JAGONET galde-erantzunak

argitu: eguna argitu du

Galdera:

Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?

Erantzuna:

Ez da egokia; baina tradizio literarioan badira erabilera horren adibideak ere, nahiz eta gehien-gehienak eguna argitu du erakoak izan.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 49. or.), hauxe da, besteak beste, argitu sarreran datorrena:

argitu 1 du aditza. Argi egin. Eguzkiak argitzen du mundua.

argitu 4 da/du aditza. Eguna zabaldu, egun argia agertu. Neguan oso berandu argitzen du eguna. Eguna argitu zenean Jesus han agertu zen. Eguna argitu baino lehen.

Beraz, eguna argitu da erabilera zuzen-egokia batasunerako.

Data: 2015/10/26 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper