Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

5.2.7. Nizako Tratatua, 2001eko otsailaren 26koa, Europar Batasunaren Tratatua, Europako erkidegoak eratzeko tratatuak eta zenbait egintza aldatzen dituena: 2., 3., 13. eta 64. artikuluak


5.2.7. Nizako Tratatua, 2001eko otsailaren 26koa, Europar Batasunaren Tratatua, Europako erkidegoak eratzeko tratatuak eta zenbait egintza aldatzen dituena[24][25]: 2., 3., 13. eta 64. artikuluak

LEHEN ZATIA
Funtsezko aldaketak

2. artikulua

45) 290. artikuluaren ordez testu hau jarriko da:

«290. artikulua

»Kontseiluak finkatuko du, aho batez, Erkidegoko instituzioen hizkuntza-araubidea, Justizia Auzitegiaren Estatutuan aurreikusitako xedapenei kalterik egin gabe».

3. artikulua

24) 190 artikuluaren ordez testu hau jarriko da:

«190. artikulua

»Kontseiluak finkatuko du, aho batez, Erkidegoko instituzioen hizkuntza-araubidea, Justizia Auzitegiaren Estatutuan aurreikusitako xedapenei kalterik egin gabe».

BIGARREN ZATIA
Xedapen iragankorrak eta azken xedapenak

13. artikulua

Tratatu hau ale bakar batean idatzi da hurrengo hizkuntzetan: alemanez, danieraz, espainieraz, finlandieraz, frantsesez, grezieraz, ingelesez, irlanderaz, italieraz, nederlanderaz, portugesez eta suedieraz. Testu horiek guztiak kautoak dira, eta Italiako Errepublikako Gobernuaren artxiboetan jasoko dira. Gobernu horrek kopia kautotu bana igorriko die gainerako estatuetako gobernu sinatzaileei.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper