Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKAL TELEBISTAK NAFARROAN EMITITZEARI BURUZ INDUSTRIA MINISTERIOAK EMANDAKO DEBEKUAZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hedabideak
  • Gaia: ETB Nafarroan ikusteko Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioak emandako agindua atzera botatzeko eskaera
  • Testu-mota: Eskea
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Iñigo Urkullu, Euskadiko lehendakaria
  • Data: 2016-V-12
  • Hizkuntza: eu
47.b
EUSKAL TELEBISTAK NAFARROAN EMITITZEARI BURUZ INDUSTRIA MINISTERIOAK EMANDAKO DEBEKUAZ

Iñigo Urkullu jauna,
Euskadiko lehendakaria

Gaia: Euskal Telebistak Nafarroan emititzeari buruz Industria Ministerioak emandako debekuaz

Lehendakari hori:

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, 2016ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, honako idazki hau zuei igortzea erabaki du:

Euskaltzaindiak, euskararen akademia den aldetik, bere xede nagusitzat ditu euskara zaintzea, ikertzea eta arautzea, bai eta hizkuntza-eskubideak zaintzea ere, euskararen gaikuntzan lan eginez, gure hizkuntza maila orotan euskaldunen adierazpide izan dadin.

Jakina da helburu horretarako nahitaezkoa dela euskara hedabideetan egotea eta hala nahi duten herritarrei telebista eskaintza ere bermatzea.

Dakizuenez, Industria Ministerioak Euskal Telebistari agindu dio Nafarroan emititzeari utz diezaiola. Agindu horrek Foru Komunitatean telebista euskaraz hartu nahi duten herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen ditu, Nafarroako biztanleei eskaintza hori ukatzearekin batera.

Agindu berri horren aplikazioak, ezbairik gabe, ondorio txarrak ekarriko dizkie euskararen garapenari eta normalizazioari, eta egoera kaltegarri horren aitzinean Euskaltzaindiak kezka adierazi nahi du.

Horregatik, eta kontuan izanik indarrean dauden legeen arabera Euskaltzaindia dela, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Nafarroako Foru Komunitatean, hizkuntza-instituzio aholku-emaile ofiziala, Zuzendaritzak bi erkidegoetako lehendakariei eskatzen dizue zuen esku dagoen guztia egin dezazuen Euskal Telebistaren emisioak lehenbailehen berreskura daitezen Nafarroan, hala nahi duten biztanleek bermaturik ikus dezaten telebista euskaraz —beren berezko hizkuntza ofizialean— hartzeko eskubidea. Halaber, espero izatekoa da bi erkidegoen artean sinatu berri den lankidetza protokoloa lagungarri izanen dela xede hori ahalbidetzeko.

Adeitasunez,

Andres Urrutia,
euskaltzainburua

Bilbon, 2016ko maiatzaren 12an.

(Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboa)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper