Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAK FRANTZIAKO AGINTARIEI ESKATZEN DIE BREBETA ETA BAXOA AZTERKETAK EUSKARAZ EGITEA ONAR DEZATEN

Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hezkuntza
  • Gaia: Frantziako agintariei brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egiteko eskaera
  • Testu-mota: Eskaera
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Frantziako agintariak
  • Data: 2022-II-03
  • Hizkuntza: eu

62.a
EUSKALTZAINDIAK FRANTZIAKO AGINTARIEI ESKATZEN DIE
BREBETA ETA BAXOA AZTERKETAK EUSKARAZ EGITEA
ONAR DEZATEN

Frantziako hezkuntza sisteman ari diren ikasleek bi azterketa adierazgarri gainditu behar izaten dituzte. Batetik, brebeta, kolegioan hondarreko ikasturtea bukatu ostean eta bertzetik, baxoa, hiru urte irauten duen bigarren hezkuntzako zikloa bukatzean, ikasleen ibilbide akademikoa biziki baldintzatzen duen azterketa. Azkena berebizikoa da ikasleentzat, bereziki, goi mailako ikasketak egin nahi dituzten gazteen geroan.

2017. urtera arte, brebeta euskaraz egiteko aukera zuten kolegioko ikasleek. Ordutik aitzina, alta, gibelera egin da, zientziak frantsesez ikastera behartu dituzte-eta ikasleak. Bertzalde, Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin baxoa azterketaren zati bat euskaraz egiteko adostasuna erdietsi bazen ere, adostasun hori bururatzeko urratsik ez da egin. Horiek horrela, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak kezkaz ikusten du gertatzen ari dena.

Euskararen Akademiaren aburuz, onartezinak dira, ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz osoki egin ditzaten, Frantziako Administrazioak paratzen dituen trabak eta, ikasleen aukera berdintasuna urraturik, hondarraldian gibelera egin dituen urratsak. Euskaltzaindiaren iritziz, biziki onartezina da jarrera hori, are onartezinago aniztasuna horrenbeste goraipatzen duen eta, estatuek berezko hizkuntzak babesteko xedez, eginahalak egin ditzaten aldarrikatzen duen Europan.

Afera horretan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Frantziako herri-erakundeei eskatzen die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egiteko engaiamendua hartu eta hori segurtatzeko baliabideak jarri eta urratsak egin ditzaten. Eta ildo horretako ahaleginak egin daitezen, gutun bana igorriko die Ipar Euskal Herriko erakunde adierazgarrienei, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari eta Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroari. Era berean, Euskaltzaindia harremanetan jarriko da Frantzian hizkuntza gutxiagotuen eremuan lanean ari diren gainerako akademia eta antolakundeekin gaia batera aztertu eta Europako erakundeen aitzinean ekimen bateratuak aitzinatzeko xedez.

Baionan, 2022ko otsailaren 3an.
(Euskaltzaindiaren Idazkaritza)

Hartzaileak:

a.1

Errepublikako presidente jaunari
Palais de l’Élysée
55, Faubourg Saint-Honoré karrika 75008 Paris

Baionan, 2022ko otsailaren 8an

Errepublikako presidente jauna,

Ohorea dut zuregana zuzentzea, Euskaltzaindiaren kezka bat zurekin partekatzeko. Dakizun bezala, euskarazko irakaskuntza indartsu garatzen da Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoan zein pribatuan. Ikasle batzuek ama-eskolatik terminalerako eskola-ibilbidea egiten dute irakaskuntza honetan. Ibilbide horren bukaeran, elebidunak dira osoki.

Errealitate hori kontuan hartua, logikoa litzateke kolegioetako brebetako eta baxoko azterketak hizkuntza horretan iragan ditzaten. Hori ez da gaur egungo kasua.

Euskaltzaindiak zuregana jotzen du eskola-ibilbidea euskaraz egiten duten ikasleek kolegioetako brebetako eta baxoko azterketak euskaraz egin ditzaten.

Onar itzazu, Errepublikako presidente jauna, nire agur errespetutsuak.

Euskaltzaindiaren izenean,
Jean-Baptiste Coyos,
buruordea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria

a.2

Hezkuntza Nazionalaren, Goi-mailako Hezkuntzaren
eta Ikerketaren ministroari
110, Grenelle karrika
75007 Paris

Baionan, 2022ko otsailaren 8an

Ministro jauna,

Ohorea dut zuregana zuzentzea, Euskaltzaindiaren kezka bat zurekin partekatzeko. Dakizun bezala, euskarazko irakaskuntza indartsu garatzen da Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoan zein pribatuan. Ikasle batzuek ama-eskolatik terminalerako eskola-ibilbidea egiten dute irakaskuntza honetan. Ibilbide horren bukaeran, elebidunak dira osoki.

Errealitate hori kontuan hartua, logikoa litzateke kolegioetako brebetako eta baxoko azterketak hizkuntza horretan iragan ditzaten. Hori ez da gaur egungo kasua.

Euskaltzaindiak zuregana jotzen du eskola-ibilbidea euskaraz egiten duten ikasleek kolegioetako brebetako eta baxoko azterketak euskaraz egin ditzaten.

Onar itzazu, ministro jauna, nire agur errespetutsuak.

Euskaltzaindiaren izenean,
Jean-Baptiste Coyos,
buruordea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria

a.3

Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari
15, Maréchal Foch etorbidea
64100 Baiona

Baionan, 2022ko otsailaren 8an

Lehendakari jauna,

Ohorea dut zuregana zuzentzea, Euskaltzaindiarekin partekatzen duzun kezka bat aipatzeko. Dakizun bezala, euskarazko irakaskuntza indartsu garatzen da Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoan zein pribatuan. Ikasle batzuek ama-eskolatik terminalerako eskola-ibilbidea egiten dute irakaskuntza honetan. Ibilbide horren bukaeran, elebidunak dira osoki.

Errealitate hori kontuan hartua, logikoa litzateke kolegioetako brebetako eta baxoko azterketak hizkuntza horretan iragan ditzaten. Hori ez da gaur egungo kasua.

Euskaltzaindiak horren ardura duten autoritateengana egiten eta eginen dituzun ahalak sostengatzen ditu, eskola-ibilbidea euskaraz egiten duten ikasleek kolegioetako brebetako eta baxoko azterketak euskaraz egin ditzaten.

Ildo honetan, Euskaltzaindiak gutun bat Frantses errepublikako presidenteari eta beste bat Hezkuntza Nazionalaren ministroari igortzen dizkie.

Onar itzazu, lehendakari jauna, nire agur beroenak.

Euskaltzaindiaren izenean,
Jean-Baptiste Coyos,
buruordea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria

a.4

Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariari
2, Platanoen ibilbidea
6400 Baiona

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper