JAGONET galde-erantzunak

Noiz? Bihar bertan. Noizko? Biharko bertako?

Galdera:

NOIZ galderari erantzuteko, bihar bertan erabiltzen dugu; baina NOIZKO galderari erantzun nahi izanez gero, zer: biharko bertako / bihar bertako?

Erantzuna:

Euskal tradizioan bihar bertan erabiltzen da, eta hori zuzena da; baina ez dago *biharko bertako / *bihar bertako gisako formarik: ez dira halakoak erabiltzen euskaraz. Horien ordez, bihar bertan egin beharreko lana / bihar bertan egiteko lana gisako egiturak erabili izan dira euskaraz. Ez zaigu, hortaz, egokia iruditzen *biharko bertako / *bihar bertako gisakoak erabiltzea.

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako orain bertan sarrera.

Data: 2014/04/10 - Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper