JAGONET galde-erantzunak

ondoan: Zarautz ondoan, Zarautzen ondoan

Galdera:

Zein da zuzena Zarautz ondoan / Zarautzen ondoan bikotean, edo biak ongi daude?

Erantzuna:

Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 640. or.), hauxe da, besteak beste, ondoan sarreran datorrena:

- ondoan 1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta eskuinean adjektiborik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zure ondoan jarri nahi dut. Etxe ondoan. Etxearen ondo-ondoan.

Zarautz ondoan da ohiko egitura zuzen-egokia, baina Zarautzen ondoan ere zilegi da.

Data: 2013/11/14 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper