JAGONET galde-erantzunak

Aditzoina + arazi: ahaztu, ahaztarazi; ohartu, ohartarazi

Galdera:

Nola idatzi behar dugu AHAZTU aditzaren arazlea, AHAZTarazi ala AHATZarazi?

Erantzuna:

Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 23. arauaren 3. puntuak: ´´Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira´´.

Dakizunez, aditzari lotuta eman behar da arazi (euskara batuko erabileran, 23. arau horren arabera, aditzoinari lotu behar zaio). Horrez gainera, salbuespen edo forma bikoitz asko daudenez lehian, zalantza ugari sortzen ditu aditz faktitibo honek: oharrarazi eta ohartarazi bikotean, adibidez, auzia ez zen argitu harik eta Hiztegi Batuko sarreretan ohartarazi hobetsi zen arte.

Horren arabera, eta iritziak iritzi, ahaztarazi erabiltzea iruditzen zait egokiena (ahoskatzeko eta ulertzeko errazagoa delako).

Data: 2012/11/06 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper