Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

BARAÑAINGO UDALAREN 1994KO DEIALDI BATEZ NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIAREN 1997KO OTSAILAREN 20KO EPAIA DELA ETA, EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Barañaingo Udalaren deialdi bat
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 1997-V-25
  • Hizkuntza: eu
22.a
BARAÑAINGO UDALAREN 1994KO DEIALDI BATEZ NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIAREN 1997KO OTSAILAREN 20KO EPAIA DELA ETA, EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA

Euskaltzaindia 1918an Nafarroako eta beste hiru probintzietako aldundien babespean sortutako Euskararen Akademia da eta, jakina denez, bere helburu nagusia euskararen etorkizuna eta iraupena bermatzea da. 1976ko otsailaren 26ko Errege Dekretuak bere hitzaurrean dioenez berriz, «euskara munduko gizadiaren bitxi baliotsu-baliotsua izanik, Euskaltzaindiaren zeregina da». «Erresumako kultura eta altxorraren zati handi bat den eta espainiar askok erabiltzen duen hizkuntza honen batasuna bultzatzea». Nafarroaren kasuan, egungo legearen arabera, Euskaltzaindia da administrazio publikoen aholkulari ofiziala, 1986ko abenduaren 15eko 3.3. artikuluaren arabera.

Horregatik, zenbait lanpostutara aurkeztu ahal izateko euskaraz jakitea ezin dela nahitaezkotzat hartu dioen epaiak izan ditzakeen ondorioek kezkatu eta larritu egin dute Euskaltzaindia; beste hainbat arrazoi batzuen artean, epai hori Nafarroako Auzitegi Nagusiak Administrazioa bera kontrolatzeko duen Salak, hain zuzen ere, eman duelako.

Horren ondorioz, Euskaltzaindiak adierazten du:

— Aipatu epaiak legea bera hausten duela, bai Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua, bai eta Nafarroako Forua Hobetzeko Legearen garapenerako egindako Euskararen Legearen 17. artikulua ere. Eta baita ere Europako hizkuntza gutxituei buruzko gomendioa.

— Nahitaezko deritzo Euskaltzaindiak, zenbait lanpostutarako, batez ere irakaskuntza eta administrazioaren arlokoetarako, euskaraz jakiteari. Eta Barañaingo Udalak, gizarteak berak aspalditik bizi duenari men eginez legez ez ezik, egoki eta zentzuz jokatu du deialdian baldintza hori jarriz, udalerri horretan gero eta ugariago diren euskal hiztunei behar bezalako erantzuna eta zerbitzua eman ahal izateko. Horrela berretsi du Nafarroako Parlamentuak berak ere 1997ko apirilaren 24ko ebazpenean.

Bilbon, 1997ko apirilaren 25ean.

Euskera, XLII, 1997, 1+2, 193-194.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper