Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

BIGARREN ZATIA Diskriminaziorik eza eta Batasuneko herritartasuna


BIGARREN ZATIA
Diskriminaziorik eza eta Batasuneko herritartasuna

20. artikulua
(Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren lehengo 17. artikulua)

[…]

2. Batasuneko herritarrak tratatuetan ezarritako eskubideen titular eta eginbeharren mendeko dira. Besteak beste, eskubide hauek dituzte:

[…]

d) Tratatuen hizkuntzetako bat erabiltzeko eta erantzuna hizkuntza horrexetan jasotzeko eskubidea dute, Europako Parlamentuari eskaerak egin, Europako Arartekoarengana jo eta Batasuneko instituzio eta organo aholku-emaileei zuzentzean.

24. artikulua
(Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren lehengo 21. artikulua)

[…]

[…]

[…]

Batasuneko herritar orok idatziz jo ahal izango du artikulu honetan edo Europar Batasunaren Tratatuaren 13. artikuluan aipatutako instituzio edo organismoetatik edozeinetara tratatu horren 55. artikuluko 1. apartatuan aipatutako hizkuntzetako batean, eta erantzuna hizkuntza horretan jaso ahal izango du.

VII. TITULUA
Lehiari, fiskalitateari, eta legeriak hurbiltzeari buruzko arau erkideak

3. KAPITULUA
Legeriak elkarri hurbiltzea

118. artikulua

[…]

Kontseiluak, legegintza-prozedura berezi baten arabera, erregelamenduen bidez ezarriko ditu Europako tituluen hizkuntza-araubideak. Kontseiluak, Europako Parlamentuari aurretiaz kontsulta eginda, aho batez erabakiko du.

XII. TITULUA
Hezkuntza, lanbide-heziketa, gazteria eta kirola

165. artikulua
(Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren lehengo 149. artikulua)

1. Batasunak kalitatezko hezkuntza garatzen lagunduko du, estatu kideen arteko lankidetza sustatuz, eta, beharrezkoa izanez gero, estatuon ekintza bultzatuz eta osatuz, betiere estatuen erantzukizunak errespetatuz irakaskuntzaren edukiei eta hezkuntza-sistemaren antolaketari dagokienez, eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz.

[…]

2. Batasunaren ekintzak puntu hauek ditu jomuga:

— irakaskuntzan europartasuna garatzea, batez ere estatu kideetako hizkuntzak ikasiz eta zabalduz;

[…]

XIII. TITULUA
Kultura

167. artikulua
(Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren lehengo 151. artikulua)

1. Estatu kideetako kulturak suspertzen lagunduko du Batasunak, barruko nazio eta eskualdeen aniztasuna errespetatuz, eta, aldi berean, kultura-ondare erkidea nabarmenduz.

2. Batasunaren ekintzak estatu kideen arteko lankidetza suspertuko du, eta, beharrezkoa izanez gero, estatuon ekintza bultzatu eta osatuko du eremu hauetan:

— Europako herrien kultura eta historia hobeto ezagutu eta zabaltzen;

— Europarako garrantzizkoa den kultura-ondarea zaindu eta babesten;

— merkataritzakoak ez diren kultura-trukeak egiten;

— arte eta literaturako sorkuntzan, ikus-entzunezko sektorea barnean hartuta.

3. Batasunak eta estatu kideek lankidetza sustatuko dute, batetik, hirugarren herrialdeekin, bestetik, kultura-gaietan eskumenak dituzten nazioarteko erakundeekin, eta batez ere Europako Kontseiluarekin.

4. Tratatu honetako beste xedapenen indarrez jardun behar duenean, Batasunak kultura-ikuspegiak hartuko ditu kontuan, bereziki bertako kultura-aniztasuna errespetatu eta sustatzeko.

5. Errazagoa izan dadin artikulu honetako helburuak lortzea:

— Europako Parlamentuak eta Kontseiluak, legegintza-prozedura arruntaren arabera, eta Eskualdeetako Lantaldeari kontsulta egin ondoren, sustapen-neurriak hartuko dituzte, estatu kideetako legezko eta erregelamenduzko xedapenak harmonizatzeko ahaleginak albo batera utzita.

— Batzordeak proposaturik, Kontseiluak gomendioak emango ditu.

II. TITULUA
Merkataritza-politika bateratua

207. artikulua
(Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren lehengo 133. artikulua)

[…]

[…]

3. Hirugarren herrialde edo nazioarteko erakunde batekin edo batzuekin akordioak negoziatu edo egin behar badira, 218. artikulua aplikatu beharko da, artikulu honetako berariazko xedapenei kalterik egin gabe.

[…]

4. Hirugarren apartatuan aipaturiko akordioak negoziatzeko eta egiteko, Kontseiluak gehiengo kalifikatu bidez erabakiko du.

[…]

Honako akordio hauek negoziatzeko eta egiteko ere, Kontseiluak aho batez hartuko ditu erabakiak:

a) kulturako eta ikus-entzunezko zerbitzu-merkataritzaren eremuko akordioak, baldin eta akordio horiek Batasuneko kulturen eta hizkuntzen aniztasunari kalte egin badiezaiokete;

[…]

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper