JAGONET galde-erantzunak

Zenbatzaile zehaztugabeak: makina bat, *makina

Galdera:

Zuzena al da Makina aldiz entzun diot kontu hori esaldia?

Erantzuna:

Ez. Izan ere, makina hitzak asko esan nahi duenean, makina bat erabili behar da zenbatzaile zehaztugabe gisa (ikus Hiztegi Batua).

- Makina bat aldiz entzun diot kontu hori.

- Makina bat bider hartu izan dut hango haize ederra!

- Makina bat markes bada bazterretan.

- Makina bat mediku eta botika ibili zen gure etxean.

- Makina bat orrialde idatzi du.

Data: 2010/02/23 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper