JAGONET galde-erantzunak

aldi oro, aldiro, -en aldiro: naizen aldiro, naizenero

Galdera:

Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da NAIZENERO hori?

Erantzuna:

Baiezkoan nago. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VI, Mendeko perpausak 2, liburukian, ´´Denborazko Perpausak, 2.1.2. Aldiberekotasun errepikatua´´ atalaren amaieran (ikus 90. or.) dator honako hau: ´´Bestalde, -eN ALDIRO ere aipa daiteke´´.

Horregatik, naizenero = naizen aldiro iruditzen zaidalako daukat zuzentzat Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esaldia = Tolosara itzultzen naizen aldiro gertatzen zait hori.

Data: 2013/09/24 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper