JAGONET galde-erantzunak

Esapideak: gura duzun legez, behar den legez

Galdera:

Zuzenak al dira gura legez eta behar legez esapideak?

Erantzuna:

Bizkaierazko konparazio-morfema da legez. Aditz modalekin, laguntzaile eta guzti erabiltzen da nagusiki: Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V, (Menderakuntza-I) liburukiak 358. orrialdean dioenez, testuetan “oso lekukotasun gutxi agertzen dira” laguntzailerik gabekoenak.

Hortaz, gura duzun legez eta behar den legez erabiltzea da egokiena.

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “beti legez” sarrera.

Data: 2010/05/17 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper