Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

NAFARROAKO EUSKARA KONTSEILUARI


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Nafarroako otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren zirriborroari ezezko boto emateko Euskaltzaindiak dituen arrazoiak
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiak Euskararen Nafar Kontseiluan dituen ordezkariak
  • Testu-jasotzailea: Euskararen Nafar Kontseilua
  • Data: 2002-X-30
  • Hizkuntza: eu
31.a
NAFARROAKO EUSKARA KONTSEILUARI

Otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua izanen zenaren zirriborroaren testua, 2002ko urrian Euskararen Nafar Kontseiluan aurkeztu zenean, Euskaltzaindiko bi ordezkariek emandako ezezko botoaren azalpena.

Nafarroako Euskara Kontseiluak txostena egin behar du aurretik proposatutako Foru Dekretuaren testuari buruz, eta Euskaltzaindiko ordezkariek azaldu nahi dute zein izango den euren botoa.

Euskaltzaindiak ordezkariak ditu Nafarroako Euskara Kontseiluan, eta, ordezkaritza horrek dituen ezaugarri instituzionalak kontuan hartuta, Euskaltzaindiak agerrarazi nahi du zein izango den bere botoa eta horren arrazoiak.

Ildo horretatik, Euskaltzaindiaren ordezkariek hurrengo kontu hauek azpimarratu nahi dituzte:

1. Botoa emateko orduan, izaera bikoitza bereganatzen dute:

1.a) Alde batetik, Euskaltzaindiaren ordezkariak dira. Nafarroako Foru Diputazioak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera, instituzio ofizial hori sortu zuen 1918. urtean. 573/1976 Dekretuaren bidez, Euskaltzaindiari Euskararen Errege Akademia izatea aitortu zitzaion. Akademia horren jarduera-eremua Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako probintzietara hedatzen da. Berriki, 272/2000 Errege Dekretuak berretsi egin du aurreko hori. Are gehiago, 272/2000 Errege Dekretuaren 1. artikuluak hiru helburu hauek jarri ditu, besteak beste, Euskaltzaindiaren ardurapean:

Hizkuntza-eskubideak zaintzea.

Euskararen erabilera sustatzea.

Hiztunek erabiltzeko moduko hizkuntza lantzea, euskara maila guztietara zabaldu eta guztion komunikabide izan dadin.

1.b) Beste alde batetik, Nafarroako Euskara Kontseilu honen kideak dira. 135/1996 Foru Dekretuak sortu zuen kontseilu hori, eta haren 4. artikuluak hurrengo eginkizunak aitortzen dizkio Kontseiluari: hizkuntza-normalizazioa, eta euskara erabili eta sustatzea.

2. Euskaltzaindiari ez dagokio dekretuaren testua aztertzea politikaren edo administrazioaren ikusmiraren egokieratik, hori Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa baita.

3. Euskaltzaindiak bere botoa eman eta bere iritzia azaltzen du, foru dekretu berria indarrean jartzeak Nafarroako Foru Komunitatean euskarak duen egoerari kalte egin diezaiokeelakoan, testua dagoen-dagoenean onetsiz gero bederen.

Bide horretatik, Euskaltzaindiak hauxe adierazi nahi du:

3.1. Proposatutako testuak murriztu egiten ditu Euskarari buruzko 18/1986 Legean ezarritako oinarrizko helburuak. Testu horren hitzaurreak hauxe aldarrikatzen du:

«Nafarroa bezala beren ondarean hizkuntza bat baino gehiago edukitzeaz ondratzen diren komunitateak, altxor hori begiratu eta babestera behartuak dira, baita hura hondatu eta galtzea eragoztera ere. Baina ondare horren zaintzea ezin daiteke egin, ezta behar ere, hizkuntzen arteko borroka eta gatazkaren bidez; aitzitik eta Konstituzioaren 3.3 artikuluak ezartzen duenari jarraiki, errespetu eta babes berezia behar duten ondarea direla aitortuz».

Bestalde, foru-lege berberak, lehendabiziko artikuluan, hitzez hitz aipatzen ditu legearen beraren funtsezko helburuak. Horien artean, honako hauek aipa daitezke:

Herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestu eta eragingarri bihurtzeko tresnak zehaztea.

Euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea, bere erabilera sustatzeko neurriak adieraziz.

3.2. Proposatutako testuak isildu egiten ditu 135/1994 Foru Dekretuan egindako aipamen batzuk. Aipamen horiek euskara arautzeko esparruari buruzkoak dira, eta puntu hauetan labur daitezke:

— Euskara Nafarroako berezko hizkuntza da; areago oraindik, euskal gunean, hizkuntza ofiziala da. (Hitzaurrea).

Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak, 1992ko ekainaren 25ean, Eskualdeetako Hizkuntzen edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna onetsi zuen, eta gutun horrek konbentzio-maila du. Urte bereko azaroaren 5ean, hamaika estatu kidek gutun hori sinatu zuten; horien artean, Espainiako estatuak. Bereziki aipatzekoak dira haren 10. artikuluan administrazio-agintariei eta zerbitzu publikoei buruz jasotako gomendioak. (Hitzaurrea).

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen arteko koordinazio organo gisa aritzea, hizkuntza plangintza prestatzeari dagokionez. Halaber, lankidetzan ariko da toki-erakundeekin eta bertzelako administrazio publikoekin, hala eskatzen badute (4. artikulua). Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko eremu mistoan, eta, zehatzago, bertako administrazioaren zerbitzu nagusietan, administrazio zirkuitu elebidunak ezarriko dira, erabiltzaileak hala nahi duenean bere zerbitzuak euskaraz eman ahal izatea bermatzeko aski (12.3 artikulua).

— Eremu mistoan, agiriak, inprimakiak, irudiak, oharrak, argitalpenak eta abarrekoak ele bitan idatzi beharko dira edo ele bitako erabilerara joko da (12, 13, 14, 15 eta 16. artikuluak).

— Euskaraz jakitea nahitaezkoa da lanpostu jakin batzuk eskuratzeko; orobat, euskal eremutik Nafarroako beste eremuetara joateko funtzionario-lehiaketan parte har daiteke; euskaraz jakitea ehunekoetan balioetsi behar da, Nafarroako Foru Administrazioaren lanpostu jakin batzuk eskuratzeko eta hurrengo lehiaketetan parte hartzeko (18, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

4. Euskaltzaindia instituzio aholku-emaile ofiziala da euskarari dagozkionetan, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Euskarari buruzko Legeak hala aitortzen du. Euskararen Errege Akademiak berriro adierazi nahi du bera prest dagoela Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko, baldin eta, bi erakundeon arteko harremanei esker, euskara landu eta garatu nahi bada, Nafarroako Foru Komunitateko berezko hizkuntza izateagatik dagokion mailaren arabera.

5. Aurreko ohar horiek guztiak Euskaltzaindiak egiten dituen azalpenak dira proposatutako foru dekretuari ezezko botoa emateko. Halaber, Euskaltzaindiaren eskaria da idazki hau bileraren aktari eranstea.

Jean Haritschelhar Duhalde Andres lñigo Ariztegi

lruñean, 2002ko urriaren 30ean.

Euskera, XLVIII, 2003, 1, 343-345.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper