Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

2. protokoloa, subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioen aplikazioari buruzkoa


2. protokoloa, subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioen aplikazioari buruzkoa

6. artikulua

Estatuetako parlamentu orok eta parlamentu horietako ganbera orok, legegintzako egintza baten proiektua igortzen denetik kontatzen hasita zortzi asteko epean, irizpen arrazoitu bat igorri ahalko die Europako Parlamentuko lehendakariari, Kontseiluko lehendakariari eta Batzordeko lehendakariari, Batasuneko hizkuntza ofizialetan idatzita; bertan, proiektua subsidiariotasun-printzipioari zergatik ez zaion egokitzen azaldu beharko du. Estatuko parlamentu bakoitzaren edo estatuko parlamentuetako ganbera bakoitzaren egitekoa da, hala dagokionean, legegintza-eskumenak dituzten eskualdeetako parlamentuei kontsultatzea.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper