Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAK ETA EUSKAL KONFEDERAZIOAK ADIERAZPEN BATERATUA (EUSKARAREN EGOERA IPAR EUSKAL HERRIAN)


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2016-XI-19
  • Hizkuntza: eu
49.a
EUSKALTZAINDIAK ETA EUSKAL KONFEDERAZIOAK ADIERAZPEN BATERATUA (EUSKARAREN EGOERA IPAR EUSKAL HERRIAN)

“Frantziako Estatuko lurraldeetako hizkuntzen egoera kezkagarria da, ez baita egiten lege, diru eta langile egokiz hornituriko hizkuntza-politika publiko eraginkorrik.

Euskararen Erakunde Publikoaren sortzearekin batera, hizkuntza-politika publikoa 2006an egituratzen hasi zen Ipar Euskal Herri mailan, herri mugimenduaren lana osatuz. Bizkitartean, orain arte euskararen salbatzeko bideratu baliabideak eta neurriak ahulegi izan dira; ondorioz, euskal hiztunen kopurua eta euskararen erabilera gero eta apalagoak dira, inkesta soziolinguistikoek agerian eman dituzten datuen arabera.

Egoera larri hau iraulezina ez bada ere, baitezpadakoa da hizkuntza-politika berri eta ausarta gaurdanik egiten hastea eta, orobat, transmisioan, erabileran, motibazioan eta corpusean positiboki eragitea, edozein hizkuntza osoki berreskuratzeko prozesuak ezinbestekoak dituen alorretan. Hizkuntza-politika eraginkor hori zutik ezartzeko, nahitaezkoa da erakunde publiko guztiak (herriak, eskualdeak, Euskal Elkargoa, departamendua, Estatua) engaiatzea eta arduraz jokatzea.

Ipar Euskal Herrian instituzio-aldaketa gertatuko da 2017ko urtarriletik goiti. Hortaz, Euskaltzaindiari eta Euskal Konfederazioari iruditzen zaie garai ezin egokiagoa dela hizkuntza-politika berri hori garatzen hasteko.

Erakunde publiko bakoitzak ardurak bere gain hartu beharko baditu ere, Euskal Elkargoak euskara indarberritzeko hizkuntza-politika horren bultzatzaile nagusia izan beharko du, euskararen eremuan lanean ari diren elkarte eta instituzioekin elkarlanean. Hala, bere eskumeneko alorretan eta gaietan ausart jokatu eta, orobat, beste erakundeak ber gauza egitera animatu beharko ditu.

Horretarako, funtsezkoak dira ondoko puntu hauek:

  • Sortzen den mementotik beretik hasita, Elkargoaren estatutuetan euskararen hizkuntza-eskumena jasotzea.
  • Korsikan, Bretainian eta Ipar Katalunian egin bezala, Ipar Euskal Herrian ere euskarari nolabaiteko izaera ofiziala aitortzea.
  • Baliabide aski paratzea eta hizkuntza-politikarako aurrekontu propioa bideratzea.

Oinarrizko hiru erabaki horiek hartu ondoan, Euskal Elkargoa hizkuntza-politika eraginkorra diseinatzen, lantzen eta garatzen hasten ahalko da, euskararen eremuko gizarte-eragileen iritzietan eta ekarpenetan oinarrituz eta gainerako instituzioekin elkarlan estuan arituz. Euskararen berreskurapena indartzeko asmoz, zenbait alorretan hauteman blokeatze-egoerak gainditu eta aitzinamendu berriak ematea ezinbestekoa da, hala nola irakaskuntza arruntean, helduen irakaskuntzan, hedabideetan, aisialdian, ikasmaterialetan, alor sozioekonomikoan, bizi publikoan, euskararen erabileran eta hizkuntzaren kalitatean (horren barnean Euskaltzaindiari egin beharreko aitormena egonik).

Ezin dugu ukatu erronka eder bezain gaitza dela hau. Halarik ere, Euskaltzaindia eta Euskal Konfederazioa segur dira erronka hau gainditzeko modukoa dela, eta euskara galzoritik atera eta indarberritze-bidean jauzia egiteko parada dugula”.

Baionako Euskal Erakustokian, 2016ko azaroaren 19an.

Euskera, 2016, 61, 1, 210-211.

(Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboa)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper