JAGONET galde-erantzunak

bart

Galdera:

Zein da zuzena bart heldu naiz edo bart heldu nintzen?

Erantzuna:

Biak zuzenak dira; baina, gehienetan, aditza orainaldian erabiltzen da: bart heldu naiz, bart gauean heldu naiz.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 97. or.), hauxe da, besteak beste, bart sarreran datorrena:

bart. Joan den gauean. (Dagokion aditza lehenaldian, nahiz, maizago, orainaldian. Ez dakizu asko bart zer gertatu den elizako ateetan! Bart hil zen. Bart arratsean egin ditut negarrik handienak. Bart gauean jakin dugu.

Data: 2015/01/12 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper