JAGONET galde-erantzunak

zein/zeinak (...) bait-/-en

Galdera:

Erlatibozko esaldietan, ondorengo kasuetatik, zein dira  zuzenak?
- Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
- Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
- Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
- Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.

Erantzuna:

Galderan ematen diren esaldi guztiak zuzenak dira. Ez da Euskaltzaindiaren araurik kontu honetan. Dagoena da tradizioko erabilera, bi eratakoa:

- Erabilera mugagabea: Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.

- Erabilera mugatua: Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.

Aditzaren menderagailuari dagokionez, nagusiki BAIT- erabiltzen bada ere, -eN ere erabil daiteke halako egituretan. Beraz, galderako beste bi esaldiak eta gisakoak ere zuzenak dira:

Hona egitura horri buruzko kontsulta zehatzagoak egiteko bi liburu:

- Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1, (266. or.), Euskaltzaindia, 1999.

- Euskal estilo libururantz, (208. or.), X, Alberdi & I. Sarasola, UPV/EHU, 2001.

Data: 2014/04/10 - Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper