JAGONET galde-erantzunak

Agintera: ez ezazu / *etzazu

Galdera:

Aginteran, ezezko perpausetan etzazu idaztea onartzen da ala soilik ahozko forma da?

Erantzuna:

Euskara batuan, ahozkoan bakarrik onartzen da etzazu forma. Idazkera formal zuzen bakarra eta ahoskera zaindua ez ezazu da. Gainera, ikus datu-base honetako agintera eta aditz trinkoak sarrerak.

Data: 2008/05/21 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper