JAGONET galde-erantzunak

ahal izan, ahal izaten, ahal izango, ahalko

Galdera:

Zuzenak al dira ahal izango eta ahalko? Biak dira zilegi?

Erantzuna:

Bai, biak zuzenak dira: ahal izango eta ahalko.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 13. or.), hauxe da, besteak beste, ahal izan sarreran datorrena:

- ahal izan, ahal izaten, ahalko/ahal izango (...)

3 (Geroaldian). Beste hiru antzerki-lan ikusi ahal izango dira. Hori egiten ahalko du hark ere, nik gaur egin dudana.

4 (Ezezko esaldietan, aurreko adieretan aipaturiko kasu guztietan) (...) Ez zuen egin ahal izango. Ez zuen egiten ahalko.

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'ahal' sarrera.

Data: 2013/03/14 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper