Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

2018KO FRANTZIAKO ITZULIAREN SENPERETIK EZPELETARAKO ETAPAN EUSKARARI DAGOKION TOKIA EMAN DIEZAIOTEN ESKAERA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa, Kirola
  • Gaia: Euskara 2018ko Frantziako Itzuliak Ipar Euskal Herrian izan behar duen etapan sartzeko eskaera
  • Testu-mota: Eskea
  • Testu-emailea: Andres Urrutia, euskaltzainburua, Xarles Videgain, euskaltzainburuordea
  • Testu-jasotzailea: Christian Prudhomme, directeur de l'ASO Tour de France
  • Data: 2018-I-11
  • Hizkuntza: eu
51.a
2018KO FRANTZIAKO ITZULIAREN SENPERETIK EZPELETARAKO ETAPAN EUSKARARI DAGOKION TOKIA EMAN DIEZAIOTEN ESKAERA

à Monsieur Christian Prudhomme,
Directeur de l'ASO Tour de France
4, Cours L'Ile Seguin

92100 Boulogne-Billancourt

Gaia: 2018ko Frantziako Itzuliaren Senperetik Ezpeletarako etapan euskarari dagokion tokia eman diezaioten eskaera

Frantziako Itzulia lehiaketaren zuzendari jauna:

Jakin dugu zuk zuzentzen duzun Frantziako Itzuliaren 2018ko edizioan Euskal Herrian etapa bat korrituko dela. Etapa hori uztailaren 28an izanen da, Senperetik abiatu eta Ezpeletan akituko dena.

Ez da lehen aldia Euskal Herriko bideetan gaindi ibiliko dela Frantziako Itzulia. Eta Euskal Herriko txirrindulari anitz lehiatu dira lasterketa famatu honetan, hala nola Maye, Lapébie, Queheille, Lejarreta, Indurain eta, gaur egun, Romain Sicard. Bestaldetik, euskaldun jendeak frankotan erakutsi du Frantziako Itzulia kar handiz jarraitzen duela, are gehiago Euskal Herrian gaindi iragaten delarik.

Dakizun bezala, onura publikoko erakunde gisa aitortua den Euskaltzaindiak eginbide du euskararen kalitatea eta garapena gizartean zaintzea. Zure kargu horrengatik, jakinarazi nahi dizugu oihartzun handiko etapa horretan euskarak tokia izan behar duela. Hori dela-eta, eskaera honekin jo dugu zuregana.

Alabaina, iruditzen zaigu kirol-egun handi horretan euskara ageri beharko dela etapa guzian, hastapenean nola helmugan, izan dadin euskaldun hizlarien parte-hartzearekin, edota seinaleetan edo eta Frantziako Itzuliari buruzko euskarrietan; horietan oro tokia eman beharko zaio euskarari. 2006an, Kanbotik Pauera jokatu zen etapan, halaxe jokatu zenuen eta, oraingo honetan, ez dugu gutiago espero.

Badakigu Frantziako Itzulia enpresa handia dela eta aitzinean dituzun desafio guziei buru emateko indar handia egin behar duzula aintzat hartzen dugu. Indar berezia eskatuko dizu etapa horrek, hala nola hizlari euskaldun onak hautatzea, noiz non nola mintzatuko diren erabakitzea, seinale eta gainerako euskarrietan mezu elebidunak prestatzea eta abar. Ezbairik ez dugu aterabidea atzemateko nahia eta ahala izanen dituzula: gure aldetik, laguntza osoa izanen duzu beharrezkoa izanen duzun ber.

Erran gabe doa gure eskaera zehaztu behar dela eta antolaketa horretan partaide izanen direla etapa horrek hunkitzen dituen hautetsiak, arduradunak eta egiturak, hala nola Senpereko eta Ezpeletako auzapez jaunak, Euskal Elkargoko lehendakari jauna, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari jauna, Euskal Konfederazioa, gure lurraldean bizikletaren alde jokatzen duen Txirrindulari-Federazioa eta beste.

Badugu uste gure eskaera zure interesekoa izanen den. Anartean, onar iezazkidazu lehendakari jauna gure goresmenik hoberenak.

Andres Urrutia,
euskaltzainburua

Xarles Videgain,
euskaltzainburuordea

Baionan, 2018ko urtarrilaren 11n.

(Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboa)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper