Galdera:
Erantzuna:
a) Hiztegi Batuan ez da horrelakorik ageri. Literaturan ageri diren bizitza heriotza gaizto batekin bukatu eta horren antzekoetan, -kin adizlagunak beste zerbait adierazten du, noski. Beraz, erabilera berriak dira hor aipatzen direnak; eztabaidatu gabe dugu zein maila eman, onartu ala baztertu.
b) -ekin gelditu, halako orduan gelditu eta horrelakoak Sarasolaren Euskal Hiztegian gelditu aditzaren sarreran jasotzen dira, Hegoaldeko marka emanik. 1855. urtea ematen da lehen agerraldiaren urtetzat.
c) -ekin ahaztu onargarria da Hegoaldean, -z ahaztu erabileraren pareko. Ahaztu sarreran ez du honetaz ezer esan Euskaltzaindiak.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.