JAGONET galde-erantzunak

gehitu

Galdera:

Zuzena al da lana izugarri gehitu zait esaldia?

Erantzuna:

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri denez, gehitu aditza da eta du sailetakoa da; baina, zaio sailekoak izan arren, zuzentzat dauzkat nik lana izugarri gehitu zait, zorrak gehitu zaizkio eta gisako esaldiak.

Besteak beste, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (ikus OEH, VIII. lib. 488. or.) aurkitu ditut gehitu aditza zaio sailean ere onartzearen aldeko lekukotasun hauek:

- itxumena geitzen edo azitzen zaie (Gerrico)

- geitu jakon itxaropena (Uriarte)

- Mendibururen euskal idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain (Mitxelena)

Data: 2008/10/20 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper