JAGONET galde-erantzunak

Marratxoa, hitz elkartuetan

Galdera:

Argi ikusten dugu zenbait kasutan marratxoaren erabilerak esanahia argitzen lagun diezagukeela (esaterako ume-biltzailea eta ume biltzailea adibidearen kasuan). Baina era horretako kasuak bereizi beharrak, esaterako, kimikaren arloa marratxoz jostera garamatza. Orain arte ondo konpondu gara jakintzagai horretan marratxorik erabili gabe, ez dugu beharrezkoa ikusten.

Erantzuna:

Marratxoaren erabilera aukeran utzi zen hainbat kasutan, hala nola eguzki-lore izenaz "bataiatu" genuen motan eta elkarte sintetikoetan (ikus Hitz elkartuen osaera eta idazkera). Horrelakoetan, norberak erabakitzen du marratxoa erabili ala ez. Euskaltzaindiak, gainera, Hiztegi Batuan beti adierazten du hitz elkartu horiek marratxoarekin nahiz gabe idatz daitezkeela (ikus 13. araua).

Data: 2000 - Erantzulea: Araua
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper