaluazioa lortzeko.

Zortzigarren xedapen gehigarria

Seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan adierazitako denbora-mugak luzatu ahal izango dira Gobernu Kontseiluak onetsiko duen dekretu baten bidez.[400]

Lehenengo xedapen iragankorra

Administrazioaren eremuan, katalanaren erabilerari dagokionez, lege honek zerbitzuak eta organismoak egokitzeko xedatzen duen epea ezin da hiru urtetik gorakoa izan Autonomia Erkidegoko Gobernuaren kasuan, ez eta uharteetako kontseiluen, Toki-administrazioaren eta Autonomia Erkidegoko Gobernuaren mendeko beste erakunde publiko batzuen kasuan ere.

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari dagokienez, Autonomia Erkidegoko Gobernuak akordioak sustatu behar ditu organismo eskudunekin, antzeko egokitzapen-aldiak ezartzeko.

Bigarren xedapen iragankorra

14. artikuluan aipatzen diren errotulu adierazle guztiak, baldin eta katalanez idatzita ez badaude edo oker idatzita badaude, hizkuntza horretan behar bezala idatzi behar dira, gehienez ere hiru urteko epean.

Hala ere, errotulazio berriaz gain, balio historiko-artistiko nabarmena duten errotulu edo adierazle zaharrak kontserbatu ahal izango dira.

Hirugarren xedapen iragankorra

OHOko irakasleen ikasketa-planetan, nahitaezkotzat jo behar dira titulua ematean hizkuntza eta literatura katalanaren ezagutza nahikoa bermatzeko behar diren irakasgaiak, Balear Uharteen ikuspegitik; horren helburua da irakasgai horiek Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko irakaskuntzako zentroetan eman ahal izatea gehienez ere lau urteko epean.

Harik eta irakasleen prestakuntzarako zentroek beren ikasketa-planak egin eta titularrek Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroetan eskolak eman ahal izateko katalanaren ezagutza dutela bermatzen duten arte, Autonomia Erkidegoko Gobernuak beharrezko bitartekoak jarriko ditu zentro horietan ikasten duten ikasle guztiek katalanaren ezagutza-maila hori lortuko dutela ziurtatzeko.

Laugarren xedapen iragankorra

Lehenengo artikuluan adierazitako helburuak lortzen ez diren bitartean, Autonomia Erkidegoko Gobernuak, uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek beren aurrekontuetan helburu horiei dagozkien partidak izendatuko dituzte, lege honetan jasotako jarduketak gauzatu ahal izateko.

Bosgarren xedapen iragankorra

Lege honen II. titulua eta berau garatzen duten arauak aplikatzeko, Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak ezarriko ditu, hezkuntza-arloko eginkizunak eta zerbitzuak transferitzen ez diren bitartean.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetu egiten dira maila bereko edo txikiagoko arauak, lege honetan xedatutakoaren aurka osorik edo zati batean badoaz.

Azken xedapenetako lehenengoa

Autonomia Erkidegoko Gobernuari baimena ematen zaio lege honek xedatzen duena aplikatzeko eta garatzeko behar diren erregelamendu-xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


6.4.4.2. 8/1986 Legea, azaroaren 26koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Hauteskundeei buruzkoa[401]

V. TITULUA
Hauteskunde-prozedura

IV. KAPITULUA
Hauteskundeetako boto-paperak eta gutun-azalak

26. artikulua

Hauteskundeetako boto-paperek adierazpen hauek izango dituzte:

c) Balear Uharteen eremu hertsiaz haraindi dauden alderdi, federazio edo koalizioek, gaztelaniazko izendapen ofizialarekin agertzen badira, katalanezko izendapena erabili ahal izango dute, eta hauteskundeetako boto-paperetan agerrarazi, hauteskunde-batzordeari horri aldez aurretik jakinarazpena eginda.


6.4.4.3. 2/1997 Legea, ekainaren 3koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Tasei buruzkoa[402]

Bigarren xedapen gehigarria

2. Bereziki, tasen bidez finantzatuko dira:

b) Honako administrazio-zerbitzu eta -jarduera hauek ematea:

[…]

Matrikula, eskolatu gabeko biztanle helduek duten katalanaren ezagutzaren ziurtagiriei dagozkien probetarako; izan ere, ziurtagiri horiek Katalanaren Batzorde Ebaluatzaileak ematen ditu.

[…]


6.4.4.4. 10/1997 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 1998rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[403]

Seigarren xedapen gehigarria

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Tasei buruzko ekainaren 15eko 2/1997 Legearen 3.2 xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailaren tarifak honako kontzeptu hauetan igoko dira:

[…]

Katalanaren Batzorde Ebaluatzailea

Matrikularen tarifa, eskolatu gabeko biztanle helduek duten katalanaren ezagutzaren ziurtagiriei dagozkien probetarako: 1.500 pezeta.

[…]


6.4.4.5. 11/1998 Legea, abenduaren 14koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Tasen Araubide Espezifikoari buruzkoa[404]

V. TITULUA
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Saila

II. KAPITULUA
Katalanezko probetarako matrikula-tasa

79. artikulua— Zerga-egitatea[405]

Tasa honen zerga-egitatea matrikula formalizatzea da, katalanaren ezagutza-ziurtagiriei dagozkien probak egiteko; izan ere, Kultura eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiak ematen ditu ziurtagiri horiek.

V. KAPITULUA
Titulu akademikoak, diplomak eta ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa

98. artikulua.— Zenbatekoa

Tasa ondorengo tarifen arabera eskatuko da:

3.1. Hizkuntzen irakaskuntza

Bigarren hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten ikasleek hizkuntzak ezagutzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala: 8,00 euro.

VII. KAPITULUA
Balear Uharteetako hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntza-zerbitzuak emateagatiko tasa

103. quater artikulua.— Zenbatekoa

Tasa ondorengo tarifen arabera eskatuko da:

1. Ikasle ofizialak (aurrez aurreko ikastaroa):

Matrikula katalanaren lau hilekoko ikastaro presentzial batengatik: 71,13 €:

2. Irakaskuntza libreko ikasleak:

– Hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofizialaren probako azterketa-eskubideak, EOIES programan izena emanda dauden Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzako ikasleentzat: 22,19 euro.

– Hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofizialaren probako azterketa-eskubideak, EOI-CEPA programan izena emanda dauden ikasleentzat: 23,07.


6.4.4.6. 16/2000 Legea, abenduaren 27koa, Tributu, Administrazio eta Funtzio Publikoko Neurriei buruzkoa[406]

ZIOEN AZALPENA

[…]

13., 14. eta 15. artikuluek […] Katalanaren Batzorde Ebaluatzailearen probetarako matrikula-tasaren zenbait alderdi aldatzen dituzte, hurrenez hurren.

[…]


6.4.4.7. 13/2001 Legea, urriaren 8koa, Balear Uharteetako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[407]

Bosgarren xedapen iragankorra

Bien bitartean, lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Balear Uharteetako Logopeden Elkargo Ofizialean sartu ahal izango dira hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduen arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa.

b) Hizkeraren nahasmenduen espezialitateko diploma, Espainiako estatuko unibertsitateetako batek luzatua.

c) Hizkeraren patologiako espezialitateko diploma, Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau ospitaleko Patologia Eskolak luzatua.


6.4.4.8. 20/2001 Legea, abenduaren 21ekoa, Tributu, Administrazio eta Funtzio Publikoko Neurriei buruzkoa[408]

III. TITULUA
Funtzio publikoko neurriak

35. artikulua.— Barne-igoera, basozainen eskalatik ingurumen-agenteen eskalara

2. Balear Uharteetako Administrazioak, salbuespenez eta behin bakarrik, prozesu espezifikoa arautuko du, Balear Uharteetako Administrazioko laguntzaile fakultatiboen kidegoko basozaintzako eskalako funtzionario guztiak barne-igoeraren bidez laguntzaile fakultatiboen kidegoko ingurumen-agenteen eskalara iristeko. Deialdi hau salbuespenezkoa denez, izangaiek A ziurtagiriaren mailari, katalanaren ahozko ezagutzari, dagozkion katalanaren ezagutzak egiaztatu beharko dituzte, alegia Katalanaren Batzorde Ebaluatzailearen edo IBAPen ziurtagirien maila.


6.4.4.9. 2/2003 Legea, martxoaren 20koa, Balear Uharteetako Unibertsitate Sistemaren Antolaketa Instituzionalari buruzkoa[409]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Horrela, bada, lege honen bidez lortu nahi da Balear Uharteetako Unibertsitateak gero eta laguntza handiagoa ematea, Balear Uharteetako gizarteak ahalik eta erantzun-, kalitate- eta eskakizun-mailarik altuenak lor ditzan eremu hauetan: garapen ekonomiko eta profesionalean; ikerketan eta berrikuntza teknologikoan; gizarte-ongizatean eta bizi-kalitatearen hobekuntzan; ingurumenaren eta baliabide naturalen babesean; katalanaren defentsan eta normalizazioan, eta kulturaren aldeko bultzada irmo eta konprometituan, eta garapen integral, harmoniko eta jasangarria lortzeko egiten diren ekimen ekonomiko eta sozialetan.

[…]


6.4.4.10. 3/2003 Legea, martxoaren 26koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Araubide Juridikoari buruzkoa[410]

ZIOEN AZALPENA

VI

V. titulua, legearen luzeena, zortzi kapitulutan egituratutako hogeita zortzi artikuluk osatzen dute, eta administrazio-jarduerari buruzkoa da. Kapitulu guztietan honako alderdi hauek jorratzen dira: katalanaren erabilera, administrazio-informazioaren berezitasunak, prozeduren iraupena eta administrazio-isiltasunaren ondorioak, bai eta administrazio-espedienteen eraketa ere, azken horiek administrazio-prozedurak garatzeko euskarri materiala osatzen duten aldetik.

[…]

IV. TITULUA
Herritarren eskubideak

35. artikulua.— Arreta egokirako eskubidea

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin harreman bat ezartzen duen edonork eskubidea du adeitasunez, arduraz eta konfidentzialtasunez artatua izateko, betiere diskriminaziorik jasan gabe sexuagatik, hizkuntzagatik, arrazagatik, erlijioagatik, gizarte-izaeragatik, nazionalitateagatik, jatorriagatik edo iritziagatik.

V. TITULUA
Administrazio-jarduera

I. KAPITULUA
Hizkuntza

43. artikulua.— Katalanaren erabilera administrazio-jardunean[411]

1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta administrazio instrumentala osatzen duten erakundeek katalana erabiliko dute beren barne-jarduketetan eta haien arteko harremanetan. Katalana erabiliko dute, era berean, egoitza katalanaren hizkuntza-eremuan duten pertsona fisikoei zein juridikoei igorritako komunikazio eta jakinarazpenetan ere, ezertan galarazi gabe interesdunek, hala eskatzen badute, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea.

2. Katalanaren erabilera erregelamendu-xedapenez arautuko da aurreko apartatuan aipatzen diren administrazioak osatzen dituzten administrazio-organoen jardunean.

44. artikulua.— Katalanaren erabilera administrazio-prozeduretan[412]

1. Katalana erabiliko da Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta administrazio instrumentala osatzen duten erakundeek izapidetutako administrazio-prozeduretan; edozelan ere, interesdunek eskubidea izango dute eurek aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko, eta idazkiak eta dokumentuak aurkezteko, adierazpenak egiteko, eta, hala eskatzen badute, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko.

2. Administrazioak interesdunei dagozkien jarduketen edo dokumentazioaren lekukotza itzulia emango die haiek eskatutako hizkuntza ofizialean, betiere hala eskatzen badute. Itzulpen-eskabideak ezin dio inolako kalte edo gasturik eragin eskatzaileari, ez eta prozeduran atzerapenik ekarri ere, ez eta ezarritako izapideak edo epeak eteterik ere.

Bosgarren xedapen gehigarria

Lege batek besterik xedatu ezean, 43. eta 44. artikuluetan ezarritako hizkuntza-zehaztapenak ere eska dakizkieke:

a) Uharteetako kontseiluei.

b) Balear Uharteetako Toki-administrazioa osatzen duten erakundeei.

c) Aurreko letretan aipatutako administrazioen mende dauden erakunde instrumentalei.

d) Balear Uharteetako zuzenbide publikoko korporazioei.

e) Balear Uharteetako administrazioen eskumeneko zerbitzu publikoen emakidadunei.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indarrik gabe geratzen dira maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, baldin eta lege honetan ezarritakoaren kontraesanean badaude edo haien aurkakoak badira, eta beren-beregi hauek:

d) Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legearen 10. artikuluko 1. eta 2. apartatuak.


6.4.4.11. 4/2003 Legea, martxoaren 26koa, Balear Uharteetako Museoei buruzkoa[413]

III. TITULUA
Museoen uharte-sareak

I. KAPITULUA
Sareetan integratzea eta hartatik eratorritako ondorioak

15. artikulua.— Integrazioaren betekizunak

Uharte-sare bateko museoen titularrek betebehar hauek hartzen dituzte beren gain:

i) Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea betearaztea, museoko edo bildumako bisitarien informazioan eta arretan katalanaren erabilera ohikoa eta lehentasunezkoa bermatuz.


6.4.4.12. 5/2003 Legea, apirilaren 4koa, Balear Uharteetako Osasunari buruzkoa[414]

I. TITULUA
Herritarren eskubideak eta eginbeharrak osasun-arloan

II. KAPITULUA
Oinarrizko eskubideak

5. artikulua.— Oinarrizko eskubideak

2. Era berean, guztiek dute osasun-informazioa ulertzeko modurik egokienean eta Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean jasotzeko eskubidea, eta pazienteek informazio hori ulertzeko modukoa dela ziurtatzeko eskubidea.

3. Aurreko puntuak xedatzen duena gorabehera, eta osasun-plangintzak ahalbidetzen duen neurrian, osasun-zentro eta -zerbitzuek beharrezko bitartekoak ezarriko dituzte atzerriko erabiltzaileen hizkuntza-beharrizanei erantzuteko.

Bosgarren xedapen gehigarria

Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuak beharrezko neurriak hartuko ditu bere mendeko zentro eta zerbitzuetan katalanaren erabilera normalizatzeko.

Seigarren xedapen gehigarria

1. Laguntza-zentro pribatu guztietan, erabiltzaileari osasun-zerbitzu eta prestazioei buruz ematen zaion idatzizko informazioak gutxienez katalanez agertu beharko du.

2. Era berean, zentro horiek informazio hori, katalanez ere, ahoz emateko moduan egon beharko dute.

Aipatutako eginbehar horiek lege hau indarrean jarri eta sei hilabetera eskatu ahal izango dira.


6.4.4.13. 5/2004 Legea, abenduaren 20koa, Balear Uharteetako Turismo-gidarien Elkargo Ofiziala sortzekoa[415]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Turismo-gidariaren lanbidea idatziz jasota dago joan den mendeko lehenengo hereneko zenbait dokumentutan (iragarkiak eta argitalpenak). Ondoren, 1947. urtearen inguruan, gidarientzako lehenengo azterketak egin ziren, zeinetan atzerriko hizkuntza bakar bat jakitea derrigorrezkoa zen. Maila akademiko handiagoaren eskakizuna denboran zehar finkatu zen, turismo-gidariaren jarduera lanbide gisa eratuz. Informazio eta Turismo Ministerioaren 1963ko otsailaren 26ko ministro-aginduak bitartekaritzako turismo-jarduera arautzen du (bidaia-agentziak), eta 1964ko urtarrilaren 31koak, berriz, gidarientzako erregelamendua arautzen du; titulua lortzeko, zenbait betekizun ezarri ziren jarduera turistiko-informatibo pribatuetan jarduteko. Aipatutako aginduak, I. tituluan, hiru gidari-mota ezarri zituen, zeinek ahalmena ematen zuten jarduera turistiko-informatiboetan jardun ahal izateko: turismo-gidaria, turismoaren gidari interpretea eta turismo-begiralea.


6.4.4.14. 8/2004 Legea, abenduaren 23koa, Tributu, Administrazio eta Funtzio Publikoko Neurriei buruzkoa[416]

I. ERANSKINA
Lan-okupazioaren egonkortasun-planeko hautaprobak

II. Lehiaketa-fasea:

B) Prestakuntza:

a) Katalanaren ezagutza handiagoak izatea norberak nahi duen kidegoan edo eskalan edo lanbide-kategorian sartzeko eskatzen dena baino.

Goi-mailako ziurtagiri bakarra balioetsiko da, katalan administratiboaren E maila izan ezik, zeina balioetsiko baita baldin eta kidegoko, eskalako edo lanbide-kategoriako eginkizunekin lotuta badago.


6.4.4.15. 9/2005 Legea, ekainaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[417]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Garapenerako lankidetzako jarduketen oinarri diren balioak

Balear Uharteetako administrazio publikoen jarduerak, garapenerako lankidetzaren arloan, honako balio hauek ditu oinarri:

e) Herriek beren kultura, hizkuntza eta identitatea defendatzeko eta sustatzeko dituzten eskubideak aitortzea.


6.4.4.16. 4/2006 Legea, martxoaren 30ekoa, Balear Uharteetako helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorrei buruzkoa[418]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Beste alde batetik, Balear Uharteetako Gobernuaren helburuetako bat da katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, eta gure kultura sustatzea. Ildo horretan, eginbeharra da biztanle helduei, kanpokoei zein bertakoei, beren ondare linguistiko eta kultural propioak ezagutzeko aukera ematea, ondare hori gizarte-kohesiorako eta aberastasun pertsonalerako elementua den aldetik.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorretako jarduketak honako printzipio hauen arabera garatuko dira:

g) Balear Uharteetako berezkoak diren hizkuntza katalana eta kultura sustatzea.

5. artikulua.— Hizkuntza eta prestakuntza iraunkorren xedea eta helburuak

2. Lege honen helburuak dira:

g) Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren ezagutza eta erabilera erraztea eta sustatzea, bai eta haien ezaugarri natural eta historikoak errespetatzea ere, ezertan eragotzi gabe beste kultura batzuekiko tolerantziaren eta trukearen sustapena.

k) Balear Uharteetako gizarte- eta lan-ingurumarian, Europar Batasunaren esparruan parte hartzeko egokiagoak diren atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera sustatzea.

6. artikulua.— Balear Uharteetako hizkuntza, kultura eta gizartea

1. Kultura anitzeko mundu baten eta estatu autonomiko baten esparruan, Balear Uharteetako kultura-, hizkuntza- eta gizarte-errealitatea, haren irismen eta dimentsioagatik, kontuan hartuko da lege honen garapenean eta aplikazioan.

2. Arlo honetako lehentasunezko jarduketatzat hartuko dira Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren zaintza eta garapena sustatzera daramatenak.

3. Balear Uharteetako administrazio publikoek sustatuko dute helduentzako hezkuntza-jardueretan jarduten duten erakundeek eta zentroek Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanarekin, eta Balear Uharteetako kulturarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotutako ekimenak eta irakaskuntzak garatzea.

4. Balear Uharteetako administrazio publikoek gure hizkuntza- eta kultura-errealitatea ezagutzea sustatuko dute.

5. Balear Uharteetako administrazio publikoek, zenbait programaren bidez, herritar helduen herritartasun zentzua garatzea erraztuko dute, zerbitzu eta ondasun kultural, ekonomiko eta sozialak eskuratzean aktiboki eta aukera berdinekin parte hartu ahal izateko.

7. artikulua.— Berdintasuna

4. Etorkinen integrazioa erraztuko duten programak lehenetsiko dira, bereziki katalana eta gaztelania ikasteari dagokionez, bai eta gure kulturaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeari dagokionez ere.

9. artikulua.— Helduak

2. Administrazio publikoentzat, honako hauek helburu dituzten ekintzek izango dute lehentasuna:

d) Teknologia berrietan eta hizkuntzetan prestakuntza behar duten pertsonak edo kolektiboak.

II. TITULUA
Irakaskuntza-motak eta jarduketa-programak

II. KAPITULUA
Programak

13. artikulua.— Jarduketak

Jarduteko lerro nagusiak honako hauek dira:

e) Kultura-prestakuntza, gure kultura- eta hizkuntza-errealitatea ezagutzera bideratua, bereziki katalana, bai eta ondare unibertsalari sormena ekartzen dioten adierazpenak ere.

15. artikulua.— Prestakuntza-programak

Helduen hezkuntza prestakuntza-programa hauen bidez gauzatuko da:

g) Programak, Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren ezagutza sustatzeko, haien alderdi guztiei dagozkienez.

h) Programak, Espainiako estatuaren eta Europar Batasunaren errealitatearen ezagutza bultzatzeko, batez ere bertako hizkuntzena eta kulturena.

k) Programak, gizarte- eta lan-bazterketako arriskua duten etorkinak eta egoera sozial ahulean dauden pertsonak integratzen laguntzeko, betiere oinarrizko prestakuntza, prestakuntza linguistikoa eta kulturala oinarri hartuta.


6.4.4.17. 10/2006 Legea, uztailaren 26koa, Gazteriari buruzkoa[419]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Gazte-politikak

3. Gazte-politikek, funtsean, helburu hauek izan behar dituzte:

f) Hizkuntza eta kultura katalanak, Balear Uharteetako berezkoak direnak, defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea, gizartearen eremu guztietan, berezko ezaugarri gisa eta heldu berri diren biztanleak integratzeko tresna gisa.

k) Hizkuntza eta kultura katalanak gazteen artean defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea.

II. TITULUA
Gazteen emantzipaziorako politikak

I. KAPITULUA
Gazteria, eta prestakuntza eta hezkuntza

19. artikulua.— Gazteentzako hezkuntza-politikaren printzipio inspiratzaileak

Hezkuntza-politika gazteen hezkuntza-eskubidea bermatzera bideratu behar da, eta gazteen nortasunaren garapen osoan, printzipio demokratikoetan eta oinarrizko askatasunetan oinarritu behar da. Hala, balio hauek oinarri dituen hezkuntza sustatu behar da: bakea, elkartasuna, erantzukizuna, ahaleginaren kultura, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta diskriminaziorik eza. Ildo horretan, kontuan hartu behar da, bereziki, berdintasunaren aldeko hezkuntzaren sustapena, zeina gauzatu behar baita honako aspektu hauek bultzatzen dituzten programa espezifikoen bidez:

b) Jarrera arrazistak eta xenofoboak baztertzea, bai eta beste edozein diskriminazio edo portaera bortitz ere, zeinek arrazoi hauek baitituzte oinarri: sexua, arraza, jatorria, adina, iritzia, erlijioa, egoera zibila, sinesmenak, sexu-orientazioa, desgaitasuna, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.

21. artikulua.— Gazteentzako hezkuntzaren helburua eta eginkizunak

1. Administrazio autonomikoak, haren jardunari dagokionez, honako helburu hauek ditu hezkuntzari begira:

d) Etorkinak eskolan eta gizartean integratzeko programak ezartzea, eta katalanaren eta gaztelaniaren ikaskuntzan txertatzea, beharrezkoa izanez gero.

II. KAPITULUA
Aisialdia, astialdia, kultura eta kirola

28. artikulua.— Gazteria eta kultura

1. Administrazio autonomikoak kulturaren arloan gazteei zuzentzen dien politikak, aldi berean, hauek izan behar ditu oinarri: hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko politika; kulturaren eta giza nortasunaren garapen osoa; printzipio demokratikoak eta oinarrizko askatasunak; eta eskumen-eremu autonomikora egokitu behar du bere burua, nahiz eta akordioak egin ditzakeen uharteetako kontseiluekin, zeinak baitira kultura-arloko administrazio eskudun nagusiak. Gazteriaren garapen integrala bultzatzeko, kultura- eta arte-sorkuntza eta ikerketa zientifikoa sustatu behar dira.

2. Horregatik, honako neurri hauek garatu behar dira:

h) Katalanaren, Balear Uharteetako berezkoa den hizkuntzaren, ezagutza eta erabilera sustatzea, edozein gizarte-eremutan.

III. KAPITULUA
Gazteria eta ingurumena, teknologia berriak, landa-ingurunea, familia eta boluntariotza

31. artikulua.— Gazteria eta gizarte digitala

2. Administrazio autonomikoak, gainerako administrazio publiko eskudunekin eta erakunde pribatuekin lankidetzan, honako hauek sustatu behar ditu:

b) Portaera-balio demokratikoak (hizkera ez-sexista, solidarioa, multikulturala eta jasangarria) ingurune birtualetan. Hala, hauek sustatu behar dira: sistema teknologikoen, informazioaren eta programa informatikoen erabilera arduratsua, netiketa (sarearen barruko etika), eta ikaskuntza iraunkorraren, lankidetzaren, helburuak lortzearen eta produktibitatearen erabilera positiboa.

IV. TITULUA
Gazteak sustatzeko ildoak

III. KAPITULUA
Kultura- eta arte-jardueren programak eta zertamenak

44. artikulua.— Kultura- eta arte- sustapena

Gazteen garapen integrala bultzatzeko, administrazio eskudunek kultura- eta arte-sorkuntza eta -partaidetza sustatu behar dituzte, bai Balear Uharteen eremuan, bai kanpoan, honako jarduketa hauek eginez:

f) Balear Uharteetako berezko hizkuntzan sorkuntza soziokulturala sustatzea eta gazteek egindako kultura herrikoi eta modernoa sustatzea.

VII. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

83. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

1. Oro har, arau-hauste oso astunak dira:

d) Gazteentzako zerbitzuak ematean edo gazteentzako jarduerak egitean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, genero, arraza, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, sexu-aukera, desgaitasun, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, balio demokratikoen aurkako bestelako portaerak egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.


6.4.4.18. 19/2006 Legea, azaroaren 23koa, Balear Uharteetako Liburutegi Sistemari buruzkoa[420]

II. TITULUA
Balear Uharteetako Liburutegi Sistema

I. KAPITULUA
Balear Uharteetako Liburutegi Sistemaren definizioa eta osaera

9. artikulua.— Liburutegi publikoak

3. Liburutegi publikoek honako eginkizun hauek beteko dituzte:

b) Katalanaren sustapenean eta hizkuntza-normalizazioan parte hartzea, hura Balear Uharteetako berezkoa den aldetik.

i) Hizkuntza- eta kultura-aniztasunari eta erabiltzaileen eskaerei erantzuteko bildumak eta baliabideak ematea, beharrizan bereziak dituzten pertsonei arreta berezia eskainiz.

k) Komunikazioan sakontzeko, hizkuntzen ezagutza eta ikasketa sustatzea, batez ere erkidegoan ordezkaritza duten taldeen hizkuntzen ezagutza eta ikasketa.

II. KAPITULUA
Balear Uharteetako Liburutegia

14. artikulua.— Eginkizunak

1. Balear Uharteetako Liburutegiak eginkizun hauek ditu:

a) Balear Uharteetako bibliografia- eta kultura-ekoizpena jaso, kontserbatu eta zabaltzea; Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanen ekoizpenarena; eta, edozein arrazoirengatik, beren lurraldea, kultura edo hizkuntza ezagutzearekin lotutakoak, edozein euskarri fisikotan finkatuta badaude. Helburu horrekin, Balear Uharteetako Liburutegiak Lege Gordailuaren ale bat jasotzen du, indarrean dagoen legeriari kalterik egin gabe; bide horretatik heltzen ez zaizkion Balear Uharteetako obra bibliografikoak eskuratzen ditu, eta elkarlan-harreman egokiak ditu ondare bibliografikoa duten erakunde guztiekin.

III. TITULUA
Administrazio publikoen jardun-printzipioak

I. KAPITULUA
Liburutegi-politika

24. artikulua.— Irizpide orokorrak

Liburutegiak sustatzeko eta hobetzeko, administrazio publikoen maila guztietako ekintzak honako irizpide hauek bete behar dituzte:

h) Liburutegietan Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanak, eta lurraldearekin eta hizkuntzarekin edozein arrazoirengatik lotutakoak zabal daitezen sustatzea.

i) Liburutegi publikoak bitarteko egokitzat hartzea katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, ezagutza eta zabalkundea sustatzeko, eta bertako baliabideak eta informazio-zerbitzuak zabaltzeko.


6.4.4.19. 20/2006 Legea, abenduaren 15ekoa, Balear Uharteetako Udal- eta Toki-araubideari buruzkoa[421]

II. TITULUA
Udalerriak

VI. KAPITULUA
Eskumenak

29. artikulua.— Eskumenak

2. Balear Uharteetako udalerriek, legeen esparruan, eskumen propioak dituzte honako arlo hauetan:

g) Hizkuntza-normalizazioan.


6.4.4.20. 23/2006 Legea, abenduaren 20koa, Palmako Hiriburutzari buruzkoa[422]

ATARIKO TITULUA

4. artikulua

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, Palmako Udalekoa ere bada.

2. Palmako Udalak katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatuko du, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan.

3. Palmako Udalak katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, erabilera normalizatuko du, bere eskumenen eremuan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

VI. TITULUA
Udal-zerbitzuak ematea

II. KAPITULUA
Udalaren zerbitzuko langileak

57. artikulua

2. Palmako Udalaren zerbitzuko langileak berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalen arabera hautatuko dira, eta inpartzialtasunez jardungo dute beren eginkizunak garatzean. Gainera, hizkuntza-gaikuntzako baldintza egokiak bete behar ditu, herritarrei behar bezalako arreta emateko eta herritarren hizkuntza-eskubideak eraginkor bihurtzeko.

XII. KAPITULUA
Kultura

103. artikulua

2. Udalaren jarduerak helburu hauek ditu:

h) Palmako herritarren hizkuntza-ondarea eta kultura tradizionala babestea eta sustatzea.


6.4.4.21. 1/2007 Lege Organikoa, otsailaren 28koa, Balear Uharteetako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[423]

HITZAURREA

Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, eta gure kultura eta tradizioak gure gizartearen elementu identifikatzaileak dira, eta, horren ondorioz, gure identitatea hezurmamitzen duten elementuak.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Berezko hizkuntza

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala izango da.

2. Guztiek dute eskubidea hura jakin eta erabiltzeko, eta inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

3. Balear Uharteetako instituzioek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko dute, hizkuntzon ezagutza bermatzeko behar diren neurriak hartuko dituzte, eta hizkuntza bien berdintasun osora heltzeko ahalbidetzen duten baldintzak sortuko dituzte Balear Uharteetako herritarren eskubideei dagozkienez.

5. artikulua.— Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten lurraldeak

Gobernuak komunikazioa, kultura-trukea eta lankidetza sustatu beharko ditu Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten erkidego eta lurraldeekin, direlako erkidego eta lurraldeak Espainiako estatukoak izan edo ez. Ondorio horietarako, Balear Uharteetako Gobernuak eta Estatuak, nork bere eskumenen arabera, hitzarmenak, tratatuak eta lankidetzako beste tresna batzuk sinatu ahal izango dituzte.

II. TITULUA
Balear Uharteetako herritarren eskubideak, eginbeharrak eta askatasunak

14. artikulua.— Eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan

3. Balear Uharteetako herritarrek eskubidea izango dute Autonomia Erkidegoko Administraziora haren hizkuntza ofizial bietako edozeinetan jotzeko eta eurek erabilitako hizkuntza berean erantzuna jasotzeko.

19. artikulua.— Mendekotasuna duten pertsonen eskubideak

3. Balear Uharteetako administrazio publikoek gorren berezko zeinu-hizkuntzaren erabilera bermatuko dute; hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatuko da.

III. TITULUA
Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren eskumenak

35. artikulua.— Berezko hizkuntzaren irakaskuntza

Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du hizkuntza katalana, Balear Uharteetako berezkoa dena, irakasteko, literatura-tradizio autoktonoaren arabera. Katalana normalizatzea Autonomia Erkidegoko botere publikoen helburu izango da. Katalanaren uharteetako modalitateak, Mallorcakoa, Menorcakoa, Eivissakoa eta Formenterakoa, ikasi eta babestuko dira, ezertan galarazi gabe hizkuntzaren batasuna.

Instituzio ofizial aholku-emailea, hizkuntza katalanari dagokion kontu guztietarako, Balear Uharteetako Unibertsitatea izango da. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak parte hartu ahal izango du hizkuntza-batasuna zaintzen duen instituzio batean, zeina hizkuntza katalanaren koofizialtasuna onartzen duten erkidego guztiek eratua baita.

IV. TITULUA
Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren instituzioak

VI. KAPITULUA
Kontsulta-organoak eta organo aholku-emaileak

77. artikulua.— Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua

Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eratzen da erakunde publiko independente gisa; haren misioa da titulartasun publikoko komunikabide sozialetan ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio artezkariak betetzen direla zaintzea, zehatz-mehatz: baldintzak sustatzea informazio egiazkoa, objektiboa eta neutrala bermatzeko, eta informazioaren gizartea sustatzea; talde politiko eta sozial ordezkatzaileak komunikabide sozialetara iritsiko direla bermatzea; komunikabideetan hizkuntza-pluraltasuna sustatzea; Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eredua inspiratzen duten printzipioak betetzen direla zaintzea; entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna dutenak komunikabide sozialetara eta teknologia berrietara iristen direla bermatu eta erraztea.

V. TITULUA
Komunikabide sozialak

90. artikulua.— Komunikabide publikoak

2. Komunikabide publikoek begiratuko dute Autonomia Estatutuan aurreikusitako hizkuntza-eredua bete dadin.

VI. TITULUA
Balear Uharteetako Botere Judiziala

97. artikulua.— Lanpostu hutsak eta lehiaketa eta oposizioen ebazpena

Magistratu eta epaileen postuak betetzeko lehiaketa eta oposizioak ebaztean, lehentasunezko merezimendua izango da Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren espezializazioa eta katalana jakitea.

99. artikulua.— Notariotzak eta erregistroak

2. Notarioak, jabetzako erregistratzaileak, merkataritzakoak eta ondasun higiezinetakoak Autonomia Erkidegoak izendatuko ditu, Estatuaren legeekin bat etorriz. Plaza horiek betetzeko, lehentasunezko merezimendua izango da Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren espezializazioa eta katalana jakitea. Ezin izango da inoiz ere herritartasun- edo auzotasun-salbuespena ezarri.

VII. TITULUA
Harreman instituzionalak

IV. KAPITULUA
Harremanak autonomia-erkidegoekin

119. artikulua.— Proiektu kulturalak

Balear Uharteetako protokoloak sinatu ahal izango ditu kultura-egintzak egiteko beste autonomia-erkidego batzuekin, bereziki hizkuntza eta kultura berak dituztenekin.

[…]

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-ondare erkidea

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak, katalana beste autonomia-erkidego batzuen ondarea ere den daletik, Estatuko Gobernuari eta Gorte Nagusiei eskatu ahal izango die lankidetza- eta elkarlan-hitzarmenak egiteko, betiere hizkuntza-ondare erkidea zaintzeko egoki irizten zaienak, bai eta lehen aipatutako erkidegoen arteko komunikazio kulturala egiteko, ezertan galarazi gabe Konstituzioaren 149. artikuluko 2. apartatuan Estatuari ezarritako eginbeharrak eta konstituzio beraren 145. xedatutakoa.

[…]

Bigarren xedapen iragankorra.— Funtzionarioak eta langile lan-kontratudunak

2. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak behar diren eskuarteak xedatuko ditu destinoa Uharteetan duten funtzionario eta langile lan-kontratudun guztiek Balear Uharteetako hizkuntza eta kultura ikasi ahal izan ditzaten.


6.4.4.22. 2/2007 Legea, martxoaren 16koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidego eta eskalei buruzkoa[424]

Bigarren xedapen gehigarria.— Integrazioa eskala sortu berrietan

2. Honako espezialitate hauetako funtzionarioak sartzen dira goi-mailako kidego fakultatiboen eskaletan:

e) Soziologia, geografia, pedagogia, psikologia, psikopedagogia, prestakuntza, komunikazio, elkarlan, hizkuntza-aholkularitza, informazio-zientzien eta enpleguko eta lan-merkatuko teknikarien espezialitateetako langileak humanistika eta gizarte-zientzietako eskalan sartzen dira.


6.4.4.23. 3/2007 Legea, martxoaren 27koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa[425]

IV. TITULUA
Funtzio publikoaren egitura eta antolamendua

II. KAPITULUA
Lanpostuak antolatzeko tresnak

30. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendetan, gutxienez, lanpostu bakoitzari buruzko datu hauek jaso behar dira:

d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana sortu eta azkentzea

I. KAPITULUA
Langileen hautaketa

50. artikulua.— Funtzio publikoan sartzeko betekizunak

1. Hauek dira funtzio publiko autonomikoan sartzeko betekizun orokorrak:

f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz.

VII. TITULUA
Lanpostutik lanpostura mugitzea eta lanpostuen okupazioa

II. KAPITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

1. atala
Lanpostuak betetzeko sistema arruntak

76. artikulua.— Lehiaketaren arau orokorrak

1. Lehiaketa da lanpostuak betetzeko sistema normala, eta merezimenduak eta, hala badagokio, deialdian zehazten diren gaitasunak, ezagutzak edo trebetasunak egiaztatu eta balioestean datza, betiere deialdian ezarritako baremoaren arabera.

2. Lehiaketa merezimendu-lehiaketa edo lehiaketa espezifikoa izan daiteke.

3. Bi kasuetan, deialdiaren baremoak merezimendu orokor hauen balioespena jasoko du, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan:

d) Katalanaren ezagutza -maila.

80. artikulua.—Lanpostuak betetzeko deialdia

1. Deialdiek, lehiaketakoek zein izendapen askekoek, honako hauek jasoko dituzte gutxienez:

b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio.

V. KAPITULUA
Administrazioen arteko mugikortasuna

96. artikulua.— Administrazioen artean mugitzearen baldintzak eta ondorioak

3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

IX. TITULUA
Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak

III. KAPITULUA
Eginbeharrak eta bateraezintasunen araubidea

124. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen eginbeharrak

1. Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioek betebehar hauek dituzte:

g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta diziplina-zehapenak

137. artikulua.— Falta oso astunak

1. Honako hauek dira falta oso astunak:

b) Diskriminazioa arrazoi hauengatik: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.— Karrerako funtzionarioak behin-behinean atxikiz berriro sartzeko hizkuntza-gaikuntza

Behin-behineko atxikipenean berriro sartzeko, lege honen 113.2 artikuluan aurreikusitako lanpostuetan erreserbarik ez duten karrerako funtzionarioek egiaztatu beharko dute zer ezagutza-maila duten katalanez berriro lanean hasten diren kidego, eskala edo espezialitatean sartzeko unean.


6.4.4.24. 4/2009 Legea, ekainaren 11koa, Balear Uharteetako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[426]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Legearen xedea, printzipioak eta Balear Uharteetako gizarte-zerbitzuen sistemaren definizioa

3. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen politiken helburuak

Gizarte-zerbitzuen arloan botere publikoen jardunak honako helburu hauek ditu:

l) Autonomia-erkidego honen berezko identitate, hizkuntza eta kulturarekiko integrazioa sustatzea, aurreko apartatuetan xedatutakoari kalterik egin gabe.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

7. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

Gizarte-zerbitzuen hartzaileek honako eskubide hauek dituzte:

a) Gizarte-zerbitzuen sisteman berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea, diskriminaziorik egin gabe, honako arrazoi hauengatik: jaioterria, hizkuntza, etnia, sexua, sexu-orientazioa, egoera zibila, familia-egoera, adina, desgaitasuna, erlijioa, ideologia, iritzia edo beste edozein tasun pertsonal edo sozial.

b) Informazio nahikoa eta egiazkoa jasotzeko eskubidea, modu ulergarrian, eskuragarri dauden prestazio eta baliabideei buruz, zerbitzuak eskuratzeko beharrezko betekizunei buruz, bai eta gizarte-babeseko beste baliabide batzuei buruz eta administrazio publikoek eremu horretan dituzten eskumenei buruz ere. Horretarako, beharrezko laguntzak eta euskarriak izan behar dira, hizkuntza ez ezagutzeagatik, desgaitasunen bat izateagatik edo hori justifikatzen duten beste arrazoi batzuengatik zailtasunik izanez gero emango zaien informazioa ulertzeko.

c) Egoeraren balioespena jasotzeko eskubidea, eta, hala badagokio, senitartekoen edo zaintzaileen beharrizan sozialen balioespena jasotzeko eskubidea, hizkera argi eta ulergarrian.


6.4.4.25. 2/2010 Legea, ekainaren 7koa, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari buruzkoa[427]

ZIOEN AZALPENA

I

Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren IV. tituluko VI. kapituluak Autonomia Erkidegoaren kontsulta- eta aholkularitza-organoak arautzen ditu, eta horien artean dago, 77. artikuluan, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua. Manu horren arabera, Ikus-entzunezkoen Kontseilua erakunde publiko independente gisa eratzen da, zeinaren xedea baita titulartasun publikoko komunikabide sozialetan ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio gidariak betetzen direla zaintzea; xede horretan, zehazki, honako eginkizun hauek sartzen dira: informazio egiazkoa, objektiboa eta neutrala bermatzeko baldintzak sustatzea; informazioaren gizartea sustatzea; ordezkaritza duten talde politiko eta sozialei komunikabide sozialetarako irispidea bermatzea; hizkuntza-pluraltasuna komunikabide sozialetan sustatzea; Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren hizkuntza-ereduaren printzipioak betearaztea; eta entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak komunikabide sozialetara eta teknologia berrietara iristea bermatzea eta erraztea. […]

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio gidarien bermea

2. Titulartasun publikoko hedabideei dagokienez:

c) Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren hizkuntza-ereduaren oinarri diren printzipioak betetzen direla ziurtatzea eta hizkuntza-pluraltasuna sustatzea.

d) Entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak komunikabide sozialetan eta teknologia berrietan sar daitezen bermatzea eta erraztea.

e) Talde politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kultural adierazgarriek komunikabide sozialak irits ditzaten bermatzea.

3. Ikus-entzunezko komunikabide guztiei dagokienez:

d) Balear Uharteetako ikus-entzunezkoen sisteman pluraltasun politikoa, erlijiosoa, soziala, linguistikoa eta kulturala zaintzea.

f) Hizkuntza-araudia betetzen dela bermatzea, batez ere katalanari dagokionez.


6.4.4.26. 5/2010 Legea, ekainaren 16koa, Balear Uharteetako Kontsulta Kontseiluari buruzkoa[428]

IV. TITULUA
Funtzionamendua

23. artikulua.— Irizpenen argitalpena

2. Organo eskatzaileak irizpenak jaso eta hurrengo egunean, irizpenak eta boto partikularrak jendaurrekoak izango dira, testu osoa katalanez eta gaztelaniaz dutela, eta, gutxienez, bide telematikoz izango dira eskuragarri.


6.4.4.27. 13/2010 Legea, abenduaren 9koa, Balear Uharteetako Publizitate Instituzionalari buruzkoa[429]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lege honen xedea da Balear Uharteetako instituzioek edozein modutan egiten duten publizitate instituzionalaren oinarrizko aspektuak arautzea. […] Publizitate instituzionala definitzen duten elementu horiekin batera, legeak publizitate horri lotutako zenbait alderdi ere arautzen ditu: erabili beharreko hizkuntza […]

[…]

3. artikulua.— Publizitate instituzionalaren helburuak

Publizitate instituzionalak helburu hauetako bat izan behar du:

f) Balear Uharteetako kultura-, hizkuntza- eta natura-ondarea sustatzea, bai eta Balear Uharteetako beste edozein ondasun ukigarri zein ukiezin garrantzitsu ere.

4. artikulua.— Debekuak

2. Debekatuta dago publizitate instituzional hau:

f) Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzearen aurka egiten duena, hau da, gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezko, plural eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez duena, dela irudien bidez, dela sinboloen bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.

5. artikulua.— Publizitate instituzionalaren hizkuntzak

1. Publizitate instituzionalak Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea aplikatuko du, Balear Uharteetako Autonomia Estatutua erreformatzeko otsailaren 28ko 1/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz.

2. Publizitate instituzionaleko testuek Balear Uharteetako hizkuntza-identitate eta -tradizioa erabiltzen eta hobeto ezagutzen lagunduko dute.

3. Publizitate instituzionala beste hizkuntza batzuetan egin ahal izango da, xedeak hala eskatzen duenean.

6. artikulua.— Kontratazioa

2. Publizitate-kanpaina bakoitzean erabili beharreko hedabideak zehazteko eta horien artean egin beharreko inbertsioa banatzeko, irizpide objektiboak, lurralde-irismenari buruzkoak, hedabide bakoitzaren hedapenari buruzkoak eta kostu ekonomikoari buruzkoak bakarrik hartuko dira kontuan. Biztanleriaren segmentu bati soilik zuzendutako kanpainetan, nabarmen hartuko dira kontuan: hizkuntzaren erabilera; hedabide bakoitzaren hedapen-gaitasuna, edo hedabidea publizitate-ekintzaren xede den publikora egokitzea.

[…]

8. artikulua.— Irisgarritasuna, aukera-berdintasuna eta ingurumenarekiko errespetua

1. Desgaitasuna duten pertsonek mezu instituzionaletarako irispidea izango dutela bermatuko da, unean-unean indarrean dagoen legerian ezarritako irisgarritasun unibertsala ahalbidetuz, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortuz (katalana eta gaztelania), eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen edozein arau aplikatuz.


6.4.4.28. 15/2010 Legea, abenduaren 22koa, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoari buruzkoa[430]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Autonomia-erkidego bereko komunikabide publikoen eredua garatzea ezinbesteko tresna da hizkuntza eta kultura katalan propioaren normalizazio-prozesurako, eta laguntza paregabea da kontzientzia kolektiboa eta kolektibitateko kide izatearen sentimendua eraikitzeko.

Lege honek, gainera, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren arauketak bezala, Autonomia Estatutuaren aginduari erantzuten dio. Balear Uharteetako ikus-entzunezkoen lege orokor batek arautuko du Balear Uharteetako eremu guztietan edozein hedabideren edo hedapen-kanalen bidez egiten den ikus-entzunezko komunikazioaren esparrua, eta kontuan hartuko du hizkuntza katalaneko lurraldeetako ikus-entzunezko komunikazio-espazioan sartzea.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Zerbitzu publikoaren eginkizuna

1. Irrati eta telebistako zerbitzu publikoa (ikus-entzunezko komunikaziokoa) funtsezko zerbitzua da, eta Balear Uharteetako herritarren eskura jartzen ditu honako hauetara bideratutako ikus-entzunezko edukiak:

e) Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, zabaltzea eta sustatzea.

3. Irrati eta telebistaren zerbitzu publikoaren eginkizunaren esparruan, hizkuntza-lurralde katalan guztien artean ikus-entzunezkoen espazio erkide bat sortzea sustatuko da, eta indarra emango zaio katalanez emititzen diren ikus-entzunezko edukiak elkarrekin ekoitzi eta hartzeari.

4. artikulua.— Zerbitzu publikoaren egitekoa

1. Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren zerbitzu publikoaren eginkizuna egikarituko da helburu hauek lortzeko:

b) Konstituzioaren eta Estatutuaren printzipioak eta balioak, eta katalana eta Balear Uharteetako berezko kultura ezagutaraztea eta zabalaraztea.

l) Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten erkidego eta lurraldeekiko kultura-trukea eta elkarlana sustatzea.

2. Era berean, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren zerbitzu publikoaren egitekoa da ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko politikak garatzea, honela:

b) Ikus-entzunezkoen sustapena eta babesa sustatzeko, lehentasuna emango zaie honako betekizun hauek betetzen dituzten obrei eta edukiei:

1) Jatorrian katalanez ekoitziak izatea.

2) Arduradun artistikoen, arduradun teknikoen eta edukien arduradunen % 51k egoitza izatea katalanez hitz egiten duten hizkuntza-eremuetako lurraldeetan.

c) Aurreko b) letran aipatzen diren obrek, gainera, baldintza hauetako bat bete behar dute:

1) Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan kokatutako ekoizle batek edo batek baino gehiagok egindakoak izatea.

2) Ekoizpena Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan kokatutako ekoizle batek edo batek baino gehiagok gainbegiratua eta kontrolatua izatea.

3) Ekoizpen-kostu osoa finantzatzeko, Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan ezarritako ekoizleek egin behar dute ekarpenik handiena, betiere koprodukzioko kasuetan, baldin eta ekarpen hori Balear Uharteetatik edo katalanez hitz egiten duten lurraldeetatik kanpo ezarritako ekoizle batek edo gehiagok kontrolatzen ez badu.

III. TITULUA
Programazioa eta programa-kontratua

I. KAPITULUA
Programazioa

26. artikulua.— Programazioaren printzipio orokorrak

1. Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren programazioak zerbitzu publikoaren eginkizunak bete behar ditu, eta Balear Uharteetako berezko hizkuntza eta kultura normalizatzen lagundu behar du. Programazio osoko komunikazio-hizkuntza katalana da, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuan eta Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, eta hizkuntzaren berezko hizkuntza-modalitateak errespetatuko ditu. Betekizun horiek entearen eta enpresa filial emaileen ikus-entzunezko ekoizpenean ere aplikatu behar dira.

3. Irrati eta telebistaren zerbitzu publikoaren eginkizunaren esparruan, hizkuntza-lurralde katalan guztien artean ikus-entzunezkoen espazio erkide bat sortzea sustatuko da, eta indarra emango zaio katalanez emititzen diren ikus-entzunezko edukiak elkarrekin ekoitzi eta hartzeari.

4. Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoaren programazioa plurala izango da, herritar guztien beharrizanak asetzeko, Balear Uharteetako uharte anitzeko errealitatea islatuz, eta uharte bakoitzak presentzia orekatua izango du programazioan. Edozelan ere, arreta berezia jarri behar die entzumen-desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dituzten legeak errespetatuz, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen, beste desgaitasun-mota batzuk dituzten pertsonen, adinekoen, haurren eta gazteen eta arreta espezifikoa behar duten beste kolektibo batzuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituzten legeak errespetatuz.


6.4.4.29. 4/2011 Legea, martxoaren 31koa, Balear Uharteetako administrazio onari eta gobernu onari buruzkoa[431]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

[…] Era berean, administrazio ona izateko eskubideak esan nahi du pertsona orok eskubidea duela Batasunak ordaintzeko bere instituzioek edo eragileek beren eginkizunak egikaritzean eragindako kalteak, betiere estatu kideen zuzenbideen printzipio orokor erkideekin bat etorriz; bai eta pertsonak orok eskubidea duela tratatuetako hizkuntzetako batean Batasuneko instituzioetara jotzeko eta hizkuntza horretan erantzuna jasotzeko ere.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Administrazio ona eta gobernu ona informatzen dituzten printzipioak dira:

g) Sinpletasuna eta ulergarritasuna: Autonomia Erkidegoko Administrazioak teknikak eta metodoak erabiliko ditu, izapideak sinplifikatu ahal izateko, beharrezkoak ez diren prozedurak ezabatu ahal izateko eta erantzun-denborak laburtu ahal izateko. Administrazio-arauek eta -prozedurek argiak eta ulergarriak izan behar dute herritarrentzat. Gainera, zerbitzuen informazio-hedabide publikoek hizkuntza erabilerraza erabili behar dute.

I. TITULUA
Administrazio ona

II. KAPITULUA
Gardentasuna kudeaketan

20. artikulua.— Zerbitzu publikoaren kudeaketa

Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuen administrazio-klausulen agirietan, gutxienez, erabiltzaileen eskubide hauek bermatzeko behar diren aurreikuspenak jaso behar dira:

c) Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea, erabiltzaileek aukeratuta, erakunde emakidadunarekiko eta haren ordezkari eta langileekiko harremanetan.


6.4.4.30. 9/2011 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2012rako aurrekontu orokorrei buruzkoa[432]

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Sektore publiko instrumentala arrazionalizatzea

2. Bereziki, eta beste jarduketa posible batzuk alde batera utzi gabe, Balear Uharteetako Gobernuak berregituratze-eragiketak egin behar ditu eremu funtzional hauekin zerikusia duten ente instrumentaletan:

a) Zientzia-arlo guztietan ikerketa-arloko eginkizunak egikaritzen dituzten enteak; gaiak hauexek izango dira: Balear Uharteak; katalanaren sustapena; katalanaren hizkuntza-modalitateak aztertu eta zabaltzea; hizkuntza-prestakuntza, katalanari buruzko ezagutzen ebaluazioa eta horiekin lotutako beste batzuk.


6.4.4.31. 8/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Turismoari buruzkoa[433]

III. TITULUA
Turismo-jardueraren antolamendua

VIII. KAPITULUA
Turismo-informazioko, -orientazioko eta -laguntzako jardueren enpresak

65. artikulua.— Turismo-gidariak

1. Turismo-gidariaren lanbidea jarduera bat da, zeina lanbide gisa, ohikotasunez eta dirua kobratuz egiten baita; eta hori egiten duten pertsonek informazio- eta interpretazio-zerbitzuak ematen dituzte Balear Uharteetako ondare historiko eta naturalari buruz, interes kulturaleko ondasunei buruz, katalogatutako ondasunei buruz eta gainerako turismo-baliabideei buruz; zerbitzuen hartzaileak turistak eta bisitariak dira, eta zerbitzuak Balear Uharteetako bi hizkuntza ofizialetan nahiz atzerriko beste edozein hizkuntzatan ematen dira, eta hizkuntza horiek egiaztatuak izan beharko dute.

4. Lanbide-kualifikazioen aitortza duten onuradunek Balear Uharteetan lanbidean jarduteko beharrezkoak diren katalanezko eta gaztelaniazko hizkuntza-ezagutzak izan beharko dituzte.

67. artikulua.— Turismo-seinaleztapena

Uharte-kontseilu eskudunak turismo-seinaleztapen homogeneoa ezarriko du, irisgarritasuna eta baliabide eta helmuga turistikoen ezagutza errazteko.

Turismo-seinaleztapen guztia Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da, bai eta uharte bakoitzera joaten diren turistek gehien erabiltzen dituzten atzerriko bi hizkuntzetan ere, betiere seinaleztapena eta erabilitako euskarriaren ezaugarriak bateragarriak badira.

Erregelamendu bidez zehaztuko da zein den administrazio publikoek eta enpresaburuek erabili behar duten turismo-seinaleztapena, betiere baliabide eta establezimendu turistikoak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko, eta seinaleztapen hori ahalik eta gehien sinplifikatu beharko da hizkuntza ikonografikoaren bidez.


6.4.4.32. 4/2013 Legea, uztailaren 17koa, Balear Uharteetako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[434]

V. TITULUA
Prestakuntza, hautaketa, mugikortasuna, trukea eta lanera itzultzea

II. KAPITULUA
Hautaketa

32. artikulua.— Sartzeko betekizunak

Udaltzaingoko kidegoetako kategorietara edo udaletako polizia-plazetara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, honako betekizun hauek bete behar dira:

i) Indarrean dagoen araudiak zehazten duen mailako katalana badakiela egiaztatzea, zeina izango baita, gutxienez, Balear Uharteetako Administrazio autonomikoko funtzionarioei eskatuko zaiena.

VI. TITULUA
Estatutu-araubidea

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

48. artikulua.— Norbanakoen eskubideak

Funtzionario diren aldetik, udaltzaingoetako kideek eta, udaltzaingoa osatu ez badute, udaletako poliziek, toki-araubidearen arloan indarrean dagoen legeriak, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak, emandako eskubideak izango dituzte, bai eta estatutu-araubidetik eta lege honetatik eratorritako eskubideak ere, eta bereziki honako hauek:

h) Hierarkia-bidea erabiliz, ahoz edo idatziz, eta iraingarriak ez diren hizkera eta esamoldeak erabiliz, zerbitzuaren funtzionamenduarekin, ordutegiarekin edo atazekin lotutako iradokizunak aurkezteko eskubidea, bai eta egokitzat jotzen duten beste edozein eskaera ere.

54. artikulua.— Eginbeharrak

Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak ezarritakoari kalterik egin gabe, toki-administrazioko funtzionario izateagatik dagozkien eginbeharrez gain, udaltzaingoetako kideek eta, udaltzaingoa osatu ez badute, udaletako poliziek bete behar dituzte lege honetan aurreikusitako eginbeharrak, eta bereziki honako hauek:

n) Balear Uharteetako hizkuntza ofizialetako edozeinetan haiengana zuzentzeko herritarrek duten eskubidea errespetatzea.

VII. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak, zehapenak eta zehatzeko ahala

1. atala
Diziplinazko arau-hausteak

68. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

n) Diskriminazioa arrazoi hauengatik dakarren edozein jarduketa: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


6.4.4.33. 5/2013 Legea, urriaren 1ekoa, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[435]

HITZAURREA

IV

[…]

VI. tituluak ekintza instituzionalaren ildoak ezartzen ditu, eta Uharteetako ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa aitortzen du, sektoreak duen garrantzi sozial eta ekonomikoagatik, eta turismoa sustatzeko, eta kultura, historia eta hizkuntza propioak sustatu eta zabaltzeko tresna gisa.

[…]

II. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioa

I. KAPITULUA
Erabiltzaileen eskubideak

6. artikulua.— Kultura- eta hizkuntza-aniztasunerako eskubidea

1. Erabiltzaileek eskubidea dute ikus-entzunezko komunikazioan programazio ireki bat sartzeko, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen duena eta Balear Uharteetako identitatearen ezagutza eta zabalkundea sustatzen duena, uharte eta uharte anitzeko izaeraren ondoriozko gertaera bereizgarria kontuan hartuta.

2. Balear Uharteetako bi hizkuntza ofizialak ezagutzea eta zabaltzea sustatuko da, Autonomia Erkidegoko Gobernuaren hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorraren barruan.

8. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikaziorako irispide unibertsala aitortzen zaie, baliakizun teknologikoen arabera.

2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioak, zeina modu irekian ematen baita, programen % 75 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez hiru ordu izateko zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioz. Uharte-estaldurako telebistak eta tokiko telebistak parametro horiek betetzen saiatuko dira.

3. Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioak, zeina modu irekian ematen baita, astean gutxienez 3 ordu audiodeskribatuta izateko. Uharte-estaldurako telebistak eta tokiko telebistak parametro horiek betetzen saiatuko dira.

IV. TITULUA
Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa Balear Uharteetan

24. artikulua.— Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren definizioa eta irismena

1. Ikus-entzunezkoen komunikazioaren zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, eta helburu hauek ditu: Konstituzioaren eta Estatutuaren printzipioak eta balioak sustatzen dituzten edukiak zabaltzea; iritzi publiko plurala eratzen laguntzea; Balear Uharteetako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ezagutaraztea, eta jakintza eta arteak zabaltzea, ikus-entzunezkoen kultura sustatzea bereziki nabarmenduta. Era berean, gehiengoaren programazioaren hartzaile ez diren herritarrak eta gizarte-taldeak artatuko dira.

4. Hizkuntza- edo kultura-kidetasunak dituen beste autonomia-erkidego batean lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko, hitzarmen bidezko akordio bat beharko da, eta bi autonomia-erkidegoen artean elkarrekikotasunak egon beharko du.

25. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak eta irismena

Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

b) Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko kultura eta hizkuntza ofizialak sustatzea eta zabaltzea, eta gure identitatea defendatzea.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

VI. TITULUA
Ekintza instituzionalaren lerroak

36. artikulua.— Ekintza instituzionalaren funtsezko lerroak

1. Balear Uharteetako Gobernuak Uharteetako ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa aitortzen du, sektoreak duen garrantzi sozial eta ekonomikoagatik, eta turismoa sustatzeko tresna gisa, bai eta kultura, historia eta hizkuntza propioak sustatzeko eta zabaltzeko bitarteko gisa, eta gure konstituzioaren eta gure autonomia-estatutuaren balio gorenak transmititzeko ere.

8. Balear Uharteetako bi hizkuntza koofizialen trataera egokia, bai eta berezko kulturarena ere Balear Uharteen barruan eta haietatik kanpo.

VII. TITULUA
Eskumenak eta antolaketa

41. artikulua.— Illes Balears Film Commission

4. Lege honen 36.2.b) artikuluan aurreikusitako ikus-entzunezkoen jardueren leihatila bakarraren bidez, zeina Illes Balears Film Commission delakoan sartuko baita, uhartediko uharteetako edozeinetan ikus-entzunezko jarduerak egiteko beharrezkoak diren administrazio-prozedurak erraztu eta arinduko dira.

[…]

Autonomia Erkidegoak beharrezko neurriak hartu behar ditu leihatila bakarraren bidez honako hauek egin ahal izango direla bermatzeko:

c) Artikulu honetan aurreikusitako informazioa Balear Uharteetako hizkuntza koofizialetan eta Europar Batasuneko beste lan-hizkuntzaren batean eskuratzea.


6.4.4.34. 7/2014 Legea, uztailaren 23koa, Balear Uharteetako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa[436]

ZIOEN AZALPENA

[…]

IV. kapituluak arautzen du kontsumitzaile eta erabiltzaileek informaziorako duten eskubidea. Zerbitzuak kontratatu aurreko informazioa, etxebizitzaren arloko informazioa eta prezioen arloko informazioa arautzen dira. Informazioa zein hizkuntzatan jaso behar den ere arautzen da.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

II. KAPITULUA
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek osasuna bermatzeko eta haien segurtasunerako duten eskubidea

12. artikulua.— Dokumentazioa kontserbatzeko eta entregatzeko betebeharra

3. Enpresek betebeharra dute ondasunak eta zerbitzuak seguruak direla frogatzeko, arloko agintaritza eskudunak hala eskatzen dienean. Era berean, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute, errekerimenduan aipatzen den produktua edo hartan aipatzen diren produktuak argi eta garbi identifikatuz, bai eta Balear Uharteetako hizkuntza ofizialak ez beste hizkuntza batean aurkeztutako edozein dokumentazio teknikoren edo beste edozein dokumenturen itzulpena ere.

IV. KAPITULUA
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak informaziorako duten eskubidea

30. artikulua.— Informazioan erabilitako hizkuntza

1. Kontsumitzaileari emandako informazio guztiak, zeina kapitulu honetan aipatzen baita, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean agertu beharko du gutxienez.

2. Produktuen etiketatze-datuek pertsonen osasunerako edo segurtasunerako garrantzia dutenean, emandako informazioa gutxienez estatuko hizkuntza ofizialean agertuko da.

III. TITULUA
Administrazioaren jarduna, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko

VI. KAPITULUA
Kautela-neurriak

72. artikulua.— Kautela-neurriak

1. Kontsumo-arloan eskumena duen administrazio-organoak egoki iritzitako kautela-neurriak erabaki ditzake, arrazoituta, bere ekimenez, ikuskatzailetzak, zehapen-prozeduraren instruktoreak, arduradunak berak proposatuta —bere borondatez hala eskatzen badu— edo beste administrazio batzuek eskatuta, honako kasu hauetan:

c) Nahitaezko etiketatzerik ez duten ondasunak edo produktuak merkaturatzen direnean edo Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean agertzen denean.

IV. TITULUA
Zehatzeko ahala

78. artikulua.— Arau-hausteen gaineko erantzukizuna

3. […]

Legez edo erregelamenduz eskatzen den hizkuntza ez den beste hizkuntza batean etiketatutako produktuetan, banatzaileari edo merkaturatzaileari egotziko zaio erantzukizuna.


6.4.4.35. 13/2014 Legea, abenduaren 29koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako aurrekontu orokorrei buruzkoa[437]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Azken ildo horretan, eta zori, enbido edo ausazko jokoen gaineko tasa fiskalaren zerga-egitate jakin batzuetan onura fiskal zehatz batzuez gain, oro har murriztu egiten dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren karga-eskala autonomikoan dauden tasak, […] eta kenkari autonomiko berriak sortu dira, […] atzerriko hizkuntzen eskolaz kanpoko ikasketa […] sustatzeko.

V. TITULUA
Ente instrumentalen gaineko arauak

40. artikulua.— Balear Ikaskuntzen Institutua izeneko erakunde publiko enpresariala sortzea

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko sektore publiko instrumentalaren entea sortzen da, erakunde publiko enpresarial gisa, zeina aurreikusita baitago Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko sektore publiko instrumentalari buruzko uztailaren 21eko 7/2010 Legearen 2.1.b) artikuluaren arabera, eta haren helburu orokorrak honako hauek dira: katalanaren irakaskuntzarekin eta hizkuntza-normalizazioarekin lotutakoak, Balear Uharteetako kultura sustatzearekin lotutakoak, eta haien atzerri-proiekzioa, haren estatutuen arabera.

2. Entearen eginkizunak eta eskumenak, materialak zein juridikoak, honako hauek dira, Balear Uharteetako katalanaren eta kulturaren arloan, betiere estatutuen arabera eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta Administrazioak dituzten eskumenen esparruan:

a) Balear Uharteekin zerikusia duten gaietan ikerketa sustatzea zientziaren arlo guztietan, Balear Uharteetako Gobernuak eta Institutuak berak ikerketarako proposatzen dituzten helburu orokorren arabera.

b) Balear Uharteetako herritarrei hizkuntza-prestakuntza ez-arautua katalanez ematea. Eremu horretan, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, autoikaskuntzarako zentroak eta era guztietako prestakuntza-teknikak eta -estrategiak antolatzea sustatuko du.

c) Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Saileko probak antolatzea, kudeatzea eta ziurtatzea, betiere proba horien helburua irakaskuntza araututik kanpoko helduen katalanezko ezagutzak ebaluatzea bada.

d) Hizkuntza- eta kultura-prestakuntzako planean jasotako aurrez aurreko ikastaroak eta proba libreak antolatzea eta kudeatzea, eta plan horretan jasotako noten eta gaikuntzen ziurtagiriak ematea.

e) Hizkuntza eta literatura katalanaren ebaluaziotik salbuestea, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko katalanezko ikasketak Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Saileko katalanaren ezagutza-ziurtagiriekin homologatzea.

f) Katalanaren ziurtagiriekin baliokidetasun-eskabideak ebaztea.

g) Balear Uharteetako lurralde-eremuan egiten den edozein kultura-jarduera zabaltzea, norberaren edo besteren bitartekoez.

h) Tokiko ikasketen arloan argitalpenak egitea, monografiak, bildumak eta aldizkariak eginez, eta jardunaldiak, kongresuak eta hitzaldiak antolatzea.

i) Balear Uharteetako katalanaren hizkuntza-modalitate propioak aztertzea eta zabaltzea, Balear Uharteetako kultura-ondare gisa eta haien identitatea egituratzen duen elementu gisa, hark eragotzi gabe hizkuntzaren batasuna, betiere Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 35. artikuluaren arabera.

j) Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formenteraren arteko eta Balear Uharteen eta kanpoaldearen arteko trukeari eta harremanari buruzko zenbait kultura-jarduera programatzea.

k) Balear Uharteetako kulturaren kanpo-proiekzioa.

l) Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanaren erabilera sozialak sustatzea, hala nola filmak bikoiztea, irrati- eta telebista-emisioa, eta katalanak prentsan, mundu judizialean eta enpresa-munduan eta eguneroko bizitzako eremu guztietan duen presentzia.

m) Hizkuntza-eskubideak sustatzea eta defendatzea.

n) Ikerketa soziolinguistikoa eta, bereziki, Balear Uharteetako katalanaren erabilerari buruzkoa.

20. ERANSKINA
Lagatako tributuei eta uren saneamendu-kanonari dagozkien onura fiskalen zenbatekoa

6. 2016. urteko aurrekontuan eragina duten neurriak.

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aurreikusten diren onura fiskalei dagokienez, zerga 2015eko abenduaren 31n sortu zelako, 2016ko aurrekontuetan eta hurrengoetan bakarrik izan dezakete eragina onura fiskalok, eta, beraz, zenbatekoa 48,7 milioi eurora heltzen da, honela banakatuta:

6.1 Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

[…]

Hiru kenkari sortu dira I+G+b erakundeei dohaintzak egiteagatik, energia berriztagarrien erabilerari lotutako etxebizitzetan inbertsioak egiteagatik eta atzerriko hizkuntzak ikasteagatik.


6.4.4.36. 5/2015 Legea, martxoaren 23koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren lege- eta erregelamendu-ordenamendua arrazionalizatu eta sinplifikatzeari buruzkoa[438]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Horrenbestez, egokitzat jotzen da prozedura sinplifikatu bat bete ahal izatea erregelamendu-mailako arau bat kontsolidatzeko bakarrik —izan ere, kasu horietan, ez da ezein aldaketarik egin behar arau horren edukia argitzeko, erregularizatzeko edo harmonizatzeko helburuarekin—; prozedura horretan, izapide gehienen epeak laburtu ahal dira, eta beste izapide batzuk albo batera utzi behar dira zentzua galtzen dutenean, arau-edukia araudia egiteko prozedura arruntaren mende jarri zenetik. Horrela, kontsolidazio horrek ez badu aldaketarik sartzeko aukerarik eman behar, egin beharreko txostenek egiaztatu besterik ez dute egin behar indarrean dagoen erregulazioari ez zaiola materialki eragiten, arauak kasuan-kasuan duen eduki zehatzaz harago. Hori guztia, jakina, alde batera utzi gabe gramatika-, terminologia- edo estilo-ikuspegitik beharrezkoak diren ukitu zehatzak egiteko aukera, hizkuntza-zuzentasunari dagozkion arrazoiengatik soilik.

[…]


6.4.4.37. 4/2016 Legea, apirilaren 6koa, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratzeko hizkuntza-gaikuntzarako neurriei buruzkoa[439]

ZIOEN AZALPENA

I

Katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa berreskuratzea, gaztelaniarekin batera benetako ofizialtasuna ematea eta bizitza instituzionalean, sozialean eta ekonomikoan katalanaren erabilera bultzatzeko eta faboratzeko neurriak abian jartzea legegintza-politikako orientabideak izan dira, eta, horrek eragile politiko eta sozialen artean adostasun-maila handia eragiten zuen heinean, hasiera-hasieratik balear autonomiaren bizitzaren ezaugarri izan dira, batez ere 1983. urtean onetsitako Autonomia Estatutuari esker.

Erritmo eta intentsitate desberdinekin, Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea aho batez onetsi zenetik, hizkuntza ofizialen erabilera antolatzeak aukera eman du urte hauetan guztietan katalana eguneroko hizkuntza gisa sartzeko eremu ofizial eta administratiboetan, hezkuntzan, gizartean, ikus-entzunezkoetan eta beste batzuetan, nahiz eta finkatze-maila desberdina izan, eta kasu askotan hizkuntza propio eta ofizial gisa duen erabilera normaltasunera iritsi gabe.

Ibilbide horrek inflexio-puntu bat izan zuen 2011-2015 legegintzaldian, bereziki uztailaren 19ko 9/2012 Legearekin; lege horren bidez, neurri garrantzitsuak hartu ziren prozesu normalizatzailea berrikusteko, Balearretako errealitate soziolinguistikoari buruzko edozein diagnostiko serio alde batera utzita. Hala, lortu nahi ziren erreformen ondorioak behar bezala haztatu gabe, hizkuntza-normalizazioaren estatutu- eta lege-oinarriak birplanteatu ziren, katalanaren ezagutzak funtzio publikoko merezimendu- eta gaitasun-printzipioei lotutako betekizuntzat hartzeari utzi zitzaion, eta Administrazioaren funtzionamenduan hizkuntza-erabilerarako arauak ezarri ziren, eremu horretan katalanaren ohiko erabilera, ahozkoa eta idatzizkoa, errazten ez zutenak.

Gaur egun, Balear Uharteetako gizartean gehiengoaren sentimendua ikus daiteke, aurreko legegintzaldia hasi arte hizkuntzaren arloan zegoen adostasuna berreraikitzearen aldekoa, eta, beraz, hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko legerian, Autonomia Estatutuak zehaztutako babes- eta sustapen-mandatuekin katalanari estatus koherenteagoa itzultzeko beharrezkoak diren elementuak berreskuratzearen aldekoa. Hori dela eta, Parlamentuak uste du ezinbestekoa dela berriro ere eta luzamendurik gabe bereganatzea, enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntzaren arloan, oro har onartzen ziren arau-planteamenduak, zeinen konstituzionaltasuna zalantzarik gabekoa baitzen. Horrekin ez da kontraesanean jartzen Konstituzio Auzitegiaren irailaren 26ko 165/2013 epaia, non gehiengoz deklaratu baitzen 9/2012 Legearen konstituzionaltasuna; izan ere, aldarrikapen horretan ez dago eragozpenik legegileak konstituzionaltasunaren blokearekin bat datozen beste aukera politiko batzuk hartzeko.

II

Legegintza-testu hau Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruarekin eta Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunarekin guztiz bat etortzeko asmoarekin egin da; gutun hori Espainiako estatuak berronetsi zuen 2001. urtean, eta kontuan hartu dira hizkuntza ofizialen arloko jurisprudentzia- eta doktrina-ildo nagusiak. Parlamentuak, beraz, hauxe proposatu du: 2012 baino lehenagoko arau-zehaztapenak indarrean jartzea; hizkuntza-erabileraren tratamendua Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia berrienaren arabera ahalik eta zorroztasun handienarekin egiten dela ziurtatzea; eta horretarako egungo desoreka-egoera zuzentzeko neurriak txertatu ditu, guztien hizkuntza-eskubideak bermatu ditu, eta hizkuntza-bereizketarako neurriak hartu ditu, zeinak argi eta garbi justifikatzen baititu Autonomia Estatutuaren printzipioak eta helburuak betetzeko beharrizanak. Ildo horretan, esan daiteke legea bat datorrela Konstituzioaren 3. artikuluarekin eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 4., 14.3 eta 35. artikuluekin, ahaztu gabe Konstituzio Auzitegiaren doktrina, funtsean honako epai hauetatik datorrena: 82/1986, ekainaren 26koa; 46/1991, otsailaren 28koa (3. O. J.); 31/2010, ekainaren 28koa (14. O. J.), eta 165/2013, irailaren 26koa (5. eta 11. O.J.).

Ingurumari horretan, zilegi da, Konstituzioaren 3.3 artikulutik eta Balear Uharteetako Estatutuaren 4.3 artikulutik katalana babesteko eta sustatzeko datozen aginduei erreparatuta, bai eta administrazio publiko eraginkor baten esparruan hizkuntza-eskubideen eraginkortasuna bermatzeko aginduei ere (Konstituzioaren 103.1 artikulua), hizkuntza ofizialen arauzko tratamenduak neurri zuzentzaileak, babes- eta sustapen-neurriak izatea, katalana bigarren mailako hizkuntza bihur ez dadin gaztelaniarekin alderatuta, betiere erabilera ofizialei dagokienez.

Hori dela eta, lege-testu honetan dagoeneko ezagunak diren irtenbideak aukeratu dira, zeinak modu erabakigarrian lagun baitezakete eurek duten ondorio biderkatzaileagatik zerbitzu publikoen funtzionamenduan katalanaren erabilera normala berreskuratzen, finkatzen eta sustatzen. Balear Uharteetako herritarrek, administrazioekiko harremanetan, eskatzen dute enplegatu publikoek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan gaitasun egokia izatea eta, beraz, beren eskaerei eraginkortasunez erantzun ahal izatea Balear Uharteetako berezko hizkuntzan ere. Hori guztia bateragarria da gaztelania estatuko hizkuntza ofizial gisa gordetzearekin eta administrazio horien eremuan erabilera arruntekoa izatearekin; izan ere, guztiek dute erabiltzeko eskubidea eta ezagutzeko eginbeharra, Konstituzioaren 3. artikuluaren arabera.

Egiten den araugintza-eragiketaren oinarria are nabarmenagoa da kontuan hartzen bada azterlan fidagarrienek ondorioztatzen dutela, azken urteotan katalanaren erabilera arautzeko, irakasteko eta sustatzeko egin diren ekintzen garrantzia gorabehera, azken horrek oraindik ez dituela lortu hizkuntzaren aldetik desiragarriak diren normaltasun-estandarrak, gutxienez estatutu-legegilearen hitzetan, «Balear Uharteetako herritarren bi hizkuntzen eskubideei dagokienez, hizkuntza bien erabateko berdintasuna» lortzearen zentzuan (Estatutuaren 4.3 artikulua). Argi dago eskuragarri dauden datuek modu nabarian jartzen dutela berdintasun erreala eta eraginkorra lortzetik urrun dagoela oraindik, eta, hizkuntza propioa bultzatzeko neurriak ezabatzen, ahultzen edo atzeratzen badira, sektore askotan diglosia-egoerak eta katalanaren erabileraren atzerakada nabariak bultzatuko direla. Legegintza-testu hau bultzatzen duen gehiengo parlamentarioaren ustez, gutxitze-egoeran dagoen hizkuntzaren estatusa hobetzera zuzenean bideratutako ekintzekin bakarrik ziurtatu daiteke hizkuntza ofizialen arteko oreka desiragarria, eta eraginkortasunez zaindu guztien eskubideen egikaritza.

III

Lege honek hizkuntza-gaikuntzarako neurriak jasotzen ditu, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratu eta sustatzeko, hau da, Autonomia Estatutuaren 4.3 eta 14.3 artikuluen agindua gauzatzeko arau-ekintzak. Neurri horiei esker, botere publiko autonomikoek eta enplegatu publikoek katalana normaltasunez erabiltzen dutela ziurtatu ahal izango da, zeina Konstituzioan onargarria den aukera baita eta neurri batean estatutu-legegileak ezartzen duen orientazioa ere baita; izan ere, estatutu-legegileak orientazio hori hartu du errealitate soziolinguistiko horri erantzuteko, eta botere publikoek katalana eremu guztietan normalizatzeko prozesuan eta, bereziki, Balear Uharteetako instituzioen eta administrazioen eremuetan erabakitasunez parte hartu behar dute.

Adierazitako zentzuan, lege-testu honek zenbait zehaztapen jasotzen ditu, hizkuntza ofizialen ezagutza funtzio publikoaren eremuko merezimendu- eta gaitasun-printzipioekin lotuz, katalana hizkuntza propiotzat duten administrazioen funtzionamendu egokia ziurtatzeko, bai eta herritarrek beren lehentasunezko hizkuntza ofizialean artatuak izateko dituzten eskubideen eraginkortasuna ziurtatzeko ere, Balear Uharteetako Estatutuaren 14.3 artikuluko eskakizunen arabera. Funtzio publikoan sartzeko berezko hizkuntzan trebatzeko betekizunen eskakizun orokorra, baita administrazio publikoen barruan sustatzeko ere, eraso ezineko neurritzat jotzen da Konstituzioaren ikuspuntutik (Konstituzio Auzitegiaren otsailaren 28ko 46/1991 epaia). Kontuan izan behar da, gainera, katalanaren ezagutza-eskakizun orokorrak bakarrik, zeina lanpostuen ezaugarrien arabera aldagarria baita, ahalbidetzen duela azaldutako helburuak osoki lortzea; izan ere, eskakizun mugatu bat, adibidez, arreta jendeari zuzenean emateko tokietara mugatzea, hizkuntza-aholkularitzara mugatzea eta hezkuntza-zerbitzuetara mugatzea ez litzateke nahikoa izango.

Bestalde, gaur egun zentzuzkoa da eskatzea, erabat katalanez izapidetzen diren administrazio-prozeduretan, esku hartu behar duten langile guztiek hizkuntza horren ezagutza egokia izan behar dutela.

Azkenik, lege honetan xedapen iragankor gisa sartzen dira enplegatu publikoei eska dakizkiekeen hizkuntza-ezagutzaren mailei buruzko behin-behineko erabaki batzuk, zeinak iraganean ere indarrean egon baitziren zerbitzu publikoak ematean disfuntziorik sortu gabe. Maila horien behin-behineko ezarpenak berdintasun-, arrazoizkotasun- eta proportzionaltasun-irizpideei erantzuten die, jurisprudentziak eskatu bezala. Tratamendu berezitua emateko, osasun-administrazioko estatutupeko langileak eta langile lan-kontratudunak behar dira, bai haien ezaugarri profesionalengatik, bai eremu horretan gertatu den normalizazio-prozesua nabarmen astiro doalako.

Bestalde, komeni da nabarmentzea legeak hiru xedapen gehigarri dituela mugikortasunari, lanpostuen okupazioari eta administrazio-egoerei dagozkienez.

1. artikulua

Edukia emango zaio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30. artikuluko d) letrari, idazkera hau izango duela:

«d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan».

2. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 45. artikuluko 2. apartatua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«2. Oposizio-sistema izangaien gaitasuna zehazteko gaitasun-proba bat edo gehiago egitean datza».

3. artikulua

Gehitu egingo zaio f) letra Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 50. artikuluko 1. apartatuari, idazkera hau izango duela:

«f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz».

4. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 71. artikuluko 6. apartatua.

5. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 80. artikuluko 1. apartatuaren b) leta, zeinak idazkera hau izango baitu:

«b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio».

6. artikulua

Gehitu egingo zaio 3. apartatua Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 96. artikuluari, idazkera hau izango duela:

«3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan».

7. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 113. artikuluko 2. apartatua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«Lanpostu bat behin-behinean adjudikatuz itzul daiteke lanpostura, zerbitzuaren beharrizanen arabera, betiere interesdunak lanpostua betetzeko betekizunak betetzen baditu erregelamendu bidez ezartzen den moduan».

8. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 124. artikuluko 1. apartatuaren g) letra, zeinak idazkera hau izango baitu:

«g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko».

9. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria.

10. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Funtzionarioek eta langile lan-kontratudunek katalana jakiteko betekizunak

Harik eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitako erregelamendu bidezko garapena egin arte, honako hauek dira lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren katalan-ezagutzak:

1. Funtzionarioen talde, kidego eta eskaletako lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren ezagutzak.

a) Administrazio orokorra: Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego orokorren kidego eta eskalei buruzko martxoaren 16ko 2/2007 Legearen 5. eta 6. artikuluetan jasotako kidegoak eta eskalak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

C1 mailaren ziurtagiria (benetako domeinu funtzionalaren maila).

C2

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

b) Administrazio berezia: Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego berezien kidego eta eskalei buruzko martxoaren 16ko 2/2007 Legearen 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluetan jasotako kidegoak eta eskalak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

c) Administrazio orokorreko eta administrazio bereziko kidego eta eskaletara batera atxikitako lanpostuak eta titulazio-talde bati baino gehiagori atxikita dauden lanpostuak: lanpostu horiek betetzeko, eskakizun handieneko kidego edo eskalako katalanaren ezagutza-ziurtagiria izatea eskatu behar da.

2. Lan-izaerako lanbide-kategoriei dagozkien lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren ezagutzak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren 1., 2., 3. eta 4. mailak.

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Salbuespenak: goi-mailako teknikaria, administrazio orokorreko espezialitatea eta espezialitate juridikoa (1. maila), erdi-mailako teknikaria, administrazio orokorreko espezialitatea (2. maila), administrari arduraduna (3. maila) eta administraria (4. maila).

C1 mailaren ziurtagiria (benetako domeinu funtzionalaren maila).

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren 5., 6., 7. eta 8. mailak.

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

Salbuespena: administrari laguntzailea (6. maila).

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Lanbide-kategoria bati baino gehiagori atxikita dauden lanpostuek betekizun hau dute haiek betetzeko: katalanaren eskakizun handieneko ezagutza-ziurtagiria izatea.

3. Eskakizun espezifiko gisa katalanez jakitea duten lanpostuak.

Bereziki, lanpostuen zerrendan, eta «betekizun espezifiko»en apartatuan, adierazi daiteke zer lanpostutan eskatzen den katalanaren ezagutza-maila handiagoa orokorrean aipatutakoak baino, betiere lanpostu haien eginkizunen ezaugarri bereziengatik.

Bigarren xedapen iragankorra.— Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langileek eta langile lan-kontratudunek katalanerako dituzten betekizunak

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Balear Uharteetako Gobernuak erregelamendu bidez garatuko du Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 23ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitakoa. Bien bitartean, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langile gisa eta lan-kontratuko osasun-langile gisa sartzeko eta haien lanpostuak betetzeko, katalanaren ezagutza hauek eskatu behar dira:

1. Estatutupeko langileen kategorietan sartzeko hautaketa-prozeduretan eta estatutupeko langileen plazak betetzeko mugikortasun-prozeduretan eska daitezkeen ezagutzak.

a) Taldeetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko edo hari atxikitako erakundeetako estatutupeko langileen kategorien arabera zehaztuta, katalanari buruz eskatu behar diren ezagutzak honako hauek dira:

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

b) Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko edo hari atxikitako erakundeetako estatutupeko langileen plazak betetzeko mugikortasun-prozeduretan, zeinak araututa baitaude Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen VII. kapituluan—, katalanaren ezagutza hauek egiaztatzea eskatu behar da:

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

2. Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko langile lan-kontratudunen hautaketa- eta mugikortasun-prozeduretan eska daitezkeen ezagutzak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan bakoitzari dagozkion mailak —edo bakoitzari dagozkion mailetan sartutako lanpostuak betetzeko—, baldin eta eskatzen badute graduko unibertsitate-titulua, Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako teknikaria edo baliokidea izatea.

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan bakoitzari dagozkion mailak —edo bakoitzari dagozkion mailetan sartutako lanpostuak betetzeko—, baldin eta eskatzen badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulazioa, eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

3. Salbuespenak.

Salbuespen gisa, eta profesionalen gabezia edo eskasia dela eta, edo estatuko edo nazioarteko ikertzaileak edo zientzialariak kontratatu behar direnean, estatutupeko langileen edo langile lan-kontratudunen kategoria jakin batzuei eragiten dieten hautaketa- eta mugikortasun-deialdiek salbuetsi egin ditzakete xedapen iragankor honetan eskatzen diren hizkuntza katalanaren ezagutzei buruzko betekizunak, betiere Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuaren edo erakunde eskudunaren giza baliabideen plangintzaren arloko organo eskudunari entzun ondoren, zeinak nahitaez emango baitu txostena aipatutako salbuespenaren indarraldi eta irismenari buruz.

Hirugarren xedapen iragankorra.— B taldean hizkuntza katalana jakiteko eskakizuna

Harik eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitako erregelamendu-garapena egin arte, eta inoiz ez 2017ko ekainaren 1a baino lehen, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 76. artikuluan aurreikusitako titulazioko B taldeko funtzionarioen kidegoetako edo estatutupeko langileen kategorietako lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko, katalanaren ezagutza-maila B2 mailakoa izango da (maila aurreratua), zeina hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak edo Administrazio Publikoaren Balear Eskolak ezarria baita.

Laugarren xedapen iragankorra.— Hizkuntza-gaikuntzaren eskakizunaren eraginkortasuna

1. Lege honen xedapen iragankorretan jasotako hizkuntza-gaitasunaren eskakizuna eraginkorra izango da legea bera indarrean jarri ondoren hasten diren langileen arloko prozedura guztietan, harik eta martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluak erregelamendu bidez garatu arte.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, Administrazioko osasun-estatutupeko langileentzat, zeinak lege honen bigarren xedapen iragankorrak aipatzen baititu, eskakizun hori eraginkorra izango da 2017ko ekainaren 1aren ondoren hasten diren langileen arloko prozedura guztietan, salbu eta martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluak garatzeko araudian besterik xedatzen ez bada.

Bosgarren xedapen iragankorra.— Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailen baliokidetasunak eta egokitzapenak

1. Lege honetan eskatzen diren katalanaren ezagutza-mailak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokituta daudela ulertzen da: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa.

2. Lege honetan aldi baterako aurreikusitako katalanaren ezagutza-mailak Balear Uharteetako Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak emandako edo baliokidetzat onartutako ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dira. Edozelan ere, baliozkotzat joko dira Balear Uharteen eremuan eskumena duen organoak lege hau indarrean jarri aurretik eman edo baliokidetzat aitortu dituen ziurtagiriak.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetu egiten dira lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapenak, eta, bereziki, 9/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legea aldatzekoa.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena eman zaio Balear Uharteetako Gobernuari hartu beharreko neurriak eman ditzan lege hau garatzeko.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


6.4.4.38. 8/2016 Legea, maiatzaren 30ekoa, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatu eta LGTBI fobia desagerrarazteari buruzkoa[440]

II. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Esku hartzeko sektoreak

12. artikulua.— Hezkuntza

4. Eskola-, hezkuntza- eta prestakuntza-materialen edukiek, edozein formatutan, eta erabiltzen den hizkerak kontuan hartuko dute aniztasuna sexu-orientazioari, genero-identitateari eta genero-adierazpenari dagozkienez, eta arrazoi horrengatiko edozein diskriminazio-mota saihestuko dute.

15. artikulua.— Komunikabideak

1. Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, komunikabideei dagokienez:

b) Gomendioak ezarriko ditu homosexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilerei eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.


6.4.4.39. 11/2016 Legea, uztailaren 28koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa[441]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

8. artikuluan xedatzen da bermatu egin behar dela hizkuntzaren erabilera ez-sexista, zuzentasunez, eta berdintasunezko tratamendua eman behar zaiela politiken garapenean erabiltzen diren eduki eta irudiei.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Lege honen helburua lortzeko, eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 16., 17. eta 22. artikuluetan xedatutako eskubideak eta mandatuak betez, Balear Uharteetako botere publikoen jarduketek, haien eskudantzien esparruan, honako printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

m) Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko eta, edozelan ere, hizkuntzaren bidez emakumeen ikusezintasuna saihesteko.

I. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko politika publikoak

8. artikulua.— Emakumeen eta gizonen hizkera eta irudi publikoaren erabilera ez-sexista

1. Balear Uharteetako administrazio publikoek hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatuko dute. Botere publikoek eta horien mendeko organismo, erakunde eta sozietateek hizkera ez-sexista erabiliko dute idatzizko komunikazio guztietan, arreta pertsonalean eta komunikabideetan.

2. Balear Uharteetako administrazio publikoek eremu publiko zein pribatu guztietan hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea sustatuko dute.

III. TITULUA
Balear Uharteetako administrazio publikoen jardunean genero-ikuspegia txertatzeko neurriak

25. artikulua.— Administrazio publikoen zerbitzuko langileen gaikuntza

1. Balear Uharteetako administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte beren langileei emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko oinarrizko prestakuntza mailakatua eta etengabea bermatzeko, eta genero-ikuspegia txertatuko dute edukietan eta prestakuntzan, betiere lege honen xedapenak gauzatzeko eta administrazio-jardunean genero-ikuspegia benetan integratzea ahalbidetuko duen ezagutza praktiko nahikoa bermatzeko, administrazio-hizkera ez-sexistari buruzko ikastaroak bereziki aipatuta.

IV. TITULUA
Berdintasuna sustatzeko neurriak eta esku hartzeko arloak

I. KAPITULUA
Hezkuntza

28. artikulua.— Ikasmaterialak

2. Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroetako testuliburuek eta materialek, edozein euskarritan, aurreko puntuan aipatutako arauak errespetatuko dituzte, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo dute, hizkuntzaren bidez emakumeak ikusezin bihurtzea saihestuko dute, eta irudietan eta adierazpenetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatuko dute.

III. KAPITULUA
Enplegua

2. atala
Lan-berdintasuna Balear Uharteetako sektore pribatuan eta funtzio publikoan

41. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

3. Balear Uharteetako Gobernuak arreta berezia jarriko du hitzarmen kolektiboek:

b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin dezaten.

IV. KAPITULUA
Osasuna

50. artikulua.— Materialak

1. Administrazio publikoek emakumeei zuzendutako osasunari buruzko dibulgazio-materialak egitea bultzatuko dute, hizkera ez-sexista erabiliz eta emakumeen aniztasuna kontuan hartuta.

2. Lehen mailako arretako osasun-zerbitzuetan jarduketa-gidak eta -protokoloak egitea sustatu beharko da, emakumeen prebalentzia handiko prozesuetarako edo genero-eraginarekiko nabarmen sentikorrak diren prozesuetarako.

VII. KAPITULUA
Komunikabideak eta publizitatea. Ezagutzaren eta informazioaren gizartea, teknologia berriak eta publizitatea

61. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Programazioak egitean, komunikabide sozialek ez dute hizkera sexistarik erabiliko.

63. artikulua.— Teknologia berriak eta informazioaren gizartea

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan garatutako proiektuetan, baldin eta Balear Uharteetako administrazio publikoek osorik edo zati batean finantzatutakoak badira, bermatuko da hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo dela eta haren edukia ez dela sexista izango.


6.4.4.40. 12/2016 Legea, abuztuaren 17koa, Balear Uharteetako Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa[442]

II. TITULUA
Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa

I. KAPITULUA
Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa

10. artikulua.— Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren eta ingurumen-adierazpen estrategikoaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak

4. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta, hala badagokio, gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean.

II. KAPITULUA
Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

17. artikulua.— Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak

5. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta katalanezko hedapen handieneko egunkarietako batean, eta behar diren neurriak hartuko ditu publikoaren artean ahalik eta zabalkunde handiena bermatzeko, batez ere garrantzi handieneko proiektuen kasuan.


6.4.4.41. 4/2017 Legea, uztailaren 12koa, Balear Uharteetako Industriari buruzkoa[443]

II. TITULUA
Industria-politika

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

9. artikulua.— Jarduketak industria-politikaren arloan

2. Zehazki, Balear Uharteetako industria-politikaren xedea honako jarduketa hauek gauzatzea izango da:

p) Industria-planean, neurriak aurreikusiko dira, genero-berdintasuna, gizarte-erantzukizun korporatiboa eta norberaren hizkuntzaren erabilera sustatzeko eta garatzeko.

III. KAPITULUA
Industria-politikaren plangintza

2. atala
Industria-jarduera sustatzeko programak

21. artikulua.— Nazioartekotze-programen xede eta helburuak

1. Nazioartekotze-programen xedea da Balear Uharteetako enpresak nazioarteko eremuan lehian sartzea, bultzatzea eta sendotzea, eta aipatutako xede hori lortzeko beharrezkoak diren egitura-egokitzapenak egitea.

2. Horretarako, nazioartekotze-programetan proiektu egokiak diseinatu eta ezarriko dira, besteak beste, erregelamendu bidez ezar daitezkeen xedeez gainera, honako helburu hauek lortu ahal izateko:

h) Balear Uharteetako langileen hizkuntza- eta teknologia-gaitasunak hobetzeko Lanbide Heziketako plan espezifiko bat garatzea, nazioartekotze hori errazteko.


6.4.4.42. 7/2017 Legea, abuztuaren 3koa, Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldatzen duena[444]

ZIOEN AZALPENA

X. Konpilazioaren beste aldaketa batzuk

[…]

Bestalde, bi xedapen gehigarrik katalanezko bertsioaren aldaketa puntuala eta konpilazioaren gaztelaniazko bertsioa jasotzen dituzte, idazketa hobetzeko edo terminologia zehazteko.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Katalanezko bertsioaren aldaketak

Irailaren 6ko 79/1990 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Balear Uharteetako zuzenbide zibileko konpilazioaren testu bateginaren katalanezko bertsioan, honako hitz edo esamolde hauek aldatzen dira:

a) 39. artikuluko bigarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «la falcidia», esan behar du: «a la falcídia».

b) 39. artikuluko hirugarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «en allò que n’excedeixin», esan behar du: «en allò que no n’excedeixin».

c) 54. artikuluko bigarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «En allò que no es preveu en el paràgraf anterior, hi serà d’aplicació el que disposa el Codi civil (art. 523 a 529) sobre el dret d’habitació», esan behar du: «En allò que no es preveu en el paràgraf anterior, hi serà aplicable el que disposa el Codi civil sobre el dret d’habitació».

Bigarren xedapen gehigarria.— Gaztelaniazko bertsioaren aldaketak

Irailaren 6ko 79/1990 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Balear Uharteetako zuzenbide zibileko konpilazioaren testu bateginaren gaztelaniazko bertsioan, honako hitz edo esamolde hauek aldatzen dira:

a) 38. artikuluari puntu eta bereiz bat erantsiko zaio honen aurretik: «El que lo formalizare en fraude de los legatarios perderá el indicado derecho».

b) 39. artikuluko hirugarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «en lo que no exceda de ella», esan behar du: «en lo que no excedan de ella».

c) 52. artikuluaren ostean hauxe erantsiko da:

«IV. KAPITULUA
Ab intestato oinordetza»

d) 66. artikulua, 1. apartatua:

Hau dioen lekuan: «nombradas ‘espolits’,», esan behar du: «denominadas ‘espòlits’,».

e) 66. artikulua, 3. apartatua:

Hau dioen lekuan: «Tienen capacidad de otorgar capítulos», esan behar du: «Tienen capacidad para otorgar capítulos».

f) 67., 68. eta 72. artikuluak:

Hau dioen lekuan: «‘espolits’», esan behar du: «‘espòlits’».

g) 71. artikuluari puntu eta bereiz bat erantsiko zaio honen aurretik: «La ejecución del encargo hecha por acto inter vivos será irrevocable».

h) 72. artikuluko 1. apartatuan puntu eta bereiz bat ezabatuko da honen aurretik: «Solo serán válidos los pactos otorgados en escritura pública».

i) 86. artikulua:

Hau dioen lekuan: «‘desvis’», esan behar du: «‘desvís’».


6.4.4.43. 8/2017 Legea, abuztuaren 3koa, Balear Uharteetako Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[445]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta definizioak

2. Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

e) Komunikazioa: igorle baten eta hartzaile baten artean informazioa trukatzeko prozesua. Mezua hautemateko erabiltzen den zentzumenaren arabera, komunikazioa honelakoa izan daiteke:

1) Entzunezkoa: mezua entzumenaren bidez hautematen den komunikazioa.

2) Ukimena: mezua ukimenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen ditu braille irakurketa-idazketa sistema, sinboloak eta grafikoak erliebean, letra larriak esku-ahurrean, ukimenezko alfabeto daktilologikoa edo esku-ahurrean eta ukimenezko euskarria duen zeinu-hizkuntza.

3) Ikusizkoa: mezua ikusmenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen du sistema grafiko alfabetikoa eta sinbolikoa, zeinuen, letren, grafismoen, sinboloen eta antzeko beste adierazpenen bidez irudikatzen dena edozein euskarri material, elektroniko edo telematikotan; argi-seinaleak, hau da, lurraldean, eraikuntzan eta garraioan arrisku- edo larrialdi-abisua ematen duten argi-errotuluak edo argiak, eta zeinu-hizkuntza.

n) Zeinu-hizkuntzak: gor zeinugileen keinu- eta ikus-modalitateko hizkuntza-sistemak, zeinak gor-itsuek ere erabiltzen baitituzte beren egoera sentsorialaren arabera egokituta.

q) Laguntza-bitartekoak: ingurunearen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen dietenak. Erabilera partikularreko laguntza-bitartekoak beharrezko elementutzat jotzen dira, eta ezin da mugatu horien erabilera, salbu eta segurtasun- edo osasungarritasun-arrazoiengatik edo erregelamendu bidez ezarritako beste arrazoi batzuengatik. Laguntza-bitartekoak honela sailkatzen dira:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonei produktu eta zerbitzuen erabilera, komunikazioa edo mugikortasuna errazteko edo bermatzeko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

x) Ikusizko komunikazioan laguntzeko produktuak: ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei ikusmen-informazioa hautematen eta ulertzen laguntzeko metodo espezifikoak. Honako produktu hauek sartzen dira:

2) Ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duten laguntza-produktuak: gailuak, ekipoak, tresnak, baliabide teknologikoak, programarioa eta ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duen eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei informazio hori eskuratzeko aukera ematen dien beste edozein laguntza.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna jendearentzako arreta-zerbitzuetan eta zerbitzu publikoen emaileengan

26. artikulua.— Irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak zerbitzuetan

2. Ikus-entzunezko komunikabideek zeinu-hizkuntzaren audiodeskripzio-, azpititulazio- eta interpretazio-sistemak txertatuko dituzte pixkanaka, programazioa irisgarri jartzeko, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoei buruzko urriaren 1eko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

7. Jendeari arreta emateko zerbitzuak eskaintzen dituzten administrazio publikoek zeinu-hizkuntzaren interpreteak izango dituzte, batez ere osasun-arloan (ospitaleak, larrialdiak), betiere erregelamendu bidez ezarritako proportzioan eta lanpostuetan.

VII. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioetan eta informazio-transmisioan

30. artikulua.— Jendearen eskura dagoen informazioa

1. Administrazio publikoek edo, hala badagokio, zerbitzu publikoen emaileek erraztasunak emango dizkiete desgaitasuna duten pertsonei, zertarako eta jendearen eskura dagoen informazioa iristeko eta erabiltzeko entzunezko, ukimenezko eta ikusizko komunikazioa konbinatzen duten sistemak eta bitartekoak erabiliz. Era berean, sustatu egingo dute interes publikoko testu garrantzitsuak eta maiz erabiltzen diren formularioak eskain daitezen irakurketa errazeko formatuan eta zeinu-hizkuntzako bideoetan.


6.4.4.44. 1/2018 Legea, martxoaren 5ekoa, Balear Uharteetako Aholku Kontseiluko kidego eta eskala propioei buruzkoa[446]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Sartu diren eginkizunen artean, […] honako hauek nabarmendu behar dira: kontsulta-organo honek sortzen dituen testuak berrikustearekin zerikusia duten jarduerak koordinatzea, besteak beste, administrazio-dokumentuak zuzentzea, irizpenak zuzentzea eta itzultzea, eta instituzioaren doktrina edo funtzionamendua zabaltzeko argitalpenak prestatzea, eginkizun horiek arduraldi berezia eskatzen dute, dokumentazioaren bolumena eta sortzen diren testu juridikoen garrantzia kontuan hartuta. […]

1. artikulua.— Aholku Kontseiluko legelaria ez den berezko funtzionarioen kidegoetako eta eskaletako sailkapen-taldeak sortzea eta integrazioak

1. Aholku Kontseiluko berezko kidego hauek sortuko dira:

a) A taldea:

1) A1 azpitaldea. Azpitalde honetan sartzeko, beharrezkoa da graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo titulu baliokideak izatea, lege-mailako arau batek beste unibertsitate-titulu ofizial bat eskatzen duenean izan ezik.

Azpitalde honetakoak dira goi-mailako kidegoa eta goi-mailako teknikarien kidegoa, hizkuntza-aholkularitza, dokumentazio eta argitalpenen eskalakoa.

Goi-mailako kidegoaren eginkizunak dira legelarien kidegoarekin lankidetza teknikoko jarduerak egitea, ponentziak prestatzeko eta dokumentazioa ikertzeko.

Goi-mailako teknikarien kidegoak, hizkuntza-aholkularitzaren, dokumentazioaren eta argitalpenen eskalak, honako eginkizun hauek betetzen ditu: osoko bilkurak, irizpenak, argitalpenak eta bestelako dokumentazioa prestatzen laguntzea; testuen hizkuntza-berrikuspena eta itzulpena egitea; Aholku Kontseiluaren webguneko testuak eta materiala egiten parte hartzea; eta bere kidegoaren eginkizunen berezko goi-mailako aholkularitza ematea.


6.4.4.45. 2/2018 Legea, apirilaren 13koa, Balear Uharteen Memoria eta Aitorpen Demokratikoei buruzkoa[447]

ZIOEN AZALPENA

III

Errepresioa diktadura frankistan eta klandestinitatean zehar

[…]

Barruan eta erbestean, balear uharte guztietako intelektualek lan egin zuten balio demokratiko unibertsalak eta gure kultura- eta hizkuntza-identitatea gordetzeko. […]


6.4.4.46. 3/2018 Legea, maiatzaren 29koa, Gizarte-ekintzaren Hirugarren Sektoreari buruzkoa[448]

III. KAPITULUA
Lankidetza, esku-hartze sozialaren eremuko politikak egikaritzean

16. artikulua.— Balear Uharteetako administrazio publikoekin lankidetzan aritzen diren Balear Uharteetako hirugarren sektore sozialeko antolakundeen betebeharrak

1. 1.- Erantzukizun publikoko zerbitzu sozialen horniduran Balear Uharteetako administrazio publikoekin elkarlanean aritzen diren edo interes orokorreko bestelako jarduera sozialetan lankidetzan diharduten Balear Uharteetako hirugarren sektore sozialeko antolakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

k) Ahalegina egitea herritarrei bakoitzak aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta emateko.


6.4.4.47. 7/2018 Legea, uztailaren 31koa, Balear Uharteetan Laneko Segurtasuna eta Osasuna sustatzekoa[449]

Azken xedapenetako seigarrena.— Maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretua aldatzea, zeinak prozedura onetsi baitzuen Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko bitarteko funtzionarioak hautatzeko

1. Aldatu egiten da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko bitarteko funtzionarioak hautatzeko prozedura onetsi zuen maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretuaren 4. artikulua, eta honelaxe geratzen da idatzita:

«4. artikulua. Aparteko prozedura.

8. Lehiaketa bidezko aparteko prozeduran, baremoak, egoki izanez gero, egokiak izan daitezkeen merezimenduez gain, honako hauek ere jaso behar ditu:

b) Administrazio orokorreko edo bereziko kidego edo eskalan sartzeko eskatzen dena baino katalanaren ezagutza-maila altuagoa izatea, bai eta lortu nahi den poltsako atxikipen-taldea edo -azpitaldea den ere.

9. Hautaproben bidezko aparteko prozeduran, honako arau hauek bete behar dira:

c) Ezartzen den proban lortutako puntuazioari gehitu behar zaio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego, eskala eta/edo espezialitateetan sartzeko eskatzen direnak baino altuagoak diren katalanaren ezagutza-mailak egiaztatzeari esleitzen zaion puntuazioa.


6.4.4.48. 1/2019 Legea, urtarrilaren 31koa, Balear Uharteetako Gobernuari buruzkoa[450]

IV. TITULUA
Gobernuaren legegintza-ekimena eta araugintza-ahalak

II. KAPITULUA
Araugintza-prozedura

2. atala
Prozedura arrunta

60. artikulua.— Arau-inpaktuaren azterketaren memoria

2. Arau-inpaktuaren azterketaren memoriak eduki hauek izango ditu:

g) Prozedura izapidetzen ari den organoaren iritziz garrantzitsua den beste edozein alderdi, hizkuntza-arlokoak barne, bai eta indarrean dagoen legerian aurreikusitako inpaktuaren beste ebaluazio batzuk ere.


6.4.4.49. 9/2019 Legea, otsailaren 19koa, Balear Uharteetako haurren eta nerabeen arretari eta eskubideei buruzkoa[451]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Adingabearen interes gorena

2. Kasuan-kasuan adingabearen interes gorena interpretatzeko eta aplikatzeko, irizpide orokor hauek hartu behar dira kontuan, betiere aplikatu beharreko legeria espezifikoak ezarritakoak eta kasuaren inguruabar zehatzen arabera egokitzat jo daitezkeen beste batzuk alde batera utzi gabe:

d) Adingabearen identitatea, kultura, erlijioa, usteak, orientazio eta identitate sexuala edo hizkuntza babestuko dira; adingabeak ez du inolako diskriminaziorik jasango arrazoi horiek edo beste edozein direla-bide, ez eta dibertsitate funtzionalagatik ere, betiere haren nortasunaren garapen harmonikoa bermatzeko.

5. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak

1. Botere publikoen administrazio-jardunaren printzipio gidariak, adingabeei dagozkienez, honako hauek dira:

c) Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta adingabeenganako diskriminazio oro ezabatu behar dute hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial diskriminatzaile.

10. artikulua.— Adingabeei buruzko arauak interpretatzea

2. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta berdintasuna bermatuko dute sexu bietako adingabeen ezberdintasunean, betiere diskriminazio oro ezabatzeko hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial.

II. TITULUA
Haur eta nerabeen eskubide eta eginbeharrak

I. KAPITULUA
Eskubide eta askatasun zibil eta politikoak

16. artikulua.— Diskriminaziorik ezerako eskubidea

1. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta adingabeenganako diskriminazio oro ezabatu behar dute hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial.

2. Botere publikoek modu aktiboan identifikatu behar dituzte diskriminazio-faktoreak murrizteko edo ezabatzeko babes-neurri bereziak jaso behar dituzten adingabeak, banaka edo taldean.

V. KAPITULUA
Osasuna eta osotasuna, indarkeriaren aurkako prebentzioa eta babesa

1. atala
Osasuna sustatu eta bermatzea

29. artikulua.—Osasuna sustatzeko askatasuna

1. Balear Uharteetako lurraldean dauden adingabe guztiek osasun-zerbitzu publikorako irispide librea dute baldintza berberetan, edozein dela ere haien jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar, sozial edo administratibo.

VIII. KAPITULUA
Kultura, aisia, kirola eta ingurumena

43. artikulua.— Kultura iristeko eskubidea

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, beren ekimenez edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan, honako hauek sustatu behar dituzte:

e) Balear Uharteetako hizkuntza koofizialak ezagutzea eta normaltasunez erabiltzea, eta inor ezin da diskriminatu hizkuntzagatik.

IV. TITULUA
Haurrak eta nerabeak babesteko sistema

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

97. artikulua.— Babes-neurri bat duten eskubide espezifikoak

Babes-sistemaren mende dagoen haurra edo nerabea, lege honek eta gainerako ordenamendu juridikoak haur eta nerabe guztiei aitortzen dizkieten eskubideekin batera, honako hauen titularra da espezifikoki:

g) Beren kultura- eta hizkuntza-identitatea errespetatuz gizarteratzea erraztuko duten bitartekoak izateko eskubidea.

V. KAPITULUA
Zaintza eta tutoretzarako xedapen erkideak

6. atala
Egoitza-harrera

170. artikulua.— Egoitza-harrerako zentroen sailkapena eta mota

2. Egoitza-arretako programa-motaren arabera, egoitza-harrerako zentroak honako hauek izan daitezke:

b) Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrentzako harrera-zentroak: hizkuntza-, kultura- eta gizarte-desberdintasunek eragindako gizarteratzeko zailtasunen ondorioz babesgabetasuna duten eta egoitza-baliabide espezifiko bat behar duten adingabe atzerritarrak hartzeko zentroak. Pertsona horiei atzerritartasunaren arloko araudi espezifikoa aplikatzen zaie, batez ere egonaldia egiteko eta erregularizatzeko administrazio-jarduketei dagokienez.

V. TITULUA
Adingabe arau-hausleen arloko jarduketak

VI. KAPITULUA
Adingabe arau-hausle barneratuen eskubideak eta eginbeharrak Diziplina-araubidea

219. artikulua.— Barneratze-zentroetan barneratutako adingabe arau-hausleen eskubideak

1. Barneratze-neurriren baten pean diren adingabe arau-hausleek eskubidea dute beren nortasuna eta ideologia-askatasun zein erlijio-askatasuna errespeta dakizkien; orobat, neurriaren edukiak eragiten ez dizkien gainerako eskubide eta interes legitimoak ere edukiko dituzte, batez ere adingabetasun zibilari dagozkionak eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Legearen 56. artikuluak aipatzen dituen eskubide guztiak, eta, horien artean, honako hauek zehazki:

o) Adingabeek informazio pertsonal eta eguneratua eskuratuko dute, euren eskubide eta betebeharrei buruz, beraien egoera pertsonal nahiz judizialari buruz, zentroan adingabeak izan eta zentro horren barne-funtzionamenduaren gaineko arauei buruz, bai eta eskubide horiek guztiak gauzatzeko prozedura zehatzei buruz ere, batik bat, eskaerak, kexak edo errekurtsoak aurkezteari begira. Informazio hori adingabe arau-hausleei eman behar zaie zentroan sartzen diren unean, eta haiek ulertzen duten hizkuntza batean eman behar zaie, eta haiek ulertzeko duten gaitasunera edo haien beharrizan berezietara egokitutako formatu, hiztegi eta idazkeran.


6.4.4.50. 11/2019 Legea, martxoaren 8koa, Balear Uharteetako Boluntariotzari buruzkoa[452]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua.— Boluntariotzaren jarduketa-eremuak

Ondorengo hauek jotzen dira boluntariotzaren jarduketa-eremu:

d) Kultura-boluntariotza: kulturarako eskubidea sustatzen eta defendatzen duten programak eta, bereziki, pertsona guztien kultura-integrazioa, kultura-identitatea, ondarea eta katalana, Balear Uharteetako berezkoa, sustatzea eta babestea, eta kultura-bizitzan parte hartzea.


6.4.4.51. 12/2019 Legea, martxoaren 12koa, Herri-kontsultei eta Partaidetza-prozesuei buruzkoa[453]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orientatzaileak

1. Hauek dira herritarren parte-hartzea bideratzen duten printzipioak:

l) Irisgarritasuna, diskriminazio teknologikorik eza eta bitartekoen eta hizkeren egokitzapena. Parte hartzeko bideek eta bitartekoek ez dute bazterketa-faktore izan behar herritarren sektore jakin batzuentzat.

II. KAPITULUA
Herritarren parte-hartzea sustatzea

8. artikulua.— Herritarren parte-hartzea sustatzeko neurriak

f) Irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiborako neurriak, bai eta bitarteko eta hizkerak gaitasun desberdinetara egokitzeko neurriak ere, bereziki teknologia berriei dagozkienez.


6.4.4.52. 16/2019 Legea, apirilaren 8koa, Eivissa Hiriko Hiriburutzaren Estatutu Bereziari buruzkoa[454]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, Eivissako Udalekoa ere bada.

2. Eivissako Udalak katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatuko du, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan.

3. Eivissako Udalak katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, erabilera normalizatuko du, bere eskumenen eremuan, indarrean dagoen araudiaren arabera.


6.4.4.53. 18/2019 Legea, apirilaren 8koa, Balear Uharteetako Kultura-ondare Immateriala babesteari buruzkoa[455]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

[…] Eta, bestetik, 148. artikuluak ezartzen du autonomia-erkidegoek eskumenak beregana ditzaketela, 16. apartatuan adierazten den bezala, Autonomia Erkidegoaren intereseko monumentu-ondarean, eta Autonomia Erkidegoaren kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza susta ditzaketela, artikulu bereko 17. apartatuaren arabera.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Kultura-ondare immaterialaren eremuak

Kultura-ondare immateriala, bereziki, honako eremu hauetan agertzen da:

a) Ahozko komunikazio, tradizio eta adierazpideak, hizkuntza eta haren hizkuntza-modalitateak eta -berezitasunak barne, kultura-ondare immaterialaren bide gisa, bai eta toponimia tradizionala, lurraldearen izendapen geografikoetarako tresna gisa ere.

7. artikulua.— Administrazio publikoen jarduketak

1. Balear Uharteetako administrazio publikoen eginbeharra da kultura-ondare immateriala sustatzea, administraziooi dagozkien eskumen-esparruetan, ondare hori erabat ager dadin Balear Uharteetako gizarte- eta kultura-eremuetan, eta, horrela, ondare horrek etorkizunean iraungo duela bermatzeko.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek honako helburu orokor hauek lortu behar dituzte:

f) Jardun- eta laguntza-ildo espezifikoen bidez, uharte bakoitzak edo uharte guztiek berezkoak dituzten kultura-adierazpen immaterialen trukea eta ezagutza sustatzea, bai eta kanpo-proiekzioa eta katalanez hitz egiten duten gainerako lurraldeekiko eta Estatuko gainerako lurraldeekiko harremana ere.


6.4.4.54. 1/2020 Legegintzako Dekretua, abuztuaren 28koa, Balear Uharteetako ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[456]

III. TITULUA
Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa

I. KAPITULUA
Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa

17. artikulua.— Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren eta ingurumen-adierazpen estrategikoaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak

4. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta, hala badagokio, gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean.

II. KAPITULUA
Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

21. artikulua.— Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldaketaren izapideak eta dokumentazioa

3. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean, eta behar diren neurriak hartuko ditu publikoaren artean ahalik eta zabalkunderik handiena bermatzeko, batez ere garrantzi handieneko proiektuetan.


6.4.5.55. 3/2020 Legea, abenduaren 29koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2021. urterako aurrekontu orokorrei buruzkoa[457]

20. ERANSKINA
2021erako aurrekontuan sartutako onura fiskalen zenbatekoa

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak onetsitako neurrien ondoriozko onura fiskalen zenbatekoa, 2021eko ekitaldiko aurrekontuan eraginarekin, 73,40 milioi eurokoa da, betiere azken urteotan guztiotan tributu-figura bakoitzerako ezarritako onura fiskalen arabera, zeinak indarrean egon baitira 2020. urtean.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

2021erako aurrekontu orokorren lege-proiektuan ez da ezein aldaketarik aurreikusten PFEZari aplikatu beharreko onura fiskalen araubidean, eta, beraz, onura fiskalen mota bi mantentzen dira: batzuk kenkarien bidez aplikatzen dira, eta beste batzuek gutxieneko pertsonalaren eta familiarraren kalkuluan eragiten dute.

Lehenengoei dagokienez, eta Tributu Administrazioko Estatu Agentziak (TAEAk) 2018ko ekitaldiko (behin betiko datuak) eta 2019ko ekitaldiko (behin-behineko datuak) PFEZaren aitorpenei buruz emandako datuak ikusita, 2022an aitortu beharreko 2021eko ekitaldirako indarrean dauden kenkari autonomiko jakin batzuen kostua honako hau da:

[…]

– Katalana sustatzeko xedea duten erakunde jakin batzuei egindako dohaintzen kenkaria: 0,02 milioi euro.

[…]

– Atzerriko hizkuntza bat eskolaz kanpo ikasteko gastuengatiko kenkaria: 0,10 milioi euro.

[…]

21. ERANSKINA
Balear Uharteetako hezkuntza-zentro pribatuak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak, 2021erako

5. Aniztasunari arreta ematea

5.1. Haur eta Lehen Hezkuntzarako laguntza

B. Beste gastu batzuk.

Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.041,96 euro.

[…]

5.2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari laguntzea (1. eta 2. zikloak).

B. Beste gastu batzuk.

Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.041,96 euro.

[…]

7. Heziketa-zikloak

7.3. Beste gastu batzuk.

– Zeinu-hizkuntzaren interpretazioa.

6.4.5. Errioxako Autonomia Erkidegoa


6.4.5.1. 3/1982 Lege Organikoa, ekainaren 9koa, Errioxako Autonomia Estatutuari buruzkoa[458]

I. TITULUA
Autonomia Erkidegoaren eskumenak

I. KAPITULUA
Eskumen esklusiboak

8. artikulua

Bat. Errioxako Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa dagokio honako gai hauetan:

24. Ikerketa zientifiko eta teknikoan, Estatuaren eskumen orokorrarekin koordinatuz; arreta berezia jarriko zaio gaztelaniari, berau Errioxako jatorrikoa delako eta haren kulturaren funtsezko zatia delako.


6.4.5.2. 3/1990 Legea, ekainaren 29koa, Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Funtzio Publikoari buruzkoa[459]

IV. TITULUA
Funtzionarioen estatutu-araubidea

IV. KAPITULUA
Eginbeharrak, bateraezintasunak eta diziplina-araubidea

56. artikulua.— Diziplina-faltak

1. Funtzionarioen betebeharrak borondatez ez betetzea diziplina-falta izango da, zeinak sorraraziko baitu falta horri dagokion zehapena ezartzea, betiere hark eragotzi gabe ez-betetze hark sorrarazi ahal izan dituen erantzukizun zibil edo penalak gertatzea.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau da diziplina-falten tipifikazioa Errioxako Autonomia Erkidegoan:

1. Hauek dira falta oso astunak:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Administrazio bereziko laguntzaile fakultatiboen kidegoa

1. Honako kidego, eskala edo plaza hauetako funtzionarioak administrazio bereziko laguntzaile fakultatiboen kidegoan sartuko dira, baldin eta 2. apartatuan eskatzen den betekizuna betetzen badute:

Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren interprete-informatzailea.


6.4.5.3. 4/1994 Legea, maiatzaren 24koa, Errioxako Artxiboei eta Dokumentu-ondareari buruzkoa[460]

IV. TITULUA
Dokumentuak eta artxiboak iristea

33. artikulua

1. Errioxako dokumentu-ondarea osatzen duten dokumentuak iristeko eskubidea honako irizpide hauen arabera arautuko da:

a) Herritarrek eskubidea dute, espediente baten zati izanik, titulartasun autonomikoko artxiboetan dauden dokumentuak iristeko, haien hizkera eta euskarri materiala edozein dela ere, baldin eta espediente horiek eskabide-egunean amaitutako prozedurei badagozkie.


6.4.5.4. 2/2002 Legea, apirilaren 17koa, Osasunari buruzkoa[461]

II. TITULUA
Herritarren eskubideak eta eginbeharrak

I. KAPITULUA
Herritarren eskubideak osasunari eta osasun-arretari dagozkienez

11. artikulua.— Asistentzia-informazioarekin eta dokumentazio klinikoa iristearekin lotutako eskubideak

1. Pazienteak eskubidea du bere osasunari buruz lortutako informazio guztia jakiteko eta, berarentzat ulergarriak diren baldintzetan, bere osasunari eta asistentzia-prozesuari buruzko informazio egiazkoa eta egokia izateko, eta horren barruan daude diagnostikoa, arrisku/onura erlazioa, tratamenduaren ondorioak eta ez tratatzearen ondorioak, planteatutako tratamenduaren ordezko aukerak eta, ahal bada, pronostikoa. Pazientearen borondatea ere errespetatu behar da, informazioa jaso nahi ez badu.

a) Informazioa hizkera ulergarrian eman behar da (ezaugarri pertsonalak, kulturalak, linguistikoak, hezkuntzakoak eta abar kontuan hartuta), betiere pazienteari eragiten dion orotan horrek erabakiak hartu ahal izateko behar besteko judizio-elementuak izan ditzan.

12. artikulua.— Osasun-arreta eskuratzearekin lotutako eskubideak

4. Herritarrek eskubidea dute beren osasunerako sendagaiak eta osasun-produktuak eskuratzeko, aplikatzekoa den legeriak ezartzen duen moduan. Osasun-arloko profesionalek pazienteari hizkera ulergarrian eman behar diote informazioa, honako hauei buruz: botiken erabilera zuzena; aurreikus daitezkeen ondorioak; gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak; beste sendagai edo elikagai batzuekin izan ditzakeen interakzioak, eta, beharrezkoa izanez gero, sendagaia behar bezala erabiltzeko dauden alternatibak.


6.4.5.5. 1/2003 Legea, martxoaren 3koa, Errioxako Toki-administrazioari buruzkoa[462]

II. TITULUA
Udalerria

III. KAPITULUA
Udalerrien izendapena, hiriburutza eta ikurrak

23. artikulua.— Izendapena

Udalerrien izendapena gaztelaniaz edo toponimiaren hizkuntza tradizionalean izango da.

25. artikulua.— Izendapena edo hiriburutza aldatzeko prozedura

1. Udalerriaren edo haren hiriburuaren izena aldatzeko prozedura udaleko osoko bilkuraren edo auzo-batzarraren erabakiz hasiko da, behar bezala arrazoituta. Hilabeteko epean jendaurrean jarri ondoren, osoko bilkurak edo batzarrak ebatzi egingo ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta behin-behinean onetsiko du aldaketa, baldin eta izatezko kopuruaren bi herenek aldaketaren aldeko botoa ematen badute eta kopuru hori bada kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa.

2. Espedientea toki-araubidearen arloan eskumenak dituen sailari helaraziko zaio. Proposatutako izendapen berria beste udalerri batenarekin nahas badaiteke, hizkuntza-akatsak baditu edo Errioxako toponimiarekin bat ez badator, toki-araubidearen arloan eskumena duen sailburuak hori udalerri interesdunari jakinaraziko dio, eta hilabeteko entzunaldia emango dio.


6.4.5.6. 7/2004 Legea, urriaren 18koa, Errioxako Ondare Kultural, Historiko eta Artistikoari buruzkoa[463]

Bigarren xedapen gehigarria.— Ondare kultural, historiko eta artistikoan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak

2. Errioxako Gobernuak San Millán de la Cogolla Fundazioaren jarduerak sustatuko ditu, hargatik eragotzi gabe Espainiar Hizkuntzaren Errege Akademiarekin, Cervantes Institutuarekin edo nazioko edo nazioarteko beste erakunde eta antolakunde batzuekin edozein motatako lankidetza sustatzea, gaztelania zabaltzeko.


6.4.5.7. 3/2005 Legea, martxoaren 14koa, Errioxako Autonomia Erkidegoko merkataritza-jarduera eta feria-jarduerak antolatzeari buruzkoa[464]

II. TITULUA
Merkataritza-jardueraren administrazio-araubidea

I. KAPITULUA
Merkataritza-jarduera egikaritzea

10. artikulua.— Merkataritza-eskaintza, eta artikuluen eskuratzea mugatzeko debekua

1. Merkataritza-jarduera egikaritzeko, merkatuko ondasunen eskaintza osatzen duten baldintzak bete beharko dira, bai eta ondasunok aurkezteko eta etiketatzeko araudia ere. Produktuek honako hauek eraman beharko dituzte gaztelaniaz: legez eska daitekeen eta produktuok ezagutzeko egokia den informazio guztia, produktuok erabiltzearen arriskuak eta, hala badagokio, produktuok eskuratzeko baldintza bereziak.


6.4.5.8. 1/2006 Legea, otsailaren 28koa, Errioxako Adingabeak babesteari buruzkoa[465]

I. TITULUA
Adingabeen eskubideak sustatzea eta defendatzea

II. KAPITULUA
Adingabearen eskubideak babestea eta sustatzea

19. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea

3. Errioxako Autonomia Erkidegoan bizi diren adingabe atzerritarrek eskubidea izango dute, integrazio sozial, linguistiko eta kulturalerako erraztasunak ematen dituzten baliabide publikoak izateko, betiere haien identitatea errespetatuz.


6.4.5.9. 4/2006 Legea, apirilaren 19koa, Errioxako Ikaskuntzen Institutuari buruzkoa[466]

ZIOEN AZALPENA

[…]

[…] Errioxako Autonomia Erkidegoari ataza horiek egiteko gaitasuna ematen dioten eskumenak honako hauetan daude ezarrita: lehenengoz, Konstituzioaren 148.1.1 eta 149.1.18 artikuluetan; bigarrenez, Errioxako Autonomia Estatutuaren 8.1 artikuluaren 1., 2. eta 5. apartatuetan, artikulu horrek, azken kasu honetan, eskumen esklusiboa ematen duelarik Erkidegoaren berezko sektore publikoa sortzeko eta kudeatzeko; eta, hirugarrenez, artikulu horren 23., 24. eta 26. apartatuetan, betiere artikulu horrek kulturari buruz diharduelarik eta Errioxako adierazpide bereziei arreta berezia eskaintzen dielarik, bai eta arreta berezia eskaintzen diolarik gaztelaniari, Errioxako jatorrikoa delako eta haren kulturaren funtsezko zatia delako, eta, azkenik, arreta berezia eskaintzen diolarik Errioxako ondare artistiko, arkeologiko, historiko, kultural, monumental, arkitektoniko eta zientifiko interesgarriari ere. […]

[…]


6.4.5.10. 3/2009 Legea, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa[467]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Honako hauek dira Berrikuntzako Errioxako Sistemako I+G+Bren adierazle nagusiak: Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Zerbitzua (CIDA), Errioxako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia Berritzeko Zentroa (CITA), Barrengorriaren Ikerketarako Zentro Teknologikoa (CTICH), Errioxako Haragi Industriaren Zentro Teknologikoa (CTIC), Errioxako Oinetakoen Zentro Teknologikoa (CTCR), Ikerketa Zentro Biomedikoa (CBIR), Espainiar Hizkuntza Ikertzeko Nazioarteko Zentroa (CILENGUA), Mahatsondoaren eta Ardoaren Zientzien Institutua (ICVV), Errioxako Zentro Teknologikoa, Errioxako Unibertsitatea (UR) eta teknologia-zentro pribatuak eta enpresetako I+G+B sailak, bakoitza berezia delarik bere espezialitatean) […]

[…]

Estatuko lege-esparruarekin batera, Errioxako Autonomia Estatutuak Errioxako Autonomia Erkidegoari esleitzen dio, 8.Bat.24 artikuluan, “ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloko eskumena, arreta berezia eskaintzen zaiolarik gaztelaniari, berau baita Errioxako jatorrikoa hizkuntza eta haren kulturaren funtsezko zatia” —izan ere, autonomia-erkidego hori ekainaren 9ko 3/1982 Lege Organikoaren bidez promulgatu zen eta martxoaren 24ko 3/1994 Lege Organikoaren eta urtarrilaren 7ko 2/1999 Lege Organikoaren bidez zabaldu— .

[…]


6.4.5.11. 7/2009 Legea, abenduaren 22koa, Errioxako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[468]

ZIOEN AZALPENA

V

[…]

Gai horri dagokionez, Errioxako Autonomia Erkidegoak bere eremu geografikora mugatutako baimenak eta egiaztapenak emateko eskumena baino ez du. Era berean, ezin ditu automatikoki onartu beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen baimenak edo egiaztapenak; izan ere, bere eskumen esklusiboa betez, egiaztatu behar du zentroak edo zerbitzuak Errioxako araudian soilik ezarritako kalitate-parametroetara egokitzen direla, tratamendu juridiko hori bermatzen dutelako interes orokorreko ezinbesteko arrazoiek. Hala ere, betekizunak betetzen direla frogatzen duten beste estatu kide batzuetako dokumentuak onartuko dira. Edozelan ere, interes orokorreko arrazoi berberengatik, jatorrizkoa, kopia konpultsatua edo itzulpen konpultsatua aurkeztea eskatuko da.

[…]

VIII. TITULUA
Erregistroa, baimena eta egiaztapena

III. KAPITULUA
Baimena eta egiaztapena

69. artikulua.— Administrazio-baimena lortzeko gutxieneko betekizunak

2. Beste estatu kide batzuetako dokumentuak onartuko dira, baldin eta dokumentuok frogatzen badute erregelamendu bidez ezarritako betekizunak betetzen dituztela. Edozelan ere, jatorrizko dokumentua, kopia konpultsatua edo itzulpen konpultsatua aurkeztea eskatuko da.

72. artikulua.— Administrazio-egiaztapena lortzeko gutxieneko betekizunak

2. Beste estatu kide batzuetako dokumentuak onartuko dira, baldin eta dokumentuok frogatzen badute erregelamendu bidez ezarritako betekizunak betetzen dituztela. Edozelan ere, jatorrizko dokumentua, kopia konpultsatua edo itzulpen konpultsatua aurkeztea eskatuko da.


6.4.5.12. 5/2010 Legea, maiatzaren 14koa, Errioxako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[469]

V. TITULUA
Estatutu-araubidea

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

41. artikulua.— Eginbeharrak

Errioxako udaltzaingoen kidegoetako kideek toki-administrazioko funtzionarioentzat ezarritako eginbeharrak izango dituzte, bai eta beren eginkizunak egikaritzean jarduteko oinarrizko printzipioetatik ondorioztatzen direnak ere —zeinak Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoan jasota dauden—, eta, bereziki, honako hauek:

i) Herritarrekiko tratuan, baita jarreran eta hizkeran ere, kongruentzia- eta proportzionaltasun-printzipioak errespetatzea. Atxilotuei beren eskubideen berri ematea, eta atxiloketaren arrazoiak argi eta garbi jakinaraztea.


6.4.5.13. 5/2013 Legea, apirilaren 12koa, Errioxako Autonomia Erkidegoan Kontsumitzaileak defendatzeari buruzkoa[470]

ZIOEN AZALPENA

[…]

III. kapituluak kontsumitzailearen eskubide hau arautzen du: funtsezko ezaugarriei buruzko informazio egiazkoa, eraginkorra eta nahikoa estatuko hizkuntza ofizialean jasotzekoa, eta ezaugarriok ezartzea. […]

[…]

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

I. KAPITULUA
Osasunaren babeserako eta segurtasunerako eskubidea

9. artikulua.— Printzipio orokorrak

2. Ondasunak, produktuak eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzeak ekar dezakeen edozein arrisku, betiere haien izaera eta hartzailearen balizko inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, kontsumitzaileei jakinarazi beharko zaie aldez aurretik, bitarteko egokiak erabiliz, modu argian, ikusgarrian eta, gutxienez, estatuko hizkuntza ofizialean.

13. artikulua.— Subjektu erantzuleak

9. Kontsumitzaileen segurtasuna arriskuan jar dezakeen produktu bat merkaturatzeko bidea zehaztu nahi denean, kontsumo-arloan eskumena duen administrazioak ekoizleari, banatzaileari edo merkaturatzearen arduradunari eskatu ahal izango dio, zinpeko interpretearen edo harekin berdinetsitako baten bidez, estatuko hizkuntza ez-ofizialean aurkezten diren dokumentazio teknikoa, faktura edo bestelako dokumentuak itzultzeko.

II. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea

18. artikulua.— Aitortutako eskubideak

1. Ondasunak eta zerbitzuak eskaintzean, eskuratzean, erabiltzean eta gozatzean, kontsumitzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:

c) Merkatuan eskuragarri jarritako ondasun eta zerbitzuen funtsezko ezaugarriei buruzko informazio osoa, egiazkoa, gardena eta ulergarria lortzeko eskubidea, aplikatu beharreko legeriaren arabera. Informazio hori, gutxienez, estatuko hizkuntza ofizialean aurkeztuko da.

i) Kontratua idatziz jasotzeko eskubidea, gutxienez estatuko hizkuntza ofizialean, eta kontratuak erraz irakurtzeko eta ulertzeko modukoa izan behar du.

III. KAPITULUA
Informaziorako eskubidea

21. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Kontsumitzaileen eskura jarritako produktu, ondasun eta zerbitzuek beren funtsezko ezaugarriei buruzko informazio egiazkoa, eraginkorra eta nahikoa eraman beharko dute berekin edo aldean, edo informazio hori benetan eta objektiboki jakiteko bide eman. […]

2. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, estatuko hizkuntza ofizialean agertuko da.

V. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

62. artikulua.— Dokumentazioaren, merkataritza-transakzioen eta prezioen arloko arau-hausteak

Dokumentazioaren, merkataritza-transakzioen eta prezioen arloko arau-hausteak dira:

b) Indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzetan, kontraturik ez entregatzea, argi irakurtzeko eta ulertzeko moduan, eta estatuko hizkuntza ofizialean idatzita.

m) Kontsumitzaileei ez ematea estatuko hizkuntza ofizialean idatzitako erabilera- eta mantentze-jarraibideak edo legeria espezifikoak eskatutako beste edozein dokumentu, betiere ondasun bat erabili, okupatu, mantendu eta kontserbatu ahal izateko.

63. artikulua.— Informazioaren eta publizitatearen arloko arau-hausteak

Informazioaren eta publizitatearen arloko arau-hausteak dira:

a) Elikagaietan eta industria-produktuetan nahitaezko adierazpen guztiak ez sartzea, indarreko araudiaren arabera eta estatuko hizkuntza ofizialean idatzita.


6.4.5.14. 10/2013 Legea, urriaren 21ekoa, Ekintzaileei, Autonomoei eta ETEei laguntzeari buruzkoa[471]

II. TITULUA
Administrazio-sinplifikazioa

8. artikulua.—Prozeduraren sinplifikazioa

2. Aurreko apartatuan ezarritako ondorioetarako, Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak edo haren aurrean izapidetutako prozeduretan, honako erregela hauek aplikatuko dira:

d) Beste estatu kide bateko agintaritza eskudun batek luzatutako dokumentuen kasuan, zinpeko itzulpenak aurkezteko betebeharra ezabatzea, legez ezarritako kasuetan izan ezik.

III. TITULUA
Ekintzaileei, autonomoei, mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko neurriak

II. KAPITULUA
Beste laguntza-neurri batzuk

4. atala
Enpresa-proiektua sendotzeko laguntza

21. artikulua.— Nazioartekotzeari laguntzeko neurriak

3. Arlo horretako prestakuntzari laguntzeko programak sustatuko dira, bai eta sare sozialen erabilera ere, kanpo-jarduerak hasteko bide gisa, beste hizkuntza batzuetako webguneen garapena sustatuz.


6.4.5.15. 11/2013 Legea, urriaren 21ekoa, Errioxako Ogasun Publikoari buruzkoa[472]

VI. TITULUA
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa kontrolatzea

IV. KAPITULUA
Auditoria publikoa

2. atala
Urteko kontuen auditoria

162. artikulua.— Definizioa

1. Urteko kontuen auditoria kontabilitate-erregulartasuneko auditoriaren modalitatea da, eta haren helburua da egiaztatzea ea urteko kontuek, alderdi esanguratsu guztietan, erakundearen ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen irudi fidela adierazten duten, eta, hala badagokio, ea aurrekontuen betearazpena adierazten duten hari aplikatzekoak zaizkion kontabilitate- eta aurrekontu-arau eta -printzipioen arabera, eta ea jasotzen duten kontuak behar bezala interpretatu eta ulertzeko behar den informazioa.


6.4.5.16. 5/2014 Legea, urriaren 20koa, Administrazio Elektronikoari eta Administrazio-sinplifikazioari buruzkoa[473]

II. TITULUA
Administrazio-sinplifikazioa

35. artikulua.— Araugintza-teknikako jarraibideak

2. Arauak egitean, ahaleginak egingo dira administrazio-hizkera argia, erraza eta herritarrarentzat erraz ulertzeko modukoa izan dadin, eta herritarrak Administrazioarekin dituen harremanen arintasunera bideratuta egon dadin.


6.4.5.17. 1/2015 Legea, martxoaren 23koa, Errioxako Ariketa Fisiko eta Kirolari buruzkoa[474]

IX. TITULUA
Kirolerako azpiegiturak eta espazioak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

136. artikulua.— Oinarrizko kontzeptuak

Lege honek proposatzen du hizkera erkide bat erabiltzea titulu honen erreferentzia diren elementuetako bakoitza aipatzerakoan.


6.4.5.18. 2/2016 Legea, urriaren 14koa, Errioxako Logopeden Elkargo Profesionala sortzen duena[475]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Logopedia hizkeraren azterketa ikuspegi jakin batetik bideratzen duen diziplina da; ikuspegi horren helburua da alterazioak eta estrategiak identifikatzea betiere erabiltzaileak ahotsari, hizketari, hizkerari, entzumenari, komunikazioari eta aho eta aurpegiko eginkizunei dagokienez dituen baldintzak hobetzeko. Logopediak ahotsaren, hizketaren, entzumenaren eta hizkeraren oinarri fisiologikoak eta neurologikoak aztertzen ditu; alterazioak eta esplorazio- eta esku-hartzeko teknikak aztertzen ditu; eta hizkeraren prozesamenduaren ikerketa eta ereduak erabiltzen ditu. Logopedia osasunaren arloko lanbideetako bat da, eta hizkeraren erabilera normal eta patologikoan inplikatutako mekanismoen ezagutzan sakontzen laguntzen du. Logopediak gizartean betetzen duen eginkizunak hizketaren trebetasunak hobetzea eragiten du, eta, beraz, pertsonen onerako da haurtzarotik helduarora; hobekuntzok eragina izango dute pertsona horien garapen pertsonalean, emozionalean eta hezkuntza-garapenean, eta gure gizarte-sarearen hobekuntza globala ekarriko dute. Beste alde batetik, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legeak logopedia lanbide araututzat hartzea ekarri zuen.

[…]


6.4.5.19. 5/2017 Legea, maiatzaren 8koa, Errioxako Administraziorako Kontu Irekiei buruzkoa[476]

Lehenengo xedapen gehigarria.— Inpaktu-azterketa

1. Gardentasunaren arloan eskumena duen sailak, lege honen 1.1.a) artikuluan jasotako subjektuen eremuan, azterketa bat egingo du datu pertsonalak babesteko eskubidean izango duen eraginari buruz, betiere informazioa argitaratzeak datuak babesteko oinarrizko eskubideari eta pertsonen eskubideei eragin diezaiekeen kasuak zehazteko. Horretarako, beste ekintza batzuen artean, normalean erabiltzen diren kontzeptuak aztertuko dira, eta hizkera tekniko, aseptiko eta ez-inbaditzaile baten erabilera ezartzen duten zirkularrak edo jarraibideak egingo dira, bai mugimenduen deskripzio egokia lortzeko, bai informazio pertsonala bidegabe ezagutaraziko ez dela prebenitzeko. […]


6.4.5.20. 7/2017 Legea, maiatzaren 22koa, Komunikazio eta Publizitate Instituzionalari buruzkoa[477]

III. KAPITULUA
Publizitate instituzionala

7. artikulua.— Debekuak

5. Mezu diskriminatzaileak barne hartzen dituzten kanpainak debekatzeari dagokionez, bereziki kontuan hartuko da gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez dutenak debekatzea, dela irudien bidez, dela ikurren bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.


6.4.5.21. 8/2017 Legea, irailaren 19koa, Errioxako Laguntza-txakurrei buruzkoa[478]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 2007ko abenduaren 12an Estrasburgon sinatuak, giza duintasunerako eskubidea eta haren bortxaezintasuna aldarrikatzen ditu 1. artikuluan, bai eta 3. artikuluan pertsona orok bere osotasun fisiko eta psikikorako duen eskubidea, eta 6. artikuluan pertsonen askatasunerako eskubidea ere. 20. artikuluan ezartzen du pertsona guztiek badutela eskubidea legearen aurrean berdinak izateko, eta 21. artikuluan diskriminazio oro debekatzen du, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]


6.4.5.22. 1/2021 Legea, urtarrilaren 29koa, Errioxako Autonomia Erkidegoaren 2021erako aurrekontu orokorrei buruzkoa[479]

ZIOEN AZALPENA

[…]

[…] Gainera, kontu publikoek Erkidegoaren erronka handiei ere erantzuten diete: jasangarritasunari, digitalizazioari, berrikuntzari, erronka demografikoari, hizkuntzari, enoeskualdeari eta Administrazio publikoa modernizatzeko prozesuari.

[…]

II. TITULUA
Aurrekontu-kudeaketaren prozedurak

IV. KAPITULUA
Irakaskuntzako aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua.— Zentro kontzertatuak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoa

5. […]

Hezkuntza-proiektu elebidun edo eleaniztunetan parte hartzeko baimena duten zentro kontzertatuei irakasle/unitate ratioak gehitu ahal izango zaizkie, araudiak ezartzen dituen baldintzetan. Era berean, irakaskuntzako zentro kontzertatuek 3.000 euroko zenbateko finko bakarra jasoko dute proiektuaren hasieran, “Beste gastu batzuk” izeneko partidaren bitartez, eta horrek ez du eragotziko ikasturte bakoitzerako zentro publikoek jasotako zenbatekoen baliokide diren zenbatekoak esleitu ahal izatea, betiere elebitasunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.

22. artikulua.— Zentro kontzertatuetan aniztasunari arreta emateko neurriak

2. Zentro kontzertatuei, behar izanez gero, entzumen eta hizkuntzako laguntza-zerbitzuen finantzaketa emango zaie, baldin eta haur eta lehen hezkuntza irakasten badute eta hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzen badituzte. […]

[…]


6.4.5.23. 3/2021 Legea, apirilaren 28koa, Errioxako Autonomia Erkidegoko Mezenasgoari buruzkoa[480]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Hala, ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloko eskumenak esleitzen dira, estatuko ikerketa orokorrarekin koordinatuta; kulturaren arlokoak, arreta berezia emanez gaztelaniari, Errioxatik datorrelako eta haren kulturaren funtsezko zati direlako; […]

[…]

Errioxako Autonomia Estatutua ekainaren 9ko 3/1982 Lege Organikoaren bidez promulgatu zen, eta 8.Bat.24 artikuluan Errioxako Autonomia Erkidegoari ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloko eskumena esleitzen dio, estatuko ikerketa orokorrarekin koordinatuta, eta arreta berezia eskaintzen zaio gaztelaniari, berau Errioxatik datorrelako eta haren kulturaren funtsezko zati direlako.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honela ulertu behar da:

8. Gizarte-interes espezifikoko xedetzat hartuko dira gaztelaniari lotutako ikerketa, kulturaren funtsezko zati gisa, eta San Millán fundazioak Espainiako Hizkuntzaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak eta Dialnetek garatutako jarduerak.

6.4.6. Extremadurako Autonomia Erkidegoa


6.4.6.1. 1/1983 Lege Organikoa, otsailaren 25ekoa, Extremadurako Autonomia Estatutuari buruzkoa[481]

I. TITULUA
Eskumenak

11. artikulua[482]

2. Era berean, Autonomia Erkidegoari dagokio hizkuntza- eta kultura-berezitasunak babestea, bai eta erregioko herri-ohituren eta -tradizioen altxorra babestea ere, tokietako eta eskualdeetako aldaerak errespetatuz betiere.


6.4.6.2. 2/1999 Legea, martxoaren 29koa, Extremadurako Ondare Historiko eta Kulturalari buruzkoa[483]

ZIOEN AZALPENA

[…]

IV. tituluan definitu eta garatutako ondare etnologikoak ondasun industrial eta teknologikoak eta herri-arkitekturako elementuak hartzen ditu kontuan, betiere ondasun etnologiko ukiezin gisa aipatzen diren erabileretan, ohituretan, bizimoduetan eta hizkuntzan bildutako kultura-aberastasun guztia ahaztu gabe.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

2. Extremadurako ondare historiko eta kulturala osatzen dute babes eta defentsa berezia merezi duten ondasun material eta ukiezin guztiek, interes artistiko, historiko, arkitektoniko, arkeologiko, paleontologiko, etnologiko, zientifiko, tekniko, dokumental eta bibliografikoa dutelako. Horren zati dira, era berean, aztarnategi eta gune arkeologikoak, balio artistiko, historiko edo antropologikoa duten naturaguneak, lorategiak eta parkeak, hiri-multzoak eta arkitektura industrialeko elementuak, bai eta landa- edo herri-arkitektura eta Extremadurarentzat interesgarriak diren bizimoduak eta hizkera ere.

I. TITULUA
Ondasun historikoen eta kulturalen kategoriak

I. KAPITULUA
Kultura-intereseko ondasunak

6. artikulua.— Sailkapena

3. Herri-arteak eta -tradizioak, ohiturazko transmisioko usadio eta ohiturak —abestietan, musikan, ahozko tradizioan—, hizkuntza-berezitasunak eta Extremadurako gizarte-berezkotasuneko adierazpenak ikus-entzunezko teknika berrien bidez deklaratu eta erregistratu ahal izango dira, purutasun osoan eta etorkizuneko belaunaldiei ikusmen- eta entzumen-aberastasun osoan transmiti dakizkien.

IV. TITULUA
Ondare etnologikoa

60. artikulua.— Ondasun ukiezinen babesa

Ondasun etnologiko ukiezinak, hala nola Extremadurako erabilerak, ohiturak, sorkuntzak, portaerak, bizimoduak, ahozko tradizioa, hizketa eta hizkuntza-berezitasunak Kultura eta Ondare Sailak babestuko ditu lege honetan aurreikusitako moduan, eta, horretarako, horiek ikertzea eta sakonki biltzea sustatuko du, datozen belaunaldiei transmititzea bermatuko duten euskarrietan.


6.4.6.3. 3/2005 Legea, uztailaren 8koa, Osasun Informazioari eta Pazientearen Autonomiari buruzkoa[484]

IV. TITULUA
Pazientearen autonomiarako eskubidea

III. KAPITULUA
Adostasun informatua

27. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentu espezifikoaren edukia

2. Dokumentu horretan, labur-labur eta hizkera ulergarrian adierazi beharko dira, betiere kontzeptu medikoak erabiltzaile orokorrek ulertu ahal izan ditzaten, gutxienez: […]


6.4.6.4. 2/2010 Legea, otsailaren 26koa, Extremadurako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[485]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lanbide-jarduera horrek, zeina bideratuta baitago giza komunikazioaren nahasmenduak prebenitzera, eboluzionatzera, tratatzera eta zientifikoki aztertzera, ahozko eta idatzizko hizkera eta hitzik gabeko komunikazio-modu guztiak ulertzearekin eta adieraztearekin lotutako eginkizunak biltzen ditu, tradizio luzea du Espainian, eta nazioartean onartuta dago.

Logopeda-lanbidea, mediku-arretari lotua, gor-mutuen hezkuntzari zuzendutako espezializazio gisa hasi zen, eta 1970 inguruan hasi zen diseinatzen, entzumen- eta hizkuntza-ikerlanak eginez; hala ere, duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik ezagutzen da hizkuntzaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta komunikazioaren alterazioak prebenitzera, ebaluatzera eta diagnostikatzera bideratutako jarduera, eta haren ikasketak unibertsitate-irakaskuntzaren ofizialtasuna behin betiko sendotzen eta lortzen du abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, zeinak ezartzen baititu logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulua eta hura lortzera jotzen duten ikasketa-planei dagozkien jarraibide orokorrak; horrela, independentzia akademikoa du beste edozeinen aurrean.

[…]

Beste alde batetik, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legeak logopedia diplomadun-mailako tituludun osasun-lanbide gisa arautzen du. Beste alde batetik ere, 7.2. f) artikuluak logopeden eginkizuntzat jotzen ditu entzumenaren, fonazioaren eta hizkeraren nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta berreskuratzeko jarduerak, haurren zein helduen kasuan, beren diziplinari dagozkion teknika terapeutikoen bidez, betiere haien titulazioaren eta konpetentzia espezifikoaren arabera osasun-lanbide bakoitzari dagozkion eginkizunak alde batera utzi gabe.

[…]

Laugarren xedapen iragankorra.— Beste profesional batzuen integrazioa

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Extremadurako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduetan irakasle espezializatua izateko titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

Hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako unibertsitateetako edozeinek luzatua edo behar bezala homologatutako atzerri-titulua.


6.4.6.5. 2/2011 Legea, urtarrilaren 31koa, Extremadurako Turismoa garatu eta modernizatzeari buruzkoa[486]

I. TITULUA
Turismo-jardueraren eskubideak, baliabideak eta antolamendua

III. KAPITULUA
Turismo-jardueraren antolamendua

2. atala
Turismoa sustatzea

23. artikulua.— Turismo-eskaintza dibertsifikatzea

1. Extremadurako Juntak Extremadurako turismo-eskaintzaren segmentazioa bultzatuko du, honako arlo eta jarduera hauek lehenetsiz:

i) Hizkuntza-turismoa.

4. atala
Turismo-kalitatea

31. artikulua.— Turismo-prestakuntza

2. Administrazioak laguntza emango du, beken eta beste laguntza batzuen bidez, teknologia berrien erabileran ezagutzak eskuratzeko turismo-prestakuntzarako, atzerriko hizkuntzen hastapenerako eta hobekuntzarako, eta prestatzaileen prestakuntzarako, besteak beste.


6.4.6.6. 4/2011 Legea, martxoaren 7koa, Extremadurako Hezkuntzari buruzkoa[487]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Horretarako, legeak […] eleaniztasunaren aldeko apustu estrategikoa egiten du, “Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua”n ezarritako jarraibide eta mailekin nahitaez lotuta.

IV

[…]

[…] Era berean, eleaniztasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera etapa guztietan txertatu behar dira. Irakurketa, idazketa, ekintzailetzarako eta berrikuntzarako gaitasuna eta adimen emozionala dira curriculumean lehentasuna duten beste alderdi batzuk.

[…]

Lehen hezkuntzarako, haren izaera instrumentala dela eta, gaztelaniak, atzerriko hizkuntzek eta matematikek garrantzi berezia izango dute eta jarduketen programazioan eragina izango dute, irakaskuntzaren indibidualizazioaren esparruan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburu nagusiak oinarrizko konpetentziak eskuratzea eta garatzea dira, matematika eta hizkuntza-komunikazioa bereziki. Horretarako, curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko aukera aurreikusten da. […]

[…]

Legeak, era berean, arte-, hizkuntza- eta kirol-irakaskuntzak eta helduen hezkuntza arautzen ditu, eta ikaskuntza-eskaintza nahiko malguak sortzea sustatzen du, zenbait modalitatetan, prestakuntza beste jarduera batzuekin bateratzen laguntzeko.

[…]

[…] Bestalde, landa-eremuetako zentroetan irakasleak egon daitezen sustatzeko neurriak aurreikusten dira, eta lanpostu jakin batzuk betetzeko hizkuntza-eskakizunak ezartzeko aukera aurreikusten da. […]

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Extremadurako hezkuntza-sistemaren xedeak

Hauek dira lege honen bidez lortu nahi diren xedeak:

h) Ikasleek atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko duten konpetentzia bermatzea.

II. TITULUA
Irakaskuntzaren indibidualizazioa eta ekitatea hezkuntzan

II. KAPITULUA
Irakaskuntza indibidualizatzea eta ikasleen hezkuntza-arrakasta

12. artikulua.— Aniztasunaren arreta

1. Lege honen ondorioetarako, aniztasunaren arretatzat jotzen da ikasleen hezkuntza-aurrerapena bultzatzeko hezkuntza-jardueren multzoa, kontuan hartuta ikasleen gaitasunak, ikasteko erritmoak eta estiloak, motibazioak eta interesak, egoera sozialak eta ekonomikoak, kulturalak, linguistikoak eta osasunekoak.

III. KAPITULUA
Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra hezkuntzan

17. artikulua.— Berdintasun eraginkorraren bermea

3. Hezkuntza Administrazioak arreta berezia jarriko du curriculum-materialetan hizkera eta eduki sexistak desagerrarazteko.

IV. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleak

25. artikulua.— Prestakuntza eta bitarteko egokiak

1. Espezialistak behar dituzten zentro guztiek pedagogia terapeutikoko, entzumeneko eta hizkuntzako espezialistak izango dituzte, edo, hala badagokio, laguntza-unitateak, eta hezkuntza-orientazioko profesionalen lankidetza eta aholkularitza espezializatua.

28. artikulua.— Hezkuntza-sisteman berandu sartu diren ikasleak edo eskolatze etena dutenak

1. Hezkuntza Administrazioak harrera, gizarteratzea, gaztelaniaren ikaskuntza eta hezkuntza-helburuak lortzeko oinarrizko gaitasunak eskuratzen lagunduko die, arrazoi bat dela edo beste, hezkuntza-sisteman berandu sartu diren ikasleei edo eskolatze etena izan duten ikasleei. Neurri horiek ezarri behar direnean, neurriok ikasleak talde arruntetan eskolatzearekin batera garatuko dira, ikasleen ikaskuntzaren maila eta bilakaera kontuan hartuta, eta ez dute banantzerik ekarriko, ez eta baztertzerik ere.

III. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Ikasleak

45. artikulua.— Eskubideak

2. Hezkuntza-eremuko eskubideak eta askatasunak honako hauek dira:

h) Irakaskuntzan espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzea, bai eta braille irakurketa-idazketaren kodea ere, inguruabar pertsonalak direla-eta hala eskatzen duenean.

V. KAPITULUA
Beste hezkuntza-eragile batzuk

61. artikulua.— Laguntzarako beste langile batzuk

1. Zentro publikoek zenbait eremutako beste profesional batzuk eduki ahal izango dituzte programa eta jarduera batzuk garatzeko, hala nola eleaniztasun-planak edo ikasleen prestakuntza osagarria.

2. Irakaskuntzakoak ez diren profesional horiek zentro bakoitzaren beharrizanen araberako kualifikazioa izan beharko dute, eta irakasleekin koordinatuta lan egingo dute, zuzendaritza-taldeak gainbegiratuta.

IV. TITULUA
Irakaskuntza prozesu gisa. Bizialdi osoko ikaskuntza

I. KAPITULUA
Curriculuma

71. artikulua.— Curriculumaren printzipioak

Lege honetan araututako irakaskuntzen curriculuma, funtsean, helburu hauetara bideratuko da:

d) Ahozko eta idatzizko ulermen eta adierazpen egokia garatzea, irakurtzeko ohiturak sortuz eta komunikazio-konpetentziak lortuz atzerriko hizkuntzak erabiltzean eta teknologiak menderatzean.

II. KAPITULUA
Eleaniztasuna

74. artikulua.— Eleaniztasuna sustatzea

1. Autonomia Erkidegoan sortzen diren haur eta lehen hezkuntzako zentroak elebidunak izango dira.

2. Extremadurako funts publikoak dituzten zentroek hezkuntza elebiduna sustatzeko programak izango dituzte.

3. Curriculumak atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, komunikazio-konpetentzia lortzea izango du helburu, Europar Batasunaren helburuekin bat etorriz.

4. Extremadurako hezkuntza-sistemak Europako Kontseiluak ezarritako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko jarraibideak eta mailak aplikatuko ditu atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, ikaskuntzan eta ebaluazioan.

5. Atzerriko hizkuntzak ikasgela birtualen bidez ikastea bultzatuko da.

6. Lanbide Heziketan atzerriko hizkuntzak ikastea bultzatuko da.

75. artikulua.— Hezkuntza eleaniztuna

1. Hezkuntza Administrazioak laguntza-mekanismoak eta -neurriak ezarriko ditu zentroetan eredu eleaniztunak garatzeko, curriculumeko ikasgaiak atzerriko hizkuntza batean irakastea erraztuz.

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren aspektu didaktikoak berritzea sustatuko du, ikasgelan ahozko komunikaziora bideratutako metodo aktiboak eta parte-hartzaileak erabiliz, eta zentroei baliabideak emango dizkie helburu hori lortzeko, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.

76. artikulua.— Hizkuntza- eta metodologia-prestakuntza

1. Hezkuntza Administrazioak irakasgaietako irakasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzea bultzatuko du, espezialitatea edozein dela ere, eta horretarako programak ezarriko ditu.

2. Hezkuntza Administrazioak ikasketa-lizentzietarako deialdiak egingo ditu atzerriko hizkuntzak hobetzeko.

3. Irakasgaia atzerriko hizkuntza batean ematen duten irakasleei pizgarriak emango zaizkie, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

4. Hezkuntza Administrazioak egonaldiak antolatuko ditu atzerrian ikasle eta irakasleentzat, eta zentroek nazioarteko eskola-trukerako programetan parte har dezaten sustatuko du.

77. artikulua.— Portugesa atzerriko bigarren hizkuntza

Extremadurako Juntak neurri eraginkorrak hartuko ditu portugesa atzerriko bigarren hizkuntza izan dadin funts publikoekin sostengatutako zentroetan.

IV. KAPITULUA
Curriculumaren lehentasunezko aspektuak

80. artikulua.— Irakurketa eskola-eremuan

1. Funts publikoekin sostengatutako zentroek, Hezkuntza Administrazioaren laguntzarekin, irakurtzeko, idazteko eta informazioa eskuratzeko planak egin eta abiaraziko dituzte, betiere hizkuntza-komunikazioko, informazioaren tratamenduko eta konpetentzia digitaleko konpetentzien garapena indartzeko. Plan horietan arlo eta ikasgai guztietako jarduerak, eskolako eta eskolaz kanpoko jarduerak eta familiekin elkarlanean antolatutako ekimenak jasoko dira.

V. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

85. artikulua.— Ikaskuntzak

2. Zentroek atzerriko hizkuntza bat ikastea sustatuko dute lehenengo ziklotik aurrera. Era berean sustatuko du irakurketa eta idazketa, oinarrizko zenbaki-trebetasunak eta balioetan heztea goiz hastea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek baliabide didaktikoa izan behar dute etapa osoan.

VI. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

2. atala
Lehen Hezkuntza

92. artikulua.— Arlo instrumentalak eta metodologia

1. Gaztelania, atzerriko hizkuntzak eta matematikak beste ezagutza batzuk eskuratzeko arlo instrumentalak dira, eta, horregatik, bereziki hartuko dira kontuan.

5. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A1 mailara heltzeko.

6. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte arlo guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

96. artikulua.— Gai instrumentalak eta konpetentziak eskuratzea

3. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A2 mailara heltzeko.

4. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte ikasgai guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko.

VII. KAPITULUA
Batxilergoa

100. artikulua.— Ikaskuntzak

2. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailara heltzeko.

3. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte ikasgai guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko, betiere esperientzia horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gauzatu badituzte.

VIII. KAPITULUA
Lanbide-heziketa hezkuntza-sisteman

104. artikulua.— Lanbide-heziketako eskaintza

8. Hezkuntza Administrazioak baldintzak ezarriko ditu zentroek lanbide-moduluak atzerriko hizkuntzetan eman ahal izateko, behin baimena lortu ondoren.

X. KAPITULUA
Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzak

118. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialak

1. Hezkuntza Administrazioak arautuko ditu ikasleen eta irakasleen kopuru-erlazioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari buruzko betekizunak.

2. Hizkuntza-eskola ofizialetan gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakastea sustatuko da.

3. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzak oinarrizko mailan, tarteko mailan eta maila aurreratuan antolatzen dira. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzak hizkuntza-eskola ofizialetan emango dira, eta eskolok ere oinarrizko maila eskaini ahal izango dute.

4. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak baliozkotze-araubide bat ezarriko du bigarren hezkuntzako ikasketen eta hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailaren artean.

5. Hizkuntza-eskola ofizialek hizkuntza modernoei buruzko ikastaro espezifikoak programatuko dituzte irakasleen etengabeko prestakuntzarako. Era berean, atzerriko hizkuntzetan eguneratzeko ikastaroak eman ahal izango dituzte beste kolektibo profesional batzuentzat.

6. Era berean, hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzen urrutiko irakaskuntzak integratu ahal izango dira.

7. Hizkuntza-eskola ofizialek ematen dituzten irakaskuntzei buruzko ikerketa- eta berrikuntza-planak garatu ahal izango dituzte, Hezkuntza Administrazioak aldez aurretik baimena emanda.

119. artikulua.— Irakaskuntzen antolaketa

Hizkuntza-eskola ofizialek aukera emango dute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko, betiere Hezkuntza Administrazioak ezarritako baldintzetan eta Extremadurako zentro guztietarako proba homologatu eta bakarrak eginaz.

V. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

I. KAPITULUA
Arau orokorrak

135. artikulua.— Eskola-liburutegia

1. Zentro guztiek izango dute behar adina baliabide izango duen eskola-liburutegia, zenbait euskarritan informazioa eta dokumentazioa iristeko aukera emango duena, irakasleen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa bultzatuko duena, ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak indartuko dituena eta irakurtzeko ohitura, hizkuntzak praktikatzea eta informazioa erabiltzeko trebetasunak sustatuko dituena.

VI. TITULUA
Irakasleak

I. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoa

151. artikulua.— Eskumenak esleitzea

2. Extremadurako Juntako langileen politika orokorraren esparruan, hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailburuak honako eskumen hauek izango ditu:

d) Hala badagokio, eska daitezkeen hizkuntza-eskakizunak ezartzea irakaskuntzako funtzio publikoan lanpostu jakin batzuk betetzeko.

VIII. TITULUA
Hezkuntza Administrazioa

V. KAPITULUA
Elkarlana beste administrazio eta instituzio batzuekin

191. artikulua.— Lankidetza beste administrazio publiko eta instituzio batzuekin

4. Hezkuntza Sailak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu estatuko zein atzerriko hezkuntza-instituzioekin eta kultura-instituzioekin, irakasleen eta ikasleen hizkuntza-murgiltzea eta irakasleen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa errazteko.

193. artikulua.— Lankidetza unibertsitateekin

1. Hezkuntza Administrazioak hitzarmenak edo beste lankidetza-formula batzuk sinatu ahal izango ditu unibertsitateekin, batez ere Extremadurako Unibertsitatearekin eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin, betiere gizarte-interes nabarmena duten aspektuei dagokienez, bereziki honako hauei dagokienez:

d) Eleaniztasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bultzatzea eskola-eremuan.

196. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Zerbitzu publiko gisa, Extremadurako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak, bere jardueren esparruan, informaziorako, kulturarako eta hezkuntzarako irispidea bermatuko du. Extremadurako Juntak lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu balio demokratikoak sustatzen dituzten hezkuntza-edukiak emateko, arteak, zientziak eta kirola zabaldu eta sustatzeko, hizkuntzen ikaskuntza, alfabetatze digitala eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arduratsua indartzeko, bai eta herritarren hezkuntza integralean lagun dezaketen beste eduki batzuk ere.

Bigarren xedapen gehigarria.— Irakasle espezialistak kontratatzea

Hezkuntzako eskumena duen sailak, salbuespen gisa, langile espezialistak kontratatu ahal izango ditu, nahiz eta titulaziorik ez izan, Lanbide Heziketa, arte-, kirol- eta hizkuntza-irakaskuntzetarako moduluak, ikasgaiak edo prestakuntza-unitateak emateko, betiere estatuko oinarrizko legeriaren eta indarrean dagoen gainerako araudi aplikagarriaren arabera.


6.4.6.7. 8/2011 Legea, martxoaren 23koa, Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkakoari buruzkoa[488]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen helburuak lortzeko, Extremadurako botere publikoen jarduketa-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

9. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan sustatu eta bermatzea.

4. artikulua.— Definizioak

9. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista hizkuntza aldetik zuzenak diren esamoldeak erabiltzea da beste esamolde batzuen ordez, azken esamoldeok zuzenak izan zein ez, betiere femeninoa ikusezin bihurtzen badute edo maskulinoarekiko bigarren mailan jartzen badute.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa instituzionala, koordinazioa eta finantzaketa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

6. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

1. Extremadurako Juntak berdintasunaren arloan duen eskumena egikarituko du, gizonen eta emakumeen berdintasun osoa eta eraginkorra bermatzeko bizitza publiko, familiar, sozial, laboral, ekonomiko eta kulturaleko eremu guztietan. Era berean, berdintasun erreala eta eraginkorra eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko ditu beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Horretarako, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, funtsean, eginkizun hauen bidez garatuko ditu bere eskumenak:

c) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

7. artikulua.— Toki-erakundeak

1. Konstituzioak bermaturiko autonomiari kalterik egin gabe, toki-erakundeek, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lankidetzan, beren eskumenak garatuko dituzte beren lurraldean emakumeen berdintasun osoa eta eraginkorra bermatzeko eremu guztietan, eta hori eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko dituzte beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Berdintasunaren arloan, toki-erakundeei dagokie, bai lurraldeari bai elkarteei dagokienez, honako eginkizun hauek egikaritzea:

b) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

II. TITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

I. KAPITULUA
Genero-ikuspegia politika publikoetan eta araudian txertatzeko neurriak

27. artikulua.— Hizkuntza eta irudi ez-sexista

1. Extremadurako botere publikoek eta, bereziki, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak hizkera ez-sexista erabili behar dute administrazio-eremuan, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentu eta euskarrietan, eta hizkera ez-sexista ezartzea sustatuko dute gizarte-, kultura- eta arte-eremu guztietan.

2. Bereziki, Extremadurako komunikabide publikoak edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenak behartuta daude hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitera.

III. TITULUA
Genero-berdintasuna bermatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

33. artikulua.— Berdintasun-printzipioak hezkuntzan

4. Extremadurako irakaskuntzako zentroek genero-ikuspegia beren jarduketa guztietan txertatzeko printzipioa beteko dute. Bereziki, hizkuntzaren erabilera inklusiboa sustatuko da.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

2. atala
Erantzukizun soziala eta bikaintasun-marka

55. artikulua.— Berdintasuneko Bikaintasun Marka

1. Extremadurako Juntak sustatuko du enpresek neurri espezifikoak har ditzaten emakumeen eta gizonen arteko lan-berdintasuna lortzeko, eta, hala badagokio, berdintasun-plan bat egin, hitzartu eta aplikatzeko beren aplikazio-eremuan. Horretarako, neurri horiek hartzeagatik enpresak sustatzeko eta aitortzeko formula gisa, Berdintasuneko Bikaintasun markaren bereizgarria sortuko da.

2. Hura emateko kontuan hartu beharreko aspekturik garrantzitsuenen artean, honako hauek daude:

f) Hizkera sexistak edo androzentrikoak ez erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, eta enpresaren produktuen, zerbitzuen eta marketinaren publizitatean.

V. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

70. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, Extremadurako botere publikoek oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabide sozialak

75. artikulua.— Komunikabide sozialak

2. Extremadurako Juntak, diskriminazioa saihesteko eta titulartasun publikoko informazioaren eta komunikazioaren sektorean emakumeen diskriminazioa saihesteko, eta, bereziki, ikus-entzunezkoen erakunde autonomikoaren antolaketari eta jarduerari dagokienez, honako hauek sustatuko ditu:

c) Titulartasun publikoko hedabideetan bermatuko du, aldizka, informazio- eta zabalkunde-kanpaina instituzionalak abiaraziko direla, emakumeen presentzia eta partaidetza sozial eta politikoari eta bi sexuen arteko desberdintasuna ezabatzeari balioa emateko eta, bereziki, emakumeen genero-indarkeriaren, sexu-jazarpenaren eta sexu-esplotazioaren aurkako sentsibilizazioa sustatzeko. Ondorio horietarako, mezu horiek zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeei ere helarazteko mekanismo egokiak erabiltzen direla zainduko du, eta, horretarako, beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

VI. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

100. artikulua.— Arau-hausteak

3. Arau-hauste astunak dira honako hauek:

e) Dokumentu eta euskarri administratiboetan hizkera sexista erabiltzea.

4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

e) Hizkera sexista erabiltzea edo mezu edo irudi estereotipatuak helaraztea emakumeak gizonen mende daudela edo bi sexuen arteko desberdintasuna dagoela adierazteko, Extremadurako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Extremadurako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabideetan.


6.4.6.8. 2/2012 Legea, ekainaren 28koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko tributuen, finantzen eta jokoaren arloko premiazko neurriei buruzkoa[489]

ZIOEN AZALPENA

VI

[…]

Azkenik, lege honek zenbait subjekturi (herritarrak, ekintzaileak, interesdunak, zergadunak, gazteak, etab.) erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituen kasu guztietan, ulertu behar da bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen direla, eta, oro har, emakumeak zein gizonak aipatzen dituztela, berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez, eta erabilera horrek ez duela inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.


6.4.6.9. 4/2013 Legea, maiatzaren 21ekoa, Extremadurako Gobernu Irekiari buruzkoa[490]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Bestalde, bosgarren, seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan, neurri espezifikoak aurreikusten dira gai hauetan: gobernu irekia egikaritzeko erantzukizunak; gardentasun-betebeharretarako erregulazio bereziak, eta informazioa iristeko eskubidea eta genero-berdintasuna, hurrenez hurren.

[…]

ATARIKO TITULUA
Eremua eta printzipio orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Administrazio publikoak estatuaren oinarrizko araudian aurreikusitako printzipio guztietara egokituko du bere jarduna. Gainera, administrazio onaren eta gobernu onaren berri eman beharko dira:

i) Sinpletasunaren eta ulergarritasunaren printzipioa: Administrazio publikoak jardun behar du bere erantzun-denborak pixkanaka laburtzeko, izapideak sinplifikatuz, administrazio-zamak kenduz eta hizkera irisgarria erabiltzea sustatzen duten prozesuak eta teknikak erabiliz.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran

Extremadurako gobernu irekiari buruzko lege honek genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituenean pertsonei, karguei edo lanpostuei erreferentzia egiteko, ulertu behar da adierazpenaren ekonomia hutsagatik egiten dela, eta modu generikoan erabiltzen direla, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, eta berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez.


6.4.6.10. 8/2013 Legea, abenduaren 27koa, Extremadurako Komunikazio eta Publizitate Instituzionalari buruzkoa[491]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

8. artikulua.— Hizkuntzak

1. 1. Extremadurako Autonomia Erkidegoaren lurraldean zabalkundea duten edo egiten diren publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionaletan, gaztelania erabiliko da.

2. Era berean, beste hizkuntza batzuk ere erabili ahal izango dira, jardueren xedearengatik edo horien zabalkunde-eremuarengatik beharrezkoa izanez gero.


6.4.6.11. 11/2014 Legea, abenduaren 9koa, Extremadurako Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[492]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Hogei urte igaro dira Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea promulgatu zenetik, eta lege horren osagarri gisa, Estatuak abenduaren 2ko 51/2003 Legea onetsi zuen, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa; lege horretatik abiatuta, arau estatal askoren garapen zabala gertatu zen, eta haien artean hauxe nabarmentzen da: 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-hizkuntzak onesten dituena eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena, zeinak aitortzen baitu gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek eskubidea dutela Espainiako zeinu-hizkuntzen ikaskuntza, ezagutza eta erabilera aske hautatzeko, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoetarako ere, eta hori funtsezko faktorea da pertsona horiek gizarteratzeko.

[…]

IV. TITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

11. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

4. Extremadurako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.

VI. TITULUA
Sustapen-neurriak

15. artikulua.— Xedapen orokorrak

Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak betebehar hauek izango ditu:

3. Gor-itsuen zeinu-hizkuntzan eta interprete-gidetan interpretatzen duten profesionalen prestakuntza bultzatzea, eta horiek funtzio publikoan pixkanaka sar daitezen sustatzea, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko.

4. Administrazio publikoen jendaurreko arretan zeinu-hizkuntzaren erabilera eta administrazio publikoek sustatutako ekitaldi ofizialetan aldibereko itzulpena sustatzea.

ERANSKINA
Lege honetan erabilitako kontzeptuen glosategia

[…]

Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzeko produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

Laguntza pertsonala: pertsonen komunikazioa edota mugikortasuna errazteko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

[…]

Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, balia daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, hizkuntzan, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan.

[…]

Era berean, ekintza positiboko neurriak hartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da. Irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonak: desgaitasun-mailaren bat aitortua izan edo ez, bizimodu independente eta autonomoa egin ahal izateko, ingurune, produktu eta zerbitzu irisgarriak behar dituzten pertsonak.

Ikuspegi horretatik, irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonatzat hartzen dira, besteak beste: desgaitasun iraunkorrak dituzten pertsonak, aldi baterako desgaitasunak dituzten pertsonak, adinekoak eta beste pertsona batzuk, hala nola haurrak, emakume haurdunak, haurtxoen kotxetxoekin dabiltzan edo objektu astunak daramatzaten pertsonak, hizkuntza ezagutzen ez duten pertsonak.


6.4.6.12. 8/2015 Legea, martxoaren 31koa, Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-mailako Teknikarien Elkargo Profesionala sortzeari buruzkoa[493]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lege hau idaztean, bi sexuak hizkuntza-baliabide gisa irudikatzeko hizkuntzak substantibo maskulino pluralari ematen dion konbentzioa hautatu da, betiere adierazpenean ekonomia handiagoa lortzeko eta, horrela, araua errazago irakurri eta ulertzeko. Hala, legearen testuan, espainieraren gramatikaren usadio eta erregelen arabera, genero maskulino plurala forma ez-markatua edo inklusiboa da, eta, “técnicos” esaten duen lekuan, legeak sexu maskulinoaren eta femeninoaren profesionalak aipatzen ditu, genero gramatikal femeninoaren aldean, forma markatua eta, beraz, maskulinoa bakarrik.

[…]


6.4.6.13. 12/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoan lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen berdintasun sozialari, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako politika publikoei buruzkoa[494]

ZIOEN AZALPENA

Nazioarteko eta estatuko esparru instituzionala

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

II. TITULUA
LGBTI pertsonen berdintasun soziala, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminaziorik eza bermatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

33. artikulua.— Kode deontologikoa

Extremadurako Juntak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.


6.4.6.14. 13/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Funtzio Publikoari buruzkoa[495]

VI. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera lortzea eta galtzea

II. KAPITULUA
Enplegu publikorako sarrera

90. artikulua.— Beste estatu batzuetako herritarrak Extremadurako enplegu publikoan sartzea

6. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea badakarte.

IV. KAPITULUA
Hautaketa-sistemak eta hautaketa-organoak

94. artikulua.— Printzipioak

2. Hautaketa-prozeduretan bereziki zainduko da gainditu beharreko probak eta deialdiko lanpostuetan bete beharreko atazak elkarri ondo egokitzen zaizkiola, eta, hala dagokionean, egin beharreko proba praktiko guztiak ere egingo dira. Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, eurek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

VIII. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

117. artikulua.— Balioets daitezkeen merezimenduak

2. Lanpostu berezituak betetzeko lehiaketetan, honako hauek balioetsi ahal izango dira: hizkuntzak, irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera, arlo funtzional bereko lanpostuetan izandako esperientzia eta dagozkion titulazioak, bai eta deitutako lanpostuan bere gain hartutako eginkizunekin eta bete beharreko atazekin zuzeneko lotura duen beste edozein merezimendu ere.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

152. artikulua.— Falta oso astunak

1. Funtzionario publikoen diziplina-falta oso astuntzat joko dira honako hauek:

b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial; era berean, arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.


6.4.6.15. 8/2016 Legea, abenduaren 12koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko tributu-, ondare-, finantza- eta administrazio-neurriei buruzkoa[496]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Lege honek zenbait subjekturi erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituen kasu guztietan, ulertu behar da bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen direla, eta, oro har, emakumeak zein gizonak aipatzen dituztela, berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez, eta erabilera horrek ez duela inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.


6.4.6.16. 7/2017 Legea, abuztuaren 1ekoa, Extremadurako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[497]

V. TITULUA
Hautaketa, lanpostuak betetzea, mugikortasuna eta prestakuntza

IV. KAPITULUA
Prestakuntza

59. artikulua.— Extremadurako Segurtasun Publikoaren Akademia

4. Extremadurako Segurtasun Publikoaren Akademiak honako eginkizun hauek egikarituko ditu:

i) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiliz, eragindako kolektiboen parte-hartzearekin, eta eman beharreko arretari buruzko gidak eta eskuliburuak egitea eta banatzea:

1. Indarkeria matxistaren biktimei, askotariko adierazpenetan.

2. Beste kultura/erlijio, gutxiengo etniko edota kolektibo jakin batzuetakoak diren pertsonei (gayak, lesbianak, transexualak...).

3. Desgaitasun intelektuala duten pertsonei.

4. Droga-mendekotasunaren arazoak dituzten pertsonei.

j) Beste material batzuk egitea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista barne, hala nola:

1. Hizkuntza erabilerrazean idatzitako inprimakiak, formularioak eta informazioa, zeinek bide emango baitiete irakurtzeko zailtasunak dituzten herritarrei beren eskubideak eta eginbeharrak uler ditzaten, hori guztia irisgarritasun kognitiboa bultzatzera bideratuta.

2. Inprimakiak, formularioak eta informazioa zenbait hizkuntzatan.


6.4.6.17. 4/2019 Legea, otsailaren 18koa, Extremadurako irakaskuntzako zentroetan energia-efizientzia eta baldintza termikoak eta ingurumenekoak hobetzeari buruzkoa[498]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Arestian azaldutakoaren ondorioz, gure autonomia-erkidegoarentzat bereziki interesgarria da gure ikasleen osasuna bermatuko duten ekintza egokiak egitea, giro erosoa ziurtatuz derrigorrezko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe eta institutu publikoetako eraikinetako tenperaturari, hezetasunari eta aireztapenari dagokienez, bai eta Batxilergoko derrigortasun-ondoko, heziketa-zikloetako, musika eta hizkuntzen irakaskuntzei dagokienez ere; aldi berean, elektrizitatearen eta erregai fosilen energia-gastua mugatu behar da, bai eta berotegi-efektua duten gasen isurtzea ere; eta horrek guztiak klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du, eta Extremadura estatuko, Europako eta munduko erreferente bihurtzen du gure hezkuntza-erkidegoari teknika bioklimatikoen eta teknologia berriztagarrien bidez ematen zaion arretan.

[…]


6.4.6.18. 6/2019 Legea, otsailaren 20koa, Extremadurako Kontsumitzaileen Estatutuari buruzkoa[499]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

III. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozialen babesa

13. artikulua.— Egindako kontratazioa justifikatzeko dokumentua

Kontsumitzaileek eskubidea dute egindako kontratazioa justifikatzen duen dokumentua jasotzeko; agiri horrek faktura, ordainagiria, egiaztagiria edo beste edozein formatu izan dezake, betiere ezaugarri hauek baditu:

a) Argi, erraz, ulergarri eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egon behar du.

V. KAPITULUA
Kontsumitzailearen informaziorako eskubidea

39. artikulua.— Informaziorako eskubidea

2. Extremaduran merkaturatutako ondasun eta zerbitzuei buruz merkataritza-establezimenduetan ematen den edo publizitate-iragarkien bidez zabaltzen den informazioak erraz iristeko modukoa izan beharko du, eta gaztelaniaz idatzita egon beharko du, hartzaileengan nahasterik edo itxaropen faltsurik eragin gabe.

VI. KAPITULUA
Kontsumoaren arloko hezkuntza, prestakuntza eta dibulgazioa

48. artikulua.— Kontsumitzaileei informazioa eta arreta emateko bulegoak

6. Kontsumitzaileei informazioa emateko bulegoek ahaleginak egingo dituzte desgaitasuna duten kontsumitzaileei interpretazio-zerbitzuak doan emateko.


6.4.6.19. 7/2019 Legea, apirilaren 5ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-jarduerei buruzkoa[500]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Lege-testu hau egitean eta ondoren garatzean, kontuan hartu dira emakumeen eta gizonen lehentasunak eta beharrizanak, emakumeen eta gizonen egoera espezifikoan duten eragina, betiere testuok egokitzeko ondorio diskriminatzaileak ezabatze aldera, genero-berdintasuna sustatuz, besteak beste, hizkera ez-sexistaren erabileraren bidez, sexu aldagaia barne hartuta, lege honen arabera egin daitezkeen estatistiketan, inkestetan eta datu-bilketetan, generoaren araberako emaitzak aztertuz.

[…]


6.4.6.20. 10/2019 Legea, apirilaren 11koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzkoa[501]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Beste zentzu batean, lege hau, oro har, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren manuetan txertatzen da (BOE, martxoaren 23koa, 71. zk.), eta, bereziki, Extremadurako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legearen manuetan (DOE, martxoaren 25ekoa, 59. zk.). Zehazki, lege autonomiko horri dagokionez, bereziki nabarmentzen dira 3. artikulua (printzipio orokorrak), 5. artikulua (xedapen orokorrak), 6. artikulua (Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioarena), 21. artikulua (genero-zeharkakotasuna), 22. artikulua (intersekzionalitate-printzipioaren garapena), 27. artikulua (hizkuntza eta irudi ez-sexista), 28. artikulua (genero-ikuspegiak dituzten estatistikak) eta 29. artikulua (zuzendaritza-organoen eta kide anitzeko organoen ordezkaritza orekatua).

[…]


6.4.6.21. 1/2021 Legea, otsailaren 3oa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[502]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.

6.4.7. Galiziako Autonomia Erkidegoa


6.4.7.1. 1/1981 Lege Organikoa, apirilaren 6koa, Galiziarentzako Autonomia Estatutuari buruzkoa[503]

ATARIKO TITULUA

5. artikulua

Bat. Galiziako berezko hizkuntza galiziera da.

Bi. Galiziera eta gaztelania ofizialak dira Galizian, eta guztiek dute eskubidea haiek jakin eta erabiltzeko.

Hiru. Galiziako botere publikoek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko dute bizitza publikoan, kulturalean eta informatiboan, eta haiek jakiteko behar diren eskuarteak xedatuko dituzte.

Lau. Inor ezin izango da diskriminatu, hizkuntza dela-eta.

I. TITULUA
Galiziaren boterea

III. KAPITULUA
Justizia Administrazioa Galizian

25. artikulua

Magistratuen, epaileen, idazkari judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen postuak betetzeko egiten diren lehiaketa eta oposizioak ebaztean, lehentasunezko merezimendua izango da Galiziako Zuzenbidearen espezializazioa eta herriko hizkuntza jakitea.

26. artikulua

Bat. Notarioak eta jabetzako erregistratzaileak eta merkataritzakoak Autonomia Erkidegoak izendatuko ditu, Estatuaren legeekin bat etorriz. Notariotzak betetzeko, izangaiak eskubide-berdintasunean onartuko dira, bai Galiziako lurraldean dihardutenak, bai Espainiako gainerakoan dihardutenak. Lehiaketa eta oposizio hauetan lehentasunezko merezimendua izango da Galiziako Zuzenbidearen espezializazioa eta herriko hizkuntza jakitea. Ezin izango da inoiz ere herritartasun- edo auzotasun-salbuespena ezarri.

II. TITULUA
Galiziaren eskumenak

I. KAPITULUA
Eskumenak orokorrean

27. artikulua

Estatutu honen esparruan, Galiziako Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa dauka honako gai hauetan:

Hogei. Galizieraren sustapen eta irakaskuntza.

35. artikulua

Hiru. Galiziako Autonomia Erkidegoak Gobernuari eskatu ahal izango dio tratatu zein hitzarmenak egin eta, beharrezkoa bada, Gorte Nagusiei aurkez diezazkion; horien helburua da Galiziak estatu jakin batzuekin kultura-harremanak ezarri ahal izatea, baldin eta kultura- edo hizkuntza-lotura bereziak baditu estatu horiekin.


6.4.7.2. 8/1983 Legea, uztailaren 8koa, Galiziako Kulturaren Kontseiluari buruzkoa[504]

[SARRERA][505]

[…]

Kontseiluaren ekintza-arloak askotarikoak dira. Kultura-ekintzak gizakiaren bizitzaren eta gizarteen alderdi ugariei eragiten die. Horregatik, nazioen legeek eta tratatu eta hitzarmenek aldi berean eskubide hauek defendatzen dituzte: guztiek espiritua lantzeko prozesuan partaide izateko duten eskubidea; guztiek duten eskubidea, indarrean dauden balioak beren gain hartzeko; guztiek duten eskubidea, oroimen historikoaren ondasunak eta sorkuntzen altxorra belaunaldiz belaunaldi gozatzeko; zientzien eta horien aplikazioen aurrerapenaren onura jasotzeko, eta hizkuntzaren, letren eta arteen arloetan berezkoa duten guztia babestu eta defendatzeko guztiek duten eskubidea. Kultura-ondare hain zabalak eta programak organo kualifikatu bat eratzea eskatzen dute, Estatutuak ulertzen duen bezala; izan ere, gure nazionalitateak badu ondare hori, eta ondare berorrek gure nazionalitatea ezaugarritzen du; gure erkidegoak, berriz, garatu behar du programa hori, zeinak sakona eta etorkizun zabalekoa izan behar duen.

[…]

I. TITULUA
Kontseiluaren osaera

3. artikulua

1. Galiziako Kulturaren Kontseiluaren osaera honela egituratuko da:

[…]

Galizieraren Institutuko ordezkari bat.

[…]

II. TITULUA
Eskumenak

6. artikulua

Galiziako Kulturaren Kontseiluari dagokio:

a) Kultura-ondareari buruzko gai guztiak aztertzea, eta Galiziako hizkuntza eta kultura sustatzea.


6.4.7.3. 6/1984 Legea, ekainaren 5ekoa, Galiziako Herriaren Jagoleari buruzkoa[506]

3. artikulua

1. Galiziar izaera politikoa duen, eskubide zibil eta politiko guztiak dituen eta Galiziako hizkuntza ofizialak ezagutzen dituen edozein herritar hautatu ahal izango da Herriaren Jagole.


6.4.7.4. 10/1984 Legea, uztailaren 13koa, apirilaren 4ko 3/1984 Errege Lege-dekretuak ezarritako baliabideak esleitzeari buruzkoa[507]

[SARRERA][508]

[…]

Tratamendu instituzionala izan behar duten gaien artean, ezin da ahaztu gure idiosinkrasia propio eta berezia indartzen laguntzen duen guztiaren defentsa, babesa eta sustapena. Galiziak, berezko nortasun-ezaugarriak dituen erkidego historikoa den aldetik, bertako biztanle guztien eskura jarri behar ditu bere ondare garrantzitsua osatzen duten ondasun historiko, kultural eta artistikoak. Aipamen berezia merezi du, apartatu honen barruan, gure hizkuntzak, zeina tematuta baitago bere iraupena behin betiko bermatuko duen ezinbesteko normalizazio-prozesu batean. Gobernuak uste du helburu horiek, albo batera utzi ezin dituenak, neurri handi batean faboratu egingo liratekeela, baldin eta, ildo horretan garatzen ari diren ekintzei komunikabide sozialen lehiaketa erabakitzailea gehitzen bazaie, bereziki telebistarena.

[…]


6.4.7.5. 4/1987 Legea, maiatzaren 27koa, Administrazio Publikoaren Galiziako Eskola sortzekoa[509]

[SARRERA][510]

[…]

Eskola hau sortzeko beharra, gainera, Administrazio autonomikoa Galiziako ingurune historiko, linguistiko, politiko eta kulturalean sartzea komeni delako sortu da.

3. artikulua

1. Hona hemen APGEren xedeak:

i) Galiziera Administrazio publikoan zabaltzea eta normalizatzea, langileen hizkuntza-gaikuntza eta galizierazko hizkera teknikoa, administratiboa eta juridikoa finkatzen parte hartzea.


6.4.7.6. 5/1988 Legea, ekainaren 21ekoa, toki-erakundeek galiziera Galiziako hizkuntza ofizial gisa erabiltzeari buruzkoa[511]

Galiziera da gure erkidegoko kultura-ondare nagusia, Galizia identifikatzeko eta bereizteko ezaugarri gisa. Autonomia Estatutuak, 5. artikuluan, galiziarren berezko hizkuntza dela aitortzen du, eta Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 4.1 artikuluak, berriz, galiziera toki-administrazioko hizkuntza ofiziala dela adierazten du.

Azaldutako arrazoiengatik, eta estatutuaren eta legeen aginduekin bat etorriz, toki-administrazioan hizkuntza-normalizazioa bultzatu behar da, eta, horretarako, Galiziako Xuntak, hizkuntza-normalizazioa sustatzeko politikaren esparruan, toki-erakundeen ahaleginei laguntza eman behar die, beharrezkoa den neurrian, beren dokumentazio ofizialean galiziera modu normalizatuan erabiltzeko, hargatik eragotzi gabe, gainera, erakunde bakoitzak berari dagokion hizkuntza ofiziala erabiltzea, hala erabakitzen badu.

Lege honen helburua da toki-administrazioan galiziera normalizatzeko prozesu progresiboa bultzatzen duen arau-irizpide bat ezartzea, betiere gure hizkuntzaren erabilera normala berreskuratzeko egiten ari diren ahaleginak ugarituko dituen giro sozial eta politiko baten bila.

Azaldutako guztiagatik, Galiziako Parlamentuak eta nik, Galiziako Estatutuaren 13.2 artikuluarekin eta Xuntari eta haren presidenteari buruzko otsailaren 23ko 1/1983 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, erregearen izenean, toki-erakundeek Galiziako hizkuntza ofizial gisa galiziera erabiltzeari buruzko legea promulgatzen dut.

1. artikulua

1. Galiziako toki-erakundeen bilkuren deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak eta aktak galizieraz idatziko dira.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, erakunde horiek beste hizkuntza ofizialean ere idatz ditzakete agiri horiek.

2. artikulua

1. Galiziako Xuntari dagokio toki-administrazioan galiziera txertatzeko prozesua bultzatzea, bereziki funtzionarioak galizieraz prestatzeko programen bidez.

2. Aurrekoa gorabehera, Galiziako Xuntak neurri egokiak hartuko ditu toki-administrazioan funtzionarioak sartzeko lehiaketetan galizieraz jakitea berma dadin.

Xedapen iragankorra

1. Administrazioaren egintza idatzietan galiziera hizkuntza normal gisa berehala txertatzeko moduan ez dauden toki-erakundeek bi urteko epea izango dute, lege hau argitaratzen denetik aurrera, bertan xedatutakoa gauzatzeari buruzko erabakia hartzeko eta hura betetzeko.

2. Galiziako Xuntak jarduketa-programa bat egingo du, aurreko paragrafoan adierazitako epearen buruan Galiziako toki-erakunde guztiak lege honetan xedatutakoa betetzeko moduan daudela bermatzeko.


6.4.7.7. 9/1992 Legea, uztailaren 24koa, Helduen Hezkuntzari eta Sustapenari buruzkoa[512]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua

Helduen hezkuntzak eta sustapenak funtsezko jardun-esparru hauek hartzen ditu:

c) Kultura-prestakuntza eta -eguneratzea, bereziki galizieraren eta kulturaren ezagutzan.

3. artikulua

Honako hauek dira lege honen helburuak:

e) Gure errealitatearen ezagutza sustatzea, eta, bereziki, gure hizkuntza eta kulturarena.


6.4.7.8. 5/1997 Legea, uztailaren 22koa, Galiziako Toki-administrazioari buruzkoa[513]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua

1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, toki-administrazioko hizkuntza ere bada.

Bilkuren deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, aktak, jakinarazpenak, errekurtsoak, eskritura publikoak, agerraldi judizialak eta toki-korporazioen izenean idatziz egiten diren egintza publiko edo administratibo guztiak galizieraz idatziko dira.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, erakunde horiek beste hizkuntza ofizialean ere, gaztelaniaz, idatz ditzakete agiri horiek.

3. Galiziako Xuntari dagokio toki-administrazioan galiziera txertatzeko prozesua bultzatzea, bereziki toki-erakundeetako funtzionarioak galizieraz prestatzeko programen bidez.

I. TITULUA
Udalerria

I. KAPITULUA
Lurraldea

3. atala
Udalerriaren izendapena eta hiriburutza aldatzea

50. artikulua

Udalerrien izenak aldatzeko espedienteetan, honako erregela hauek hartuko dira kontuan:

b) Erabakitako izendapen berriak hizkuntza-akatsak baditu edo hura Galiziako toponimiarekin bat ez badator, Galiziako Xuntaren Kontseiluari dagokio, toki-araubidearen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, izena aldatzeari buruzko behin betiko ebazpena ematea, Galiziako Toponimiako Batzordeak txostena egin eta udalerri interesdunari entzun ondoren.

VI. TITULUA
Toki-erakundeei buruzko xedapen erkideak

V. KAPITULUA
Herritarren informazioa eta parte-hartzea

1. atala
Herritarrak informatzea

252. artikulua

2. Herritar guztiek dituzte eskubide hauek:

d) Galiziera erabiltzea Galiziako Autonomia Erkidegoko toki-korporazioekin dituzten harremanetan.


6.4.7.9. 8/1997 Legea, abuztuaren 20koa, Galiziako Autonomia Erkidegoko Irisgarritasunari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa [514]

II. TITULUA
Xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Komunikazioko oztopoei buruzko xedapenak

29. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Galiziako administrazio publikoek sustatu beharko dute, bai komunikazio-oztopoak ezabatzea, bai eta komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri jartzeko mekanismo eta aukera teknikoak ezartzea.

2. Galiziako administrazio publikoek zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza sustatuko dute, horrela erraztasunak emanez entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuak direnei zuzeneko komunikaziorako, eta administrazio publikoetan langile espezializatu horiek egoteko.

Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere zeinu-hizkuntza edo azpitituluak erabiliz entzumen-mugak dituzten pertsonei pixkanaka bermatu ahal izateko pertsonok informazioa jasotzeko duten eskubidea.

ERANSKINA

III. KAPITULUA
Garraioko oztopoei buruzko xedapenak

2. atala
Irisgarritasun-txartelak
Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelaren ereduari buruzko xedapenak

28. artikulua.— Irisgarritasun-txartelak ematea

28. d) Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelak atzealdea eta aurrealdea izango ditu, eta alde bakoitza bertikalki bi zatitan banatuta egongo da.

[…]

“Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartela” inskripzioa letra beltz larriz. Jarraian, behar bezala bereizita eta letra larriz edo xehez, “Aparkatzeko txartela” inskripzioa, Europar Batasuneko hizkuntzetan.


6.4.7.10. 6/1999 Legea, irailaren 1ekoa, Galiziako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[515]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea

2. Lege honen xedea da zinematografia-jarduera eta ikus-entzunezko jarduera (bideograma) arautzea, bai eta galiziar eta galizierazko zinema eta bideoak ekoitzi, merkaturatu eta zabaltzeko laguntza ematea, eta horiek ikus-entzunezko beste bitartekoekin dituzten harremanak izatea ere.

3. Galiziako botere publikoek aitortzen dute jarduera zinematografikoek eta ikus-entzunezkoek garrantzi kultural, ekonomiko eta soziala dutela, Galiziaren sorkuntza artistiko, informazio, ezagutza eta irudi gisa bete dezaketen eginkizuna betetzen dutela, Galiziako kultura- eta hizkuntza-normalizazioa lortze aldera, eta, beraz, jarduerok sektore estrategiko eta lehentasunezkotzat jotzen dituzte.

4. artikulua.— Ikus-entzunezko jardueraren printzipio orokorrak

Lege honetan jasotako jarduerek printzipio hauek izango dituzte oinarri:

b) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea, bai eta Galiziaren identitatea defendatzea ere.

f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

5. artikulua.— Ekintza instituzionalaren printzipio orokorrak

1. Galiziako Xuntak ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa eta lehentasunezkoa aitortzen du, bai haren garrantzi kultural, sozial eta ekonomikoagatik, bai Galiziako kultura, historia eta hizkuntza, autoidentifikaziorako datu baitira, sustatzeko eta zabaltzeko eskubidea adierazteko tresna gisa.

6. artikulua.— Ekintza instituzionalen funtsezko lerroak

Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazioak funtsezko jarduera-lerro hauek izango ditu ikus-entzunezkoen sektorean:

2. Galiziaren barruan eta handik kanpo galiziar kultura eta hizkuntza sustatzen laguntzea, bereziki kanpoan galiziar erkidegoak dauden zonetan.

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko jarduerak

8. artikulua.— Sustapen-jardueren helburuak

Galizian ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko ekintzek helburu hauek izango dituzte:

h) Galizieraren erabilera sustatzea, ikus-entzunezko hedabideetan galiziera erabiliz, bereziki galiziera erakustaretoetan erabiliz eta sustapena eginaz 35.000 biztanletik gorako udalerrietan jendea areto haietara joateko.

IV. KAPITULUA
Galiziako Telekomunikazioen eta Ikus-entzunezkoen Aholku Batzordea

15. artikulua.— Batzordeak

4. Batzordeek laguntza emango dute, inplikatutako operadoreekin lankidetzan, galiziera ikus-entzunezko sare eta hedabideetan erabiltzearen aldeko formulak eta bideak bultzatzen.


6.4.7.11. 4/2001 Legea, maiatzaren 31koa, Familia-bitartekaritza arautzen duena[516]

II. TITULUA
Zehapen-araubidea

21. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:

a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


6.4.7.12. 4/2002 Legea, ekainaren 25ekoa, Santiago de Compostela Hiriaren Hiriburutzaren Estatutuari buruzkoa[517]

I. TITULUA
Santiago de Compostela hiria

6. artikulua.— Hizkuntza

1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, Santiago de Compostelako Udaleko hizkuntza ere bada.

2. Santiago de Compostelako Udalak galizieraren erabilera normalizatu eta sustatu behar du bere eskumenen eremuan, bizitza publikoko, kulturaleko eta informazioko arlo guztietan.

3. Santiago de Compostelako Udalak, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan, bermatu behar du galiziera edo gaztelania erabiltzeagatik inor diskriminatuko ez dela.


6.4.7.13. 3/2003 Legea, ekainaren 19koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[518]

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetza Galiziako Autonomia Erkidegoan

3. artikulua.— Printzipioak

Galiziako garapenerako lankidetzak honako printzipio hauek ditu oinarri:

e) Herriek beren egitura politikoei buruz erabakitzeko duten eskubidea aitortzea, bai eta beren kultura, hizkuntza eta identitate propioak eta kultura anitzeko elkarbizitzaren balioak defendatzeko eta sustatzeko duten eskubidea ere.


6.4.7.14. 6/2003 Legea, abenduaren 9koa, Galiziako Autonomia Erkidegoa arautzen duten tasa, prezio eta ordainarazpenei buruzkoa[519]

II. TITULUA
Finantza-tresnak

I. KAPITULUA
Tasak

2. atala
Administrazio-zerbitzuen ziozko tasa

23. artikulua.— Salbuespenak

Tasa honetatik salbuetsita egongo dira:

11. Galizieraren gaitasun-maila egiaztatzeko proba homologatuetan izena ematea eta maila bakoitza egiaztatzea, aldez aurretik dokumentu bidez justifikatuta, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek eskatzen badute.


6.4.7.15. 5/2004 Legea, uztailaren 8koa, Galiziako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei buruzkoa[520]

[SARRERA][521]

[…]

Esan beharra dago lege honen artikuluek hizkuntzan berdintasunezko tratamendua ematen dutela, eta korporazio horiek galizieraren erabilera sustatzen dutela.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Eginkizunak

8. Eginkizun publiko-administratiboak garatzean, ganberek Galiziako Hizkuntza-normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legean aurreikusitakoa beteko dute.


6.4.7.16. 2/2005 Legea, otsailaren 18koa, Galiziako Elikagaien Kalitatea sustatu eta defendatzeari buruzkoa[522]

III. TITULUA
Elikagaien kalitatea sustatzeko figurak

II. KAPITULUA
Kalitateko izendapen geografikoak

9. artikulua.— Babes-eremua

3. Izendapen batek babestutako izenak ezin izango dira erabili, izendapenean eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik “mota”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko esamoldeak izan, ezta produktuaren benetako jatorria adierazi ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n botilatua», «...n ontziratua» edo antzeko adierazpenak.


6.4.7.17. 2/2006 Legea, ekainaren 14koa, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzkoa[523]

X. TITULUA
Heriotzaren ziozko oinordetza

II. KAPITULUA
Testamentuak

1. atala
Testamentu ireki arrunta

183. artikulua

2. Testamentua egilesleak aukeratzen duen Galiziako hizkuntza ofizialean idatziko da.


6.4.7.18. 3/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Galiziako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[524]

HITZAURREA

Logopeden lanbidea osasun-lanbide gisa arautzen du Osasun-arloko lanbideak arautzen dituen azaroaren 21eko 44/2003 Legeak; eta beronek lanbide honen berezko eginkizunak definitzen ditu: entzumenean, fonazioan eta hizkeran izaten diren nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta osatzeko jarduerak, betiere, horretarako, diziplina horretan berariazkoak diren terapia-teknikak erabilita.

[…]

Legeak honako zati hauek ditu: zioen azalpena; lau artikulu tituludun, hurrenez hurren, xedea, lurralde-eremua, eremu pertsonala eta komunikazioetako hizkuntza; xedapen gehigarri bat; hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bat.

4. artikulua.— Komunikazioetako hizkuntza

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

Hirugarren xedapen iragankorra

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Galiziako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, baldin eta logopediako unibertsitateko diplomadun-titulurik ez badute eta honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan gutxienez lau urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza Ministerioak emandakoa.

b) Hizkera eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako edozein unibertsitatek emana.


6.4.7.19. 8/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren Elkargo Profesionala sortzekoa[525]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


6.4.7.20. 9/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Bitxigintza, Urregintza, Zilargintza, Erlojugintza eta Gemologiako Elkargo Profesionala sortzekoa[526]

5. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


6.4.7.21. 10/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Informatikako Ingeniaritzaren Elkargo Profesionala sortzekoa[527]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


6.4.7.22. 11/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Hortzetako Higienisten Elkargo Profesionala sortzekoa[528]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


6.4.7.23. 12/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziar Intereseko Fundazioei buruzkoa[529]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Xedeak eta onuradunak

1. Lege honetan aipatzen diren fundazioek interes orokorreko xedeak izan beharko dituzte, hala nola: giza eskubideen defentsa, terrorismoaren, indarkeriazko egintzen eta beste gertaera katastrofiko batzuen biktimenak; gizarte-laguntza eta gizarte-inklusioa; xede zibikoak, hezkuntzakoak, kulturalak —eta, bereziki, Galiziako hizkuntza eta kultura sustatzea, suspertzea eta zabaltzea—, zientifikoak, kiroletakoak, osasunekoak, lanekoak; Galiziako sendotze instituzionalekoak; garapenerako elkarlanekoak; boluntariotza sustatzekoak; emakumeen arteko berdintasunaren eta berdintasunaren aldekoak; gizarte-ekintza sustatzekoak; Galiziako ingurumena defendatzekoak eta Galiziako gizarte-ekonomia sustatu eta ekoizpen-ekonomia garatzekoak; arrazoi fisiko, sozial edo kulturalengatik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak sustatu eta artatzekoak; Konstituzioaren eta Estatutuaren balioak sustatzekoak eta printzipio demokratikoak defendatzekoak; tolerantzia sustatzekoak; informazioaren gizartea edo ikerketa zientifikoak garatzekoak, eta antzekoak izan eta Galiziarentzat interes orokorrekoak diren beste xede batzuk.

VIII. KAPITULUA
Galiziar Intereseko Fundazioen Erregistroa

53. artikulua.— Erregistro-printzipioak

5. Erregistro-jarduera guztiak Galiziako Autonomia Erkidegoko lurraldean ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira.


6.4.7.24. 17/2006 Legea, abenduaren 27koa, Galiziako Liburu eta Irakurketari buruzkoa[530]

HITZAURREA

[…]

Era berean, instituzioek liburuari eta irakurketari espresuki emandako laguntza hori kultura transmititzeko eta gure identitatea garatzeko ezinbesteko tresnak dira, eta laguntza hori garrantzitsua da Galiziako berezko hizkuntzaren erabilera sozial eta publikoak normalizatzeko prozesuan.

[…] Liburua, azken batean, askatasun pertsonalaren iturria da, erabateko jarduera intelektuala ahalbidetzen duena eta gizateriaren eta haren kultura eta hizkuntzen aniztasunarekiko errespetua sustatzen duena.

[…]

Espainiako Konstituzioak, 44.1 artikuluan, botere publikoek espainiar guztiek eskubide gisa duten kulturarako irispidea sustatzeko eta babesteko duten betebeharra jasotzen du. Galiziako Estatutuak, 27. artikuluko 19. eta 20. apartatuetan, gobernu autonomoaren eskumenak jasotzen ditu kulturaren arloan, Galiziako berezko hizkuntzaren erabilera sustatzearen arloan eta industria-sektoreari laguntzearen arloan. […]

[…] Bereziki, legeak galizierazko irakurketa-indizeak gehitu nahi ditu, ulertzen baitu galiziar liburua tresna bat dela galiziar literatura- eta kultura-sistema indartzeko, galiziar kultura kanpoan zabaltzeko eta hizkuntza-normalizazioko prozesuan; horregatik, eragin berezia izan behar du, era berean, irakurketa praktikatzeak eta sustatzeak funtsezko dimentsioa duten gizarte-eremuetan, irakurketaren aspektu intelektual gisa ezinbestekoak diren eta irakurketa eta garapen intelektuala behar dituzten beste pertsona batzuekin batera.

[…]

Galiziar sortzaileak sustatzeko politika artikulatzea helburu duten neurriak jasotzen dira lege honetan; gure hizkuntzarako itzulpenak bultzatzea; […]

Era berean, legearen artikuluen bidez, Galiziako botere publikoek sustatutako edizioak egituratu eta arrazionalizatu nahi dira, zeinak arautuko baitira Administrazioaren beharrizanaren, gizartearen onuraren eta austeritatearen irizpideen arabera. Horretaz gain, Galiziako Autonomia Estatutuaren 5., 27.19, 27.20, 32. eta 34. artikuluetan, Hizkuntza-normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen 6.3, 18. eta 20.3 artikuluetan, eta Toki-erakundeek Galiziako hizkuntza ofizial gisa galiziera erabiltzeari buruzko ekainaren 21eko 5/1988 Legearen hitzaurrean ezarritakoarekin bat etorriz, edizio horiek ohikiro galizieraz egingo dira, hargatik eragotzi gabe helburuek eraginda beste hizkuntza ofizial edo atzerritar batzuetan ere inprimatzea.

[…]

Lege honek ez du esan nahi Galiziako Administrazio autonomikoari arlo honetan esleitzen zaionik eginkizun esklusibo, zuzentzaile edo kontu-hartzailerik. Lege honen asmoa hauxe da: liburuaren sektoreari eta irakurketaren sustapenari urgazpena emateko, harekin lankidetzan aritzeko eta hura laguntzeko eginkizunak arautzea; eta hemen inplikatuta dauden eragile guztiei bermatzen die haien eginkizunen garapenean parte hartzea eta aholkuak ematea, bai eta irakurleei beren eskubideak zaintzea ere. Hauek dira eragileok: sortzaileak, itzultzaileak, kultura-bitartekariak, editoreak, arte grafikoetako profesionalak eta euskarrien erreprodukziokoak, banatzaileak, liburu-dendak, liburu-klubak eta liburutegiak. Era berean, Administrazioaren esku uzten ditu liburuaren eta irakurketaren inguruko plangintza-, informazio- eta koordinazio-zereginak, Galiziako gizarteari mesede egiteko, hura baita gure kulturaren garapenaren protagonista eztabaidaezina.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

Lege honek xede hauek ditu:

f) Galizierazko argitalpen-eskaintza zabaltzen laguntzea, gaiaren edo argitalpen-tipologiaren aldetik gabezia handienak dituzten arloetan.

2. artikulua.— Liburua Galiziaren elementu identifikatzaile gisa aitortzea

Galiziako Xuntak liburuaren sektorearen izaera estrategikoa eta lehentasunezkoa aitortuko du, bai haren garrantzi kultural, sozial eta ekonomikoagatik, bai Galiziako kultura, historia eta hizkuntza sortzeko, sustatzeko eta zabaltzeko eskubidea adierazteko tresna gisa.

II. KAPITULUA
Liburuaren agenteak

5. artikulua.— Sortzaileak

1. Lege honen xederako, honako hauek dira sortzaileak: liburua sortzeko prozesuan esku hartzen duten pertsonak, alegia, liburuaren idazketa, itzulpen, edizio, inprimaketa, ekoizpen, elaborazio, diseinu grafiko, diagramazio eta ilustrazio lanetan parte hartzen dutenak.

6. artikulua.— Itzultzaileak

1. Galizieraren erabilera sustatzeko eta gure kultura-ondarea aberasteko, Galiziako Xuntak gure hizkuntzara eta gure hizkuntzatik beste hizkuntzetara itzultzea bultzatuko du. Xede horretarako, aldizkako laguntza-lerro bat egingo du, eta itzulpena sustatuko du argitaratzaileekin eta itzultzaile-elkarteekin hitzarmenak eginez. Bereziki sustatuko da literatura unibertsaleko lanen itzulpena, bai eta eremu zientifiko eta teknikoetan nahitaezko erreferentziatzat jotzen diren testuena edo Galiziako unibertsitateetan ikasketa-eskuliburu gisa erabil daitezkeenena ere.

2. Jatorriz beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuak galizierara eramaten dituzten pertsonei laguntzeko neurri gisa, Galiziako Xuntak Galiziako argitaratzaileekin lankidetzan jardun ahal izango du literatura unibertsaleko klasikoak eta argitalpen gomendagarriko beste lan batzuk itzultzeko, baldin eta, haien izaeragatik edo kostu handiagatik, laguntza publikoak behar badituzte.

7. artikulua.— Argitaratzaileak

1. Botere publikoak lankidetzan arituko dira Galiziako argitaratzaileekin eta haien elkarte profesionalekin, eta haien funtzionamenduan lagunduko dute, argitalpen-jardueraren inguruan antolatzen diren jarduketetan, betiere kultura-ondasunaren eta ondasun industrial eta ekonomikoaren aspektu bietan.

2. Galiziako Xuntak galizierazko argitalpen-ekoizpena bultzatuko du. Xede horrekin, urteroko edo bi urtean behingo laguntza-lerro bat egingo du, zeinak bermatuko baitu, argitalpen-mota guztiak kontuan hartuta, direla paperezko euskarri tradizionalean, direla edizio digitalean, direla sarean, galizierazko argitalpen-berrikuntzak liburutegi-sare publikoan egongo direla eta behar beste material didaktikoren eskaintza izango dela arlo jakin batzuetan, alegia, hezkuntza-legeriak galizierazko hizkuntza ikaskuntzaren komunikazio-bide izatea zehazten duen arloetan. Helburu horretarako, aholkularitza- eta balioespen-batzordeak eratuko dira laguntza-eskabideak aztertzeko; batzorde horietan, deialdia egiten duten administrazioetako kideez gain, inplikatutako azpisektore profesionaletako ordezkariak eta Liburuaren Aholku Batzordeko ordezkariak egongo dira.

8. artikulua.— Argitaratze-jarduera publikoa

5. Galiziako Xuntak laguntza-lerro espezifiko bat sustatuko du urtero edo bi urtean behin, funts publikoekin sostengatutako Galiziako unibertsitateetako argitalpenen zerbitzu zentralek, Galizian ezarritako argitaratzaile pribatuekin lankidetzan, galizieraz egiten duten unibertsitate-argitalpena indartzeko.

III. KAPITULUA
Liburua sustatzea

15. artikulua.— Liburuaren sektorea sustatzeko laguntzak

1. Galiziako hizkuntza eta kultura zabaltzeko eta sustatzeko —argitalpen-sektorea haien funtsezko pieza baita—, Galiziako Xuntak laguntzak bideratuko ditu sorkuntza, itzulpen-jarduera, argitalpen-sektorea, liburu-dendak eta liburuaren salmenta teknologikoki berritzeko eta modernizatzeko ekimenetarako, ekimenon barruan baliabide informatikoak eta ikus-entzunezkoak eta telekomunikazio-sareak erabiltzeari buruzkoak daudelarik; Galiziako Xuntak arreta berezia jarriko du teleeskaera ezartzeko eta garatzeko, sektorea berritzeko funtsezko tresna baita, baldin eta laguntzok Europar Batasuneko zuzenbidearekin eta gainerako ordenamendu juridikoarekin bateragarriak badira.

2. Galiziako Xuntak Galiziako argitaletxeekin lankidetzan jardungo du, Galizian zein Galiziatik kanpo galiziar liburua sustatzeko ekintza espezifikoak eginez. Era berean, gure erkidegoan argitaratutako liburu-merkatu berriak ahalbidetuko dituzten ekimenak bultzatuko ditu, garrantzi berezia emanez Europar Batasunari eta Iberoamerikako eremuari dagokienez.

16. artikulua.— Elkarlana argitalpenean

1. Edizioa bultzatu eta arintzeko neurri gisa, Galiziako Xuntak, hitzarmenen bidez, elkarlanean jardungo du beste administrazio publiko, instituzio eta erakunde publiko eta pribatu batzuekin, zertarako eta Galiziako kultura eta ondarea zabaltzea helburu duten liburuak eta bestelako materialak sortu, itzuli, argitaratu, zabaldu, banatu eta merkaturatzeko, eta fikzioko zein informazioko liburuak eta irakurketa-materialak argitaratzeko, betiere kasuan-kasuan ezartzen diren lehentasunen arabera, indarrean dagoen legeriaren esparruan.

18. artikulua.— Sektoreko feria-jarduerak sustatzea

4. Galiziako Xuntak laguntza-politika egingo du galiziar liburuaren merkatu berriak irekitzeko, portugesezko merkatuei arreta berezia eskainiz.

21. artikulua.— Sariak, bekak eta bestelako aitortzak

Galiziako Xuntak, sektoreko agenteekin lankidetzan, Galiziako edizioko sariak emango dizkie urtero galizieraz argitaratzen diren lan onenei —narratiba, poesia, antzerkia, saiakera, eta haur eta gazte literatura—, itzulpen onenari, ondoen editatzen diren lanei eta argitalpen- eta irakurketa-lan onenei, ilustrazio onena duten lanei eta beste batzuei. Era berean, beken eta bestelako aitortzen deialdia egingo du, liburuaren sustapenean sektoreko jarduerak eta produktuak pizteko, bai aspektu materialari dagozkionez, bai edukiei dagozkienez.

IV. KAPITULUA
Irakurketa sustatzea

22. artikulua.— Irakurketa liburutegietan sustatzea

1. Irakurketaren sustapenean duen funtsezko eginkizuna dela eta, Galiziako Xuntak plangintza egingo du Galiziako liburutegi-sisteman dauden gabeziak gainditzeko, bai profesionalei dagokienez (laguntzaile teknikoak eta liburutegietako teknikariak), bai funtsei dagokienez; izan ere, galizierazko argitalpen-berrikuntzen presentzia ziurtatuko du, eta horiek hornitzen eta eguneratzen saiatuko da, betiere Europar Batasuneko gomendioak eta araudiak kontuan hartuta.

4. Galiziako Xuntak Galiziako eskola-liburutegien sistema garatuko du, bai liburutegiok eskoletan irakurzaletasunaren garapenaren aitzindariak izan daitezen, bai lehenengo adinetatik liburuetarako irispidea bermatzeko. Eredu horren arabera, eskoletako liburutegiek laguntza ematen diote ikasketa-programari, irakaskuntzako zentroetako informazio-euskarri guztiak biltzen dituzte, era guztietako lengoaiak eta euskarri dokumentalak irakurtzea sustatzen dute, dokumentazioa eta informazioa bilatzen eta aztertzen laguntzen dute, eta ikasleen jatorrizko desberdintasunak zuzentzen laguntzen dute. Irakaskuntzako zentroen beharrizanei erantzuteaz gain, harremanak izan behar dituzte irakaskuntzako zentrook kokatuta dauden erkidegoarekin. Galiziako Xuntak irakurketa sustatuko du eskoletako liburutegietan.

5. Galiziako Xuntak laguntzak bideratuko ditu Galiziako liburutegi-sistema osatzen duten liburutegiek eta eskola-liburutegiek irakurketa sustatzeko egiten dituzten proiektu eta ekimenetarako, kasuan-kasuan zehazten diren modu eta baldintzetan. Arreta berezia jarriko du zientzia-dibulgazioko, literatura-sorkuntzako eta galizierarako itzulpengintzako lanen hedapenean, idazle-egile literario eta plastikoen eta itzultzaileen presentzia sustatuz.

23. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Galiziako Xuntak Galiziako komunikabide sozialekin elkarlanean jardungo du liburuaren zabalkunderako, irakurketarako, sorkuntzarako eta itzulpenerako programak ekoizte aldera. Tratamendu berezia emango zaie erkidegoko sortzaile, itzultzaile, titulu eta editoreei eta galizierazko ekoizpenari. Era berean, irakurzaletasuna sustatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak hasiko ditu, komunikabide sozialen bidez.

3. Galiziako Xuntak laguntza-sistema bat ezarriko du, galiziar literatura sustatzeko astero gehigarriak argitaratzen dituzten komunikabide pribatuentzat eta galizierazko argitalpenen sustapen eta kritika literariorako bestelako argitalpenentzat (paperean edo beste edozein euskarritan).

V. KAPITULUA
Liburuaren Aholku Batzordea

26. artikulua.— Liburuaren Aholku Batzordearen eginkizunak

1. Hauek izango dira Liburuaren Aholku Batzordearen eginkizunak:

a) Galiziako biztanleen irakurketa-indizeen eta Galizian eta galizieraz egindako argitalpen-ekoizpenaren urteroko edo bi urtean behingo jarraipen-txostenak egitea.

VII. KAPITULUA
Beste xedapen batzuk

33. artikulua.— Argitalpenen kontrola

1. Lanak errazago aurkitu, katalogatu eta zabaltzeko, argitaratutako liburu guztietan honako datu hauek eman beharko dira nahitaez: lanaren izenburua, egilearen, biltzailearen, koordinatzailearen, itzultzailearen eta ilustratzailearen izenak, horiek badaude, argitalpenaren zenbakia, inprimatzailearen izena, inprimaketaren lekua eta data, argitaratzailearen izena eta helbidea, lege-gordailuaren zenbakia eta ISBN. Galiziako liburua sustatzearen eta zabaltzearen aurkako omisiotzat joko da eskatutako datuak liburuan ez sartzea edo datuok osatu gabe edo oker sartzea, eta horrek galaraziko du Galiziako Xuntak lanak argitaratzeko eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak aleak erosteko ematen dituen laguntzak jasotzea.

2. Aurreko puntuan aipatu diren arau-hausteak isun arinarekin zehatuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.— Liburuaren Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua

1. Liburuaren Aholku Batzordea hamabost kidek osatuko dute gehienez, eta horietako zortzi, gutxienez, liburuaren agenteek eta Galizian irakurzaletasuna sustatzen duten agenteek aukeratuko dituzte, hala nola idazleek, itzultzaileek, ilustratzaileek, editoreek, arte grafikoek, banatzaileek, liburu-saltzaileek eta liburuzainek. Gainerakoa kultura-arloko kontseilari eskudunak izendatuko ditu, liburugintzan adituak direnen eta administrazio publikoetako kideen artean.

Azken xedapenetako bigarrena.— Jabetza intelektualeko eskubideak babestea

1. Galiziako Xuntak, bere eskumen-eremuan, sortzaileen jabetza intelektualeko eskubideak babesteko beharrezkoak diren ekimenak sustatu eta lagunduko ditu, betiere egile-eskubideak babesteko Estatuaren eta Erkidegoaren eskumenen esparruan.

2. Era berean, Galiziako Xuntak ekintzak sustatuko ditu iritzi publikoa sentsibilizatzeko sortzaileen eta itzultzaileen eskubideen alde, eta eskubide horiek urratzen dituen edozein ekimen identifikatzea eta gaitzestea bultzatuko du.


6.4.7.25. 4/2007 Legea, apirilaren 20koa, Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[531]

II. TITULUA
Udaltzaingoko kidegoak

II. KAPITULUA
Printzipioak eta eginkizunak

7. artikulua.— Oinarrizko jardun-printzipioak

2/1986 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, hauek dira udaltzaingoetako kidegoetako kideen oinarrizko jardun-printzipioak:

a) Ordenamendu juridikoaren arabera egokitzea, bereziki:

2. Euren eginkizunak betetzean, erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jardutea, eta, horrenbesterekin, arraza, etnia, nazionalitatea, ideologia, erlijioa edo sinesmen pertsonalak, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, auzotasun-lekua, jaioterria edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta inolako diskriminaziorik egin gabe.

V. TITULUA
Hautaketa, sustapena, mugikortasuna eta prestakuntza

I. KAPITULUA
Sarrera, sustapena eta mugikortasuna

32. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak

4. Galiziako udaltzaingoaren kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak dira, eta gaitasun fisikoari, psikoteknikoei, medikoei eta ezagutzei buruzko probak barne har ditzakete; probok deialdiaren oinarrietan finkatuko dira. Era berean, galizieraren azterketa bat sartuko da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat izan ezik.

33. artikulua.— Sartzeko betekizunak

2. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira; proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.

VII. TITULUA
Zehapen-araubidea

79. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

n) Diskriminazioa arrazoi hauengatik dakarren edozein jarduketa: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


6.4.7.26. 8/2007 Legea, ekainaren 13koa, Galiziako Poliziari buruzkoa[532]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak, jardun-printzipioak eta eginkizunak

II. KAPITULUA
Jardun-printzipioak

9. artikulua.— Oinarrizko jardun-printzipioak

1. Galiziako Poliziako kideek erabateko neutraltasun politikoz jardungo dute, modu ekitatiboan eta inpartzialtasunez, betiere berdintasun-printzipioa errespetatuz, eta ideologia, erlijio edo sinesmenak, familia-egoera, etnia edo arraza, jatorri nazionala, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, generoa, gaixotasuna, desgaitasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminaziorik jaso gabe.

III. TITULUA
Galiziako Poliziaren funtzionario-araubidea

II. KAPITULUA
Sarrera eta igoera

27. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak

3. Galiziako Poliziaren kidegoko eskala eta kategorietan sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta gaitasun fisiko, psikotekniko, mediko eta ezagutza orokor nahiz espezifikoen probak barne hartuko dituzte, jardun profesionalarekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere.

IV. TITULUA
Estatutu-araubidea

IV. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

82. artikulua.— Falta oso astunak

Honako hauek dira falta oso astunak:

ñ) Ideologia, erlijio edo sinesmenak, familia-egoera, etnia edo arraza bateko kide izatea, jatorri nazionala, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, generoa, gaixotasuna, desgaitasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa dakarren jarduketa oro.


6.4.7.27. 9/2007 Legea, ekainaren 13koa, Galiziako Dirulaguntzei buruzkoa[533]

I. TITULUA
Dirulaguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak

II. KAPITULUA
Dirulaguntzak lehia-konkurrentziako araubidean emateko prozedurak

20. artikulua.— Hastea

2. Ofiziozko prozedura organo eskudunak onetsitako deialdiaren bidez abiatuko da beti. Organo horrek deialdiko dirulaguntzak emateko prozedura garatuko du, kapitulu honetan xedatutakoa betez eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako printzipioen arabera; deialdiak, berriz, eduki hau izan beharko du nahitaez:

l) Eskabideak balioesteko irizpideak, beharrezkoa denean. Edozelan ere, laguntzaren xede diren jarduera edo jokabideetan galiziera erabiltzen den ebaluatuko da.


6.4.7.28. 11/2007 Legea, uztailaren 27koa, Genero-indarkeriaren Prebentziorako eta Tratamendu Integralerakoa[534]

I. TITULUA
Genero-indarkeriaren prebentzioa

I. KAPITULUA
Genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-neurriak

6. artikulua.— Kanpainak diseinatzea, egitea eta zabaltzea

2. Garatzen diren kanpainek arreta espezifikoa eskainiko diote gazteak sentsibilizatze eta prestakuntzari, betiere genero-indarkeriako egintzak diren jarrerak prebenitzeko eta identifikatzeko. Era berean, baliabideetara eta informaziora hurbiltzeko zailtasun gehien duten emakumeek ere eskura izango dituzte kanpainak. Kanpainak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarria eta ulergarria den formatu

6.4.7.29. 15/2007 Legea, abenduaren 13koa, Galiziako Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofiziala sortzekoa[535]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


6.4.7.30. 1/2008 Legegintzako Dekretua, martxoaren 13koa, Galiziako Funtzio Publikoari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[536]

III. TITULUA
Funtzio publikoaren organoak

13. artikulua

Galiziako Xuntako Kontseiluari dagokio:

14. Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hizkuntza-normalizazioko plana onestea.

IV. TITULUA
Funtzio publikoaren antolaketa

IV. KAPITULUA
Funtzio publikoan sartzea

35. artikulua[537]

Administrazioak Galiziako herritarren konstituzio- eta hizkuntza-eskubideak bermatuko ditu, bai galizierari dagokionez, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, bai gaztelaniari dagokionez, Galiziako hizkuntza ofiziala baita.

Galiziako Administrazio publikoan galizieraren normalizazioa betetzeko, eta Autonomia Erkidegoaren eremuan Administrazio publikoarekiko harremanetan administratuek galiziera erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko, eta Galiziako botere publikoek galiziera normaltasunez erabil dezaten sustatzeko (Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 6.3 artikuluak zehazten du), Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta Galiziako toki-erakundeetako plazetarako egiten diren hautaprobetan, galizieraren azterketa egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraz badakitela egiaztatzen dutenentzat. Hautaketa-prozesuen deialdien oinarrietan ezarriko dira azterketa horren izaera eta balioespena.

Hori guztia hala izanik ere, proba batzuk galizieraz egin beharko dira, baldin eta plazek galizieraren ezagutza berezia behar badute.

V. TITULUA
Funtzio publikoaren araubide juridikoa

III. KAPITULUA
Administrazio-karrera

68. artikulua

4. Galiziako Xuntak sistema bat antolatuko du, besteak beste, honako hauek kontuan hartuko dituena:

e) Hizkuntza-normalizazioko planaren betetze-maila.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetu egiten dira legegintzako dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:

3. 8/1992 Legea, uztailaren 24koa, zeinak aldatu baitzuen Galiziako Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 26ko 4/1988 Legearen 33. artikulua; izan ere, artikulu hori Galiziako funtzio publikoan sartzeko hautaprobetan galizieraz jakitea nahitaez egiaztatzeari buruzkoa da.


6.4.7.31. 1/2008 Legea, apirilaren 17koa, Galiziako Ikertzaile Pribatuen Elkargo Profesionala sortzekoa[538]

5. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


6.4.7.32. 4/2008 Legea, maiatzaren 23koa, Galiziako Kultura Industrien Agentzia sortzekoa[539]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Egitate hauek frogatuta daude: ekoizpen pribatuak ezinbesteko ekarpena egin duela kultura-proposamenen independentzia eta aniztasuna nagusi izango den merkatuari eusteko; Galiziako kultura-sektoreak ekarpen handia egin diela oparotasun ekonomikoari eta enpleguari; sortzaileek, kultura-enpresek eta -industriek garrantzi handia dutela berrikuntzaren eta teknologiaren sustapenean, etorkizuneko hazkunde jasangarriaren motor diren aldetik; kultura-sektorearen bilakaeran autoenplegatuek, mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek betetzen duten eginkizuna nagusia dela; kultura-ondasun eta -zerbitzuen ekoizpenaren eta lurralde-garapeneko eta gizarte-kohesioko estrategien arteko harremana estua dela, haiek Galiziako kultura- eta hizkuntza-ingurunearekin lotura berezia dutelako; eta Galiziako sortzaile, enpresa eta industrien zeregina berezia dela Galiziako kulturaren aurrerapenean eta zabalkundean, bai barrutik, galiziarren kultura-kontsumoaren maila handitzeko, bai kanpotik, beste herri batzuetara hurbiltzeko, betiere trukeak eta topaketak ezarriz kultura-espazio erkideak daudela agerian uzteko, kultura horiek osatzen dituzten kultura desberdinen ezaugarri espezifikoak errespetatuz eta babestuz.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Xedeak

Hona hemen GKIAren xedeak:

a) Galiziako kulturak aurrera egingo duela bermatzea, eta, bereziki, galiziera normalizatzea eta bultzatzea, Galiziako kultura-identitatea, gizarte-garapena, hazkunde ekonomikoa eta kulturen arteko elkarrizketa babesteko eta sustatzeko bitarteko gisa, betiere berdintasunean eta identitate desberdinekiko errespetuan oinarrituta, ingurumari globalizatuan.

5. artikulua.— Eginkizunak

1. Bere helburu eta xedeekin bat etorriz, GKIAk honako eginkizun hauek egikarituko ditu:

a) Kultura-ondasunak eta -zerbitzuak ekoizten dituzten enpresen sorrera eta garapena bultzatzea, arreta berezia eskainiz ekoizpen-mekanismo eraginkorrak sortzen dituzten eta merkatuan kontsumo zabaleko kultura-ondasunak hornitzen dituzten kultura-industriei.

b) Galiziako berezko hizkuntza, kultura eta tradizioak merkatuan elementu bereizle gisa zabaltzen dituzten produktuak bultzatzea, bai eta Galiziako kulturari sormen-berrikuntzak eta estetika eta arte-hizkuntza berrien kalitateko eskaintzak ekartzen dizkiotenak ere.


6.4.7.33. 8/2008 Legea, uztailaren 10ekoa, Galiziako Osasunari buruzkoa[540]

I. TITULUA
Herritarren osasun-eskubideak eta -eginbeharrak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Osasuna babesteko eta osasun-laguntza jasotzeko eskubidearen titularrak

4. Eskubide hori pertsonaren nortasuna, duintasuna eta intimitatea erabat errespetatuz bermatzen da, betiere inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, sexu, erlijio, iritzi, hizkuntza, ideologia edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

II. KAPITULUA
Osasun-eskubideak

9. artikulua.— Konfidentzialtasunarekin eta informazioarekin lotutako eskubideak

8. Pazientearen historia klinikoari buruzko informaziorik onena bermatzeko, teknologia berriak kontuan hartuta, haren datuak hiru hizkuntzatan egongo dira eskuragarri (galizieraz, gaztelaniaz eta ingelesez), eta, horretarako, beharrezko egokitzapen teknikoak egingo dira.


6.4.7.34. 13/2008 Legea, abenduaren 3koa, Galiziako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[541]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Pertsonen eskubideak gizarte-zerbitzuetan

3. Era berean, pertsona guztiek, gizarte-zerbitzuen erabiltzaile diren aldetik, honako eskubide hauek izango dituzte Galiziako gizarte-zerbitzuen sisteman:

m) Erabiltzaileek dituzten hizkuntza-eskubideak errespetatzeko eskubidea, betiere Galiziako gizarte-zerbitzuen sistemak bere jarduera galizieraren eskaintza positiboa eginez garatuko duela bermatuz.


6.4.7.35. 2/2009 Legea, ekainaren 23koa, martxoaren 13ko 1/2008 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Galiziako Funtzio Publikoari buruzko Legearen testu bategina aldatzen duena[542]

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak ezartzen duenez (3. artikulua), «gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala», eta «Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz».

Horrekin bat etorriz, Galiziako Autonomia Estatutua onetsi zuen apirilaren 6ko 1/1981 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedatzen du ezen Galiziako berezko hizkuntza galiziera dela, eta galiziera eta gaztelania Galiziako hizkuntza ofizialak direla. Galiziako botere publikoek bermatuko dute bi hizkuntzen erabilera normala eta ofiziala.

Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen 2. artikuluaren arabera, botere publikoek galizieraren eta gaztelaniaren erabilera normala bermatuko dute, Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak baitira, eta, 3. artikuluaren arabera, Galiziako botere publikoek neurri egokiak hartuko dituzte hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ez dadin.

Lege-testu horiek ezartzen duten bezala, Galiziako Autonomia Erkidegoan galizieraren eta gaztelaniaren koofizialtasuna dago; beraz, Galiziako herritarren hizkuntza-eskubideek barne hartzen dute bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea, inolako diskriminaziorik gabe.

Administrazio autonomikoak administratuen eskubideak bermatu behar ditu, oro har, eta hizkuntza-eskubide hori bereziki; izan ere, administrazio-eremuan, Administrazioaren eta administratuen arteko harremanak garatzeko bidea da hizkuntza, eta, harreman horiek inolako diskriminaziorik gabe egin ahal izateko, administratuek Administraziora jotzeko bi hizkuntza ofizial bietako edozein erabiltzeko duten eskubidea bermatu behar da, gaztelaniaz bezala galizieraz, betiere kalitateko administrazioa iriste aldera. Era berean, aukera eman behar da herritarrek lurralde nazional osoan zehar mugitzeko, eta mugikortasun hori ez da mugatuko ez kaltetuko ezein hizkuntza-oztopo dela bide.

Erabateko errespetua nagusitu behar da herritarrek erabili nahi duten hizkuntza askatasunez aukeratzeko orduan, eta botere publikoen eskakizunek ezin dute eskubide horren egikaritza kaltetu, eskakizunok edozelakoak izanagatik.

Beraz, Administrazioak administratuen hizkuntza-eskubideak bermatu behar ditu, bai galizierari dagozkionez, bai gaztelaniari dagozkionez; horretarako, Administrazioak mekanismoak ezarri behar ditu, herritarrak artatzeko langile prestatuak eta gaituak izan ditzan, bai herritarrok galiziera erabiltzen dutenean, bai gaztelania erabiltzen dutenean.

Funtzio publikoan sartzeko, Espainiako Konstituzioaren 103.3 artikuluan ezarritako merezimendu- eta gaitasun-printzipioak errespetatu behar dira, zeinak jasota baitaude 1/2008 Legegintzako Dekretuaren 36. artikuluan ere.

Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 11. artikuluak adierazten du ezen administrazio autonomikoko eta toki- administrazioko lanpostuetara sartzeko egiten diren hautaketa-probetan, beste merezimendu batzuen artean, hizkuntza ofizialen ezagutza-maila hartuko dela kontuan, zeina maila profesional bakoitzerako haztatuko baita.

Beste alde batetik, hautaketa-prozesuen deialdietan galizieraren ezagutza sartuko da, zeina haztatuko baita sailkapen-taldearen arabera, eta horren helburua izango da Galiziako funtzio publikoan sartzeko hautatzen diren langileek Galiziako berezko hizkuntza badakitela bermatzea.

Era berean, osasun-eremuko, gizarte-eremuko eta ezartzen diren beste eremu batzuetako kidego, eskala edota kategoria jakin batzuetan, funtzio publikoaren arloko eskumena duen sailak modulatu ahal izango du galizieraren ezagutza egiaztatzeko beharrizana, betiere herritarrei zerbitzu publikoak behar bezala eman ahal izateko.

Galiziar guztien eskubide indibidualak bermatze aldera, beharrezkotzat jotzen da Galiziako Funtzio Publikoari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 13ko 1/2008 Legegintzako Dekretuaren 35. artikulua aldatzea, zertarako eta Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan arreta emango dela bermatzeko eta Galiziako kultura-ondarea indartzeko, bertan bi hizkuntza baitaude elkarrekin.


6.4.7.36. 5/2010 Legea, ekainaren 23koa, Emakume Haurdunari laguntzeko Sarea ezarri eta arautzen duena[543]

5. artikulua.— Onuradunak

5. Emakume haurdun etorkinak.

5.1. Galiziako Xuntak bermatuko du haurdun dauden etorkinek berdintasunezko baldintzetan izango dutela gizarte-zerbitzuetarako irispidea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin etorkin izateagatik.

5.2. Emakume haurdunak ulertzen ez badu Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat ere, Galiziako Xuntak beharrezko bitarteko guztiak jarriko ditu haurdun etorkinaren eskura, lege honetan jasotako eskubide eta prestazioei buruzko informazioa uler dezakeen hizkuntza batean eman dakion.


6.4.7.37. 11/2010 Legea, abenduaren 17koa, Adingabekoen Edari Alkoholdunen Kontsumoa prebenitzekoa[544]

I. TITULUA
Adingabeen alkohol-kontsumoaren prebentzioa

II. KAPITULUA
Adingabeei edari alkoholdunak eskaintzeko mugak

14. artikulua.— Mugei buruzko informazioa

1. Edari alkoholdunak saltzen edo hornitzen dituzten establezimendu guztietan, 12. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan zehaztutako debekuen berri emango da. Informazio hori iragarki edo kartel iraunkorren bidez emango da, ikusteko moduan, galizieraz eta gaztelaniaz. Seinale horien ezaugarriak erregelamendu bidez ezarriko dira.

2. Aurreko apartatuan aipatutako establezimenduetako edozeinen arduradunek beharrezko kontrol-neurriak hartuko dituzte adingabeei edari alkoholdunak saltzea saihesteko; langile guztiek ezagutu beharko dituzte neurri horiek, eta, ahal dela, idatziz.

3. Makinen aurrealdean ohar bat agertuko da, argi eta ikusteko moduan, galizieraz eta gaztelaniaz, adingabeek makinok erabiltzea debekatuta adierazteko. Seinale horren ezaugarriak erregelamendu bidez ezarriko dira.


6.4.7.38. 13/2010 Legea, abenduaren 17koa, Galiziako Barne-merkataritzari buruzkoa[545]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Merkataritza-jarduera

5. artikulua.— Merkataritza-jarduera egikaritzeko baldintza orokorrak

4. Galiziarako Autonomia Estatutuaren 5. artikuluan jasotako hizkuntza-eskubideak zorrotz errespetatuz gauzatuko da merkataritza-jarduera. Inor ezin izango da diskriminatu edo txarto artatu erabilitako hizkuntza dela-eta. Galiziako botere publikoek bermatuko dute bi hizkuntzen erabilera normala.

V. TITULUA
Salmenta-modalitate bereziak

III. KAPITULUA
Urrutiko salmentak

65. artikulua.— Informazioa

2. Aurreko apartatuan adierazitako informazioa idatziz eman beharko da, edo, kontsumitzaileak espresuki aurkakoa adierazi ezean, beste edozein euskarri iraunkorretan, zeina egokituko baita erabilitako komunikazio-teknikara, eta kontratazio-proposamenean erabilitako hizkuntzan egongo baita.


6.4.7.39. 3/2011 Legea, ekainaren 30ekoa, Galiziako Familia eta Elkarbizitza babesteari buruzkoa[546]

II. TITULUA
Haurrak eta nerabeak

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

42. artikulua.— Haurrak eta nerabeak bereziki babesteko eskubideak

Espainiako Konstituzioan, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan, Haurren Eskubideen Europako Gutunean, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, botere publikoek adingabeen eskubide hauen egikaritza bermatuko dute:

k) Norberaren hizkuntzan, jatorriko hizkuntzan edo askatasunez aukeratutako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea, eta hizkuntza horren ondorioz diskriminaziorik ez jasateko eskubidea.


6.4.7.40. 7/2011 Legea, urriaren 27koa, Galiziako Turismoari buruzkoa[547]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Turismoaren dimentsio sozial hori ez da soilik enplegua sortzeko gaitasunean oinarritzen, ezpada aberastasuna hobeto sortzeko eta banatzeko aukerei ere egiten die erreferentzia, betiere baliabideetan aberatsak diren baina azpiegituretan txiroak diren zonak indartuz eta eragile publiko eta pribatuen ekimenen artean sortzen diren sinergiak aprobetxatzeko jarduketa-eremuak ezarriz. Horregatik, Galizian turismoa oso garrantzitsua da lurralde-berrorekarako eta gizarte-kohesiorako faktore gisa, lurraldea hezurmamitzeko tresna gisa. Hala ere, garapen turistikoak iraunkorra izan behar du, Galiziaren irudia oinarritzen den baliabideekiko errespetuzkoa: natura, ingurumena eta paisaia, baina baita kultura- eta hizkuntza-ondarea ere, bereziki Done Jakue bideak, enogastronomia, tradizioak eta ohiturak; azken batean, berezko kultura. Alderdi horiek, zeinek Galizia helmuga bakar eta bereizgarri bihurtzen baitute, izan behar dute administrazioen eta enpresa turistikoen sustapen-komunikazioaren ardatz, horiek elkarrekin lan egin behar baitute Galizia marka turistiko global gisa hartuta.

[…]

2

[…]

II. kapituluak turismoa sustatzeko neurriak arautzen ditu; neurrion bidez hauxe lortu nahi da: turismoa bultzatzea, Galiziako baliabide bereziak balioetsiz, zeinen oinarri baitira berezko kultura eta hizkuntza, eta herri-sustrai sakonak dituzten tradizioak, bai eta sendotutako eta parte-hartze handiko jaiak ere, zeinek lortu ahal izango baitute Galiziako turismo-intereseko jaien aitortza.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta helburuak

2. Hauek dira lege honen helburuak, eta Administrazio autonomikoak horietara egokituko ditu bere jarduketak:

j) Sektorearen profesionalizazioa bultzatzea, giza baliabideen prestakuntza hobetuz turismo-sektoreko lan-baldintzak hobetzeko, bereziki teknologia berrien erabilerari eta hizkuntza-gaitasunei dagozkienez.

II. TITULUA
Turismo-erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

17. artikulua.— Diskriminaziorik ezerako eskubidea

Turismo-erabiltzaileak eskubidea du diskriminaziorik ez jasateko, turismo-enpresen establezimenduetan sartzean eta turismo-zerbitzuak jasotzean, arrazoi hauek direla eta: desgaitasuna, arraza, hizkuntza, nazionalitatea, jatorria edo bizilekua, sexua, sexu-aukera, erlijioa, iritzia edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, betiere Konstituzioak eta gaiari buruzko gainerako araudi espezifikoak ezarritakoarekin bat etorriz.

IV. TITULUA
Turismo-enpresen antolamendua

II. KAPITULUA
Turismo-jarduera garatzeko oinarrizko aspektuak

37. artikulua.— Pertsonek turismo-jardueran dituzten eskubideak babestea

Enpresek, turismo-produktuak konfiguratu eta zabaltzean edo beste turismo-zerbitzu batzuk ematean, konfigurazio eta zabalkunde horiek ezin izango dute amu gisa eduki pertsonen sexu-esplotazioa edo duintasunari eragiten dion beste edozein aspektu, turismoaren munduko kode etikoan aurreikusitakoaren arabera, eta bereziki zainduko da hizkuntzaren edota irudien erabilera ez-sexista diruz lagundutako ekintzen publizitatean, bereziki Interneten.

VII. TITULUA
Turismoa sustatzea eta suspertzea

II. KAPITULUA
Sustapen- eta suspertze-neurriak

95. artikulua.— Laguntzak eta dirulaguntzak

3. Laguntzak eta dirulaguntzak ematean, lehia askeari buruzko arau orokorrak eta Europar Batasuneko zuzenbidea errespetatuko dira. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluan eta Galiziako Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako uztailaren 16ko 7/2004 Legearen 18.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontuan hartuko da hizkuntzaren edota irudien erabilera ez-sexista diruz lagundutako ekintzen publizitatean, bereziki Interneten.


6.4.7.41. 9/2011 Legea, azaroaren 9koa, Galiziako Ikus-entzunezko Komunikabide Publikoei buruzkoa[548]

ZIOEN AZALPENA

Galiziarako Autonomia Estatutuaren 34.3 artikuluak ezartzen duenez, Estatuaren oinarrizko arauen esparruan, Autonomia Erkidegoak bere telebista, irratia eta prentsa arautu, sortu eta mantendu ahal izango ditu, bai eta, oro har, komunikabide sozial guztiak ere, bere helburuak betetzeko. Estatutu-eskumen horretan oinarrituta, Galiziako Parlamentuak uztailaren 11ko 9/1984 Legea onetsi zuen, Galiziako Irrati-Telebista Konpainia sortzekoa, zeinak aukera eman zuen galizierazko ikus-entzunezko komunikabide publikoak abian jartzeko.

Harrezkero, Televisión de Galiciak eta Radio Galegak ekarpen erabakigarria egin dute galiziera normalizatzeko, Galiziako herriaren identitatea indartzeko, Galiziako kultura sustatzeko eta herrialdeko ikus-entzunezko industria bultzatzeko. Haiek sortu zirenetik ia hiru hamarkada igaro ondoren, eta Irrati eta Telebistaren Estatutuari buruzko urtarrilaren 10eko 4/1980 Legea eta Telebistaren Hirugarren Kanalari buruzko abenduaren 26ko 46/1983 Legea indargabetuta, beharrezkoa da Galiziako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa ematen duen erakundearen araubide juridikoa egokitzea Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege berriaren arabera, eta, oro har, ingurune sozial, ekonomiko eta tekniko berriaren arabera; izan ere, ingurune horrek azken urteetan sustraitik aldatu ditu ikus-entzunezkoen merkatuan eta merkatu teknologikoan diharduten eragileek dituzten baldintzak.

[…]

Lege honen bidez, halaber, RTVG korporazioa inguruabar teknologiko berrien arabera egokitu nahi da; inguruabarron adibide dira teknologia digitala agertzea edo Internet eduki-lehiakide bihurtzea. Helburu hori lortzeko, hartutako beste neurri batzuen artean, RTVG korporazioari araubide juridikoa, ondare-araubidea eta antolaketa-araubidea eman zaizkio, zeinek bide emango baitute emanaldiak doitzeko eta horiek publikoan duten eragina merkatuaren bilakaera teknologikoetara eta joeretara egokitzeko. Hori guztia, zerbitzua ematen duen erakundeak lehiakorra izaten jarrai dezan, eta, beraz, tresna eraginkorra izan dadin Galiziak herri gisa duen identitatea hezurmamitzeko, eta haren adierazpen nagusia, hizkuntza, hedatzeko eta normalizatzeko.

[…]

I. TITULUA
Xedea eta printzipio orokorrak

3. artikulua.— Estaldura-eremua

2. RTVG korporazioaren emanaldien estaldura Galiziako Autonomia Erkidegoarekin mugakide den eta kultura- eta hizkuntza-kidetasunak dituen autonomia-erkidego baten lurraldera zabaldu ahal izango da, horretarako hartzen den akordioaren ondoren, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak xedatzen duen bezala.

4. RTVG korporazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituzten erakundeekin, zertarako eta Galizian eta kultura portugaldarreko herrialdeetan galizieraz eta portugesez ikus-entzunezko edukiak ekoizteko edo zabaltzeko.

4. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak eta irismena

1. RTVG korporazioaren ikus-entzunezko komunikazio-jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

b) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea, bai eta Galiziaren identitatea defendatzea ere.

f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

5. artikulua.— Zerbitzu publikoaren xedea

1. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, zeinaren helburua baita irrati, telebista eta lineako informazio-zerbitzuen multzo posible bat ekoitzi, editatu eta hedatzea, mota guztietako publikoentzako programazio orekatu eta askotarikoak izango dituena; programaziook, berriz, genero guztiak estaliko dituzte, gizartearen informazio-, kultura-, hezkuntza- eta entretenimendu-beharrizanak asetzeko, komunikabideetan pluralismoa zaintzeko eta galizieraren erabilera sustatzeko.

6. artikulua.— Galizieraren erabilera

RTVG korporazioaren hizkuntza galiziera da; beraz, sozietate horrek ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua galizieraz emango du, eta sozietate horren mendeko langileei, beren atazak egikaritzean, egiten dizkien komunikazioak galizieraz egingo zaizkie.


6.4.7.42. 10/2011 Legea, azaroaren 28koa, Borondatezko Ekintzari buruzkoa[549]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Borondatezko ekintzaren jarduketa-sektoreak

2. Lege honen ondorioetarako, honako hauek egitea dago sartuta borondatezko ekintzaren eremuan: borondatezko ekintzarekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako interes orokorreko jarduerak; izaera soziosanitariokoak; giza eskubideen, haurren eta desgaitasuna duten pertsonen defentsakoak; emakumeen berdintasunen baldintzetan oinarritutako eskubideen eraginkortasunekoak; hezkuntzakoak; garapenerako lankidetzarakoak; pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokakoak; kulturakoak; zientifikoak; teknologia berrien erabilera sustatzekoak; babes zibilekoak; larrialdi-egoerak prebenitzekoak; kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestekoak; kirolekoak; aisialdikoak; aisialdi eta astialdikoak; ekologia defendatzekoak eta ingurumena babestekoak; hizkuntza-eskubideak defendatzekoak; landa-mundukoak dinamizatzekoak; ekonomia edota ikerketa defendatzekoak; elkarte-bizitza garatzekoak; borondatezko ekintza sustatzekoak, bai eta lege honetan xedatutakoa betez borondatezko ekintzaren printzipioak lortzera jotzen dutenak ere.

III. TITULUA
Administrazio publikoak

II. KAPITULUA
Borondatezko ekintza suspertzea

26. artikulua.— Prestakuntza suspertzea

5. Galiziako Xuntak prestakuntza-eskaintza bermatuko du galizieraz, eta borondatezko ekintzako erakundeek antolatutako jardueretan hizkuntza normalizatzeko neurriak sustatuko ditu.


6.4.7.43. 14/2011 Legea, abenduaren 16koa, Galiziako Kooperatibei buruzko abenduaren 18ko 5/1998 Legea aldatzen duena[550]

HITZAURREA

[…]

Kontuan hartu da, halaber, Galiziako Emakumeek Berdintasunean lan egiteari buruzko martxoaren 28ko 2/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarria. Lege honetan xedatutakoa aplikatuz, aldatzen diren artikuluen idazketan erabilitako hizkera berrikusi da, eta, xedapen gehigarri baten bidez, etorkizunean testuak bateratzeko aukera eman da, arau osoa parametro beretara harmonizatzeko.

[…]

Azken xedapenetako lehenengoa.— Testuak bat egiteko baimena

2. Xedapen honek aipatzen duen baimenak ahalmena barne hartzen du bat egin behar duten lege-testuak erregularizatzeko, argitzeko eta harmonizatzeko, araua idazterakoan hizkera berrikustea barne hartuta, betiere Galiziako Emakumeek Berdintasunean lan egiteari buruzko martxoaren 28ko 2/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian jasotako berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatuz.


6.4.7.44. 2/2012 Legea, martxoaren 28koa, Galiziakoa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa[551]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Kontsumitzaileen eskubideei buruzko titulua beste bost kapituluk osatzen dute: kontsumitzaileek jasandako kalte-galerak konpondu eta ordaintzeari buruzkoak; babes juridiko, administratibo eta teknikoari buruzkoak; hizkuntzari buruzkoak; kontsumitzaileen eskubideei buruzko prestakuntzari, hezkuntzari eta zabalkundeari buruzkoak, eta kontsumitzaileen entzunaldiari, kontsultari eta ordezkaritzari buruzkoak.

[…]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

I. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

11. artikulua.— Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

Legeak babestutako kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak honako hauek dira:

i) Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izatea, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.

II. KAPITULUA
Kontsumitzaileen segurtasuna eta osasuna babestea

19. artikulua.— Dokumentazioaren arloan enpresek dituzten erantzukizunak

5. Produktu baten segurtasunaren ebaluazio egokia egiteko beharrezkoa bada, agintari eskudunak produktuaren ekoizle, banatzaile edo arduradun den enpresari eskatu ahal izango dio Galiziako hizkuntza ofizialez bestelako hizkuntza batean aurkeztutako dokumentazio teknikoa edo beste edozein dokumentu itzultzeko.

III. KAPITULUA
Kontsumitzaileen interes ekonomiko legitimoen babesa, eta ondasun, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa

23. artikulua.— Zerbitzuak ematen dituzten enpresek informazioa aurretiaz ematea

3. Zerbitzuak ematen dituzten enpresek, hartzaileak eskatuta, honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko diote:

d) enpresa zerbitzu-emaileak onartutako ereduzko kodeak, halakorik onartu badu, baita kode horiek bide elektronikoak baliatuz kontsultatzeko helbidea eta zein hizkuntzatan kontsulta daitezkeen ere;

33. artikulua.— Kontsumitzailearen arretarako zerbitzuak

5. 46. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, kontratua edo kontratazio-eskaintza egin zen hizkuntza berean eman beharko zaio erantzuna erreklamazioari. Edozelan ere, bermatu beharko da erreklamazioei Galiziako hizkuntza ofizialetako batean erantzungo zaiela.

VI. KAPITULUA
Hizkuntza

45. artikulua.— Administrazioarekiko harremanetan hizkuntza

1. Kontsumoaren alorrean eskumena duen administrazioak egiten dituen komunikazio guztiak galizieraz egingo dira, salbu eta komunikazioaren hartzaileak espresuki adierazi badu bere aukera Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bati buruz.

2. Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo ondorioak izan behar dituzten egintzak edo komunikazioak gaztelaniaz egingo dira, ondorioak non izan behar dituzten kontuan izan gabe.

3. Galiziako kontsumoko administrazioari zuzendutako eskabideak edo komunikazioak Galiziako hizkuntza ofizialetako batean idatzi beharko dira.

4. Kontsumoko administrazioari Galiziako hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntza batean bidalitako edozein dokumenturekin batera zinpekoa ez den itzulpena aurkeztu beharko da, salbu eta interes orokorreko premiazko arrazoi batengatik zinpeko itzulpena eskatzen den kasuetan.

46. artikulua.— Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek kontsumo-harremanetan eskubidea dute Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko, betiere kontratazioa Galiziako Autonomia Erkidegoan egin bada edo bertan adierazi bada adostasuna, bai eta Galizian jasotako publizitate-, eskaintza-, sustapen- edo komunikazio-kasuetan ere.

2. Espainian merkaturatutako ondasun eta zerbitzuen etiketatzean eta aurkezpenean gaztelania erabiltzeari buruzko legezko eta arauzko eskakizunak eta horien salbuespenak alde batera utzi gabe, Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango da produktuen etiketatzean, eta Galizian egindako publizitatean, eskaintzetan, sustapenetan edo merkataritza-komunikazioetan.

3. Administrazio autonomikoak galiziera sustatuko du erosketa-eskaintzan, informazio finkoan eta dokumentazioan, kontsumitzaileen arteko harremanetan, eta kontsumitzaileen eta eskaintzaileen arteko harremanetan.

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

82. artikulua.— Arau-hauste astunak

Astun gisa kalifikatuko dira ondoko arau-hausteok:

33. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea.


6.4.7.45. 5/2012 Legea, ekainaren 15ekoa, Galiziako Liburutegiei buruzkoa[552]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Titulu honetan arreta berezia merezi du Galiziako Liburutegiari emandako zereginak, zeinak baitira Galiziako liburutegi-sistemaren liburutegi nagusia izatea, galiziar kulturaren zentro sustatzailea izatea, eta Galiziako bibliografia-ondarea berreskuratzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko koordinatzailea izatea, ondare hori edozein egoeratan dagoela ere. Haren lanean garrantzi berezia du Galizian egindako kultura-ekoizpena eta galizieraz egindakoa berreskuratzeak eta hedatzeak, zeren galiziar liburua garrantzitsua baita, kultura-euskarri desberdinekin batera, gure kulturaren elementu sakon eta sustraituenak berreskuratzen. Galiziako kulturarekiko erantzukizun horretan, Galiziako Liburutegiak zeregin nagusia eta bultzatzailea izan behar du. Gainera, liburutegi-sistema osoak partekatu behar du hura, eta, bereziki, liburutegi publikoen eta eskola-liburutegien sare edo sistemek; izan ere, Europako Parlamentuaren 1998ko urriaren 23ko Ebazpenak, liburutegi publikoek gizarte modernoan duten zereginari buruzkoak, adierazten duenez, instituzio horiek “garrantzi berezia dute berezko hizkuntza, literatura eta kultura bizirik mantentzeko”. Era berean, bere gain hartzen du atzerriko Galiziako Liburutegi Sistemaren ordezkari gisa duen zeregina, batez ere nazioko eta nazioarteko eremuetan.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

Hauek dira liburutegien arloan aplikatuko diren printzipioak eta balioak:

h) Beste liburutegi-sistema, liburutegi, artxibo eta museo batzuekin elkarlanean aritzea, Galiziako hizkuntza-eremukoekin bereziki.

I. TITULUA
Galiziako liburutegien sistema

6. artikulua.— Sisteman sartuta dauden liburutegietako titularren betebeharrak

Betebehar hauek dituzte Galiziako liburutegien sisteman sartuta dauden liburutegien pertsona fisiko edo juridiko titularrek:

f) Liburutegiek bermatuko dute lege hau argitaratu ondoren sortutako baliabide tekniko eta informatiboak, eta beren katalogoak irisgarri daudela Erkidegoko hizkuntza ofizialetan.

10. artikulua.— Galiziako Liburutegia

1. Galiziako Liburutegia Galiziako liburutegien sistemako liburutegi nagusia da; liburutegien arloan eskumena duen sailari atxikitako administrazio-organoa da, arlo horretan eskumena duen zuzendaritza-zentroaren bitartez, eta Santiago de Compostelan izango du egoitza.

2. Hauek dira haren eginkizunak:

a) Galiziako bibliografia-ondarea, Galiziako bibliografia-ekoizpena eta Galiziako hizkuntza- eta gai-eremuarekin lotutako bibliografia-ekoizpena berreskuratzea, biltzea, kontserbatzea, aberastea eta zabaltzea.

II. TITULUA
Galiziako liburutegi publikoen sarea

II. KAPITULUA
Liburutegi-zerbitzuak emateko araubidea

20. artikulua.— Liburutegi publikoen eginkizunak

Hauek dira liburutegi publikoen eginkizunak:

d) Galiziako berezko kulturari eta hizkuntzari laguntza aktibo espezifikoa ematea.


6.4.7.46. 6/2012 Legea, ekainaren 19koa, Galiziako Gazteriari buruzkoa[553]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio gidariak

Honako hauek dira lege honen preskripzioak betetzen dituzten printzipio gidariak:

e) Berdintasuna: printzipio hori etengabeko kezka da desberdintasunak behar bezala zuzentzeko, arreta berezia jarriz sexuaren ziozko desberdintasunei, gizarte-bazterketako eta marjinalitateko arrisku-egoerei, eta galiziera sustatzeari, betiere bi hizkuntza ofizialen erabileran aukeren oreka bermatzeko, bai eta Galizian dauden lurralde-desoreken ondoriozko desberdintasunei ere.

I. TITULUA
Gazteriaren arloko plangintza

II. KAPITULUA
Zeharkakotasunaren oinarrizko sektoreak

16. artikulua.— Gazteria eta hizkuntza-dinamizazioa

1. Galiziako Xuntak galiziera erabiliko du gazteriari zuzendutako ekintzetan, eta gazteriarekin zerikusia duten elkarte, kolektibo eta erakunde publiko eta pribatuek Galizian funtziona dezaten sustatuko du, Galiziako Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen esparruan.

2. Galiziako Xuntak eta, bereziki, Galiziako Gazteria Eskolak gazteriaren sektorerako jarduerak egiten dituzten teknikarien hizkuntza-prestakuntza zainduko dute.

3. Administrazioak hizkuntza-eskakizun desberdineko gazteen arteko harremana bultzatuko du aisialdiko jardueren bidez.

II. TITULUA
Gazteentzako zerbitzuak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorra

18. artikulua.— Gazteentzako zerbitzuak

3. Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten erakundeek galizieraren erabilera zainduko dute, otsailaren 11ko 1/2010 Legearen arabera; izan ere, lege horrek Galiziako zenbait lege aldatzen ditu, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauaren arabera egokitzeko.

III. TITULUA
Eskumenen antolaketa eta banaketa

II. KAPITULUA
Eskumenen banaketa

33. artikulua.— Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eskumenak

Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gazte-gaietan eskumena duen sailaren bitartez gauzatuko ditu bere eskumenak, eta sail horri honako eginkizun hauek dagozkio:

o) Gazteentzat zuzendutako jardueretan galiziera dinamizatzea.

34. artikulua.— Toki-administrazioaren eskumenak

1. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 2. artikuluan jasotako printzipioen esparruan, eta Galiziako legerian toki-araubidearen arloan ezarritakoarekin bat etorriz, toki-administrazioko erakundeek gazteriaren arloko eskumen hauek hartu ahal izango dituzte beren gain:

i) Beren lurralde-eremuan, gazteen artean galiziera dinamizatzea.

III. KAPITULUA
Administrazioen arteko harremanak

38. artikulua.— Nazioarteko elkarlana

3. Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak elkarlan-ekimenak bultzatuko ditu Galiziatik kanpoko zentro galiziarrekin, betiere galiziar jatorriko gazteei zuzendutako programak garatzeko. Era berean, Galiziako gazteen eta Galiziatik kanpoko zentro horien arteko trukeak bultzatuko ditu kanpoan, baita mundu osoko unibertsitateetako Galiziako hizkuntzaren eta kulturaren ikaskuntza-zentroetan ere.


6.4.7.47. 4/2013 Legea, maiatzaren 30ekoa, Galizian turismo-ibilgailuetan ibiltzen diren pertsonen garraio publikoari buruzkoa[554]

II. TITULUA
Taxi-jardueraren araubide juridikoa

I. KAPITULUA
Gaikuntza-tituluak

2. atala
Taxi-lizentziak

5. artikulua.— Titulartasunaren betekizunak

Pertsona fisikoak bakarrik izan daitezke taxi-lizentzien titular, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:

g) Lege hau garatzeko xedapenek lanbide-gaikuntzako gutxieneko betekizun batzuk ezarri ahal izango dituzte; betekizun horiek zehazteko, honako hauek egiaztatuko dira: Galiziako Autonomia Erkidegoko taxi-zerbitzuari aplikatu beharreko araudiari buruzko ezagutzak; ibilbideak; hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasuna, eta, oro har, erabiltzaileei arreta egokia emateko eta zerbitzua behar bezala emateko beharrizanak, bai eta desgaitasun fisiko edo psikikoren bat, zentzumen-mugak, mugikortasun murriztua eta haurdun dauden emakumeak artatzeko beharrizanak ere.

II. KAPITULUA
Taxi-jarduera egikaritzea

1. atala
Gidariak

23. artikulua.— Etengabeko prestakuntza

Pertsonak turismo-ibilgailuetan garraiatzearen arloan eskumena duten administrazio publikoek sustatuko dute taxiaren sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntza ahalbidetzen duten jarduerak ezar daitezen: erabiltzaileentzako arretarekin lotutako aspektuetan, bereziki, emakume haurdunak eta desgaitasuna duten pertsonak, bide-segurtasuna, gidatze segurua, lehenengo sorospenak, galizieraren ezagutza, atzerriko hizkuntzen ezagutza edo zerbitzuaren prestazioa hobetzen laguntzen duten beste gai batzuk.


6.4.7.48. 6/2013 Legea, ekainaren 13koa, Galiziako Unibertsitate-sistemari buruzkoa[555]

ZIOEN AZALPENA

2.

Galiziako Unibertsitate-sistema antolatzeko 11/1989 Legea indarrean jarri zenetik hogei urte baino gehiago igaro direnez, komeni eta beharrezkoa da Galiziako unibertsitate-irakaskuntza arautzen duen araudia eguneratzea eta sinplifikatzea, betiere Galiziako unibertsitate-sistemaren (GUS) koherentzia eta iraunkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren politika publiko guztiei asmo handiz ekiteko. Eguneratze horrek helburu hauek bete behar ditu: unibertsitateko irakaskuntza publikoa eta unibertsitateetan egiten den ikerketa bultzatzea; Galiziaren identitate-ezaugarriak defendatzea, bereziki hizkuntza, eta GUS Galiziako gizartean sustraitzearen aldeko apustua egitea, herritarren prestakuntzan lagunduz eta ezagutza gizartera hurbilduz.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Galiziako unibertsitate-sistemaren helburuak eta xedeak

1. Hauek dira GUSen helburu eta xedeak:

f) Galiziera, Galiziako hizkuntza ofiziala eta berezkoa, sustatzea, bai eta sustapena egitea hura bizi dadin gaztelaniarekin, zeina ere hizkuntza ofiziala baita, eta, hala badagokio, irakaskuntzarako eta ikerketarako interesgarriak diren beste hizkuntza batzuekin.

I. TITULUA
Galiziako unibertsitate-sistemaren antolamendua

IV. KAPITULUA
Atzerriko unibertsitate-zentroak eta Galiziako atzerriko zentroak baimentzea

2. atala
Galizian atzerriko tituluak lortzeko irakaskuntzak ematen dituzten zentroak

29. artikulua.— Ezartzea, baimena eta izendapena

5. Atal honetan aipatzen diren zentroek beraiei dagokien izendapena izango dute ematen dituzten irakaskuntzen arabera, eta ezin izango dute izendapenik erabili, baldin eta nahasmendua sortu ahal bada izendapenak duen esanahiagatik edo atzerriko hizkuntza bat erabiltzeagatik, zentroen izaerari, zentroek ematen dituzten irakaskuntzei edo haien titulu, ziurtagiri edo diploma akademikoen izaerari, baliozkotasunari eta ondorioei buruz.

V. TITULUA
Unibertsitate-erkidegoa

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

89. artikulua.— Hizkuntza

1. Galiziako unibertsitateetako hizkuntza ofizialak galiziera eta gaztelania dira. Unibertsitate-jardueretako hizkuntza ofizialen erabilera Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen eta unibertsitateen berezko arauek xedatzen dutenaren arabera arautuko da.

2. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza denez, unibertsitateen jardueretan erabili ohi den hizkuntza da.

3. Galiziako Xuntak eta unibertsitateek, beren eskumenen eremuan, galizieraren ezagutza eta erabilera bultzatuko dute unibertsitate-jardueraren aspektu guztietan, eta haren ikaskuntza sustatuko dute unibertsitate-erkidegoko kide guztien artean.

4. Irakaskuntza- eta ikerketa-jardueran galiziera erabiltzea kontuan hartu ahal izango da irakaskuntza- eta ikerketa-lanaren banakako merezimenduak aitortzeko.


6.4.7.49. 7/2013 Legea, ekainaren 13koa, Galiziartasunari buruzkoa[556]

ATARIKO TITULUA
Printzipio orokorrak

1 artikulua.— Xedea

3. Era berean, lege honek balioan jarri eta aitortzen du emigrazioak eta atzerriko erkidego galiziarrek Galiziako kultura, hizkuntza, historia eta tradizioen defentsan, zabalkundean eta loturan egindako ekarpena.

I. TITULUA
Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erakundeak

I. KAPITULUA
Galiziar erkidegoak

7. artikulua.— Xedeak

Galiziako Autonomia Erkidegoak aitortzen du Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoak galiziarrak direla, eta eskubidea dutela Galiziako herriaren bizitza soziala, kulturala eta ekonomikoa partekatzeko eta haietan lankidetzan aritzeko, honako xede hauekin:

c) Galiziako errealitate sozial, kultural, linguistiko, ekonomiko eta politikoaren ezagutza sustatzea, Galiziak bere ingurune sozioekonomikoan dituen potentzialtasunak sustatuz eta hedatuz.

d) Galizieraren ezagutza, zabalkundea eta erabilera sustatzea, bai eta galizierazko kultura-sorkuntza eta -ekoizpena ere, bai erkidegoko kideen artean, bai harrera-gizarteetan.

k) Galiziako gazteek Galiziatik kanpo parte har dezaten sustatzea, honako helburu hauek dituzten programetan edo ekintzetan: gazteek gizartean parte har dezaten sustatzea; elkartasunezko eta aniztasunarekiko errespetuzko balioak sustatzea; prestakuntza eta informaziorako irispidea hobetzea; lan-merkatuan sartzeko bideak sustatzea, edo galiziar erkidegoen edo zentro laguntzaileen xedeetan aurreikusitako beste edozein bide. Galiziako Gobernuak bereziki zainduko du Galiziatik kanpo dauden galiziar herritarren ondorengoak galiziar kultura, hizkuntza eta gizartera sartzea; horretarako, haien antolakundeei laguntza emango die, eta galiziar kolektibitatearen ordezkaritza-organoetan aktiboki parte hartzea sustatuko du, eta beharrezko berrikuntza sustatuko dute Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoetako zuzendaritza-organoetan.

8. artikulua.— Betekizunak

1. Lege honetan jasotako eskubideak egikaritzeko, Galiziako Autonomia Erkidegoak galiziar erkidegoen galiziartasuna aitortuko die galiziar erkidegoei, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:

h) Galiziako kultura eta hizkuntza hedatzea, haiek ezarrita dauden lurraldeetan zabalkunde-tailerrak eta -jarduerak eginez.

II. KAPITULUA
Beste erakunde galiziar batzuk

15. artikulua.— Galiziako kultura aztertzeko eta zabaltzeko zentroak

1. Galiziako Autonomia Erkidegoak Galiziatik kanpo bizi diren Galiziako herritarrek eratutako erakundeei eta organismoei lagunduko die, bai eta Galiziakoak ez diren herritarrek osatutakoei ere, baldin eta azken hauen funtsezko helburua, estatutuetan aitortua, Galiziako kultura eta hizkuntza aztertzea eta zabaltzea bada, eta haien egoitza soziala Galiziatik kanpo badago. Autonomia Erkidegoak ematen duen laguntzan, erakunde horien antzinatasuna eta garrantzi kulturala ebaluatuko dira, bai eta haien jarduerek gizartean duten eragina ere.

II. TITULUA
Galiziartasuna aitortzearen irismena

23. artikulua.— Galiziartasuna aitortzearen irismena kultura-arloan

1. Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoen galiziartasuna aitortzeak kultura-ordenan honako hauek dakartza:

b) Galiziera beren erkidegoen eremuan ezagutzeko eta zabaltzeko eskubidea.

f) Galiziako hizkuntza, kultura eta tradizioen gozamena zaintzeko eta sustatzeko kultura-jarduerak eta ikuskizunak bultzatzen laguntzeko eskubidea.

III. TITULUA
Galiziako Autonomia Erkidegoak garatu beharreko galiziartasunaren aldeko jarduketak

27. artikulua.— Kultura-arloko jarduketak

Kulturaren eremuan, Galiziako Autonomia Erkidegoak, Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoekin lankidetzan, honako jarduketa hauek garatuko ditu, besteak beste:

a) Kultura-eremuko sustapen- eta suspertze-jarduketak.

Galiziako Autonomia Erkidegoak, galiziar erkidegoen bitartez eta instituzio espezializatuen lankidetzarekin, Galiziako hizkuntza, kultura eta tradizioen ezagutza erraztuko duten zerbitzu didaktikoak eta ikus-entzunezkoak antolatuko ditu.

b) Argitalpen-funtsa.

Galiziako Autonomia Erkidegoak bermatuko du galiziar erkidegoentzat argitalpen-funts bat eskuratzea, zeinak joko baitu Galiziako historia, artea, hizkuntza eta errealitate soziala hobeto ezagutzera.

Galiziar Erkidegoen Kontseiluak Galiziako Xuntarekin batera lan egingo du funts hori osatzeko eta erkidego horien artean banatzeko irizpideak ezartzen.

c) Prestakuntza.

Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, Galiziako Xuntak galiziar erkidegoak finkatuta dauden lurraldeetan Galiziako hizkuntza, historia eta kultura ezagutzea eta prestatzea sustatuko du, galiziar erkidegoekin lankidetzan.

VII. TITULUA
Lankidetza-akordioak eta nazioarteko tratatuak

60. artikulua.— Estatuaren ekintza bultzatzea gizarte- eta kultura-arloan

Galiziako Autonomia Estatutuaren 7.2 eta 35.3 artikuluetan aurreikusitakoaren babesean, Galiziako Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari eskatu ahal izango dio, baimena eman dezan, beharrezkoa denean, beste estatu batzuekin harreman sozialak edota kulturalak ezartzeko aukera ematen duten tratatuak edo hitzarmenak egin eta Gorte Nagusietara aurkez ditzala, baldin eta harreman horiek kultura- edo hizkuntza-lotura bereziak badituzte edo galiziar erkidegoak badaude, Galiziako herriaren gizarte- eta kultura-balioak sustatzeko eta suspertzeko.


6.4.7.50. 9/2013 Legea, abenduaren 19koa,Galiziako Ekintzailetzari eta Lehiakortasun Ekonomikoari buruzkoa[557]

II. TITULUA
Ekintzailetza eta jarduera ekintzailea sustatzeko neurriak

III. KAPITULUA
Administrazio-sinplifikaziorako neurriak

7. artikulua.— Ekintzaileari arreta emateko guneak

1. Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eragindako antolakundeekin lankidetzan, beharrezko proposamenak egingo ditu enpresek jasaten dituzten administrazio-zamak pixkanaka murrizteko, batez ere beharrezkoak ez diren izapideak ezabatzeari eta beharrezkoak ez diren dokumentuak aurkezteari garrantzia emanez, betiere Galizian enpresa berriak hogeita lau ordu baino gutxiagoan eratu ahal izateko.

Administrazio-izapideak errazte aldera, Administrazioak herritarrentzako hizkera erraza eta argia erabiliko du dokumentu guztietan.


6.4.7.51. 1/2014 Legea, martxoaren 24koa, Portuges Hizkuntzari Probetxua atera eta Lusofoniarekiko Loturak indartzen dituena[558]

ZIOEN AZALPENA

Gaur egungo mundu globalizatuan, Galiziako instituzioek, Galiziaren potentzialtasunak aprobetxatzeko konpromisoa hartuta, nazioarteko hizkuntza baliagarritzat hartu behar dute galiziera, eta hori garaiz adierazi zuen 2012ko Dia das Letras eguna hartu zuen egileak, zeina Comissão Galega do Acordo Ortográfico da Lingua Portuguesaren presidenteorde izatera iritsi baitzen.

Portugesa, garai bateko Gallaezian jaioa, nazioarteko hogei antolakunderen lan-hizkuntza da, Europar Batasuna barne, baita bederatzi herrialdetako eta Txinako Macao lurraldeko hizkuntza ofiziala ere. Horien artean, Brasil eta sortzen ari diren beste ekonomia emergente batzuen moduko potentzia ekonomikoak daude. Hego hemisferioan gehien hitz egiten den hizkuntza da.

Beharrezkoa da portugesaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, besteak beste, enpresek eta instituzioek gure hizkuntza-abantaila aprobetxa dezaten; izan ere, balio horrek agerian uzten du aldameneko herrialde bateko hizkuntza ofizialak mundu osoan duen garrantzia, kontuan hartuta, halaber, hainbat bloketan gero eta garrantzi handiagoa du, hala nola Portugesaren Herrialdeen Erkidegoan.

Galiziako berezko hizkuntzak, portugesarekin ulerterraza denez, lehiarako abantaila baliotsua ematen die Galiziako herritarrei alderdi askotan, batez ere kulturan, baina baita ekonomian ere. Horregatik, prestakuntza- eta komunikazio-metodoak eman behar dizkiegu, oso gertukoa dugun eta nazioarteko proiekzio handia ematen digun hizkuntza batean naturaltasunez moldatzeko.

Beraz, Galiziako garapen soziala, ekonomikoa eta kulturala hobetzeko, abantaila historiko hau hobeto balioztatzeko ahal diren neurri guztiak sustatu behar dituzte agintariek.

Azaldutako guztiagatik, Galiziako Parlamentuak eta nik, Galiziako Autonomia Estatutuaren 13.2 artikuluarekin eta Xuntari eta haren presidenteari buruzko otsailaren 22ko 1/1983 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, erregearen izenean, portuges hizkuntzari probetxua atera eta lusofoniarekiko loturak indartzen dituen legea aldarrikatzen dut.

TITULU BAKARRA

1. artikulua

Galiziako botere publikoek portugesa eta kultura lusofonoak ezagutzea sustatuko dute, Galizia portugesez hitz egiten duten herrialde eta erkidegoekin lotzen duten lotura historikoetan sakontzeko, betiere Galiziarentzat harreman ekonomiko eta sozialek izaera estrategikoa dutelako Galizia-Portugalgo iparraldea izeneko Euroeskualdearen esparruan.

2. artikulua

Galiziako Gobernuak apurka-apurka sartuko du portugesaren ikaskuntza atzerriko hizkuntzen eskumenen eremuan, Galiziako Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-zentroetan.

3. artikulua

Era berean, maila guztietako harremanak sustatu beharko dira portugesa hizkuntza ofizial duten herrialdeekin, eta hori Galiziako Gobernuaren helburu estrategiko bat izango da. Bereziki sustatuko da: enplegatu publikoek hizkuntza hori ezagutzea; instituzioek era guztietako foro lusofonoetan parte hartzea —ekonomia, kultura, ingurumena, kirola, etab.—, bai eta Galiziako Autonomia Erkidegoan ekitaldiak antolatzea ere, portugesa hizkuntza ofizial duten lurraldeetako erakundeak eta pertsonak haietan egonaraziz.

4. artikulua

1. Galiziako Xuntak behar beste neurri positibo sustatu eta bultzatuko ditu Gobernuaren aurrean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Ikus-entzunezko Mugarik Gabeko Zerbitzuen 2007/65/EE Zuzentarauko xedapenak aplikatzeko, betiere Galiziako Autonomia Erkidegoaren eta Portugalgo Errepublikaren arteko telebista- eta irrati-emanaldien elkarrekikotasuna erraztu eta ahalbidetze aldera, azken herrialde horrekin hizkuntza-ondarea partekatzen baitu.

2. Galiziako Irrati-Telebistako Konpainiak ikus-entzunezko ekoizpenen eta programa osoen edo horien zatien trukeak sustatuko ditu telebistako generoetan, baita ikus-entzunezko proiektu berrien arloko lankidetza ere, ekoizpen-bitarteko teknikoak eta giza bitartekoak erabiltzeko elkarlana, eta ikus-entzunezko ekoizpenari edo enpresa-kudeaketari aplikatutako ezagutza elkarrekin partekatzea, portugesez diharduten telebistekin, batez ere elkarrekiko eta elkarrenganako onurarako aukera handienak lor ditzaketen eremuetan.

5. artikulua

Galiziako Gobernuak urtero txosten bat egingo du lege hau betetzeari buruz; txosten horretan zehatz-mehatz jasoko dira gauzatutako ekintzak, horien kostua eta hurrengo ekitaldirako egiten dituen aurreikuspenak. Txosten hori Galiziako Parlamentura bidaliko da.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena ematen zaio Galiziako Xuntako Kontseiluari lege hau erregelamendu bidez gara dezan.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau indarrean jarriko da, Galiziako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.


6.4.7.52. 2/2014 Legea, apirilaren 14koa, Galizian lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak eta intersexualak tratu berdina izateari eta diskriminaziorik ez izateari buruzkoa[559]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Giza eskubideei buruzko nazioarteko legeriak eta nazioarteko hainbat tratatuk oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa finkatzen dute berdintasuna. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hauxe ezartzen du: “Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”; adierazpen horretatik hasita, giza eskubideei buruzko nazioarteko legegintza-testu ugarik eta nazioarteko tratatu anitzek pertsonen berdintasuna oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa aitortzen dute.

[…]

2000. urtean, EBk, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluan, sexu-orientazioagatiko diskriminazioa legez gaitzesten du: Diskriminazio oro debekatuta dago, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Diskriminazioaren kontzeptua

4. Diskriminazio anizkoitza egongo da pertsona bat bere sexu-orientazioagatik edota genero-identitateagatik diskriminatzen denean beste diskriminazio-kausa batzuekin batera, hala nola, adina, erlijioa edo sinesmenak, ustea edo iritzia, sexua, arraza- edo etnia-jatorria, ezintasuna, gaixotasuna, hizkuntza, egoera ekonomikoa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, betiere diskriminazio-modu espezifiko bat sortuz. Diskriminazio anizkoitzari, haren izaeragatik, arreta berezia eskainiko zaio, eta, bereziki, sexu-orientazioarekin edota genero-identitatearekin batera sexu-kausa duen diskriminazioari, betiere nazioarteko, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legeriarekin bat etorriz.

II. TITULUA
LGTBI kolektiboaren berdintasuna, ikusgarritasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioaren eremuko neurriak

31. artikulua.— Berdintasuna komunikabideetan sustatzea

Galiziako Xuntak bermatuko du, titulartasun autonomikoko komunikabideen bitartez eta berak parte hartzen duen edo dirulaguntza ematen dien komunikabideen bitartez, gizarteko pertsona guztien irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabea transmititzea, betiere dirulaguntza horren eraginkortasuna baldintzatuz eta adierazpen- eta informazio-askatasuna urratu gabe. Ondorio horietarako, honako hauek sustatuko dira::

[…]

– Hizkuntza edota irudi ez-diskriminatzaileak modu sexistan ez erabiltzea, publizitatearen eremuan bereziki.


6.4.7.53. 10/2014 Legea, abenduaren 3koa, Irisgarritasunari buruzkoa[560]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedea, printzipioak eta definizioak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira oinarritzat:

i) Laguntza-neurriak: ingurunearen eta desgaitasuna duen pertsonaren arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen diotenak. Hauxe da sailkapena:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonen komunikazioa edota mugikortasuna errazteko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea edo laguntzaile pertsonala.

I. TITULUA
Arkitektura-oztopoak, garraioan eta komunikazioan.
Irisgarritasunaren nazioarteko ikurra

II. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

3. atala
Suteetarako informazioa, seinaleak eta segurtasuna

25. artikulua.— Informazioa eta seinaleztapena

2. Segurtasun-informazioa erraz aurkitzeko moduko leku batean egongo da, eta erabiltzaile guztiek ulertzeko modukoa izango da, hizkera errazeko eta irakurketa errazeko euskarriak erabiliz.

3. Eraikinetako espazio eta ekipamenduak seinaleztatzeko, kontuan hartuko dira argiztapena eta gainerako baldintza bisualak, akustikoak eta, hala badagokio, ukimenezkoak eta hizkera errazekoak, zeinek ahalbidetuko baitute desgaitasun sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek hauteman ahal izatea.

III. KAPITULUA
Garraioko irisgarritasunari buruzko xedapenak

1. atala
Irisgarritasuna garraio publikoan

30. artikulua.— Arau orokorrak

3. Garraio publikoko geltokietan (lurrekoetan, itsasokoetan eta airekoetan), Galiziako Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, zeinu-hizkuntzaren interpreteen eta gidari-interpreteen zerbitzua ematea sustatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere.

IV. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

34. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Galiziako administrazio publikoek komunikazioan oztopoak ezabatzea eta mekanismo eta alternatiba teknikoak eta giza mekanismoak ezartzea sustatu beharko dute, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpreteak, komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri egon daitezen eremu guztietan, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritakoaren arabera. Era berean, irakurketa errazeko sistema erabiliko da eta komunikazio-sistemak egokituko dira, pertsona guztientzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.

2. Galiziako administrazio publikoek sustatuko dute zeinu-hizkuntzaren interpreteen prestakuntza, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza, betiere pertsonari zuzeneko komunikazioa errazteko eta, era berean, administrazio publiko guztietan langile espezializatu horiek egon daitezen sustatzeko.

3. Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere, eta azpititulazioa, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz, desgaitasuna duten pertsonei informaziorako eskubidea bermatzeko, ikus-entzunezkoei buruzko legeria orokorrean berariaz ezarritako baldintzetan.

4. Era berean, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsutasuna dutenek zeinu-hizkuntzako profesionalekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin batera parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da, parte-hartzeko eremu guztietan, publikoak zein pribatuak izan, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsonak hala eskatzen duenean.

Seigarren xedapen gehigarria.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat

Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko aspektuek bete beharko dute urriaren 23ko 27/2007 Legean eta hura garatzen duen araudian ezarritakoa; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.


6.4.7.54. 1/2015 Legea, apirilaren 1ekoa, Zerbitzu Publikoen Kalitatea eta Administrazio Ona bermatzeari buruzkoa[561]

ZIOEN AZALPENA

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, Nizako 2000ko abenduko goi-bileran aldarrikatuak, lehen aldiz aitortzen du Europan administrazio onerako eskubidea. Gutun horrek, Lisboako Tratatuaren 6. artikuluak aitortzen duen bezala, Batasunaren tratatuen balio juridiko bera du. Eta balio hori estatuek edo autonomia-erkidegoek beren eskumenen esparruan ematen dituzten egintzei zuzenean aplikatzekoa ez bazaie ere, jarduera publikorako jardun-esparrutzat hartu behar da.

Gutunaren 41. artikuluak espresuki aipatzen du garrantzitsua dela instituzioek inpartzialtasunez eta ekitatez lantzea gaiak arrazoizko epeen barruan, eta herritarrek entzuna izateko, eragiten dien espedientera jotzeko eta beren hizkuntzan zuzendu eta tratatua izateko duten eskubidea aldarrikatzen du, bai eta Administrazioak interesdunari eragiten dioten egintzak arrazoitzeko duen betebeharra ere.

III. TITULUA
Kalitatea zerbitzu publikoak ematean

I. KAPITULUA
Zerbitzu publikoak

38. artikulua.— Erabiltzaileen estatutu orokorra: Galiziako zerbitzu publikoen gutuna

1. Zerbitzu publiko autonomikoen erabiltzaile guztiek, zerbitzuok edozein modalitatetan ematen direla ere, eskubide berberak izango dituzte zerbitzu publikoa emateari dagokionez.

2. Bereziki, eskubide hauek izango dituzte:

c) Zerbitzu-emailearekin dituzten ahozko eta idatzizko harremanetan, galiziera edo gaztelania erabiltzeko eta arreta jasotzeko eskubidea, aukeran. Ondorio horietarako, bai zuzeneko kudeaketako bai zeharkako kudeaketako kasuetan, eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuaren antolaketa-neurriak hartuko dira. Galiziera izango da zerbitzu publikoen antolaketarekin eta prestazioarekin lotutako jarduera guztietan normaltasunez eta lehentasunez erabiltzeko hizkuntza.


6.4.7.55. 2/2015 Legea, apirilaren 29koa, Galiziako Enplegu Publikoari buruzkoa[562]

II. TITULUA
Langileriaren arloko administrazio-organo eskudunak

I. KAPITULUA
Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

13. artikulua.— Galiziako Xuntaren Kontseilua

2. Bereziki, Galiziako Xuntako Kontseiluari dagokio:

l) Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentaletako hizkuntza-normalizazioko plana onestea.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana hartzea eta galtzea

I. KAPITULUA
Enplegatu publikoak hautatzea

51. artikulua.— Hizkuntza-betekizunak

1. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoek pertsonen eskubide konstituzional eta linguistikoak bermatuko dituzte, bai galizierarekiko, Galiziako hizkuntza propio eta ofizial gisa, bai gaztelaniarekiko, Galiziako hizkuntza ofizial gisa.

2. Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Galiziako administrazio publikoetan galizieraren normalizazioa betetzeko eta Autonomia Erkidegoaren eremuan administrazio publikoekiko harremanetan galiziera erabiltzeko eskubidea bermatzeko, bai eta Galiziako botere publikoek galiziera normaltasunez erabil dezaten sustatzeko ere, hautaprobak egiten direnean lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoetako lanpostuetara sartzeko, orduan proba horietan galiziera-azterketa bat sartuko da, salbu eta galiziera indarrean dagoen legeriaren arabera egiaztatua dutenentzat. Hautaketa-prozesuen deialdien oinarrietan ezarriko dira galiziera-ezagutzaren izaera eta balioespena.

3. Hautaproba horietako gainerako ariketetan, izangaiek eskubidea dute nahi duten Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala aske aukeratzeko ariketok egitean, eta horrek, aldi berean, ariketen enuntziatuak hizkuntza berean jasotzeko eskubidea dakar, salbu eta galiziera bereziki jakitea eskatzen duten lanpostuetarako, zeren lanpostuotako probak hizkuntza horretan egin behar diren.

56. artikulua.— Hautaketa-sistemen motak

2. Oposizioa deialdian ezartzen diren proba teorikoak edota praktikoak gainditzean datza; proba horiek bide eman beharko dute izangaien gaitasuna zehazteko eta haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, haiek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

VI. TITULUA
Enplegatu publikoen eskubide eta eginbehar indibidualak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

74. artikulua.— Eginbeharrak eta ereduzko kodea

Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren enplegatu publikoek ereduzko kode bat bete beharko dute, eginbehar hauek izango dituena:

s) Herritarrei arreta Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialean ematen zaiela bermatzea.

IX. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Diziplina-faltak

185. artikulua.— Falta oso astunak

1. Enplegatu publikoen falta oso astunak dira:

b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.

Bederatzi