Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

3. protokoloa, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren Estatutuari buruzkoa


3. protokoloa, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren Estatutuari buruzkoa

V. TITULUA
Azken xedapenak

64. artikulua

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari aplikatu beharreko hizkuntza-araubideari buruzko arauak Kontseiluaren erregelamendu baten bidez ezarriko dira; Kontseiluak aho batez erabakiko du. Erregelamendu hori onartuko da, dela Justizia Auzitegiak eskatuta eta Batzordeari eta Europako Parlamentuari aurretiaz kontsulta eginda, dela Batzordeak proposatuta eta Justizia Auzitegiari eta Europako Parlamentuari aurretiaz kontsulta eginda.

Arau horiek onartzen diren arte, Justizia Auzitegiaren Prozedura Erregelamenduan eta Auzitegi Orokorraren Prozedura Erregelamenduan hizkuntza-araubideari buruz ezarritako xedapenak izango dira aplikagarri. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 253. eta 254. artikuluetan xedatutakoa gorabehera, xedapen horiek aldatzeko edo indargabetzeko, Kontseiluaren ahobatezko onespena beharko da.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper