JAGONET galde-erantzunak

... eta gero, hori eta gero / ...-(r)en ondoren, horren ondoren

Galdera:

Zuzenak al dira "aurkikuntza eta gero," edota "hori eta gero," gisakoak?

Erantzuna:

Ez, ez dira zuzenak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan esana dago, "gero" sarreran, "gero" hori partizipioaren ondotik erabili behar dela, ez izenaren ondotik. Beraz, "*aurkikuntza eta gero," izan beharrean, "aurkikuntza egin eta gero," beharko genuke. Edo, izenari edo izen-sintagmari eutsi nahi badiogu, beste era honetara: "aurkikuntzaren ondoren," edota "horren ondoren,".

Data: 2001/10/19 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper