Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAK BAT EGITEN DU EUSKARAREN NAFAR KONTSEILUAREN 2022KO IRAILAREN 16KO ADIERAZPENAREKIN


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hizkuntza eskubideak
  • Gaia: Euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legea lehenbailehen aldatzea
  • Testu-mota: Jakinarazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria
  • Data: 2022-XI-16
  • Hizkuntza: eu

63.
EUSKALTZAINDIAK BAT EGITEN DU EUSKARAREN NAFAR KONTSEILUAREN
2022KO IRAILAREN 16KO ADIERAZPENAREKIN

Unai Hualde Iglesias
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

Ana Ollo Hualde
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria

 

Bilbon, 2022ko azaroaren 16an

 

Lehendakari estimatua:

Kontseilari estimatua:

 

Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen aholku-emaile eta kontsulta organoa den Euskararen Nafar Kontseiluaren kide da Euskaltzaindia, beste hainbat euskal eragile eta euskaltzaleekin batean. Kontseilu horrek, 2022ko irailaren 16ko bileran, onartu zuen adierazpenean, Nafarroako Gobernua premiatu zuen Euskarari buruzko legea lehenbailehen aldatzera. Hori horrela, Euskaltzaindiak Euskararen Nafar Kontseiluko bileran adierazpen horren alde egin zuen, nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko euskara Nafarroa osoan ofiziala dadin beharrezkoa delakoz.

Ondorioz, Euskaltzaindiak bat egiten du, bada, Euskararen Nafar Kontseiluko 2022ko irailaren 16an onartutako adierazpenarekin eta eskatzen dizu behar diren urratsak egin daitezen Euskararen Nafar Kontseiluak adierazitakoa gauzatzeko asmoz, urrats eragingarriak egin daitezen.

Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaitu

 

Andres Urrutia
euskaltzainburua
(Euskaltzaindiaren Idazkaritza)

 

EUSKARAREN NAFAR KONTSEILUAREN ADIERAZPENA

 

1986an Euskarari buruzko Legea onetsi zelarik, zentzu gutxi zuen Nafarroa zatitzeak eta horren arabera hizkuntza eskubideak aitortzeak. Lurralde osoan behar da Hizkuntza eskubideen aitortza. Ez daitezke eskubideak ukatu, norbanakoa dagoen tokian dagoela. Eskubide horiek bermatzeko hartuko diren neurriak bai izan daitezke ezberdinak toki batean eta bestean, baita jarriko diren bitartekoak ere, baina zentzugabea da Nafarroako herritarren artean muga geografikoak paratzea. Areago gaur, gizartean mugak gero eta lausoagoak direnean; garraioari eta teknologia berriei esker harremanak ugariagoak direnean eta fisikoki hurbilekoak direnekin bakarrik ez ditugunean. Bestalde, administrazio bakarra eta bera dugu, Nafarroako Gobernua, eta horrek gero eta indar eta eragin handiagoa du norbanakoengan.

Legea onetsi zenez geroztik, 35 urte joan dira. Bitarte horretan, ez du ia aldaketarik izan, eremuz aldatu diren udalerri bakar batzuena besterik ez. Udal bakar batzuek eskaturik, 2017an, eremu mistotik euskaldunera jauzi egin duen udalerria edo ez euskaldunetik mistora joan direnak izan ezik, ez da aldaketa gehiagorik izan, tamalez.

Indarrean dagoen testua eztabaidatu zenean, legelariek behin eta berriz adierazi zuten eremuak ez zirela finkoak, egoera aldatu ahala aldatuko zirela, eta egoera soziolinguistikoa alda zedin, euskara sustatzeko asmoa azaltzen da bertan. Legearen 5. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan berean honako hau esaten da, hurrenez hurren: “Aurreko atalean zehaztutakoa berrikus daiteke, Nafarroako Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. eta 20.2 artikuluetan ezarritako prozedurari jarraiki”, “Nafarroako Gobernuak aldizka euskararen errealitate soziolinguistikoari buruzko azterlanak egitea aginduko du, eta horien berri emanen dio Parlamentuari”.

Azken 35 urte hauetan, gizartea errotik aldatu da, eta eremu bakoitzean dauden euskaldunen kopurua ere bai. Zail izanen dugu euskaldunik ez dagoen udalerririk aurkitzea. Gero eta gehiago dira ikastetxe edo euskaltegiren batean euskara ikasi dutenak edo ikasi nahia azaldu dutenak. Ez dira gutxi Nafarroako beste eremu batetik edo euskal lurralde batetik eremu misto edo ez euskaldunetara lanera, bizitzera edo bisitan joaten direnak.

Euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidearen alde egiten diren aldarrikapenak, ekimenak eta mugimenduak bizi-bizi dabiltza azken urte hauetan, baita egungo legeak euskalduntzat jotzen ez dituen eskualdeetan ere: Cortesko adierazpena, Mendigorriko edo Castejongo eskaerak, Errigora ekimena, eremuz aldatzeko udalen eskaerak…

Gauzak garbi esanda: lege honek nafarrak diskriminatu egiten ditu eremuaren arabera, legeak berak aditzera ematen badu ere hizkuntza dela-eta inor ez daitekeela diskriminatua izan. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 2. artikuluan honela dio: “Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, kolorea, sexua, HIZKUNTZA, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”.

Hizkuntza-Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 12. artikuluan, berriz: “Gizaki orok eskubidea du, alor publikoko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta lurraldeko hizkuntza propioa hori baldin bada”. Zoritxarrez, Nafarroan egun indarrean dagoen Euskarari buruzko Legeak ez du halakorik bermatzen, ez du biderik ematen herritar euskaldunaren hizkuntza eskubideak bete daitezen, ez baitio euskarari ofizialtasunik aitortzen Nafarroako Foru Komunitate osoan.

Horregatik guziagatik, adierazpen honen bidez, Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernua premiatzen du euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinki erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela.

Iruñean, 2022ko irailaren 16an.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper