Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKO IKASKUNTZAREN ETA EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA IRITZI PUBLIKOAREN AURREAN 1994KO AZAROAREN 19AN NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALAK EMANDAKO EPAIARI BURUZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1994ko azaroaren 19ko epaia
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Iritzi publikoa
  • Data: 1995-I-13
  • Hizkuntza: eu
18.a
EUSKO IKASKUNTZAREN ETA EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA IRITZI PUBLIKOAREN AURREAN 1994KO AZAROAREN 19AN NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALAK EMANDAKO EPAIARI BURUZ

Ez dagokie ohar hau sinatzen dugun instituziooi oraino irmoa ez den epaiaren, zeinaren aurka Auzitegi Gorenaren aurrean kasazioz errekurtsoa jarri baita, balioztatze juridikoak egitea. Hala eta guztiz, euskararenganako sentiberatasuna dutenen artean epai horrek sorrarazi duen gizarte-asaldura larriaren aurrean eta hartan Nafarroako berezko hizkuntza bati ematen zaion trataera laidogarria ikusirik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari protesta bat egiteko beharrean aurkitzen gara, euskararen eskubideak babesteko betebeharra duten instituzioak garenez (Eusko Ikaskuntzaren Estatutuaren 2. art.; Euskararen Errege Akademia Euskaltzaindia onartzeko 573/1976 Errege Dekretuaren 4.8 art.), eta hartarako ondoko arrazoietan oinarritzen gara:

1. Ignacio Merino Zalba magistratua txostengile den epaian esaten denez, Iruñean ez dago «bertan sorturiko euskaldunik», datu guztiz faltsua dena, zeren eta hiriko euskaldunen kopurua hamarnaka milakoa (35.000) baita, estatistika ofizialen lekukotasunaren arabera.

2. Epai horretan eransten da «euskara hutsezko irrati programazio bat kaltegarri litzateke kultura-garapen orokorrerako eta pertsona gehienentzat» bai eta «baztergarria gehiengoarentzat gutxiengoarekin alderatuz». Seta okerreko iritziak, gehiengoak gaztelaniaz baizik aritzen diren 19 irrati bere esku dituela eta gutxiengoak batto ere ez duela kontuan hartzen ez dutenak.

3. Irratien kudeaketarako emakida, horren erabakia hemen izendatuki aipatzen den epaia ekarri zuena, arautzen zuten oinarrietan argiro adierazitakoaren arabera, «Nafarroako balio linguistikoak sustatu eta indartzeko konpromisoa bere gain hartuko duten proiektuak begi onez ikusiko ditu» (Foru Dekretua, 37/1990, 4.1 art.). Balioesteko irizpide hori, alabaina, ez da ezertarako kontuan hartu emakidak erabakitzerakoan, ez eta aztertzen ari garen epaian, eta hori guztia LORAFNA edo Autonomia Estatutuak euskara Nafarroako berezko hizkuntza aldarrikatzen duela jakinez.

4. Orobat, 1986ko abenduaren 18tik indarrean dagoen Nafarroako Euskararen Legeak 27.1 artikuluan xedatzen duenez «Administrazio publikoek komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan sustatuko dute. Horretarako, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu, komunikabideek euskara progresiboki eta ohiko moduan erabil dezaten». 27.2 artikulua ere ildo beretik mintzo da, «Foru Komunitateak kudeatzen dituen telebista- eta irrati-emisora eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du». Argiro ikus daitekeenez, printzipio arauemaileok ez dira ezertan kontuan hartu, edo ez dira kontsultatu ere egin, aipatzen ari garen epaian.

5. Gainera, esan beharra dago Konstituzioak 20.3 artikuluan oinarrizko eskubide gisa «gizarte-aniztasuna»rekiko errespetua xedatzen duela, eta izendatuki «Espainiako hizkuntzei» izan beharreko errespetua, edozein ente publikoren mende dauden komunikabide sozialetan, eta hori gure iritziz eta epailetzari zor zaion errespetu guztiarekin, erabat urratzen du 1994ko azaroaren 19ko epaia, zeren berean juridikoak diren arauak, bai eta haien bidezko euskarriak izan behar duten arau juridikoak —Konstituzioa, Euskararen Legea, Foru Dekretua— alde batera uzten diren, haien ordez balorazio ideologikoez kutsaturiko iritzia emanez, euskal hizkuntzarekiko eta sentiberatasun demokratiko xumeenarekiko mespretxua erakusten dutenak. Horregatik guztiagatik organo goren horrengana jotzea noraezekoa dugu.

6. Arazo honi buruz, oroitu beharra dago Euskaltzaindiak 1992ko apirilaren 24an plazaratu zuen protesta-adierazpena, Nafarroako Gobernuak Frekuentzia Modulatuan aritzeko baimenduriko 7 irratietatik euskal irratientzat bat ere ez zuela eman jakin ondoren.

Azaldu denaren ondorioz, adierazpen honen sinatzaile diren bi instituziook, epaileei zor zaien errespetuari kalterik egin gabe, auzien salak emandako epai iraingarri eta bidegabe hori bete-betean arbuiatzen dute, eremu urriko hizkuntzen babesari begira Espainiako Estatuak sinatu dituen nazioarteko itunen (NBE, Europako Parlamentua, etab.) erabateko mespretxua eta soziolinguistikari buruzko dokumentazioan edo zientzia aholkularitzan guztizko gabezia adierazten baitu.

Aldi berean, Auzitegi Gorenak gure jarrerari eusten dioten arrazoiak aintzat hartuko dituelako eta aipatu salak egindako huts gaitza zuzenduko duelako uste osoa adierazten dugu.

Iruñean, 1995eko urtarrilaren 13an.

Euskera, XL, 1995, 1, 559-560.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper