JAGONET galde-erantzunak

zertan ibili/jolastu: pilotan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan...

Galdera:

Arestian, piratetara jolastu irakurri dut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?

Erantzuna:

Euskaltzaindiak besterik arautu artean, tradizioak agintzen du horretan ere, eta tradizioa, nik dakidala, ZERTAN ibili/jolastu erabiltzearen aldekoa da, argi eta garbi. Beraz, pilotan ibili, pirataketan jolastu eta gisakoak erabiltzea da egokiena, nire ustez: amaketan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan, kaniketan... ibili/jolastu.

Data: 2012/07/02 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper