JAGONET galde-erantzunak

agindu -(e)la/-(e)n: isil gaitezela / isil gaitezen

Galdera:

Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?

Erantzuna:

Biak zuzenak dira. Beraz, -(e)la nahiz -(e)n erabil daitezke agindu aditzarekin (Hegoaldean, gehienbat -(e)la erabiltzen da).

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako Agintera eta -(e)la sarrerak.

Data: 2013/01/03 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper