JAGONET galde-erantzunak

Ahoskera-eredua

Galdera:

a) Ahoskatze kontua, eta oro har, Euskara Batuaren Ortoepia arazo larria da oso. Zein eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentua eta kontsonante multzoen ahoskerarekin? Gure ustez Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortoepia Batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.
b) Ahoskera: ez dago > eztago; ez gara > ezkara eta hil zen > hiltzen; omen zuen > omentzuen?
c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten bat lagungarri izango genuke.

Erantzuna:

a) Euskaltzaindiak, 1998ko ekainaren 26ko bileran onartu zuen 87. araua, ahoskera zaindurako araua, eta urte horretan bertan argitaratu. Hor aipatzen da nola ahoskatu behar genituzkeen bokalak eta kontsonanteak, bai eta kontsonante bilkurak ere.

b) Arau horretan gomendatzen denaren arabera, hauexek lirateke ahoskera zuzenak:

<eztago> / <ezkara> / <hiltzen> / <omentzuen>

c) Ahoskera lantaldeak jardun du ikastaroak ematen, eta aurrerantzean ere aztertuko du arau hori osatu beharrik dagoen, eta hedatzeko biderik egokienak zein izan litezkeen.

Data: 1999 - Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper