Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

BATERAKO AITORPENA, EUSKALTZAINDIA, INSTITUT D’ESTUDIS CATALANS ETA REAL ACADEMIA GALEGA ERAKUNDEEN ARTEAN EGINA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Instituzionala
  • Gaia: Hiru hizkuntza ofizial hauen presentziaz estatu espainiarreko hezkuntza-sisteman
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2021-II-09
  • Hizkuntza: eu
58. a
BATERAKO AITORPENA, EUSKALTZAINDIA, INSTITUT D’ESTUDIS CATALANS ETA REAL ACADEMIA GALEGA ERAKUNDEEN ARTEAN EGINA

Berriz ere sortu da eztabaida publikoa hizkuntzek hezkuntza sisteman duten presentziaren gainean. Eztabaida hori argitzen laguntzeko, Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia Galega erakundeek, bakoitzak ordezkatzen duen hizkuntza defendatu eta sustatzeko ofizialki onartuta dituzten arduren jabe direlarik, erabaki dute honako adierazpen hau jendaurrean zabaltzea:

1.- Autonomia printzipioarekin bat etorriz, gure aburuz, berezko hizkuntza era ofizialean onartua duten erkidegoen hezkuntza-sistemaren hizkuntza-araudia erkide horietako bakoitzaren eskumen esklusiboa dela.

2.- Hizkuntza-araudi horrek ahalbidetu behar du gure hizkuntzetako bakoitzean eta gaztelanian gaitasun oso eta berdina izatea. Ikerlan eta ebaluazio fidagarrienek, bai eta katalana, euskara edo galegoa berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoetan egin diren askotariko esperientziek frogatu dutenez, hizkuntza horien etorkizuna normaltasunez ziurtatu nahi bada, katalanak, euskarak eta galegoak presentzia sendoa behar dutela hezkuntza-sisteman eta horrek ez diola orain arte inolako galerarik ekarri gaztelaniaren jakintzari, ezta hemendik aurrera ekarriko ere. Aipatutako erkidegoetako bakoitzaren lege-araudiak ezartzen du ikasleek ezagutu behar dituztela gaztelania eta dena delako erkidegoan dagoen hizkuntza berekia derrigorrezko irakaskuntzaren bukaeran. Gaztelaniari dagokionez, hura jakiteko helburua osoki bermatuta dago aplikatu diren askotariko hizkuntza-ereduetan. Aitzitik, hizkuntza-eredu horiek guztiak ez dira eraginkorrak izan katalana, euskara eta galegoaren jakintza bermatzeko.

3.- Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia Galega erakundeak, zein bere hizkuntzari dagozkion gaietan, botere publikoen erakunde aholku-emaile ofizialtzat onartuta daude. Hartara, galdatzen dute estatuko erakundeek haiei kontsulta egitea eta adierazten dute, orobat, haien esanetara daudela. Hartara, nahi genuke eztabaida publiko informatu eta arrazoizko baten parte izatea, estatu espainiarreko hizkuntza-erkidegoen eta hizkuntzen artean elkarri begirunea izateko eta haien arteko bizikidetza errazteko. Izan ere, estatu espainiarrak hizkuntza-aniztasuna gorde eta sustatu beharreko aberastasun moduan hartu beharko luke, ez ezabatu beharreko arazo moduan.

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak onartua, 2021-II-09an.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper