JAGONET galde-erantzunak

samar/samarra/samartua/samartuta

Galdera:

Zuzenak al dira ondorengo esaldiak Pixka bat handituta dauka besoa adierazteko?
a. Handitu samar dauka besoa.
b. Handitu samartuta dauka besoa.
c. Handitu samartua dauka besoa.
d. Handitu samarra dauka besoa.

Erantzuna:

Denak zuzenak dira, lehenbizikoa (a) izan ezik. Alboan erantsi dut beste adibide zuzen bana:

a. Handitu *samar dauka besoa. / Etxe handi samar batean bizi zen.

b. Handitu samartuta dauka besoa. / Nahastu samartuta etorri zen.

c. Handitu samartua dauka besoa. / Egin samartuak ditu lanak.

d. Handitu samarra dauka besoa. / Aurreratu samarra du bere lana.

Data: 2012/12/03 - Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper