JAGONET galde-erantzunak

ordubete, astebete, urtebete

Galdera:

Ez dakit zuzenak eta egokiak diren ondorengo esaldi hauek:
- Hiru urtebete eman ditu Argentinan.
- Hiru astebete pasatu ditu Argentinan.
- Ordubete bat pasatu du etxeko lanak egiten.

Erantzuna:

Ez, ez dira egokiak erabilera horiek.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 795. or.), hauxe da urtebete sarreran datorren oharra: 'urtebete bat egon zen gaixorik eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak urtebete egon zen gaixorik eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du'.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 63. or.), hauxe da astebete sarreran datorren oharra: 'Euskaltzaindiak, astebete bat egon zen gaixorik esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, astebete egon zen gaixorik eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du'.

Hortaz, egokiena da astebete eta urtebete bezala erabiltzea ordubete ere. Beraz, ordubete pasatu du etxeko lanak egiten bezalaxe, hiru urte, hiru aste, hiru ordu eman ditu Argentinan dira egitura zuzen-egokiak.

Data: 2013/05/22 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper