JAGONET galde-erantzunak

geroago eta gehiago, gero(ago) eta ...-ago

Galdera:

Zuzena al da "geroago eta zera gehiago dago" egitura?

Erantzuna:

Bai, zuzena da. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1 liburukian ageri da egitura hori (ikus 436.-437. or.), "Gero(ago) eta ...-ago" izenburua duen azpiatalean. Han esaten da bi aukerak direla zuzenak:

- Gero eta hobeto ikusiko dituzu zenbakiak.

- Geroago eta ederrago dago gure herria.

Literatura-tradizioko adibideak ere (bietarikoak) badatoz aipatutako orrialde horietan.

Data: 2001/11/05 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper