Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKARAREN EGOERA NAFARROAN: EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Euskararen egoera Nafarroan
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2001-III-30
  • Hizkuntza: eu
29.a
EUSKARAREN EGOERA NAFARROAN: EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA

1918an Nafarroako Foru Diputazioarekin batera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sortu zuten Euskaltzaindia. 573/1976 Errege Dekretuaren bidez Euskararen Errege Akademia bihurtu zen. Euskaltzaindiaren helburuak, besteak beste, euskararen eskubideen jagotea, erabilera bultzatzea eta hizkuntza gizarte maila guztietan gai bihurtzeko lan egitea dira. Instituzio honen estatutuak, oraintsu, otsailaren 25eko 272/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatuak izan dira. Euskararekiko kontsultetan instituzio ofiziala da eta hizkuntza honen alorrean berari dagokio ziurtagiriak, argibideak eta irizpenak eskaini-ematea.

Euskaltzaindiak sorreratik bertatik etengabe jardun du —eta badihardu egun ere— Nafarroako Foru Komunitatean, euskararen babesa, ikerkuntza eta sustatze lana ziurtatzeko asmoz. Hartara, Nafarroako gobernu organoei eman die hizkuntza aholkularitza eta horiek, zeinahi den ere indarreko erregimena, beti erakutsi dizkiote beren abegi eta onginahia, jakinik Euskaltzaindiaren egitekoa edozein lerrakera politiko edo ideologikoren gainetik dagoela.

Euskaltzaindiak aitortzen du nafarrek, urtez urte, gero eta euskara gehiago eskatzen dutela. Gizarte zereginetan esanguratsu oso gertatzen diren hainbat esparrutan —hezkuntza, komunikabide edota administrazio publikoetan— begi-bistakoa da nafarrek erakusten duten kezka, lingua navarrorum ondare kulturalaren erabilera nafar nortasunaren funtsezko osagaia izan dadin.

Euskaltzaindiak behin baino gehiagotan salatu ditu giza eskubideak, euskararen aldeko babesa, hizkuntzagatiko diskriminazio eza, hizkuntzen pausoz pausoko garatzea eta koofizialtasun-oinarriak hausten dituzten arauak. Ildo beretik salatzen ditu Nafarroako Gobernuak euskarari buruz berrikitan onetsi dituenak, batez ere, 372/2000 Foru Dekretua, abenduaren 11koa. Arau horiek, besteak beste, Espainiako Konstituzioa, Nafarroako Foru Hobetzea eta Euskararen Legea urratzen dituzte; orobat, Espainiako Estatuak nazioarteko mailan berretsi dituen akordio eta tratatuak. Deitoratzen du, halaber, instituzio honek, legeria berri horri buruzko aholkua berari eskatu ez izana, Nafarroako Gobernuari eginiko erregua tartean izan arren.

Hori dela eta, Euskaltzaindiak, Iruñean osoko bilkura egin eta adierazpen hau plazaratu nahi du Nafarroako gizartearen aurrean, Espainiako Estatuaren agintari nahiz hizkuntza-instituzio ofizialetara igortzeko, baita Europa eta nazioarteko erakundeetara ere, egoera berri honen jakitun izan daitezen. Bestetik, Euskaltzaindiak berresten du euskararen ardura duten instituzio eta organismo publiko eta pribatu guztiekin lankidetzan aritzeko gogoa eta konpromisoa. Horren xedea, beraz, argi dago Euskaltzaindiarentzat: euskara gizartearen lokarri sendo bihurtzea Nafarroako Foru Komunitatean. Bide beretik, Euskaltzaindiak, legez dituen ahalmenak erabilita eta Jagon Sailaren bitartez, Nafarroan eta beste herrialde euskaldunetan euskara babesteko bere egitekoa beteko du.

Iruñean, 2001eko martxoaren 30ean.

Euskera, XLVI, 2001, 1, 365-366.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper