JAGONET galde-erantzunak

zeren eta

Galdera:

Zuzena al da zeren soilik erabiltzea, zeren eta erabili ordez?

Erantzuna:

Bai, zuzena da; izan ere, zeren formaren indargarria besterik ez baita zeren eta forma. Honela dio Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, III, Lokailuak liburukiak (ikus 178. or.):

'zeren beti bigarren perpausaren hasieran agertuko da, batzutan lokailu eta bestetan menderagailu delarik. (...) jakina da autore batzuk (ez Axularrek) eta-ren bidez indartzen dutela zeren'.

Hona hemen Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 835. or.), zeren sarreran, datozen adibide bi: Ez dira sendatzen, zeren ez baitira entseatzen. Zeren eta ez bainaiz egiazki deus.

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako zeren sarrera.

Data: 2013/05/28 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper