Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN EUSKARAZKO PLANGINTZA JARTZEAZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hezkuntza
  • Gaia: Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarazko ikasketak ezartzea
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Antonio Pérez Prados, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea
  • Data: 2001-VII-26
  • Hizkuntza: eu
30.a
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN EUSKARAZKO PLANGINTZA JARTZEAZ

Antonio Pérez Prados jauna,
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea
Arrosadia campusa
31006 Iruñea

Gaia: Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarazko plangintza jartzeaz

Jaun agurgarria:

Euskaltzaindia, errege akademia honek, hil honen 20an, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako bere hileroko osoko bilkuran, adierazpen hau onartu zuela berorri aditzera ematea nahi du:

Nafarroako Komunitatea elebiduna da eta nafar guztiek dute elebidun izateko eskubidea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko erkidego osoko unibertsitate publikoa da eta, hizkuntza-eremuz gaindiko erakundea denez, hiru eremuetako ikasleei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak. Hortaz, elebiduna izan behar du, ikasleak elebidunak diren proportzioan behinik behin.

Elebitasuna printzipio kontua ez ezik eskubidea ere bada. Eta unibertsitate batean eskubide hori gauzatzerik ez dago ikasketa plangintza euskaraz eskaintzen ez bada.

Honetaz guztiaz gain, kontuan izan behar da Nafarroan 18/1986 Euskararen Legea dela eta, bigarren hezkuntzako ikasketak euskaraz egiten ari direnen kopurua gero eta handiagoa dela, eta, hortaz, gero eta gehiago direla unibertsitateko ikasketak euskaraz egiteko gai diren ikasleak.

Ikasle horiek, ordea, ez dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, oraingoz behintzat, karrera bakoitzaren enborrezko eta nahitaezko ikasketak euskaraz egiteko aukerarik, Irakasle Eskolakoak izan ezik.

Euskaltzaindia arautzen duen 573/1976 Dekretuak, Akademiari hizkuntza-eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera aitzinatzea egozten dizkio. Hortaz, Euskaltzaindiak, bere eginbeharrak betetzearren, NUPeko arduradunei honako hau eskatzen die: nafar ikasleen hizkuntza-eskubideak errespeta ditzala eta, ondorioz, ikasketa bakoitzeko irakaskuntza plangintzan enborrezko eta nahitaezko irakasgaietan euskararen presentzia berma dezala.

Horrenbestez, har beza nire agurrik zintzoena.

Jean Haritschelhar Duhalde,
euskaltzainburua

Bilbon, 2001eko uztailaren 26an.

Euskera, XLVI, 2001, 2, 1083-1084.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper