Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA EGUNKARIAREN IXTEAREN GAINEAN


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hizkuntza-eskubideak
  • Gaia: Euskaldunon Egunkariaren ixtea
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Agintariak, komunikabideak eta gizartea
  • Data: 2003-II-28
  • Hizkuntza: eu
32.a
EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA EGUNKARIAREN IXTEAREN GAINEAN

Euskaltzaindiak, Hernanin bildurik, Euskaldunon Egunkariaren ixtea aztertu du, besteak beste, eta honako adierazpen hau aho batez onartu:

Euskaldunok euskaraz dugun egunkari bakarra epaile-aginduz itxi izanak eta horren inguruan atxiloturiko pertsonak aspaldidanik euskara eta euskal kulturaren alde lan handia egindakoak izateak, horietako bat, Joan Mari Torrealdai euskaltzain urgazlea izanik, harriduraz bete du Euskaltzaindia, eta gertakari hauengatik bere kezka larria adierazi nahi du. Orobat, Martin Ugalde jaun euskaltzain ohorezkoaren egoeragatik.

Euskaltzaindiak, beti egin duen bezala, oraingoan ere argi utzi nahi du euskara eta euskal kultura gure gizarte osoaren ondareak direla, inolako ideologia bereizketarik gabe. Horren ondorioz, instituzio honek, Zuzenbideko Estatuaren egoera aintzat hartuta, ezin onartuzkotzat jotzen du, gertakari hauen aitzakiaz, zenbaitzuek gure hizkuntza eta kultura terrorismoarekin elkartzeko darabilten bidegabeko interesa.

Adierazpen honen ale bana helaraziko zaie berehala agintariei, bai eta komunikabide guztiei ere, jendartean ezaguna izan dadin.

Hernanin, 2003ko otsailaren 28an.

Euskera, XLVIII, 2003, 1, 257.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper