JAGONET galde-erantzunak

Familia-izenak: Etxeberria anai-arrebak, etxeberriatarrak; Ganboa sendia, ganboarrak...

Galdera:

Nola adierazi eta idatzi behar dira familia-izenak: adibidez, Etxeberria anaiak, Etxeberritarrak, Etxeberritar anai-arrebak?

Erantzuna:

Familia-izenak osatu ohi dira familiaren deiturari -ar / -tar / -dar atzizkia erantsiz. Atzizkia erantsitakoan, izen arruntzat hartu eta letra xehez idaztea da egokiena: Etxeberria anai-arrebak, etxeberriatarrak; Erentzun senideak, erentzundarrak; Madinabeitia sendia, madinabeitiarrak; Retegi aita-semeak, retegitarrak; oñaztarrak; ganboarrak...

Data: 2012/04/23 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper