JAGONET galde-erantzunak

Merkealdia (gaztelaniazko Rebajas)

Galdera:

Zuzena da merkealdi hitza pluralean erabiltzea, gaztelaniazko Rebajas adierazteko Merkealdiak idatziz?

Erantzuna:

Ez da zuzena, ez; izan ere, horrako merkealdi hori singularrean aipatzekoa da aldian behin egiten denean, nahiz eta hainbat egun iraun.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 577. or.), hauxe da merkealdi sarreran datorren azalpena: 'Prezioen beheraldia; bereziki, dendetan aldizka egiten dena. Merkealdian erosi.'

Beraz, gaztelaniazko Rebajas adierazteko, Merkealdia da zuzena, singularrean.

Data: 2014/10/02 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper